1-PORTADA
Euskararen Nazionarteko Eguna
2-ESKOLAKO BERRIA INKESTA
Euskararen Nazionarteko Eguna “Euskaraz bizi nahi dut” abestia
3-4-5 ARGAZKI BILDUMA
Euskararen Nazionarteko Eguna 2015
6-7 LEHIAKETA
Irabazleak
8-9-TXIKI-TXOKO
Radu Ungureanu 4 urte Eneko Rotaru 4 urte Aitor-Aizene-Kenan 3 urte
10-MADARIAGA DORRETXEA
1.ziklokoak Madariaga Dorretxean
11-ERREZETA
“Txokolatezko tarta” Naroa Arretxe 3.Zikloa
12.13-LUMAREN KILIMA
“Olatu Handia”
14-ASTEBURUKO AGENDA
Agenda kultura eta eguraldia
a n u g e n e r a r Euska
Joane Martinez 3.Zikloa
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen eskolan. Goizean irratsaio bereziak izan genituen. Irratsaioak eta gero, pegatinak banatu eta Euskara Eguneko kartelak margotu genituen. Ipuin kontalariak izan genituen geletan, baita euskal hamaikatakoa, jolasak eta kirolak eta irrintzi saioak ere. Arratsaldean ikasleak, irakasleak eta gurasoak patioan elkartu ginen Euskara Eguneko sariak banatzeko eta gero “Euskaraz Bizi Nahi Dut“ abestia batera dantzatzeko eta abesteko. Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei!!
Aitor G 6.maila Esne Beltza
Iraia, Elene, Haizea, Goizalde eta Lore 6.maila Esne Beltza
Naia 6. maila Laida 3.maila Esne Beltza
Markel 6.maila Esne Beltza
Uxue eta Eider 4.maila Esne Beltza
Leire, Maddi, Ane, Maider, Haizea 6 maila Esne Beltza
Izaro 3.maila Esne Beltza
Aner 3.maila Esne Beltza
Galdetutako ikasleek badakite “Euskaraz Bizi Nahi Dut“ abestia Esne Beltzak musika taldeak abesten duela. 2
3
4
5
Maite Zulueta 2.maila
Aritz Larrozea 5.maila
6
Bianca Maria Cibotaru 3.maila
Aitor Gondra 6.maila
Almike Portuondo 4.maila
Maider Gonzรกlez 1.maila
7
Radu Ungureanu
Eneko Rodaru
8
4 urte
4 urte
Aizene Gonzรกlez 3 urte
Aitor 3 urte 4urte
Kenan Goienetxea 3 urte
9
10
OSAGAIAK: 250ml esne, 250ml nata likido, 100gr txokolate fondant, 100 gr txokolate zuri, kolore gabeko gelatina sobre bat. NOLA PRESTATZEN DA? Esnea gurinarekin berotu ontzi handi batean. Sutatik atera eta txokolatea gehitu, ondo birrinduta egon dadila txokolatea. Bertan bueltaka eduki, txokolatea osorik urtu arte. Ondo urtuta dagoenean, esnegaina gehitu apurka-apurka, masa irabiatzen dugun bitartean. Dena irabiatuta egon arren, jarraitu irabiatzen, eta apurka-apurka gelatina sobrea gehitu. Orea egin ostean, molde edo ontzi batean gailetak ipini, oinarria estaliz. Ostean, orea gainetik bota eta hozkailuan sartu ordu batzuetan orea gogortu eta gailetak bigundu arte.
