7 aldizkaria

Page 1

7.Zenbakia Bermeon, 2008ko azaroaren

Gatibuk disko berria atera du Gatibu taldeak hirugarren diskoarekin datorkigu. Alex Sardui eta bere taldearen estudioko lan berria Baga-Biga diskoetxeak argitaratuko du eta datorren astean, azaroaren 20an, egingo du lan berriaren aurkezpena Bilboko FNACen. Laukote bizkaitarrak udan grabatu zuen lana Berrizko Lorentzo Records estudioetan.

“Laino guztien gainetik eta sasi guztien azpitik” izena jarri dio Gatibu taldeak hirugarren lanari eta hamar abesti bildu dituzte bertan. Lehen singlea Gaztean entzungai dugun “Ban Ban Txiki Txiki” izan da. Kontzertu bat emango dute abenduaren 7an gaueko 22:30etan Durangoko Plateruena kafe antzokian.

A U R K I B I D E A

1-Aurkezpena. 2-Inkesta. 3-Albisteak irudietan. 4-5 Lumaren kilima. 6-7 Txiki–Txoko. 8-Diseinua. 9-Amara Berri Sarea. 10-Bermeoko pertsonaia ospetsua. 11-Bermeoko toponimia. 12-Asteburuko agenda eta esaera zaharrak.

20an

AGURRA Kaixo lagunak!: Gu Iker Montero, Ekain Maguregi, Xabier Figueroa, Amaia Hernández, Maialen Carmona eta Ainhoa Imperatore gara. Aste honetan aldizkari honen maketazioa egin dugu. Gauza interesgarri asko ditu adibidez : Bermeoko pertsonaia ospetsu,asteburuko agenda... Inkesta bat ere egin dugu liburuei buruz. Guretzat aldizkari hau interesgarria da eta espero dugu zuentzat ere izatea.

ERREDAKTOREAK


Liburuak direla eta 3. zikloko ikasleei inkesta hau egin diegu.

1– Eskolan bideratutako liburuetatik aparte irakurtzen al duzu libururik? Bai: 3 Ez: 5 2-Komikiak irakurtzen al dituzu? Bai : 5 Ez : 3 3-Aldizkaririk irakurtzen al duzu? Zein? Bai: 1 (Hitza) Ez: 7 4– Egunero irakurtzen duzu? Bai: 4 Ez: 4 5– Irakurtzen al duzu oporretan? Bai: 2 Ez: 6 6- Zein liburu mota gustatzen zaizu gehien? Abenturazkoa : 2 Beldurrezkoa : 4 Zientzia Fikziozkoa : 2 7– Liburutegira irakurtzera? Batzuetan : Askotan : Inoiz ere ez :

joaten al zara liburuak 2 0 6

8-Zein da gustukoen duzun pertsonaia? Drakula: 4 Indiana Jones: 4 2


Globoaren Nazioarteko 7. jaialdia Mexikon.

Sute ikaragarria Kalifornian.

Ondorio larriak utzi ditu Australian izandako zikloiak.

Ekuadoreko piztu da.

Athletic-ek irabazi du Osasunaren aurka.

“Reventador”

sumendia

Gabonetan “El lince perdido” emango dute zinema aretoetan”. 3


Bazen behin ume bat Asier zuena izena eta Bermeon bizi zena. Zortzi urte zituen, ile beltza zuen, begi urdinak, sudur txikia, belarriak puntaz eta ahoa oso handia zuen. Bere ama Nagore deitzen zen eta bere aita Jon. Asier eta bere kideak irteera bat egitera joan ziren basora. Ibilketan hankan min hartu zuen Asierrek eta bat-batean euria hasi zen, pila bat gainera, gogoz bota zuen. Bere lagunak beldurtuta zeuden eta etxera habiatu ziren. Orduan, Asier bakar bakarrik gelditu zen. Asierrek makila bat aurkitu zuen eta orduan basotik zihoala koba aurkitu zuen. Sartu egin zen, hantxe igaro zuen gau osoa eta hurrengo egunean etxerantz abiatu zen. Hankako mina jasanezina zen. Bidean otso batekin topo egin zuen eta otsoak galdetu zion : -Nahi duzu laguntzea? -Ez, ezkerrik asko! -Trankil, ez zaitut minik emango eta! -Izugarrizko mina dut hankan, mesedez lagunduko al zenidake? -Bai, jarri zaitez nire bizkarrean. Nire etxera eramango zaitut min hori sendatzera. Asier otsoaren bizkarrera igo eta etxerantz abiatu ziren.

