1-PORTADA
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
2-ESKOLAKO BERRIA Emakumeenganako INKESTA Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
http://busturialdea.hitza.eus/
3-TXIKI-TXOKO
Asmakizuna Matxalen Mendizabal 1. zikloa
4-5 LUMAREN KILIMA
Antxoatxoa eta izarrak
6-7 ARGAZKI BILDUMA
Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
8-ERREZETA
“Filloa” receta gallega Garazi Crespo 3.zikloa
9-NAHASTE BORRASTE
Ibon Munitiz Marcos Cid 2. zikloa
10-ASTEBURUKO AGENDA
Eguraldia eta agenda kultura.
Leire Fernández 3. zikloa
Asteazkenean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zen. Liburutegian ekintza bereziak egin genituen eta esku-zabalak marraztuta idazkaritzan dagoen puntu lila erraldoian itsatsi genituen. Udaletxera ere joan ginen eta han, globo lilak askatu genituen.
Unai, Alvaro, Ibon, Aner eta Eneko. 3.zikloa eta 2. zikloak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.
Ibon 3. zikloa Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.
Aitor 3.zikloa Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.
Xabi eta Eneko 3.zikloa Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.
Ekain eta Unai. 3. eta 2.zikloak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Aritz 3.zikloa Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Egoi 2.zikloa Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Julen, Be単at, Markel 3.zikloa Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Galdetu diegun ikasle guztiek, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen dela erantzun digute. 2
Matxalen Mendizabal 1.zikloa
3
Duela urte asko, zuen gurasoak gazteak zirenean, Bermeoko itsasoetatik hurbil, antxoa txiki bat zegoen. Antxoatxo horrek gauero izarrak ikustea gustuko zuen. Espaziora joan nahi zuen izarrak hartzeko baina ez zekien nola. Egun batean, hegaluzetxo bat ezagutu zuen; hegaluzetxo hori oso polita zen, eta berarekin maitemindu zen. Antxoatxoak bazekien egunen batean izarrak harrapatzea lortuko zuela , baina ez zekien nola. Arratsalde batean urrutiko kobazuloan bizi zen azti baten kartela ikusi zuen. Orduan motxila prestatu zuen aztiarengana joateko. Hegaluzetxoa oso urduri zegoen galtzeko beldurrez, beraz hegaluzetxoak ere motxila prestatu eta jarraitu egin zion. Egun batzuk igaro eta gero aztiarengana heldu zen antxoatxoa. Aztiak galdetu zion ea zer behar zuen, eta antxoatxoak magia behar zuela erantzun zion. Aztiak mota askotako magia zeukala azaldu zion eta antxoatxoak hegaz eta itsasotik alde egiteko magia egitea eskatu zion. Orduan, aztiak hitz magikoak esan zituen : “Baga, liga, kila, kolo, mulu, mili-kili, kili–kito.” Aztiak joan zintekeela esan zion , baina bat-batean hegaluzetxoak oihukatu zuen: “Itxaron, bera badoa, ni ere!!”, eta magia artean joan ziren biak batera.
4
Espaziora heldu zirenean oso ondo aurkitu ziren, baina batbatean alien bat agertu zitzaien. Aliena oso txikia zen baina bere atzean handiagoak zenbiltzaten. Alien txikiak euren laguna izan nahi zuen eta eurengana joan zenean alien handiek ez zioten utzi, euren “janaria” zela aldarrikatuz. Orduan, kate bat hartu, eta lotu egin zituzten, geroxeago jateko asmoz. Alien txikiak katea apurtu eta ezkutuan izan zituen lagun biak. Orduan hegaluzetxoak papera eta arkatza hartu eta gutun bat idatzi zuen laguntza eskatzeko. Baina lehenengoz izarren bila joan behar ziren eta bote bat hartu, izarrak harrapatu zituzten etxera joan aurretik.
