9.aldizkaria

Page 1

9. zenbakia Bermeon, 2008ko abenduaren 12an

50.000 euro bideratu ditu Bermeoko Udalak kooperazio proiektuetara 50.000 euroko aurrekontua bideratu du Bermeoko Udalak kooperazio proiektuetara . Bederatzi laguntza partida onartu ziren. Hain zuzen ere, Euskadiko Fronte Polisarioaren Euskal Ordezkaritzari 2.360 euro emango dizkio “Oporrak Bakean� programara bideratuta. Bestalde, ACOBI elkarteari, ume bielorrusiarrak Euskal Herrira uda pasatzera ekartzeko aurkeztutako proiekturako 550 euro emango dizkio Udalak. Taupadak elkarteak bi diru laguntza jasoko ditu bi programa desberdinengandik, alde batetik, 1.000 euro emango dizkiote Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) horri Beniko (Bolivia) San Ignacio de Moxoseko koruak eta orkestrak Bermeon kontzertu bat emateko. Bestetik , Gobernuz Kanpoko erakunde horri 7.000 euroko beste diru laguntza bat ematea onartu dute Boliviako Amazonas inguruan emakume indigenekin lotutako turismoaren garapenerako. ADECOk, Gobernuz Kanpoko Erakundeak, 12.090 euro eskuratuko ditu Gnobe herriaren medikuntza tradizionala garatzeko Behar Bidasoa GKEri 8.000 euro emango dizkiote Kolonbiako Pereira hiriko Las Brisas auzoan dagoen emakumeentzako Lanbide Heziketa Zentroko erizaindegia 2009. urtean zehar mantentzeko. Besalde elkarteari, Sahararen aldeko karabana solidarioari 4.000 euroko laguntza emango dio Udalak. Pakistaneko Felix Batista Fundazioari 6.000 euro eta azkenik Gizarte Lurra elkartearentzako 6.000 euroko laguntza onartu du Udalak Busturialdeko Hitza A U R K I B I D E A

1-Aurkezpena. 2,3-Elkarrizketa. 4-Saharako errefuxiatuen kanpamentua. 5-Amara Berri Sarea 6,7-Txiki-txoko. 8,9-Lumaren kilima. 10-Zu eta ni bertsolari. 11-Bermeoko toponimia. 12-Asteburuko agenda eta esaerak.

AGURRA Kaixo: Gu IĂąaki San Juan, Iker Goienetxea, Asier Izagirre, Leire Perez, Ane Castro eta Irati Gangoiti gara, aldizkari berri honen erredaktoreak. Aste honetan lan asko egin dugu aldizkari hau prestatzen eta espero dugu zuen gustukoa izango dela. Irakurri eta disfrutatu!!!

ERREDAKTOREAK


Andereño Ana, liburutegiko arduraduna, joan astean Saharara joan zen “Ilusioa banatzen” izeneko proiektu bat martxan jartzera. Bidaiari buruzko galdera hauek prestatu dizkiogu. 1-Nora joan zara ? Eta zer egin duzu han? Saharar errefuxiatuen kanpamentuetara, Dajla izeneko probintziarik urrunenera joan ginen Anabel, Besaldeko kidea, Zaki magoa eta ni. “Ilusioa banatzen” izeneko proiektuarekin ibili gara Dajlako eskolarik eskola-magia saioak antolatzen. Arratsaldeetan Charloten pelikulak proiektatzeko asmoa genuen baina proiektorea eta pantaila Bilboko aireportuan gelditu zen kargatu gabe.

2-Zerez joan zara?Eta zenbat denbora iraun du bidaiak? Algeriara hegazkinez joan ginen, lau bost orduko bidaia da. Ostiralean irten ginen Bilbotik eta igande goizean bueltatu ginen Bilboko aireportura.

3-Nola bizi izan zarete han? Probintzi desberdinetan egon ginen, 3 familiaren etxeetan : Dajlan, Smaran eta Auserden. Dajlan bost egun egin genituen eskolarik eskolara, Smaran gure umeen familian bi egun eta Auserden beste bi egun. Hemen, “XVI. Festival Nacional de la Cultura Saharaui” izeneko jardunaldiak izan ziren, hantxe antzinako 127 haimak montatu zituzten hiru egunetarako, artesania, gameluen lasterketak gastronomia, eta erakusketa asko zeuden. Gauean musika festibalera joan ginen … benetan zoragarria !!