Naroa Arretxe 3. zikloa
11
Bazen behin Bermeon bizi zen familia bat. Familia horrek gauza pila zituen: batela, bi solairuko txaleta... Egun batean aitari burura etorri zitzaion batelean Izaro baino urrunago joan behar zirela. Umeak ikaratuta zeuden batelera igotzeko, baina, azkenean, beldurrak gaindituz, joan egin ziren. Izarotik pasatu eta gero, itsasoa harrotu egin zen eta olatu handiak hazi ziren. Halako batean janari guztia uretara jausi egin zitzaien. Gosearen gosez egun batzuk igarota, pila bat argaldu ziren. Goiz batean botila bat aurkitu zuten uretan, orri bat zuela barruan. Orrian hau jartzen zuen : “LAGUNDU! IZARON GERATU NAIZ!�. Alaba txikienari margotzea gustatzen zitzaionez, beti eramaten zituen margoak poltsikoan. Bere kolore gogokoenak urdina eta arrosa zirenez, margo horiek eraman zituen. Orrian zatitxo bat bakarrik zegoen hutsik eta han idatzi zuten. Orria berriro botilan sartu eta uretara itzuli zuten. Handik laster, itsasontzi handi batek aurkitu zuen botila. Baina bakarrik irakurri zuten Izaroko atala, zoritxarrez, nahi gabe, papera jausi egin zitzaien. Ume batek orria aurkitu zuen eta ertzainetara eraman zuen. Bitartean egunak eta egunak pasatu ziren. Familia zegoen lekuan pila bat antxoa zeuden, eta elikatzeko antxoak harrapatu zituzten. Batelaren behealdean kaxa bat zuten, eta han gordetzen zituzten arrantzarako bi kanabera. Itsasoan berriro hasi ziren familia hori bilatzen, baina gero eta urrunago joaten zirenez ez zituzten aurkitu. Familiak hainbeste antxoa harrapatu zutenez antxoak gutxitu egin ziren itsasoan. Halako batean itsasontzi bat agertu zen eta aldarrika hasi ziren. 12
Azkenean aurkitu zituzten. Itsasontzira igo eta Bermeora eraman zituzten. Etxera heltzean, giltzak ez zituztela eta atea zabalik zegoela ohartu ziren. Barrura sartu eta ez zegoen ezer ere ez etxean, giltzak ostu zizkien irteterakoan, eta etxeko den-dena lapurtu zieten. Familiakoek lagundu egin zieten jatekoa ematen eta abar... Eskolarako ere beka bat eman zieten bi umeei. Eskolan umeak gero eta hobeto zeuden. Hasieran oso argal zeuden, hiru egun gutxi gorabehera egon zirelako jan barik, baina apur-apurka pisua hartzen hasi ziren. Ama eta aita lanean hasi ziren berriro. Ertzainek beraien etxeko gauzak aurkitu zituzten sastar batzuen atzean. Aseguruak ordaindu zien gauza horiek eta etxea hornitzen hasi ziren. Umeak hazi egin ziren. Gazteenak kriminologia ikasi zuen, nagusiak, ordea, albaitaria, eta laborategi batean egiten zuen lan, animaliak osatzen, gauzak asmatzen... Nagusiak 45 urte zituenean eta gazteenak 41, aita hil egin zitzaien 70 urterekin. Ama 73 urterekin ere hil egin zen. Oso triste geratu ziren. Beraiek ere seme-alabak izan zituzten eta ezkondu egin ziren. Umetan itsasoan gertatutakoa kontatu zien bere ilobei.
Joane MartĂnez 3.zikloa
13
“Lau kuadrokue” Handia, indartsua. Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta
OSTIRALA ESKU-PILOTA. Bizkaiko txapelketa, eskuz binaka seniorrak. Artza-Usansolo. Artza frontoian, arratsaldeko 19:30ean. LARUNBATA EUSKARAZ BIZI NAHI DUT EKIMENA. Goizeko 8:30ean: mendi martxa, eguerdiko 12:00etan: umeen jolasak, gaztetxo eta familientzako pisten jokoa, zumba saioa, Euskaraz Bizi Nahi Dut materialen salmenta. Eguerdiko ordu 1:30ean: zozketa, adierazpenaren irakurketa, ekitaldia eta amaierako argazki erraldoia. Umeak (14 urteko artekoak) 2€ (kamiseta erosiz gero 7€). Nagusiak 5€ (kamiseta erosiz gero 10€). Antolatzailea: Euskararen Kontseiluaren ekimena, Bermeoko talde desberdinen artean antolatua. 14