24.zenbakia Bermeon, 2014ko
maiatzaren
30ean
AGURRA
Kaixo: Gu Zelai Sagarduy, Yaiza Zambrano, Beñat Urdaibai, eta Josu Uriarte gara eta 24. aldizkari hau argitaratu dugu. Aste honetan lan asko izan dugu aldizkari hau editatzen. Aldizkari berri honetan artikulu asko aurkituko dituzue: ipuinak, errezetak, inkesta, berriak... Espero dugu zuen gustukoa izatea.
ERREDAKTOREAK
URGATZ MUSIKA TALDEAK "HERIO" IZENEKO IKUZKIZUN BERRIA AURKEZTUKO DU
Barikuan Bermeon Urgatz musika taldeak, “Herio” ikuskizun berria taularatuko du herrikideen aurrean. Nestor Bazterretxea aretoan izango da aurkezpena 18:30ean eta 20:30ean. Ausardia eta beldurra uztartuz, askatasunaren formula bilatzen duen lana da “Herio”. Lan horretan, antzerkia zinema, eta zuzeneko musika batu dituzte bermeotarrek. Ikuskizuna Urgatz musika taldeak sortu du, Arriguri eta beste zenbait lagunekin batera. Urgatz musika taldeko kideak (eskolako ikasle ohiak).
Busturialdeko Hitza
KOLABORATZAILEAK Eider Albestegi Unai Martínez Aitor Achicallende Oihane Etxaniz
1.zikloa 1.zikloa 3.zikloa 3.zikloa
A U A R U K R I K B I I B D I E D A E A
1.-Agurra. 2.-Eskolako berria eta inkesta. 3.-Txiki-Txoko. 4.-Txiki-Txoko. 5.-Txiki-Txoko. 6.– Lumaren kilima. 7.-Errezeta. 8.-Asteburuko agenda eta esaera zaharra
Aurreko astean Rai Bueno idazlea eta ipuin kontalaria gure eskolako liburutegira etorri zen. Hiru saio antolatu ziren: AB-CD-EFG taldeekin. Guk berak idatzitako liburu bat irakurri dugu: “Hamar! Aitonak oparia dakar�. Eskerrik asko Rai Bueno gure eskolara etortzeagatik.
Monina eta Hiart 10 eta 10 5. eta 6.maila
Aitana eta Almike 8 eta 8 5.maila
Jon Otero 5 6.maila
Nerea,Haizea eta Ainhize 8, 8 eta 8 5.maila
Robert eta Zigor 6 eta 6 6.maila
Ioritz eta Jon Ander 9 eta9 6.maila
Jadeiya eta Paula 8 eta 8 5. eta 6. maila
Adrian eta Aimar 5 eta 5 5.maila
Galdetutako irakurle gehienek 7tik gorako balorazioa egin dute. 2
Unai MartĂnez 1.zikloa
2
1
3
Eider Albestegi 1.zikloa
4
Yaggiren istorioa Bazen behin Ane izeneko neska bat. Anek txakur bat nahi zuen baina bere gurasoek, Amaiak eta Jonek, ez zioten uzten. Egun batean Aiara, Aneren lehengusina, etorri zen eta txakur bat erosi zuen, Yaggi jario zion izena. Yaggi heldu zenean gaixorik zegoen, eta oso txarto egon zenez albaitariarengana eraman zuten. Albaitariak esan zuen: -Txakur honek hilabete bat bakarrik du eta amarekin bi hilabete egon behar da gutxienez. -Baina jabeak esan digu bi hilabete eta zazpi egun dituela – erantzun zion Amaiak. -Esne hautsa edo botika ez badu hartzen gaur gauean hil egingo da txakurra. -Ongi, baina zenbatero eman behar diot. -Lau ordutik lau ordura. -Ongi! Agur. -Agur. Albaitari klinikatik irten eta etxera itzuli ziren. Etxean Amaiak lehenengo jabeari deitu zion eta gezurti hutsa zela esan zion. Baina besteak ezetz esaten zion eta horrela pasatu zuten ordu erdi. Hurrengoa goizean Yaggi nahiko ondo zegoen eta txerto guztiak jarri zizkioten. Egun batean Amaiak, Anek eta Aiarak erreka batean askatu zuten Yaggi. Bat batean, konturatu barik, mutil gaizto batek harrapatu zuen txakurra. Konturatu zirenean Yaggiren atzetik joan ziren arin-arinka. Joni ere deitu zioten laguntzeko baina ezin zuten ezer egin. Egun batzuk pasa ondoren Yaggi aurkitu zuten eta mutilari isun gogor bat jarri zioten.
Oihane Etxaniz 5.maila
QUESADA INGREDIENTES: -3 huevos. -3 vasos de leche. -Un vaso de azúcar. -Un vaso de harina. -Un vaso de nata liquida. -5 gramos de levadura en polvo. ELABORACIÓN: • •
•
• •
En primer lugar se pasa todo por la batidora hasta obtener una masa ligera. A continuación untaremos de mantequilla el molde y verteremos en él la mezcla anterior. Más tarde, calentaremos el horno a 170º y cuando alcance dicha temperatura, introduciremos el molde en el horno durante 60 minutos. Después sacaremos la tarta del horno y dejaremos que se enfríe. Finalmente le quitaremos el molde y la serviremos en una bandeja adornada con una blonda.
Y ahora, sólo nos queda trocearla y saborearla.
¡QUE APROVECHE! Aitor Achicallende 5.maila
“Irulí”
Dallas Buyers Club -AEB. -Zuzendaria: Jean Marc Vallée. A k t o r e a k ; Jennifer Garner, Jared Leto, Steve Zahn.
Leku batetik beste batera zeozer bota, hutsitu edo deskargatu. Ura ontzi batetik beste batera, harriak kamioitik lurrera bota. Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta
OSTIRALA 1964.urtean jaiotakoen jaia: Arratsaldeko 8:00etan meza abestua Santa Eufemia elizan, Erroxape Abesbatzak abestuta, ostean argazkia. Gaueko 10:00etan afaridantzaldia Kafe Antzokian. Izen ematea Erroxape Elkartearen lokalean, Erreten Lameran Antolatzailea: Eroxape Emakumeen Elkartea. Antzerkia eta Proiekzio Musikatua - Urgatz Musika taldea: Ausardia eta beldurra aldagaitzat hartuz, askatasunaren formula bilatzen duen lana da “Herio”. Antzerkia, zinea eta zuzeneko doinuak batuz aurkeztua. Urgatzek sortua eta Arriguri eta beste hainbat lagunen laguntzarekin. Arratsaldeko 6:30ean eta 8:30ean, Nestor Basterretxea aretoan. Antolatzailea: Urgatz Kontzertua - Pierrot. 23:00etan Izaro Irish Pub-ean. ZAPATUA Breakdance master class: Irakaslea: Boy Malaka, 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Plaza mugatuak! Dohanik! Gizarte eta Kultura Etxean. Antolatzailea: GIZ Monologoa: Sarrera:15 € leihatilan (13 € aurretiaz). Kafe Antzokian. Antolatzailea: Kafe Antzokia. DOMEKA Ingurumen Astea-Boluntario Jardunaldia: Artikako errekan landare inbaditzaileak kentzeko eta hondakinak garbitzeko. Artikako errekan,Tribisko errota ondoan , goizeko 9:30etatik arratsaldeko 5:00ak arte. Bermeotik oinez etortzea gomendatzen da. Lurgaia Fundazioa eta Ingurumen Saila.
Azaroa hotz negua motz.
10