Errosari erreportari famatua zen. Oso altua zen, ile gorria zeukan eta misterio asko argitu zituenez mundu guztiak ezagutzen zuen. Zapatu
gauean, beti
bezala, bere etxean programa
misteriotsu bat ikusten zegoen, gaueko 23:00an hasten zen eta goizaldeko 4:00etan amaitu. Zapatu gau horretan programa ikusi zuen , “Nuevo Mexikoko” herri batera joan ziren
programa
horretakoak
erreportaje
bat
egitera.
Jendeak esaten zuen gauean, almazen batean, kristal apurtuen zaratak
eta
horrelako soinu arraroak entzuten
zirela. Orduan Errosarik almazen zahar horretara joatea pentsatu zuen misterioa argitzera. ”Nuevo
Mexikora”
heldu
zenean
jendeari galdetzen hasi zen almazen hori non zegoen eta arotz batek esan zion “en la calle del terror” zegoela, eta non zegoen kale hori azaldu zion.
Azkenean Errosari arotzak esandako tokirantz abiatu zen. Almazeneko atean arrakala asko zeuden
atea ireki
“iiiiiiiiiii” eta… barruan obrak egiteko material asko zegoela ikusi zuen. Aurrera eta aurrera joan zen eta horma batetik zintzilikaturik zeuden gortina batzuk zabaldu eta ate bat arrakala askorekin ikusi zuen. Atea ireki “iiiiiii…” eta … labirinto handi-handi, ilun eta beldurgarri bat ikusi zuen. Bertara sartu
zen eta ateak “krrrrras” egin
zuen
sartzerakoan eta zarata handiz itxi egin zen. Ahalegindu egin zen atea irekitzen, baina ezin zuen ireki, orduan aurrera jarraitu zuen beste irteera aurkitzeko asmoz. Horma batera hurbildu eta kristal apurtuen zaratak entzun zituen baina berari ez zitzaion axola eta jarraitu egin zuen aurrera. Oso beldurtuta zegoen eta aluzinazioak entzun zituen. Bost segundo pasa ondoren ez zituen zaratarik entzun, orduan aurrera jarraitu zuen eta hiru ate ikusi zituen. Ate baten gainean kartel baten zegoen “aquel que elija la puerta equivocada desaparecerá” eta ez zuen jaki zein ate aukeratu. Azkenean erdiko atea ireki zuen eta …
hantxe JENDE PILO BAT isilik eta bahituta ikusi zituen eta horrela ba kristal apurtuen zaratak entzuten ziren. Baina gazte batek esan zion Errosariri: -Ile beltzadun arotz batek bahitu egin gaitu!!
Errosarik asko pentsa ondoren esan zuen: -Badakit nor den! Niri esan zidana non zegoen leku hau!
Hor, gela barruan, beste ate bat zegoen, Errosari sartu zen eta … arotza maskara batekin zegoen, maskara kendu zuen eta Errosariri esan zion: -Ja-ja!! Nik bahitu ditut hor dauden herritar guztiak eta zu engainatu egin zaitut. Ja-ja!!
Halako batean “PUM” … norbaitek eskopeta batekin arotzari lepoan tiroa eman zion baina NOR...ZEN???