4 4


Iritsi zirenean otsoak baso bete ur eskaini zion, baina urari hauts magikoak bota zizkion, Asierrek ura edan zuen eta lotan gelditu zen. Otsoak barre egin ondoren, afaria prestatu, jan eta lotara joan zen. Hurrengo egunean Asier esnatu zenean ez zuen ezertaz gogoratzen, otsoak bota zizkion hauts magikoak eraginez. Otsoa pozpozik zegoen, kide bat aurkitu zuelako, hainbat urte zeramalako bakarrik bizitzen eta triste zegoen baina Asier beldur zen, otsoak lasaitu zuen bere laguna izan nahi zuen eta. Ordutik aurrera lagun minak egin ziren. Egun batean Asier eta otsoa betiko moduan jolastera atera ziren. Bat-batean, Asier gertatutako guztia gogoratzen hasi zen. Bere burura ama, aita kideak etorri zitzaizkion eta otsoari galdetu zion erantzunik jaso gabe, baina egoera jasanezina zenez otsoarentzat, honek gertatutakoa kontatu zion laguna zelako. Asierrek dendena ulertu egin zuen, otsoak bere kidetasuna bakarrik adieraz nahi ziola esan zion. Egun batzuk igaro ondoren otsoak Asier bere etxeraino eraman zuen. Heldu zirenean ama eta aita oso pozik jarri ziren. Eta harrezkero otsoa bere kiderik onena izan zen.

Olatz Arrizabalaga 2.zikloa

5


Idazlea: Ricardo AlcĂĄntara Ilustratzaileak: 1. zikloko ikasleak.

Eneko

Adahi Tentok eta Txikik, bere lagunak, hondartzara jatea erabaki zuten. Itsasoa beren begiez ikusteko irrikan zeuden.

Paula Denbora luzean ibili ondoren, azkenik entzun zuten olatuen zarata. Itsasoaren handitasuna ikustean, txundituta eta hitzik esan ezinda geratu ziren. 6

Zigor -Zatoz- esan zuen azkenik Tentok, eta itsas bazterrera hurbildu ziren. Kontuz zihoazen, hanka puntatan, hotsik egin gabe ibili nahi balute bezala.

Kevin Oso pozik atera ziren etxetik. Auzo bizkorrean zihoazen lehen bait lehen heldu nahi zuten eta.

Jon Ura ukitzeko zorian zeudela, itsasoak atzeraka egi zuen. -Beldurtu egin da – esan zuen Tentok, Txiki bere lagunaren belarrira hurbilduz.


Eneko

-A ze pena! - hasperen egin zuen Txikik. Geldigeldi geratu zien olatu begira. Baina bat- batean itsasoan hurbildu egin zen berriro, eta indar handiz, gainera.

Izaro Izaro Horrela ibili ziren oso berandu egin arte. Gogorik ez bazeukaten ere etxera itzuli behar zuten.

Asier

Tentok eta Txikik ipurdia jiratu eta ihes egin zuten korrika. Zalaparta hartan, lurretik bueltan bukatu zuten, hondartzan, pozaren pozez barrezka.

Oihane -Pentsa ezazu nolakoa izango den gorputz osoa bustitzen dugun eguna aipatu zuen Txikik. -Zoragarria izango da!aitortu zuen Tentok, eta begiek diz-diz egin zioten.

Oihane

Gero, elkarri begiratu, salto batean zutik jarri eta korrika abiatu ziren uretarantz, lehenengo zein iristen zen ikusteko.

Melisa Atzera begira joan ziren etxerantz, begiak itsasoko uretan jarrita. Itsasoko ura joan eta etorri zebilen, oraindik ere eurak harrapatu nahian jolasean balebil bezala. 7


Diseinu hau egiteko poligonoak eta lerroak erabili dira. 2.zikloko matematikako “Disenu� txokoan egin dute lan hau.

