MENDI MISTERIOTSUA

Page 1

Marti単e Zabala, Eider Uribarri, Maria Salvador Olatz Arrizabalaga 6.maila


Hemendik urrun herri txiki-txiki batean hiru ahizpa bizi ziren. Ahizpa batek “Keridwen� zuen izena, 10 urte zituen, ile oso luzea eta gorrixka antzerakoa zuen. Soineko urdin bat eta zapata berdeak zeramatzan beti. Tenise bere ahizpa zen, oso ederra zen eta soineko berdina zeraman baina berea more iluna zen. Ile marroi iluna zeukan eta bi txirikorda luze zeramatzan beti. Begi berdeak zituen eta soinean zituen zapatak more argiak ziren. Ahizpa txikienak Ranpontxinga zuen izena. Ile-horia zen eta beti ilea solte zeraman. Begi urdin-berdexkak zituen eta soineko zuria eta txapel zuri bat zeramatzan beti. Sei urte zituen eta bere ahizpa Keridwenen antza zuen. Hiru ahizpak hainbeste itxarotako eguna heldu zen: “


Amak etxea kalabazekin apaindu nahi zuen eta hiru ahizpak solora bidali zituen kalabazen bila. -Nik ere joan nahi dut!!!-esan zuen Rapontzingak. -Agur ama!- esan zuten hiru ahizpak Solora iritsi ziren baina ez zegoen kalabazarik, segituan gizon bat pasatu zen solotik bi kalabaza zeramatzala. Bidean gizonari paper zikin eta zahar bat jauzi zitzaion eta zuhaitz artetik desagertu zen. Keridwenek lurretik papera jaso zuen eta mapa misteriotsu bat zegoela marraztuta ikusi zuten. -Jarraituko al dugu mapa honetan dagoen ibilbidea?-galdetu zuen Rapotzingak. -Bai!!!-erantzun zuten besteek. -Goazen ba!!! Mapa segitu arren ez zuten bidea aurkitzen. Bat-batean zulo handi batera jauzi ziren. Mapak zioen zulo handi batera erortzen baziren zulo handiagoa egin behar zela. -Zergatik egin behar dugu zulo handiagoa?-galdetu zuen Tenisek. -Benga, hasi gaitezen zuloa handitzen ia zer gertatzen den!!esan zuen ahizpa nagusiak. Hiru ahizpek zuloa handitzen jarraitu zuten. Zuloa egiten amaitu zutenean eskailera batzuk zeudela ikusi zuten eta txikienak esan zuen: -Ni jaitsiko naiz lehenengoa!! Jaitsi zenean Tenisek agindu zion: -Ez jaitsi arriskutsua izan daiteke eta!!!


Eskaileretatik gora begiratzean Rapontzinga lurrera erori egin zen. Ahizpa biak jaitsi egin ziren. Tenise Rapontzingarengana joan zen eta Keridwen, bitartean, bere albora begiratu eta lau ate zeudela konturatu zen. -Zer izango ote diren ate horiek!! Eta ate batetik sartu ziren. Hiru sorgin itsusi batzuekin topo egin zuten. Bakoitzak koro bat zeraman buruan eta esan zuten: -Gu oso zaharrak gara eta “Halloween” munduko erreginak gara, nahi al duzue gure koroa hartu eta “Halloween” munduko erreginak izan? -Noski baietz!- erantzun zieten denek batera. -”Halloween” munduko erreginak izan nahi baduzue, zuen eskuetan dago mirari bat eskatzea — erantzun zieten sorginek. -Ezin dugu mirari bat eskatu - esan zuen Keriduenek. Baina Rapontzingak erregutu zuen : -Bai, mesedez!!! -Badakit zer eskatu , gure familia hona, Halloweneko mundura, gurekin bizitzera etortzea. -Hori eginda dago!-esan zuen sorgin batek. Eta bat-batean ate magiko batetik beraien familia agertu zen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.