Xirimiri mamu zoro bat da, begi berde – berde bat, lau hanka, lau belarri eta bi min ditu. Gauetan zure etxera sartzen da, zure ohe azpian ezkutatzen da eta zu izartzerakoan banpiro bezala odola jaten dizu, eta odola edaten badizu berelako mamua bihurtzen zara. Orain Xirimiri buruzko istorio bat kontatuko dizut baina istorio hori benetan gertatu zen.
“Xirimi mamuaren denbora-pasa gogokoena txikiei beldurtzea zen. Berak gizakien odola eta haragia bakarrik jaten zituen. Egun batean Naia izeneko neskato baten etxera sartu zen eta mamuak Naiaren gelara sartzerakoan Naia izara azpian dinosauroei buruz liburu bat irakurtzen zegoela ikusi zuen. Bukatu zuenean Naiak argia amata zuen, orduan mamuak salto bat emanez Naiari susto handi-handi bat eman zion. -Ez zaitez hurbildu niregana – esan zuen Naiak eta erratz bat hartu zuen Orduan mamua Naiaren ahizparengana joan zen, Naia eta bere ahizpa armairuaren barruan ezkutatu ziren. Armairutik mamuaren oinatzen soinua entzun zituzten “plast, plast…” Halako batean ahizpa biak armairutik irten eta erratzarekin mamua jotzen hasi ziren. Mamuak ustekabe handia hartu zuen eta beldurtuta ihes egin zuen Hortik aurrera mamua ez zen gehiago agertu Naiaren etxetik eta ahizpa biak oso lasai eta zoriontsu bizi ziren.”