Elkar ipuin lehiekta 2014

Page 1


Bazen behin Lily izeneko neskatila bat. Lily baserri batean bizi zen, denetariko animaliak zeuzkan: oiloak, zaldiak, txakurrak... Lilyk bere baserriko oiloen arrautzetatik txitak jaiotzen zirela uste zuen, baina ez, bere baserriko oiloen arrautzak jatekoak ziren. Egun batean Lilyren oilorik kutunenak, Pakik, lehenengo aldiz arrautza bat jarri zuen. Lilyk arrautza hartu eta segituan joan zen aitarengana eta galdetu zion: -Aita, nire oilo kutunenak arrautza jarri du. Zenbat hilabete barru jaioko da txita? Aita oso lanpetuta zegoenez ez zion entzun eta bere lanean jarraitu zuen. Orduan txakurra agertu zen, txakurrak “Lau” zuen izena. “Lau” mahai gainera igo zen eta orduan aitak oihukatu zion: -Lau! Hori entzuterakoan Lylik txitatxoa lau hilabete barru jaioko zela pentsatu zuen. Eta gau eta egun ematen zuen txitari zein izen jarri pentsatzen. Hilabete bat igaro zen eta Lilyk oraindik ez zuen izenik aukeratu. Lilyk, Paki hartu eta bere logelara eraman zuen. Behegainean ohe txiki, bigun eta leun bat prestatu zion arrautza erruteko eta txita jaiotzen zenerako. Horrela ba bi hilabete pasatu ziren, arrautza bere ohe biguntxo gainean eta Lyli arrautza zaintzen. Hirugarren hilabetearen amaieran, Lily hor zegoen bere buruarekin hitz egiten eta bat batean esan zuen: -Aupa! Bihar lau hilabete izango dira Pakik arrautza jarri zuenetik! Orduan... bihar txitatxoa jaioko da. Aupa! Ze ondo!- eta horrela poz-pozik jarraitu zuen gaua heldu arte. Hurrengo egunean txitatxoa ez zela jaio ikusterakoan, Lilyk arrautza hartu eta aitari ospitalera eramateko eskatu zion. Aitak ezetz esan zion, orduan Lily kalera irten zen korrika. Nekatu egin zenean ingurutik zebilen herriko postariari ospitalera eramateko eskatu zion. Postariak posta-bizikleta berezia zuen herritarrei gutunak eramateko. Bizikleta ez zen lurretik ibiltzen airetik baizik. Globo erraldoi bati lotuta zegoen soka luze batzuekin. Lily atzeko eserlekuan eseri zen eta pedalei emanez berehala iritsi ziren ospitalera. Ospitalean desengainu ederra hartu zuen eta handik kanpora bota zuten. Ospitalearen ondoan aita zegoen eta zer gertatzen zitzaion galdetu zion. Lilyk, negar zotinka, dendena kontatu zion, orduan aitak, hain triste zegoela ikusirik, esan zion: -Lily, arrautza hori jateko arrautza da. Arrautza horretatik ez da txitarik jaioko, nahi baduzu nik erosiko dizut txita eder bat. Lilyk baietz esan zuen buruarekin eta aitarekin pozik joan zen txita erostera. Azkenean Lilyk txitari “Ezusteko” izena jarri zion.


Egun batean Gari izeneko ume batek arrautza bat aurkitu zuen baso baten erdian. Arrautza oso handia zenez dinosauro handi baten arrautza zela pentsatzen zuen umeak. Herrira joan zen korrika eta pertsona askori esan zien dinosauro baten arrautza aurkitu zuela baina ez zion inork sinesten. Bi egun gehiago ibili zen herrikoei galdetzen baina inork ez zion jaramonik egiten. Jon izeneko mutil batengana hurbildu zen eta honek sinetsi egin zion. Segituan biologo baten bila joan ziren baina ez zuten biologorik aurkitu eta udaletxean galdetu zuten. -Non dago biologorik hurbilena? -Biologoa? -Bai, biologoa!! - erantzun zuen Jonek oso haserre. -Biologorik hurbilena Bilbon dago - erantzun zioten harriturik. Jonen bizikleta harrigarrira igo eta Bilbora abiatu ziren lagun berri biak. Denbora asko luzatu zitzaien bidaia, ia bost ordu eta apurtxo bat gehiago ibili behar zuten heltzeko. Bilbora heldu zirenean Biologia Zenterera abiatu ziren, han, biologoari galdetu zioten: -Zer da arrautza hau? -Hau arrautza arrunt bat da, oilo baten arrautza- erantzun zieten biologoek. Gari eta Jon etsi-etsirik zeuden eta etxera itzuli ziren buru makur. Baina Gari eta Jon lagun minak egin ziren eta arratsaldero bueltatxo bat ematen zuten Jonen bizikleta harrigarrian dinosauro arrautzak bilatzera.


