HALLOWEEN GAIZTOA GAZTELU MISTERIOTSUAN
Ibane Goitia Mugika Ibon Elgezabal Pagai 3. B.
HALLOWEEN GAIZTOA GAZTELU MISTERIOTSUAN
Bazen behin Halloween egunean gertatutako istorioa. Ane, Jon eta Mikel mamuz mozorrotuta joan ziren gaztelu beldurgarri batera. Gaztelua oso misteriotsua zen, iluna eta armiarmaz beteta zegoen. Umeak guztiz beldurtuta zeuden, eta bat-batean sorginak eta mamuak agertu ziren. Beldurraren beldurrez korrika hasi ziren mamuak ez harrapatzeko eta Drakularen hilkutxan sartzea erabaki zuten, Drakula ez zegoela pentsatuz. Baina Jonek esku bat sentitu zuen bere buruan, Drakula zen. Umeek oihukatu zuten eta hilkutxatik irtetea lortu zuten. Gazteluko eskailerak igo ondoren dorrera heldu ziren, han bi pasabide zeuden: bat errealitatezko mundua eta bestea fantasiazko mundua. Gure lagunak errealitatezko mundura joatea erabaki zuten. Eta honela ihes egitea lortu zuten gaztelu misteriotsutik. Ohitura denez, urriak 31an honelako istorioren bat gerta daiteke.