4-Zer jan duzue Saharan? Gozaltzeko : kafea, tea eta ogia gurinarekin . Bazkaltzeko: kuskus, arrosa (maro), lentejak edo indabak, batzuetan barazkiekin eta ahuntzaren edo gameluaren haragiarekin egindako saltsa batekin. Postrerako fruta edo yogurra. Afaltzeko : Oilaskoa edo pasta, eta postrea.

2

Cus-cus

Gamelu haragia


5-Nola egiten da lo han? Normalean “beit” izeneko adobezko etxeetan egin dugu lo, “haimetan” hotz gehiago egiten duelako. Lo egiteko eta esertzeko, koltxoneta batzuk daude hormaren kontra, manta asko izaten dituzte lo egiteko.

6-Ze lanbide daude Saharan? Normalean lanbide publikoak dira : medikuak, irakasleak, militarrak , osasun zerbitzukoak, administraziokoak, ortuko langileak...

7-Nola jantzi zarete? Hantxe emakumeek janzten duten “melfak” erabili ditugu. Gizonek “Darra” izeneko jantzia erabiltzen dute eta buruan “izam” izeneko turbantea.

8-Bero asko egiten al du egunez? Eta gauean? Orain negua denez, manga hutsik ibili ginen, baina gauen hotz egiten zuen eta lo egiteko bi edo hiru manta erabiltzen genituen.

9-Ze animalia daude Saharan? Ahuntzak, ardiak eta gameluak, etxeetatik urrun dauden etxolatxoetan. Txakur gutxi daude, katu gehiago baina gutxi ere. Astoak gurdiak eramateko erabiltzen dira, “grep” izeneko bele asko ikusi ditugu eta udan eskorpioiak egoten dira.

10-Zelan komunikatu zara? Normalean beti dago norbait erdaraz dakiena Kuban ikasi duelako, umeek nahiko ondo dakite erdaraz oporretan ona etortzen direlako. Baina irribarrearen hezkuntza eta gorputz komunikazioa erabili dugu. Sahararrak jende gozoak dira eta erraza da beraiekin harremanetan jartzea. Hantxe gure herrian bezala sentitu gara.

11-Itzuliko zara beste urte batean? Dudarik gabe, beharbada hezkuntzarekin zerikusirik duen proiekturen batekin.

3


Haima bat da

Magia egiten

Tea prestatzen

Eskolan

ikasten

Ura garraiatzen Artesania

4

Haur Hezkuntza

Emakumeen eskola

Jokuak

3


5


6


Eider Yerga Gutierrez 1go zikloa

Libe Navarrete 1go zikloa 7


Behin batean, orain dela hirurogeita hamar urte, Ipar Polo handian pinguinotxo bat bizi zen. Pinguinotxoa oso txikia zen, hiru urte zituen. Flipa izeneko arrebatxo bat zuen eta berak Klifo zuen izena.

Bere ametsa Italiara joatea zen, beti amesten zuen Italian zegoela. Bederatzi urte egin zituenean amari galdetu zion : -Noiz joango naiz Italiara? Eta amak erantzun zion : -Ez dakigu nora joango garen, zure arrebak Frantziara joan nahi du. Baina zuk nahi baduzu , Italiara joan zaitezke nagusia zarenean. Nagusia izan zenean diru asko aurreztu zuen baina ez zuen hainbeste diru. Azkenean lanean hasi zen arrantzan. Hiru urte geroago behar zuen dirua lortu zuen eta familiari esan zion : -Nahi al duzue nirekin etorri? Eta familiak erantzun zion : -Oraintxe bertan Frantziara goaz. Hiru egun barru joango gara baina kontuz bertan gal zaitezke eta. 8


Hiru egun pasa ondoren Klifo, ama, aita eta arrebaren zain zegoen. Azkenean hegazkinera igo eta Italiara abiatu ziren. Italiara iritsi zirenean milaka argazki egin zituzten. Hainbeste gustatu zitzaion Italia, Ipar Polokoei telefonoz deitu eta esan zien : -Lagunak, asko gustatzen zait Italia , zuek ere etorri behar duzue! Azkenean gaua iritsi zen, pijama jantzi, afaria jan, hortzak garbitu eta ohera joan ziren. Hurrengo egunean kalera irten eta museora, zoora, mendira, akuariumera eta beste leku askotara joan ziren. Arratsaldean neska batekin topo egin zuen eta esan zion : -Kaixo, nik Klifo dut izena, eta zuk? -Nik, Nataly dut izena, kaixo!- erantzun zion ahots leunarekin. Nataly neska eder bat zen, papo gorriak zituen, gorputz ederra zuen, oso alaia eta ona zen eta hogei urte zituen. Lagunminak egin ziren Hurrengo egunean Natalyk bere etxe dotorera gonbidatu zuen eta Klifo etxeko txakurraren lagun handia egin zen. Azkenean Natalyren etxean bizitzea erabaki zuen eta poz-pozik bizi zen txakurrarekin.

