3.aldizkaria

Page 1


Liburutegian “poesiaz jantzitako udazkena� izeneko proiektua hasi da martxan. Aurkezpen saio bat izan zen 2. eta 3. zikloko ikasleentzat poesiak nola egiten diren ikasteko eta laster egindako poesiekin aurkezpen saio bat egingo da.

Paula 3.zikloa Mikel Jackson

Alain 2.zikloa Messi

Paul 3.zikloa Aduriz

Jose Luis 3.zikloa Aduriz

Mikel 3.zikloa Aduriz

Lore 3.zikloa Aduriz

Olaia 3.zikloa Abraham Mateo

Garazi 3.zikloa Abraham Mateo

Erantzun desberdinak izan dira baina Aritz Aduriz da boto gehien izan duena. 2


Ainhize Etxebarria 1.zikloa

3


Ni Jon Ander naiz eta hamar urte ditut.Albaitaria izatea nahi nuen txikitatik. Egun batean nire etxeko txirrina entzun nuen eta nire lagunak ziren : Mikel, Jon eta Nagore. Haiek galdetu zidaten ea zoora elkarrekin joango ginen eta nik baietz erantzun nien. Zooan beste lagun batzuekin topatu ginen: Elena, Xabier, Jose Luis eta Pilar. Zortziok bertako animaliak ezagutzen joan ginen. Bertara sartu bezain laster, pozaren-pozez, saltoka hasi nintzen, oso pozik nengoelako. Bertako jabearen gelara sartu eta han txakur kume bat ikusi genuen. Txakurrak pena ematen zidan oso zikin, jan barik eta aurpegi makal-makalaz zegoen. Nire ustez, abandonatuta zegoen. Momentu hartan, neure buruari esan nion animaliei laguntzeko albaitaria izango nintzatekeela. Beste egun batean, berriro zoologikora joan ginen, bertako txakurra salbatzeko asmoz. Hori martxan jartzeko lagunen artean plan bat asmatu genuen : gauean berriro zoologikora joango ginen eta sarrerako atetik eskalatuko genuen. Isil–isilik, animaliak esnatu barik, nagusiaren gelan sartu eta txakurra hartu genuen. Ondoren, isilean zoologikotik ospa egin genuen gure txabolara bueltatzeko. Hurrengo egunean, jabea ez zen konturatu bertan ez zegoela txakurrik. Minutu batzuk pasatu ondoren, poliziak etorri ziren txakurra ez zaintzeagatik kartzelara eramateko. Azkenik poliziek etxera deitu zidaten zoologikoaren jabeak egin zuena azaltzeko. Handik aurrera igande guztietan zooko nagusi berriak animaliak zaintzen irakasten zidan eta hamazortzi urterekin unibertsitatean albaitari ikasketak hasi nituen. Hamazortzi urte geroago bertako zoologikoan lanean hasi nintzen.

4

Ander Hormatxea 3.Zikloa


Itsas Txori atunketari-izozkailua Erandioko ontzioletan eraiki zen, 2014an. Itsas Txori oso handia da eta langile eta pintore asko behar izan ziren eraikitzeko. Kamioi asko joaten ziren Erandioko ontzioletara materiala eramaten. Itsas Txori atunketariak ez ditu arrain arruntak arrantzatzen hegaluzeak baizik. Itsas Txorik arrantzale asko darama eta 1000 tona pisatzen du. Orain Itsas Txori Atlantikotik dabil. Luzeran 133 metro ditu eta altueran 150 metro. Hiru erremolkadore erabili behar zituzten Santurtzik erremolkatzeko. Olatu handiak daudenean Itsas Txori ez da mugitzen, oso handia baita. Oso famatua da Bermeon eta Erandion.

IKER HORMAETXEA 3.ZIKLOA 5


“Lo sakulez” Lo ta lo daudela esateko, sako baten moduen. Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta

OSTIRALA UMEENTZAKO ANTZERKIA. TXANAGORRITXO. GLUGLU PRODUCCIONES. (4 Urtetik gorako umeentzako) Bermeoko Kafe Antzokian, arratsaldeko 6:30ean. SARRERA:4€.SALMENTA: urriaren 13tik aurrera Gizarte eta Kultura Etxean eta BBK-ko orotarako kutxazaietan eta kutxabank.es. ANTOLATZAILEA: Bermeoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia babestutako ekintza. ZAPATUA ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIA. Bisita gidatua eta dastaketa: ”Kostaldeko burdin artisauak” eta “kontserba latak: historia eta diseinua” Aita Guria baleontzitik irtenda, goizeko 11.00etan (gaztelaniaz) PREZIOA: sarrerak dohainik, eta dastaketa nahi izan ezkero 10€. Erreserba egiteko orduan azaldu bisita hutsa edo bisita-dastaketa egin nahi den. Bermeoko turismo bulegoan. DOMEKA

MENDI IRTEERA: Palomares(1443m) eta bazkaria upeltegian. ANTOLATZAILEA:SOLLUBE 707 MENDI TALDEA.

6


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.