4 a

Page 1

4. Zbakia Bermeon, 2007ko urriaren

AGURRA

Kaixo lagunok: Gu 6. eta 5. mailako ikasleak gara : Maitane Anasagasti, Naia Arguiarro , Eneko Corral , Irati Gangoiti, Maider Berriozabalgoitia , eta Xabier Figueroa. Espero dugu zuen gustukoa eta interesgarria izatea.

31n

Azken urriko astelehena Eguraldia lagundu ez arren hainbat lagun bildu ziren urriko azken asteleheneko azokan. Udaltzaingoaren arabera 75.000 lagun bildu ziren atzokoan eta pasa den urtean 105.000 lagun. Urriko azken asteleheneko azokan ekitaldi nagusia gazta lehiaketako gazta onenen enkantea izaten da. Morgako Katxi jatetxeak 3.300 euro ordaindu zituen gazta saridunaren erdiagatik. Gazta, eztia , txokolatea, euskal pastela, ogia, fruituak, kontserbak eta denetarikoa egon zen azokan. Bertsozaleek, pilotazaleek eta herri kirolak maite dituztenek udalak antolatutako ekitaldiekin gozatzeko aukera izan zuten.

A U R K I B I D E A

1.Agurra. 2.-Elkarrizketa. 3.-Duatloi-txiki 2007. 4.-Lumaren kilima. 5.-Lumaren Kilima. 6.-Txiki-txoko. 7.-Bermeoko toponimia. 8.-Eguraldia, agenda eta esaera zaharrak.

Erredaktoreak


Pasa den domekan ospatu zen II. Duatloi Txikiko irabazleei elkarrizketa egin diegu. 1-Gustatu al zaizue duatloia? Aner : Bai. Jon : Bai. Olatz : Bai. 2-Gehiegi nekatu al zarete? Aner : Bai. Jon : Bai. Olatz : Apur bat. 3-Zein izan da gogorragoa, bizikleta ala krosa? Aner : Krossa. Jon : Krossa. Olatz : Krossa. 4-Joango al zinateke beste duatloi batera? Aner : Gustora. Jon : Gustora. Olatz : Bai. 5-Aurkeztuko al zarete hurrengo urtean? Aner : Bai. Jon : Bai. Olatz : Bai. 6-Dibertigarria izan al da? Aner : Bai. Jon : Bai. Olatz: Bai. 7-Zer egin duzu dominarekin? Aner : Etxean eskegi. Jon : Etxean eskegi. Olatz : Gorde. 2


Argazkiak: Eneko Corral

3


Aspaldi- aspaldi herritxo batean Itsaso izeneko neskatila bat bizi zen. Ilea gaztainaren moduko kolorea zuen, begi berdeak zituen eta polita zen. Egun batean herritar batek esan zuen : — Basoan etxe misteriotsu bat dago , ez dadila inor basora joan ! Itsaso ausarta zenez baso hartara joan zen. Bertan etxe handi bat zegoen , eta barrura sartu zen. Barruan mutiko bat zegoen eta Itsasok galdetu zion : —Nola duzu izena? Mutikoak erantzun zion : —Jon dut izena. —Etxe honetan bizi al zara ? — Bai, etxe honetan bizi naiz . 4


—Eta zergatik beldurtzen duzu jendea ? —Nik ez dut inor beldurtu nahi , ez ditut pertsonak beldurtzen, eurekin hitz egitea nahi dut, besterik ez. Orduan Itsasok esan zion : —Nire laguna izan nahi al duzu? —Bai! —erantzun zion pozik Jonek. Handik aurrera herriko jendea eta Jon lagun handi-handiak izan ziren.

Garoa Martínez 5


Egilea: Nazsa

Egilea: Batirtze Arenaza

6


Erremedioportale antzinako harresiaren zazpi ateetako bat da. Erremedio kalearen mendebaldeko muturrean zegoen 1827an behera bota zen arte. Portale honetan, dirudienez, herriko kartzela zegoen, horrexegatik Erremedio kaleari “Kartzeloña” deitu izan zaio XIX. mendearen erdialdera arte.

Irune Allikak eta Bitor Uriartek idatzitako “BERMEOKO TOPONIMIA” liburutik hartuta.

7


AGUR, EKARRI LEPO BETE EGUR. Agur esateko modu berezia daukagu Bermeon”: agur, ekarri lepo bete egur” Doraemon eta dinosaurio txikia

Mataharis

-Espainia. Drama -Aktoreak:Najwa Nimri, -Japonia. Tristan Ulloa, María -Umeentzako filmea. Vazquez. -Zuzendaria: Ayumu -Zuzendaria: Iciar BoWatanabe. -Eguena, barikua, zapa- llain. -Eguena, barikua, zapatua eta domeka. tua eta domeka 17:00 etan 19:30-21:30 22:00 etan

Ostegun goizean lambroa eta lainoa agertuko dira, zerua hodeitsuak egongo dira kantauri isurialdean bereziki. Goizean goiz eta azken orduetan eta han— hemenka zirimiri arina egin lezake.

OTSO AIPATU OTSOA ATEAN 8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.