Gotzon Arego Ander Madariaga 4. maila
Bazen behin gaztelu beldurgarri bat oso zaharra zena. Barruan bi mamu gaizto eta beldurgarri bizi ziren. Batek Txindoki zuen izena eta besteak Anxo. Txindokik hiru begi zituen eta bere besoak indartsuak eta luzeak ziren. Anxok begi bakar bat zuen eta hiru hanka. Egun batean mutil bat gaztelura sartu zen eta korrika irten zen laguntza eskatzera. Herriko jendeak ez zuen sinesten mamuak gazteluan zeudela. Orduan mamuak herrira joan ziren lapurtzera eta diru asko lapurtu zuten. Herritarrek gaztelura joatea erabaki zuten. Ikusi zutenean ez zegoela inor herrira itzuli ziren eta heldu zirenean etxe guztiak apurtuta zeudela ikusi zuten.
Herritarrak, mamuak ikusi zutenean, beldurtu egin ziren eta orduan mamuak joan egin ziren gaztelura. Herriko jendeak mamuak beldurtzeko ideia bat izan zuen: lurraren gainean makur handi bat jarri zuten oihal zati batez estalita. Mamuek oihal hori ikusterakoan mamu gaizto eta maltzur bat zela pentsatu zuten, korrika atera ziren eta ez ziren gehiago herrira itzuli.