Egun arraroa Bazen behin German izeneko sirenotxo bat. Arratsaldero irla txiki batera joaten zen eta han “Handi� izeneko pelikano batekin elkartzen zen eta kartetara jolasten zuten egun osoan. Oso ondo konpontzen ziren lagun minak baina Germanek, Handi despistatzen zenean, tranpak egiten zituen eta beti irabazten zuen, Handik bazekien tranpak egiten zituela baina ez zuen ezer esaten German ez haserretzeko. Horrela ematen zuten egun osoa. Egun batean, betiko moduan, kartetara jolasten zeudela, emakume bat ikusi zuten igerian eta Handik esan zion Germani : -German, begiratu han urrunean, emakume bat dago uretan. -Ondo al zaude ? Zer gertatu zaizu ba? -galdetu zioten Germanek eta Handik. -Nire itsasontzian nabigatzen nengoen trankil-trankil eta bat-batean olatu handi-handiak eta trumoiak hasi dira!... -Ala! Ala! Azkartu, bestela ito egingo zara!-esan zion Germanek urduri. -...eta itsasontzia erditik apurtu da. A zelako sustoa hartu dut! Salbamendujaka jantzi eta uretara bota naiz. -Beno lagundu egingo diogu, ezta Handi? -E! Bai, bai, noski!! Germanek hondartzaraino lagundu zion eta itsasontzi hondoratuaren tresnak eta gauzak bilatzen hasi ziren . -Lehen ahaztu egin zait galdetzen baina zelan daukazu izena?- galdetu zion Germanek. -Ni Olaia naiz eta zu? -Ni German eta hegaztia Handi . Zer gertatzen zaizu? Olaia negarrez hasi zen : -Nire itsasontzia hondoratu egin da orain ez daukat non bizi ezta ogibiderik ere. -Lasaitu lagunduko zaitugu eta!!Eta lagundu zioenean, magia bezala, Germani hankak agertu zitzaizkion lehorrean. Egun batzuk pasatu ondoren Olaiaren herrira joan ziren eta han Germanek lan bat lortu zuen, portu nagusiko zaindaria. Oso zoriontsu bizi zen baina noizean behin, ilargi beteko gauetan, German itsasoan murgiltzen da eta han bere zilarrezko buztanarekin igerian ematen du gau osoa.

Benito sirenito eta bere laguna Bazen behin Benito izeneko sireno oso dibertigarri bat. Astero Peio pelikanoarekin batzen zen “Ur Epeleko” irla txikian kartetara jolastera. Egun batean, Benito eta Peio lasai-lasai zeundela, bat-batean , bum !! Zarata harrigarri bat entzun zuten eta emakume bat ikusi zuten uretan. -Laguntza!!! Mesedez ito egingo naiz !!!- oihukatu zuen uretan zegoen emakumeak. -Zer pasatu zaizu ?-galdetu zion Benitok harrituta . -Nire itsasontzia ondoratu egin da, eta ni hemen nago, zure ondoan, uretan … Lagundu ba ! -Oraintxe bertan !-esan zuten biek batera oihuka eta June laguntzera joan ziren. June, Benitori eskua eman zioenean, sirena bihurtu zen, lehenengoz harrituta geratu zen baina gero asko gustatu zitzaion aldaketa. Horrela ba irlatxoan bizitzen geratu zen Benito eta Peiorekin. San Balendin egunean Junek itsas arrosa gorri bat oparitu zion Benitori baina Peio jeloskor zegoen. Orduan Junek Peiori beste itsas arrosa bat oparitu zion eta Peiok barkamena eskatu zion arrosa bategatik horrela jartzeagatik. Egun batean Benito eta June gaixorik jarri ziren , “sirena-gripea” zuten baina sirenak zirenez ezin izan zuten herriko medikuarengana joan . -Zer egingo dugu orain Benito? - galdetu zion Junek. Ez dakit June, ez dakit – erantzun zion Benitok tristuraz beterik. -Sirenen mediku bat ezagutzen dut , Joakin du izena – esan zuen Peiok. Joakinengana joan ziren eta esploratu ondoren hau esan zien : -Sendatu nahi baduzue har itzazue egunero bi sirenoide eta sendatuko zarete. Kontsultatik irten eta gero farmaziara joan ziren sirenoideak erostera. Sirenoide hartu eta berehala osatu ziren biak . Orduan ... -Nirekin ezkondu nahi al duzu? -galdetu zion Benitok Juneri poz-pozik. -Bai ! - erantzun zion Junek. Hurrengo egunean ezkontza ospatu zuten eta familia eder bat sortu zuten . Handik urte batzuetara bi ume izan zituzten Gabantxo sirenatxo eta Macarena sirena. Hortik aurrera June, Benito, Peio , Gabantxo eta Macarena poz-pozik bizi ziren betirako.

Txiribiño sirenoa Bazen behin Txiribiño izeneko sireno bat. Txiribiñok lagun on-on bat zuen, Peli pelikanoa. Egunero irla txiki batean elkartzen ziren kartetara jolasteko. Urrun urrunetik, “Bermibidai” izeneko luxuzko itsasontzi batean, Miren eta bere senargaia itsas-bidaia bat egiten zebiltzan. Bat-batean, Miren kopatxo bat hartzen zegoela, haize bolada indartsu bat agertu eta Miren itsasontzitik uretara jauzi zen eta gauaren iluntasunean galdu egin zen non zegoen jakin ezinik. Igeri eta igeri ibili zen gau osoan eta hurrengo egunean Txibiriñoren irlara heldu zen. Miren mutututa geratu zen Txiribiño eta Peli karta jokoan zeudela ikusterakoan. Txiribiñok ikararik ez izateko esan zion baina Mirenek, ikararen ikaraz, igerian beste uharte batetara ihes egin zuen. Txiribiño, bere atzetik, uhartera heldu zen eta Miren bilatzeari ekin zion, bila eta bila egon ondoren Miren aurkitu zuen. Neska arrantzan zebilen jatekoa eskuratzeko, baina ez zuen ezer harrapatzen. Bat-batean Txiribiño bi arrainekin agertu zitzaion. Neskak asko eskertu zion jatekoa eskuratu ziolako. Mirenek bere lagun berriari “Bermibidai” luxuzko itsasontzia bilatzeko erregutu zion, horrela ba, Txiribiñoren buztanaren gainean eserita itsasontzia bilatzera joan ziren. Urrunean ikusi zuten itsasontzia. Itsasontzian Mirenen senargaiak Miren Txiribinoren buztanaren gainean zetorrela ikusi zuen. Miren itsasontzira igo zen eta Txiribiño agurtu zuen, Txiribiñok eskatu zion inori ez esatea sireno bat ikusi zuela eta Mirenek keinu eginez baietz erantzun zion. Gero gure sireno salbatzailea uretan murgildu zen poz-pozik.