25. aldizkaria
Bermeon, 2008ko maiatzaren 23an
AGURRA Kaixo: Gu Maitane Anasagasti, Maite Achicallende, Sergio Llorente, Eritz Yerga, Ana Telletxea eta Diego Etxebarria gara. Espero dugu guk egindako aldizkari honekin dizfruta tzea.
BERMEO NAGUSITU DA BIZKAIKO TRAINERILLEN TXAPEKETAN Bermeo izan da garaile Bizkaiko trainerillen txapelketan. Ligako estropada guztiak irabazi ostean, Patxi Bilbaoren mutilak faboritoak ziren Bizkaiko txapelketa irabazteko, eta horrela izan da . Asteburuan Ondarroan jokatu ziren Bizkaiko Trainerillen Txapelketako azken estropadak. Eta domekan, azken estropada jokatu ostean, Bermeo nagusitu zen senior mailan, beste urte batez titulua eskuratuz. Carlos RodrĂguez, Aitzol Arrizabalaga, Javi Polvo, Iker Zabala, Gorka Olazar, Miguel Angel Millares eta patroi lanetan Asier Zurinaga, horiek izan dira Bermeoko trainerilla osatu duten arraunlariak. Bestalde, gazteen mailan, Mundakako Trainerilla izan da Bizkaiko Trainerilla txapelketako garailea eta harrera egin zieten Mundakako plazan pasa den domekan. Busturialdeko Hitza
A U R K I B I D E A
1-Agurra. 2-Elkarrizketa. 3-Elkarrizketa. 4-Txiki - txoko. 5-Txiki - txoko. 6-Txiki - txoko. 7-Zu eta ni olerkari... 8-Entretenigarriak. 9-Bermeoko toponimia. 10-Asteburuko agenda, eguraldia eta esaerak.
Erredaktoreak
Gorputz Hezkuntzako irakasleei galdera batzuk egin dizkiegu.
1-Zein mailatan ematen duzu Gorputz Hezkuntza? Sorkunde : 1go mailatik 6. mailara Carlos: 1go mailatik 6. mailara Iker: 1go mailatik 6 mailara 2-Zein da zure ordutegia? Sorkunde: Jardunaldi murriztua daukat eta goizean bakarrik egiten dut lan. Carlos: 9:00etatik 16:30etara Iker: 9:00etatik 16:30etara 3-Igeritokira joaten al zara? Sorkunde : Ez Carlos: Bai, 5 urtekoekin eta 4. mailakoekin Iker:Bai, 5 urtekoekin eta 4 mailakoekin. 4-Gustura al zaude ikastetxe honetan? Sorkunde :Bai, oso gustura. Carlos: Bai, momentuz bai. Iker: Bai, oso gustura. 5-Ondo konpontzen al zarete zuen artean? Sorkunde :Bai. Carlos: Bai, ondo. Iker: Ederto. 6-Gustura al zaude ikasleekin? Sorkunde: Bai gorabeherekin. Carlos: Normalean bai. Iker: Bai, oso gustura.
2
7-Gustatzen al zaizu zure lana? Sorkunde :Asko Carlos: Bai Iker: Bai, asko 8-Zenbat urte daramazu lanean hezkuntzan? Sorkunde :12 urte Carlos: 22 ia-ia Iker: 10-11 9-Zenbat denbora daramazu ikastetxe honetan? Sorkunde :Aurtengo urtea. Carlos: 5 urte. Iker: Urte bat. 10-Zenbat ikastetxetan egon zara lanean? Sorkunde :20 ikastetxetan. Carlos: 15 ikastetxetan gutxi gorabehera. Iker: Gutxi gorabehera 15 ikastetxetan. 11-Beste arloren bat ere irakatsi al duzu? Zein? Sorkunde :Bai,musika,mate,eta inguru. Carlos : Bai, natu, plastika,mate, euskera ‌ Iker: Tutore moduan, lengua, mate eta euskera. Eta haur hezkuntzan 2 urtekoekin.
3
Lupo lehoia oihaneko erregea da. Bere arroak toki guztietatik entzun daitezke. Melo sei hilebeteko lehoikume bihurria da. Lupo lehoia eta Melo lehoikumea abentura bila joaten dira beti. -Aita aita! Nor da hori? -Sisi sugea da!
