SORGIN ASPERTUA

Page 1

Iraia Albonigamayor Ainhize Martin 5.maila


Bazen behin Tona izeneko ume sorgin bat. Etxean denetariko piztiak zeuzkan: arratoiak, saguzarrak, sugeak ‌ Tona sorginak Tider izeneko lagun bat zuen.Tider ere, Tona bezalako sorgina zen. Tiderrek zazpi urte zituen eta Tonak bederatzi. Beraien ama eta aita hilda zeuden eta ez zuten familiarik. Egun batean basora joan ziren eta hantxe Drakes, ume ile urdindunarekin aurkitu ziren.Tona eta Tider ikaratu egin ziren eta arbola baten atzean ezkutatu ziren. Drakes euren atzetik korrika hasi zen.Tona eta Tider nekatu egin ziren eta Drakesek harrapatu eta bere etxera eraman zituen, sotora jaitsi zituen. Sotoan txakur polit bat zegoen, oso handia zen eta Tona eta Tider, eurengana hurbiltzen zela ikusirik, ikaratu egin ziren. Baina txakurrak sototik irteteko irteera ezkutu bat erakutsi zien. Txakurraren laguntzaz sototik irtetea lortu zuten eta etxera itzuli ziren. Hortik aurrera Tonak eta Tiderrek lagun berri bat izan zuten etxean: “Geureâ€? izeneko txakurra, eta oso lagun handiak egin ziren. Eta Drakes, ume ile urdinduna, txakur gabe asperturik gelditu zen bere basoko etxean.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.