Kaixo! Gu Nerea, Shivani, Aner , Gotzon, Aitor eta Oier gara, hirugarren aldizkari berri honen erredaktoreak. Marrazkiak, ipuinak, inkestak, entretenigarriak… argitaratu ditugu. Espero dugu gure aldizkaria guztatzea!!
1-PORTADA
Suziriekin dator Bermistorian, bere X. urteurrenean
2-INKESTA
Zein da pratikatzen duzun kirola?
3-HERRIALDEAK
Alemania Hugo Martínez
4-TXIKI-TXOKO
Larraitz Astuy
5-TXIKI-TXOKO
Izukaitz Blanco Nahiane Unzaga
6-LUMAREN KILIMA
Zozomikoteak Naroa Ferro
7-NAHASTE BORRASTE
Aner Arandia Gotzon Esnaola Keinu Hezkuntza
8-ASTEBURUKO AGENDA
Esaera zaharrak, eguraldia eta asteburuko agenda .
R SUzIRIEKINTOdRAIATON, BERMIS RGARREN ER B E HARMRAENEAN URTEU Hamargarren urtez jarraian, Erdi Aroko itxura hartuko du Bermeok asteburu honetan. Antzinako azoka jarriko dute Alde Zaharrean aurten, baina, horrez gain , ondarearen Europako Jardunaldien baitan, hainbat bisita gidatu ere egingo dituzte. Aurten Bermistoriaren hamargarren urteurrenagaz bat eginda, suziriak ere izango dira. Guztira, 60 bat saltoki izango dira Erdi Aroan girotutako azokan.
Azoka, suziri eta bisita gidatuez gain, beste hainbat ekimen ere antolatu dira arku jaurtiketak, abesbatza kalejiran, zeramika tailerra, loreen tailerrak, animazioak… http://busturialdea.hitza.info/
FUTBOL TORNEOA Aurreko ostiralean futbol torneoa martxan jarri zen eskolan. Hilabete bat iraungo du. 2. eta 3. zikloko neska-mutilek parte hartuko dute, eta jolastoki nagusian jokatuko dute. Finala 2. eta 3. zikloko jolastokian izango da.
Iraia, Olatz eta Aroa 3.zikloa Zumba
Zaira eta Ainhoa 3. zikloa Gimnasia erritmikoa
Unai Amparan 1.zikloa Futbola
Aner Arandia 3.zikloa Judo
Oier Ontivero 1.zikloa Multikirola
Gotzon Esnaola 3.zikloa Futbola
Aimar eta Jon 2.zikloa Eskupilota eta Igeriketa
Haizea eta Lur 2.zikloa Zumba
Gehien pratikatzen diren kirolak Zumba eta Futbola dira. 2
Alemania Europar Batasuneko estatuetako bat da. Iparraldean Ipar itsasoa, Dinamarka eta Itsas Baltiko, ekialdean Polonia eta Txekia, hegoaldean Austria eta Suitza eta mendebaldean Frantzia, Luxenburgo, Belgika eta Herbehereekin egiten du muga. Bere hiriburua Berlin da. Alemania zientzialari handiak eman dituen herrialdea da, XVI. mendean Johaness Kleperrek planeten mugimenduak deskribatu zituen; XX. mendean Theodor Schwannek eta Jakob Scleidenek teoria zelularra formulatu zuten eta inoizko matematikari handietakoa izan den Carl Friedich Gaussek , bere legeak ezarri zituen. XX.mendean Nobel Sariak banatzen hasi ziren eta lehenengo hamarkadetan alemaniarrek sari ugari eskuratu zituzten. Hauetaz gain badago beste zientzialari aipagarria bat ere, hala nola kontinenteen jitoa deskribatu zuen Alfred Wegner geologoa. Alemaniaren parte-hartzea joko olinpikoetan betidanik nabarmendu da. Alemaniak bitan antolatu du gertaera. Futbol selekzioa lautan lortu ditu Munduko Koparen txapelduna izatea. Era berean Munduko Futbol Txapelketa bitan antolatu du:1974an eta 2OO6an. Klub mailan F.C Bayern MĂźnchen da talderik handiena, lau aldiz irabazi baitu UEFAko liga eta birritan kontinente arteko futbol kopa. Michael Schumacher alemaniarra da txapelketa gehien irabazi duen pilotua.
Hugo MartĂnez 3. zikloa 3
Larraitz Astuy 5 urteko gela
4
Izukaitz Blanco eta Nahiane Unzaga 1.zikloa 5
Behin batean bazen artzain bat. Martxoa ia amaitzekotan zegoen eta negua pasa zela pentsatu zuen. Era bat harrotuta, honela esan omen zion Martxori: -Martxo txarto garagartxo, orain ez nauk hire beldurtxo! Martxo haserretu egin zen artzainarekin eta zigortzea bururatu zitzaion. Baina bi egun eta erdi besterik ez zeuzkan eta haiek gutxitxo ziren mendeku hartzeko. Orduan, bi egun eta erdi eskatu zizkion Apirili. -Apiril biribil, emaizkidak bi egun eta erdi; artzain horri kendu behar diot artalde eta begi – eta Apirilek bi egun eman zizkion Martxori. Orduan Martxok hasi zuen euri-jasak, txingorradak eta eguraldi txarrak egiten. Orduan artzainak egunero gurutzatu behar zuen erreka, bere bidetik irten zen eta artaldea eraman zion. Bazuen artzain horrek ahari bat asko maite zuena eta, hura ez galtzearren, bizkarrean hartu eta akerra igarotzen hasi zen. Erdian, ahari horrek ikaratuta edo, adarkada bat eman zion artzainari eta begia atera zion. Geroztik, Martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran eguraldi txarrak egiten ditu beti; zozo miko te ak dira. Egun horietan biltzen omen dira zozo bikoteak habiak egiten hasteko.
6
Gotzon eta Aner 3.zikloa
k a t u a p g f i r t k t
o z i x b x
k u g o z e
a r c r a r
s d t i f r
f e d a h i
s a g u a a
7
A,B,C mahaia hanka luze, J,T,K maisua bueltaka.
“Beti okupeta, San Juanen kanpaie lez” Batez be beran egunien.
Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta
LARUNBATA MENDI IRTEERA: BEDARTZANDI. Antolatzailea: Sollube 707 Mendizale Taldea. BERMISTORIAN Azoka, arkuzko tiroaren taldea, Izaro Abesbatzaren kalejira, animazinoa kaleetatik… Antolatzailea: Bermeoko Udala. ONDAREANREN EUROPAKO JARDUNALDIAK: Bisita gidatua:”Dorre Jauregitik Museoa izatera” (euskeraz). Arrantzaleen Museoan, eguerdiko 12:O0tean. Antolatzeilea: Bizkaiko Foru Aldundia. KONTZERTUA:BARON ROJO+CHILDRAIN+UNHOLY COVERS Kafe Antzokian, gaueko 9:00etatik aurrera. Sarrerak:18€ ANTOLATZAILEA: Bermeoko Kafe Antzokia. IGANDEA BERMISTORIAN: Azoka, arkuzko tiroa....Antolatzailea: Bermeoko Udala. ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK: Bisita gidatua:”De Torre Palacio a Museo”Arrantzaleen Museoan”, eguerdiko 12:OOetan. Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
8