Bazen behin Katalina izeneko neskatiltxo bat. Bera, izatez, amerikarra zen, nahiz eta orain Londresen bizi bere aita eta bere nebarekin. Ama Ameriketan zegoen amona zaintzen gaixorik zegoelako. Katalinak asko maite zuen amona eta egunero-egunero, gosaldu ondoren, liburutegira joaten zen sendabelar liburuetan amonari sendagaiaren bat bilatzeko asmoz. Udako egun eguzkitsu batean, Katalina basorantz abiatu zen loreak biltzera. Loreak biltzen zegoela arrautzatxo bat ikusi zuen lurrean. Ez zion garrantzi handirik eman eta bere bidea jarraitu zuen baina buruari bueltak eman ondoren arrautzatxo hura amonaren sendagaia zela konturatu zen. Segituan, hartzera zihoanean, gizon bat aurreratu zitzaion, itxura susmagarriko gizonkote beltzarana zen eta arrautza hartu zuen. Katalina oso trebea zen borrokatzen eta gizonkote susmagarri hari ostikada bat emanez arrautza kendu zion. Ziztu bizian, etxera abiatu zen eta heltzerakoan jarraian arrautza kaiola batean sartu zuen. Oso zorrotza eta txukuna zen Katalina!!! Nebak bere helizedun bizikleta harrigarria hartu eta arrebatxoaren esanetara, aireportura abiatu ziren biak Amerikerata bidaia egitera. Azkenean heldu ziren amonaren etxera, bertan zeuden ama eta amona. Katalina amonarengana hurbildu eta arrautzatxoa jateko eskatu zion. Hurrengo egunean amona azken hileotan baino hobeto sentitzen zela adierazi zuen. Amona osatu zela ospatzeko, Katalinaren nebaren helizedun bizikleta harrigarriari soka batekin globo bat lotu zioten eta bidaia bat egin zuten denek Amerikatik zehar.


Bazen behin Sarah izeneko neskatila bat. Neska ausarta eta abenturazalea zen. Anai bat zuen, Urdatx zuen izena, injinerua zen eta bera lako berdin-berdina zen, ilegorria, sudurluzea‌ eta oso oso argia. Egun batean basora doala dragoi arrautza bat aurkitu zuen. Arrautzaren alboan dragoi handi bat zegoen baina ez zuenez arrautza zaintzen, Sarah-k arrautza hartu eta etxera eraman zuen, han, bere gelako altxorren kutxan ondo ondo gorde zuen. Sarah-k arrautzaren berri kontatu zion Urdatxi eta hau harrituta geratu zen. Sarah-k biontzako txirrindu aerodinamikoa eraikitzeko eskatu zion Urdatxi arrautza mendi garai batera eramateko. Urdatxek bere txirrindu zaharrari atze aldean helizea jarri zion. Gero pilo bat mekanismo asmatuz hainbat torloju eta azkoin jarri zizkion. Azkenean etxeko manta zahar batekin globoa josi zuten. Dena prest zegoenean arrautza kaiola batean sartu eta bizikleta xelebrean zerura igo ziren. Sarah-k media ikusi zuenean Urdatzi oihukatu zion: -Hor dago!! Momentu horretan arrautza apurtzen hasi zen eta Urdatxek mendi tontorrean lurreratu zuen tandem dragoiala. Sarah, tandemetik jaitsi eta bere lekuan utzi zuen arrautza. Hiru ordu igaro ondoren arrautzatik dragoikume berde moùoùo bat agertu zen et bere amarekin joan zen hegan eskerrak kantuz emanez.


Haizea 9 urteko neska bermeotarra zen. Oso neska berbatia eta alaia eta bizikletan ibiltzea gustatzen zitzaion. Nahiz eta bizikletan ibiltzea gustatu, ez zen inoiz bakarrik joaten beldurra izaten zuelako. Normalean bere aita Joserekin joaten zen. Haizea eta Joseren bizikleta oso berezia zen, luze-luzea eta zaharra, bi jesarleku eta bi pedal zituen. Normalean Josek pedalei eragiten zien eta Haizea atzeko aldean joaten zen eserita, bere kaiola eskumuturrean zeramala. Kaiola horren barruan arrautza handi eta zuri bat zeranab eta arrautza horren barruan altxor bat zegoela uste zuen Haizeak, horregatik ez zen inoiz arrautzarengandik urruntzen. Egun batean Haize eta Jose Bermeoko mendirik garaiena bizikletaz igo zuten. Bat-batean arrautza mugitzen hasi zen eta arrautzaren oskola apurtzen hasi zen . Haizea eta Jose oso urduri zeuden, altxorra jada bere eskuetan zutela pentsatzeak poztu egiten zituen. Baina arrautzaren oskoletik burutxo txiki bat atera zen, eta Haizeak eta Josek sorpresa handia hartu zuten oilotxo txiki bat zela ikusterakoan . Haizeak ez zuen altxorrik aurkitu baina etxerako laguntxo berri bat lortu zuen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.