Eduard Paun 4. maila

8

Jon Carranza 4.maila


9


Fernando Arzadun Ibarraran arkitektoa Bermeon jaio zen 1.893an eta 1.951n hil zen. Bere lanen artean ondokoak daude : Alcala-ko Banko de Vizcayaren egoitza zentrala eta Madrileko Goya kaleko Casa Araluce. Bilbon, erriberako onezkoen zubia egin zuen. Donostian, La Equitativa eraikina. Bermeon, Kikunbera etxea.

La Equitativa (Donosita)

Kikunbera etxea (Bermeo)

Banco de Vizcaya (Alcala) 11 “Bermeo eta Mundaka� txostenatik hartuta (E.Alegria, B.Uriarte, M. Galarza).


Taraska portalen, San Frantzisko komentuaren aurrealdean dago. Lehenengo, iturri hau errepidearen beste aldean egon zen, San Frantzisko kalearen ondoan dagoen zabalgunean. 1867an eginiko iturri honen harraska marmol gorriz eginda da, gaineko marmol zurizko pilarea, Markos Ordoizgoiti eskultore gasteiztarraren lana da. Azken hau, landare irudiz, girnaldez eta lazoz apainduta dago. Eta honen gainean, garaipena irudikatzen burdinaz eginiko andrazko baten estatua dago, herriak Taraska esate diona. Portaleko plazari ere “Taraskako plasie” esaten zaio.

AHOZKOA “Taráska” “Tasákako plasié” “Taráska portalekó”

Irune Allikak eta Bitor Uriartek idatzitako “BERMEOKO TOPONIMIA” liburutik hartuta.

11


“Hotzak gogortute dau”

SPACE CHIMPS -AEB. -Animazioa, abentura, komedia eta zientzia fikzioa. Zuzendaria:Kirk de Micco

ASESINATO JUSTO AEB.-Thrilerra Aktoreak:Robert De Miro, Al Pacino, Curtis Jackson Zuzendaria:Jon Avnet

Hotz handia egiten dauanean, “hotza gogortute gauzela” dinogu “Itsosupeteko berbetie”liburuxkatik hartuta

OSTIRALA 21 -UMEEN BIDEOTEKA Udal lLburutegian, arratsaldeko 6:00etan. -HITZALDIA: “Charla educativa sobre educación de adultos” (EPA), Gizarte eta Kultura Etxean arratsaldeko 7:00etan Antolatzailea: Erroxape Emakumeen elkartea -KONTZERTUA:Euskal kantuen kantaldia, Guruzne Ariztegi eta Maitane Ruiz, Bermeoko Kafe Antzokian arratsaldeko 8:00etan. Atolatzailea: Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Saila. ZAPATUA 22 -IRAKURKETA KLUBA: Udal Liburutegian goizeko 11:00etan umeak eta gurasoak, denbora tarte atsegin bat pasatzeko.Antolatzailea: Galtzagorri Elkartea. -FANFARRIAREN KALEJIRA:Herriko kaleetan zehar, eguerdiko 12:30etan aurrera. Antolatzailea Bermeotarrak Fanfarria. -SANTA ZEZILIA EGUNA: Aurrekoetxea kaleko jaiak. Mesa abestua Andra Mari elizan arratsaldeko 7:00. Antolatzailea: Bermeoko Abesbatza. -KONTZERTU KORALA : Orfeón Pobra de Tivres (Ourense), Coral Orreaga (Nafarroa) Bermeoko Abesbatza. Andra Mari eliza meza ostean,ondoren kalejira. Bermeoko Abesbatzak antolatuta. -BAKARRIZKETA UMORETSUA:Banarte Antzerki Taldea. Kafe antzokian gaueko 9:00etan DOMEKA 23 -UME ANTZERKIA:”Kartoibiraka” Markeliñe antzerki taldea. Bermeoko Kafe antzokian eguerdiko 12:00etan. Sarrera: 3 euro.Antolatsailea:Kultura, Gaztedia eta Hezkutza Saila.

12


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.