5.zenbakia Bermeon, 2012ko azaroaren 9an
AGURRA Txerriki azoka eta odoloste txapelketa ospatuko dira domekan San Martin jaian “Hamaikagarren Txerriki” Azoka antolatu du Andeko Tabernak domekarako. Postu gehienek txerrikiak salduko dituzte, hala ere, gazta, txakolina , ogia, eztia bezalako produktuak ere salduko dira. Txerriki azokaren baitan, urtero legez, barazkiekin egindako odolosterik onena sarituko dute. Hiru onenek jasoko dute saria. 10:00etan hasi eta 15:30era arte izango da azoka Lamera parkean, eta sari banaketa 1 3 : 3 0 a k aldera izango da Lameran bertan.
Kaixo denoi!: San Fr antzisko Eskolak o ikasleak gara: Maria Albonigamayor, Carla Comsa, Olaia Chouaiar, Rahela Melisia, Ibon Elgezabal eta Peio Esnoala eta 5. aldizkari hau editatu dugu. Aste honetan oso ondo pasatu dugu aldizkari hau egiten. Denetariko lanak aurkituko dituzue: errezetak, asmakizunak, ipuinak, diseinua, inkestak, berriak asteburuko agenda, entretenigarriak … Ea gustatzen zaizuen!
ERREDAKTOREAK
KOLABORATZAILEAK A U R K I B I D E A
1.-Agurra. 2.-Eskola berria eta inkesta. 3.-Txiki-Txoko. 4-5.-Lumaren klima. 6.-Errezeta. 7.-Kantuz-kantu. 8.-Diseinua. 9-Entretenigarriak. 10-Asteburuko agenda eta esaera zaharrak
Joana González Almike Alonso Iraia Zubiaga Maria Gil Oihane Zabala Nora García Nerea Amparan Aritz Urkidi Ander Hormaetxea Iraia Idoiaga Gotzone Urbina Maider Seijido
1go zikloa 2.zikloa 2.zikloa 2.zikloa 2.zikloa 2.zikloa 2. zikoa 2.zikloa 2.zikloa 2.zikloa 3.zikloa 3.zikloa
Datorren azaroan 12an eta 13an, Agenda 21 Proiektuari esker, Busturiako Ur Patzuergotik etorriko dira uraren zikloari buruzko hitzalditxo bat ematera. A, B eta C taldekoek azaroaren 12an izango dute hitzaldia eta D, E, F taldeak azaroaren 13an.
2
Lucia Bereciartua 3.zikloa June
Iraide Carmona 3.zikloa Ismene
Jon Suarez 3.zikloa Aner Argote
Zeiane Etxebarria 3.zikloa Oihane
Ian Bereciartua 3 urteko gela Eunate
Moulud Chouaiar 5 urteko gela Uxue
Alba Rica 4 urteko gela Izaro
Iker Marcos 4 urteko gela Elezahar
Joana Gonzรกlez 1. zikloa
3
Baziren behin bi txakur beti kalean egoten zirenak. Beraien izenak Iris eta Kira ziren, bata zuria zen eta bestea grisa. Irisek ile laburra zeukan eta isatsa luzea eta Kira desberdina zen , ile luzea zeukan eta isatsa txikia . Txakur hauek oso lagunak ziren. Talara joaten ziren eta Lameran ere egoten ziren jolasten . Egun batean Iris Lamerara irten zen bakarrik . Ume batek txakurra ikusi eta etxera eraman zuen . Umea etxera heldu zenean amari esan zion : -Ama txakur hau kalean zegoen eta etxera ekarri dut – eta amak erantzun zion : -Seme, ba al dakizu jaberik duenik? -Ez, baina bakarrik egon denez beharbada ez du jaberik izango. Iris oso triste zegoen ez zuelako familia berria ezagutzen , ezta etxe berria ere ez , ezta auzo berria ere ez ... Umeak eta amak oso ondo zaintzen zuten txakurra eta janaria ematen zioten, baita mimoak ere eta Iris hobeto sentitzen zen.