Maitena San Juan 2.zikloa 9


Euskara eguna berriro ospatzen hauxe bai da lotsagarri denok euskara gogoz mintzatzen ezpainetan erabiliz. Mikel Laboa joan zaigula zeruetatik kantari txoriak ihes egin duela hauxe bai da penagarri.

Egileak :Ane Hormaetxea, Leire San Nikolas, Leire Perez, Lore Barrena eta Ainhoa Imperatore (3.zikloa) DoinuaK : Aita semeak...

Euskararen jatorria zein da hainbat iturri agian euskaldunei ez zaigu axola Hizketan gauden artian. Mikel Laboak hegan egin du abesti asko ezagun Txoria-txori ezagunena ea nork ez duen entzun. Egilea : Lore Barrena 3. zikloa 10

5


Utxako eskillarak Talagutxitik Portuzarrera jausten diren eskillarak dira. 1860an,(Talagutxirako) Igoera kalea jarri zitzaien (calle Subida) eta 1897an aurretik erabiltzen zen Ucha izena ipini zioten.

AHOZKOA <Utzé> <Útza> <Utzeko eskillárak> <Eskaleras de útza> Irune Allikak eta Bitor Uriartek idatzitako “BERMEOKO TOPONIMIA” liburutik hartuta.

11


“Maridxe bako biarra egin dau horrek ontxe(k) pe!”

Rudi el cerdito de carreras.

Solo quiero caminar

-Alemania-Komedia -Aktoreak:Sebastian Koch,Sophie Von Kessel,Maurice Teichert - Zu ze nda ri a: Pe ter Timm

-Espainia-dramea -Aktoreak: Diego de Luna,Victoria Abril, Ariadna Gil. -Zuendaria: Agustín Yanes

Ordaitzen ez diren beharrak egiten doguzanean, “maridxe bako biarrak dira”la dinogu “Itsosupeteko berbetie”liburuxkatik hartuta

OSTIRALA -Ipuin kontalaria . Belen Azakarate Udal Liburutegian arratsaldeko 6:00etan. -Esku pilota:Bermeo –Leioa Artza frontoia arratsaldeko 6:00etan. -Hitzaldia: ”Garantía de los productos” Gizarte eta Kultura Etxea arratsaldeko 7:00etan -Nagusien antzerkiza: “Zó” Compañía El Fantastic Hardy Freenkel, Nestor Basteretxea aretoan gaueko 9:00etan. -Kortzertua :“Voces del Sahara” , Senegal, eta Euskal Herriko “Oreinak” eta ingelesez abesten duen euskal talde bat Bermeoko Kafe Antzokian gaueko 10:30etan. ZAPATUA -Azoka berezia:Eskulangintza, gaztak, patea, kremak, txokolatea, euskal pastela, txakolina... Udal Azokan goizeko 8:00etatik, arratsaldeko 3:00etara -Eskubaloia:Urdaibai - Larramendi Areneko kiroldegian goizeko 11:00etan. -Santa Luzia eguna:Meza Karmengo Amaren elizan goizeko 11:00etan. -Eskubaloia:Urdaibai - Mungiako Institutua Areneko kiroldegian eguerdiko 12:30etan -Esku pilota : Artza frontoian arratsaldeko 5:00etan -Saskibaloia : Bermeo– Gernika Areneko kiroldegian arratsaldeko 6:00etan -Salta gaua:Bermeo Kafe Antzokian Bilbao Salsa Elkarteak antolatuta. DOMEKA -Arku tiroketa:Areneko kiroldegian goizeko 9:00etan. -Liburu aurkezpena : ”Galerna” Jon Kepa Iradi Madariaga. Nestor Basteretxea aretoan 12 eguerdiko ordu 1:00etan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.