Gutunean hau zekarren :
“Kaixo aztia : Espazioan gaude eta alien batzuek jan egingo gaituzte ez baduzu ezer egiten. Mesedez, lagundu !” Bitartean aztia ikaratuta zegoen batelak arrantzatzera joan zirelako. Bat-batean aztiak itsasoan gutun bat ikusi zuen eta magia egin zuen antxoatxoa eta hegaluzetxoa itzultzeko. Itzuli zirenean, plan bat pentsatzen ari ziren batelak urruntzeko. Ordu batzuk geroago antxoatxoak pentsatu zuen, arrainik ez egotekotan beste leku batera joan beharko liratekela arrantzatzera eta, horrela “agur batelak!” oihukatu zuen hegaluzetxoak. Apur bat geroago, herri guztia abisatu ondoren, bakoitza bere etxera joan zen. Baina hegaluzetxoa eta bere familia harrapatu egin zituzten. Orduan antxoatxoak, birritan pentsatu gabe, igeri egin zuen korrika hegaluzetxoa askatzeko baina bera ere harrapatu zuten. Baina istorioa ez da hemen amaitzen , seguruenik jakin nahiko zenuke zer gertatu zen besteekin. Aztiak mutil bat ezagutu zuen eta ezkondu egin zen. Alien txikia zigortu zuten antxoatxoak eta hegaluzeak ihes egiten lagundu zielako. Alien handiek, gosez, antxoatxoa eta hegaluzetxoa jan zituzten. Azkenean arrantzaleak ere pozik arrain asko arrantzatu zutelako. Antxoatxo eta hegaluzeren arteko maitasunak oraindik iraun egiten du eta antxoatxoa edo hegaluzea jaten duzun bakoitzean gogora ezazu ipuin hau.
5 Leire Fernández 3.zikloa
7
INGREDIENTES: - Leche. - Una pizca de sal. - Harina. - 6 Huevos. - Azúcar. MATERIALES: - Batidora. - Sartén. ELABORACIÓN: - Se mezclan todos los ingredientes hasta que estén bien batidos. - Se calienta un poco de aceite en la sartén, después se mezcla y al final se añade azúcar.
Garazi Crespo 3.zikloa
8
Ibon Munuitiz 2.zikloa
Markos Cid 2.zikloa
9
“Solidsé” Alaia. Pertsona solidsé, zarata solidsé. Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta
OSTIRALA KONTZERTUA. Mikel Urdangarin. Nestor Basterretxea aretoan, gaueko 9:00etan. Sarrera: 5€ (salmenta aurretiaz salgai azaroaren 16tik aurrera , Gizarte eta Kultura Etxean, BBK-ko orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es) Antolatzailea: Bermeoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta. TXO SEVILLA. OROIGARRIAK. Bermeoko Kafe Antzokia, gaueko 10:00etan Antolatzailea: Txo Sevilla Dantza Taldea. Laguntzailea: Bermeoko Udala. LARUNBATA MERKATU TXIKIA. Koadroak, bitxikeriak, jostailuak, arropak, eskulanak, liburuak, diskak… Trebea bazara eskuekin gauzak egiten, ekarri besteok ikusteko… Zer egin: saldu, trukatu, aldatu, erosi … Goiko plazan, goizeko 10:30etik eguraldiko ordu 2:30era. Izen-ematea: Gizarte eta Kultura Etxean, azaroaren 23tik 27ra edo 656 79 32 41 telefonoan. Antolatzailea: Haitz Nagusidxe Auzo Elkartea. MIÑE LAMIÑE Bermeoko Kafe Antzokian, goizeko 11:00etatik ordu 2:00etara Antolatzailea: Bermeoko Udala. ESKUBALOIA Emakumezko kadeteak: Urdaibai ET.”B” - Carpintería Bascongadas Areneko kiroldegian, arratsaldeko 5:15ean . EMAKUMEZKO JUBENILAK: Urdaibai ET-Galdakao. Areneko kiroldegian, arratsaldeko 6:45ean. DOMEKA UME JAIOBERRIEN LIBURUA AURKEZTEKO JAIA Bermeoko Kafe Antzokian, eguerdiko 12:00etan. Antolatzailea: Bermeoko Udala. 10