4
Egunak pastu ziren eta Kirak Iris non zegoen galdetzen zuen. Baina arratsalde batean Iris eta bere jabe berriak Talara joan ziren eta Kira ere Talan bertan zegoen . Iris ikusi zuenean Kira korrika joan zen, orduan Irisek esan zion adausika : -Familia batekin egon naiz egun hauetan, eta zu ? -Ni bakarrik nengoen ! Kira negarrez hasi zen eta mutilak eskatu zion amari : -Ama eraman dezakegu gure etxera Irisen laguna? -Zer? Beste txakur bat etxera? -erantzun zion amak . -Ama , hau bakarrik , gehiagorik ez. -Bueno, etxera eramango dugu – esan zion amak azkenean. Txakurrak saltoka eta beraien isatsak pozik mugitzen hasi ziren.
Gotzone Urbina
5
OSAGAIAK: -Kilo laurden glass azukrea. -25 gr gurin. -Kilo laurden txokolate birrindua. -Bi zuringo “elur puntuan�.
EGITEKO MODUA: A)Azukrea, gurina eta txokolatea ondo nahastu. B) Ondoren bi arrautza zuringoak bota eta ondo nahasi. C) Masa lodia egindakoan, bolatxoak egin eta txokolate hautsetik pasa. D) Azkenean paperezko moldeetan ipini eta hozten utzi.
Ohiane Zabala eta Maria Gil 2.zikloa 6
Nora GarcĂa Nerea Ampara Aritz Urkidi Ander Hormaetxea Iraia Idioaga. 2.zikloa
7
8 Iraia Zubiaga 2.zikloa
Almike Alonso 2.zikloa
Ile gorria, luzea eta oso polita du. Begi txikiak eta marroiak ditu eta begien erdian sudur txikia. 11 urte ditu. Bere arropak oso politak dira . Bermeon bizi da . Bihotz onekoa da , alaia eta beti dago laguntzeko prest. Xabier izeneko neba bat dauka, eta 14 urte dauzka. Bere hobbya abestea da. Txeloa jotzen du. Bere kirolik gustukoena eskubaloia da . San Frantzisko eskolan ikasten du.
Maider Sejido
3 . zikloa
9
“HAU DOK UPIÑE, TALO BURDIÑE”
A ROMA CON AMOR -AEB-Italia-komedia. - A K T O R E A K : Penelope Cruz, Ellen Page, Woody Allen… -ZUZENDARIA: Woody Allen.
LOS CACHORROS Y EL CODIGO DE MARCO POLO -Italia-Espania, ani m az i no a, abenturak. -ZUZENDARIAK: Sergio Manfio.
“Upiñe amaitzerakoan” Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta
AZAROAK 9, BARIKUA Ipuin kontalaria: Lupe Lekuona( 4 urtetik gorako umeentzat). Gehiengo afaroa : 50 ume, Udal Liburutegian, arratsaldeko 6:00etan. Antolatzailea: Joxe Miel Barandiaran Udal Liburutegia. Esku pelota : Uribe-Kosta txapelketa: Bermeo-Sopelana, Artza frontoian, arratsaldeko 7:00etan. Nagusien antzerkia: ”Gure bide galduak” Dejabu antzerki laborategia (euskaraz). XII. Donostia Antzerki Saria. Bermeoko Kafe Antzokian, gaueko 9:00etan. Zuzendaritza: Dejabu. Aktoreak: Urko Redondo, Miren Alkala, Maria Alonso, Iñigo Aranbarri eta Ainara Gurrutxaga. Sarrera 6€ (aurretiaz salgai Gizarte eta Kultura Etxean azaroaren 5etik aurrera). AZAROAK 10,ZAPATUA Mendi irteera: Vallegrull (1.226 m), antolatzailea: Sollube 707 Mendizale Taldea. Saskibaloia: Bermeo Saskibaloi Taldea- Patronato Maristas, Araneko kiroldegian, arratsaldeko 4:00etan. Kontzertua:Doctor Deseo: Bermeoko Kafe Antzokian, gaueko 10:00etan, sarrerak:18€ (aurretiaz) eta 20€ (leihatilan). Antolatzailea: Bermeoko Kafe Antzokia. AZAROAK 11,DOMEKA IX. Odoloste Txapelketa-San Martin Azoka: Lameran, goizeko 11:00etatik eguerdiko 3:00etara arte, Antolatzailea: Andeko Taberna. Futbito: La roja me la trae floja 2.0 – Melanguatxus 2.0. Ordua: 12:30ean, Tokia: Araneko Kiroldegian.
Ilargi eta laino sorginentzat giro.
10