7.aldizkaria

Page 1

1-PORTADA

Sendabelarren ikastaroa

2-ESKOLAKO BERRIA INKESTA

Patruila Berdea Futbol–talderik gogokoenak

3-TXIKI-TXOKO

Txistea Jon Telleria 1. zikloa

4-5 LUMAREN KILIMA

“Itsaso Zabala” Lexuri Lezamiz 3. zikloa

6. RECIPE

“Fruit Cocktail” Maddi Miguela Andoni Rizescu 3.zikloa

7-NAHASTE BORRASTE

Maria Echevarria Julen Barturen 2. zikloa.

8-ASTEBURUKO AGENDA

Agenda kulturala eta eguraldia.

ANTOLATU A O R A T S A IK N E SENDABELAERRRROXAPE ELKARTEAK DU Beste urte batez, Erroxape Bermeoko Emakumeen Elkarteak sendabelarren ikastaroa antolatu du. Hilaren 24an hasiko dela azaldu dute. Aurten, Gizarte eta Kultura Etxean izango da. Martitzenetan batuko dira, 18:00etatik 20:00etara. Mentxu Amunategi Berandika bermeotarrak eskainiko du. 20 lagunentzako lekua egongo da. Hala, parte hartu gura duten horiek aurretiaz eman beharko dute izena Eroxape elkartearen lokaletan . www.busturialdekohitza


Patruila berdea martxan ari da aspalditik eskolan. Bigarren zikloko ikasleak txandakatu egiten dira parte hartzeko, talde bakoitzean bost ikasle izanik. Egunero gelarik gela doaz argiak piztuta, ordenagailuak itzalirik, gelak txukun dauden behatzera baita sastarrak batzen ere.

Lin Xin 3. zikloa Barcelona

Axel 2. zikloa Barcelona

Aritz eta Josu 3.zikloa Athletic

Mikel eta Aitor 3.zikloa Athletic

Leire F. 3.zikloa Athletic

Maddi eta Leire G. 3. zikloa Athletic

Manu 2. zikloa Barcelona

Oier eta Isaac 3. zikloa Barcelona

Galdetutakoen talderik gogokoenak Athletic eta F.C. Barcelona dira. 2


Jon Telleria 1.zikloa 3


Bazen kostaldeko herri txiki bat. Gehienak itsasotik bizi ziren. Arrantzale batzuk urrunera joaten ziren arrantzan, baina beste batzuk bertan, inguruan, ibiltzen ziren. Herriko nagusienek arrantzan egiteko gogoa zutenez, goizean irteten ziren arrantzara. Kanabera, salabordo eta otzara, amuak eta janaria hartuta itsasora joaten ziren. Arrantzan hasi baino lehen “karnadaâ€? egiten zuten, hau da, itsasoko arrak harrapatzen zituzten. Arrak amuaren puntan jarri eta arrantzan hasten ziren. Egunero harrapatzen zuten zerbait: lupinak, hegaluzeak ‌ Egun batean, arratsaldez irten ziren itsasora, eguraldi ederra egiten zuen. Portutik nahiko urrun joan ziren, oso pozik zenbiltzaten hainbat arrain arrantzatu zituzten eta. Anttonek esan zion Feliperi : -Nahikotxo arrantzatu dugu eta ez gara etxerantz bueltatuko? Felipek erantzun orduko emakume eder bat agertu zitzaien batelaren ondora. Bi gizonek susto itzela hartu zuten, Antton uretara erori zen eta Feliperi ia-ia begiak irten zitzaizkion. Emakumeak galdetu zien : -Zer egiten duzue hemen? Ez dakizue ur hauek nireak direla? Antton batelera igotzen saiatu zen baina ezin, emakumeak lagundu zion. Felipek erantzun zion : -Itsasoko ura norbaitena al da? Emakumeak irribarre egin zuen, eta erantzun zion : -Ez al dakizu itsasoaren zati bat emakumeena dela? -Ez, gezur galanta esaten zaude – erantzun zion Anttonek oso haserre. Zerua iluntzen hasi zen, haizea geroago eta zakarragoa zebilen, gizonen batela asko mugitzen zen, hondoratzeko zorian zegoen. Antton eta Felipe oso urduri batelaren motorra martxan jarri eta ihes egin nahi zuten, baina ezinezkoa zen kostalderantz hurbiltzea. -Norenak dira ur hauek? 4 -Zureak, zureak!!! -erantzun zien Anttonek eta Felipek.


Berba horiek esaterakoan, haize zakarra baretu egin zen eta bi gizonak batelera bota zituen. Gizonek, urduri eta ikaratuta, elkarri begiratu zioten eta ihes egin nahi zuten, baina emakumeak ur azpitik irten eta mehatxatu egin zituen esanez : -Ur hauetan berriro ikusten bazaituztet nirekin etorriko zarete bizitzen ur hondora!!! Eta gertatutakoa norbaiti esaten badiozue, zuen bila joango naiz. Antton eta Felipe ikaratuta eta nekatuta heldu ziren portura. Batela sokarekin lotu eta etxera abiatu ziren. Familia euren zain zegoen, baina Antton eta Felipek ez zuten hitz egiteko gogorik eta berehala ohera sartu ziren eta inoiz ez zuen inork jakin arrantzaleei gertatutakoa. HALA BAZAN EDO EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA IRTEN DADILA BERMEOKO PLAZAN

Lexuri Lezamiz 3.zikloa

6.-A

5


INGREDIENTS: 300 ml cold tea. 3 capfuls orange squash. Juice of 2 limes. 1 orange. 1 lemon. 1 apple. Ice cubes. 300 ml lemonade. HOW TO DO IT: FIRST: pour the cold tea, lime juice and orange squash into a judge THEN: place the cold tea, lime jug apple into slices FINALY: add the fruit to the jug of tea. Pour on the lemonade and ice cubes.

Your fruit cocktail is ready!!!!!!

BY: MADDI MIGUELA AND ANDONI RICESCU. 3. ZIKLOA

6


Julen Barturen 3. maila

Maria Echevarria 3. maila

7


“Kaka daidsola” -Ikaratuta, beldurrez Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta

20.OSTIRALA UMEEN IPUIN KONTALARIA. Badut taldea. 4 urtetik gorako umeentzako, ipuin kontalaria izango da udal liburutegian. Arratsaldeko 6:00etan, gehienez 40 ume sartuko dira. ANTOLATZAILEA: Bermeoko Udala HITZALDIA Markel Irizar “bizipoz” superazio eredua. Nestor Basterretxea aretoan, arratsaldeko 7:00etan. ANTOLATZAILEA: Bermeo txirrindularitza taldea. ESKU PILOTA:BIZKAIKO TXAPELKETA. ESKUZ BINAKA KADETEAK Artza-Izarra. ESKUZ BINAKA SENIORRAK Artza-Markina. Artza frontoian, arratsaldeko 7:30ean. 21.ZAPATUA FAMILIA TAILERRA Itsas animalia, lau urtetik gorako umeentzako izango da, gurasoekin. Arrantzale museoan, arratsaldeko 5:00etan, sarrerak dohain. ANTOLATZAILEAK: Arrantzaleen museoa FUTBOL 5, arratsaldeko 5:15ean hasiko da, Araneko polikiroldegian ESKUBALOI Gizoneko kadeteak Urdaibai,ET.”C”-Trapagaran, Araneko polikiroldegian. 22.DOMEKA ESKUBALOIA Gizonezko jubenilak Urdaibai ET-Corazonistas. Areneko polikiroldegian, goizeko 11:15ean.

8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.