Bazen behin herri txiki bat. Herriko mendian gaztelu zahar bat zegoen, jendea ikustera joaten zen. Gaztelua oso zaharra zen, harrizkoa, marroi iluna eta erdi hondatuta zegoen. Gazteluaren inguruan tximistak eta trumoi piloa izaten ziren. Herria txikia eta pobrea izan arren jendea oso alaia eta baketsua zen. Hantxe jendea elkar ezagutzen ziren: Pablo okina, Tomi zapataria ‌ Herriko plaza herriaren erdian zegoen. Oso zaharra zen, argitsua eta handia, harritsua eta etxez inguraturik.
Gaztetxo batzuk gaztelura joan ziren jolastera gauez, linternarekin eraikin zaharra ikertzera joan ziren. Gazteluan zaratak entzun zituzten eta beldurturik alde egin zuten. Gaztetxoek herritarrei esan zieten gaztelua sorginduta zegoela. Herritarrek ez zuten sinestu eta ikustera joan ziren arrapaladan. Sartzerakoan mamu baten aurpegia ikusi zuten eta beldurturik alde egin zuten. Herritarrak ez ziren gehiago joan gaztelura eta barkamena eskatu zieten gaztetxoei. Gaztetxoek barkatu zieten eta gaztelutik oihu beldurgarri bat entzun zen eta herritarrak ikaratu ziren. Herritarrek gaztelua iztea erabaki zuten eta hortik aurrera urtero Halloweenen egunean oihu beldurgarriak entzuten dira eta gaueko hamabietan zonbiak irtetzen direla diote. Uuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu!!!