Egileak: Surya Arzanegui Amaia Urizar Maite Azteinza 3.maila
Egileak: Asier Aurtenetxea Adahi Furundarena
Egileak: Surya Arzanegui Amaia Urizar Maite Azteinza 3.maila
Orain dela urte asko Egiptoko piramideetan Ramses izeneko faraoi bat bizi zen. Faraoiak bere semeari euren arbasoen istorioak kontatzen zizkion, momiaren istorioak. Faraoiak bere semeari esan zion momia oraindik existitzen zela -Egia da hori ?-galdetu zion Rajuk, Ransesen semeak. -Bai noski, nola ez ba ? Beno oheratzeko ordua da, gabon , musutxo bat eta zoaz ohera semea . Raju oheratu zenean abentura bat pasa nahi zuen eta orduan leihotik irten eta piramidera abiatu zen. Isil isilka sartu zen gela nagusira eta ‌ han momia begi gorri bat ikusi zuen. Orduan momia Raju ikusterakoan beregana joan zen hiltzeko asmoz. Orduan Raju aldarrika hasi zen: - Aita aita!! Lagundu lagundu!! Aitak entzun egin zuen beren semearen garrasia , ziztu bizian gela nagusira abiatu zen eta aita sartu zenean momia betirako desagertu zen.
Egileak: Asier Aurtenetxea Adahi Furundarena
Baziren behin pirata maltzurgarri batzuk oso txarrak zirenak. Maltzurrak baina oso bizkorrak ziren. Besteen itsasontziak lapurtzen zituzten. Poliziei ere eraso egiten zieten. Pirata batek beste pirata bat hil egin zuen. Pirata hori pirata frantsesa zen. Baina pirata frantsesa ez zegoen bakarrik, koadrila bat zeukan eta denak piratak ziren noski!! Pirata euskaldun bat pirata gehiago zeudela ikusi zuenean Somaliara joan zen. Somalia herrialde oso polita zen, kostaldekoa, baina han pirata asko zeuden eta pirata denak lagunak egin ziren. Azkenean pirata guztiak Itsaso Bareneko irla batera bizitzera joan ziren eta beldurrezko ipuinak kontatu zituzten. Orain, urtero, munduko pirata beldurgarri guztiek irla horretan “pirata eguna� ospatzen dute. Oso egun beldurgarria da benetan!!