-Aita aita! Bero eta egarri naiz!-dio Melok-Bainu bat hartzera joango gara orain! Lupo lehoia eta Melo lehoikumea sartu dira. -Hauxe bai ideia zoragarria!
uretan
Danel Picado 4
5
Federiko jaunak arazo handi bat zuen. Gero eta ile gutxiago zeukan buruan. Ohetik jaikiaz batera, ispiluaren aurrean jartzen zen. -Bat, bi, hiru, atzo baino gutxiago daude. Dendara joaten zen astero, mirariren bat lortzeko asmoaz. -Egun on Federiko! Zer nahi duzu?-galdetu zion dendariak. -Zerbait behar dut nire ilearentzat! -Baina beti berdin. Ile gehiago? Ez horixe! Zertarako hainbat eta hainbat lozio bere buruarentzat? Lagun batek basoko aztiarengana joan behar zuela esan zion, azti honek arazo guztientzat erremedioak zituelako. Federiko basora joan zen, ile gehiago nahi zituen eta aztiarengana heldu behar zuen. Erdi galdurik egon zen. -Edabe bat behar dut nire ilea hazteko!-esan zion Federikok aztiari gogoz beterik. Pixkatxo bat hemendik, pixkatxo bat handik. Botila bat hartu, gero beste bat. Nahasketa ugari egin ondoren ‌
Federiko pozez txoratzen etxeratu zen. Hiru tanta gutxi zirela pentsatuz zortzi jaurti zituen gauero.
Oier Atxurra
Hauxe bai ilea, bai horixe! Nolako adatsa! Oihan bat bezala zuen! Mutil gazte bat zirudien.
5
6
Nire sabel gizajoa gosez betea janaria jan eta gosea joan da, orain sabela bete-betea eta banoa jolastera. Nire sabel gizajoa gosez betea janaria jan eta gosea joan da, orain sabela bete-betea eta banoa gimnasiora. Nire sabel gizajoa gosez betea janaria jan eta gosea joan da orain sabel bete-betea eta bagoaz korrika.
Asko maite zaitut, asko maite nauzu, musutxoak eman eta ondo pasako dugu. Kalera irten nahi ba duzu musutxoak eman behar didazu.
Nik txirrista, Zuk txirrista, txirrista egin ezkero, normala da, golpe handi bat hartzea. Txirrista, txirrista, txirrista egitea, niretzako politena da irristatzea. Izotzaz, nahiz plastikoz, pistetan beti irristatzen naiz ni.
Mi ama del alma me habla con calma. antes de irme a la cama me llama para llenarme el alma de calma.
7
8
Iturribiak Portuzarrean dago. Carlos I.ren garaian eraiki zen. Bizkaian mantentzen den iturri zaharrena da. XVIII mendean konponketa lanak egin zituzten. Portuzarreko iturri nagusia izan zen baina 1827ko udan lurrikara baten ondorioz desagertu egin zen.
AHOZKOA “Iturribídxek”
“Uturibídxek” “Itzurribídxek”
Irune Allikak eta Bitor Uriartek idatzitako “BERMEOKO TOPONIMIA” liburutik hartuta.
9
LARUNBATA, 24 Goizean lehenengo partean hodeitsu egongo da eta zaparrada arinak egongo dira.
“ Lo(e)ingo dau kanta barik”
Arratsaldean ere zerua estalita eta zaparradak arinak izango dira. Ipar-mendebaldean haize ahul-bizika ibiliko da IGANDEA, 25 Zaparradak izango ditugu eta tenperaturak bajatu egingo dira.
Logureak erreta gaudenean eta oherako gogoa daukagunean “lo (e)ingot kanta barik” dinogu.
LABURMETRAIEN EMANALDIA Gizarte eta Kultura Etxean arratsaldeko 8:00etan. Kokotxa Kultur Elkarteak antolatuta.
GARI KONTZERTUA Bermeoko Kafe Antzokian gaueko 10:00etan. Ezkerrak Produkzioak antolatuta. Sarrerak 5€.
ARRANTZALE AZOKA 23tik 25era . Arain Azoka Bermeon. Hitzaldiak : 20,21,22 eta 23an Arrantzaleen Museoan arratsaldeko 7:30ean. Jai egitaraua : Hegaluze sariak, txaranga, pilota partidua, abesbatza, dantza taldea, belaontzi estropadak, pintxo txapelketa, argazki lehiaketa, habanerak, marrazki lehiaketa, Bermeoko Erraldoien konpartsa … Haur eta gazteen txokoa: Txiki-txokoa, globoak, pegatinak, jolasak , eskulanak, ikuskizunak eta dantzaldiak. Urpeko zinearen zikloa : Nestor Basterretxea aretoan. Sarrerak dohanik. Bisitak :Arrain salmentaren itxurak Kofradian Zaharrean, Nautika Eskolara, Benito Barruetaren erakusketa, Museoan dokumentalak, SMko Joan de la Cosa ospitale-ontzira bisita.
Armiarmaren pausoa euriaren asmoa
10