24.aldizkaria

Page 1

1-PORTADA

Eskolako Jaia 2015

2- ESKOLAKO BERRIA

Eskolako Jaia 2015 Dantzarik gogokoena

3–ALDIZKARIAK

2014-2015 aldizkariak

4-5 ARGAKI BILDUMA

Eskolako Jaia

6-7 TXIKI-TXOKO

Iraia Mendizabal Eunate Lobato Maren Serrano

8-9 LUMAREN KILIMA

Nora eta txakur magikoa Haizae Aranburu

10-ERREZETA

Txori habia Daniel García

11– POEMAS INVENTADOS

Ariane Aurrekoetxea

12-ASTEBURUKO AGENDA

Agenda cultúrala Asteburuko eguraldia

5 1 0 2 a i a j Eskolako


Domekan eskolako jaia ospatu genuen. Eguraldi ona izan genuen eta ikuskizun ederra atera zen. Lehenengo, denok batera, “Euskaldunak gara” abestu genuen, gero zeinu hizkuntzan abesti polit bat antzeztu zuten. Ondoren Haur Hezkuntzakoek “dalmataz” egin zuten dantza, lehenengo ziklokoek “Mary Poppins”, bigarren ziklokoek pirataz eta azken ziklokoek “Sonrisas y lágrimas” pelikularen koreografia dantzatu zuten. Azkenean gurasoak gelak ikusten joan ziren.

Maialen 3.zikloa Mary Poppins

Goizalde 2.zikloa Sonrisas y lágrimas

Oier.Oier.N, Ekain. 2.zikloa Piratak

Lore,Ane,Maddi eta Nerea 3.zikloa Sonrisas y lágrimas

Garazi 3.zikloa Dalmata

Ander,Jon 3.zikloa Zeinu hizkuntza

Ikasle askori galdetu diegu baina gehienek “Sonrisas y lágrimas” dantza aukeratu dute. 2

Enaitz eta Lander 2. eta 3. zikloa Sonrisas y lágrimas

Naia,Joane,Aitana Oihane 3.zikloa Zumba


3


4


5


Iraia Mendizabal 2.maila

6


Eunate Lobato 5.urte

Maren Santiago 5.urte

7


Herri txikitxo baten bazegoen Nora izeneko neskato bat. Norak Gabonetarako txakur txiki bat eskatu zuen baina Noraren amak ez zuen dirurik. Neskato honek ez zuen lagunik eta beti bakarrik zegoen. Egun batean kalera irten zen eta txakur batekin topo egin zuen. Norak txakurra hartu eta etxera eraman zuen. Etxean txakur hark lepoko bat zuela ikusi zuen eta lepoko hartan , “Tibals” jartzen zuen. Lepokoa distiratzen hasi zen. Orduan txakurrak esan zuen: -Kaixo, Tibals deitzen naiz eta beste mundu batetik, “Txakur Desio” izeneko herritxo batetik, nator. Eta neskatoak galdetu zion: -Eta zergatik etorri zara gure mundura ? Eta txakurrak erantzun zion: -Nire mundua arriskuan dagolako. Nire munduko beste herri batetik Gargamel izeneko azti bat etorri da eta “Txakur Desio”ko txakur guztiak harrapatzen ari da. Orduan zeuen mundura etorri naiz eta orain, nire herriko txakur bakarra naiz. -Beno Tibals, eta zergatik azti horrek “Txakur Desio” munduko txakur guztiak harrapatu nahi ditu ba? -Nora, gu ez gara txakur arruntak, bereziak gara. Gure lepokoa igurtzen baduzu, zuk nahi duzun desioa lor dezakezu.. -Tibals, nik ez daukat desiorik. Nire desioa orain lortu dut: txakur bat lortzea.

8


-Nora, orain nire mundua salbatzea eta nire herriko txakur guztiak askatzen laguntzea eskatzen dizut. -Beno ba, zeri gaude itxaroten? Baina nola joango gara zure mundura? -Trankil Nora, horretarako desio bat eskatu beharko duzu. -Orduan, desio bat bakarrik? Eta zergatik ez dugu eskatzen zure mundua salbatzea? -Ez da batere erraza, Gargamelen magia nire baino boteretsuagoa da eta horrelako desioak ezin ditut lortu. Eta Norak esan zuen: -Orduan Gargamelen dorretxean egotea nahi dut... ...eta Gargamelen dorretxe aurrean agertu ziren. -Tibals, begira zelako dragoi handiak dauden! Dorretxea zaintzen ari dira ezta?-galdetu zuen Norak harrituta. -Bai Nora, jan ezazu marrubi hau, ikusezina bihurtuko zaitu. Eta biek marrubia jan eta dorrea eskalatu zuten irekita zegoen leihoraino. Gero leihotik sartu eta kartzelatara iritsi ziren. Hor zegoen Gargamel eta makina baten bidez txakurren magia gutxigutxika hartzen zuen. Norak azkenean desio bat eskatu eta ezpata magiko bat eman zion Tibalesek. Ezpata horrekin bakarrik hiltzen zen Gargamel. Orduan Norak ezpata hori hartu eta Gargameli sartu zion bihotzean eta txakur guztiak eraman zituzten “Txakur Desio”ra. Azkenean, “Txakur Desio”ko txakur guztiek Norari eman zioten Tibals. Norak Tibals hartu zuen eta pozik bizi zen betiko.

Haizea Aranburu 5.maila

9


OSAGAIAK (2 lagunentzat)  Espagetiak  Lau galeper arrautza  Gazta  Azenarioa,  Artoa, 100g Eusko Label Oilasko edo indioilar bularki,  Egindako tomatea.

PROZEDURA: 1.– Galeper–arrautza txikiak gatz apur batekin egosi eta hozten direnean haurrak zuritu ditzake. 2.– Helduak azenarioak zati txikietan moztuko du eta pastarekin batera sei bat minutuz egosi. 3.– Ura kendu eta artoarekin batera nahastu. Nahasketarekin plastikozko botila batekin egindako molde batean sartu. 4.– Oilasko edo indioilar bularkia dadoetan moztu eta oliba olioarekin frijitu tomatea saltsarekin nahastu eta pastaren gainean jarri. Azkenik arrautzak jarri. Daniel Garcia 6.maila 10


Ariane Aurrekoetxea 4.maila 11


“GILBÉRIE”

“Koskille askodun pertsonea”

OSTIRALA Mendi Irteera Balaitus (3146 m). Antolatzailea Sollube 707 Mendizale Taldea. ZAPATUA Dantza Tailerrak. Artza frontoian (zumba, tango, kizomba, ChaChaChá). Sarrera 10 € Bermeoko triatloia“Rafa Memoriala”. Arratsaldeko 16:00etan Portu zahareña. Informazio gehiago: www.triatloi.org. Merkatu txikia. Goiko Plazan, goizeko 10:30etik eguerdiko ordu 2:30era. Kontzertua:“GRAMONES +TEARS BEERS” Sarrera:8€ aurretiaz, 10€ leihatilan. Salmenta: Bermeoko Kafe Antzokian, Luma liburudenda, Ospa Taberna (Gernika), Zarata Rock Taberna (Gernika) eta Herriko Taberna (Mungia).

12


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.