MUNSTRO ARROSA (Olga de Dios)-STELLA MATUTINA

Page 1


Egun batean arrautza batzuk agertu ziren lurrean. Denak zuri-zuriak eta txikiak ziren. Baina arrautza bat super handia eta arrosa kolorekoa zen. Arrautzetatik munstroak jaio ziren baina batek munstroa arrosa ikusi zuenean “ups” esan zuen. Munstro arrosa betaurrekoak jartzen saiatu zen baina ezinezkoa zen txikiak zirelako. Munstro arrosa oso barregarria zen. Munstroen hiria zuri-zuria zen, kolore gabekoa. Ezkutaketan munstro arrosak beti galtzen zuen eta zuhaitzetara igotzean beti jausten zen “kar,kar,kar…” Gauean denak euren etxeetara joaten ziren lo egitera, baina munstro arrosak ezin zuen beren etxera sartu bere etxea txikia zelako eta etxea besarkatuz kanpoan egiten zuen lo, lurrean.


Egun batean beste leku bat bilatzera joan zen. Hodei zuri handiak utzi zituen baina hori bakarrik ez, zuhaitz zuriak eta beste guztiak ere. Munstro arrosak mendia zeharkatu zuen bizikletaz. Itsasoa zeharkatu zuen paperezko ontzi batean eta paper hori txapel bat bezala jarri zuen buruan. Basamortu bat igaro zuen gauez. Egun asko pasa ziren, gau asko, egun asko, gau asko‌Batzuetan eguzkia agertzen zen, hori kolorez, beste batzuetan euria, urdin kolorez, eta beste batzuetan ortzadarra . Hori guztia lehenengo aldia izan zen beretzat eta sorpresa handia hartu zuen ikusterakoan. Leku horretan munstro arrosak jende berri asko ezagutu zituen. Pilota Piztiak oinez egin beharrean biraka zebilen lurrean,Txori Horiak hegaz eta abestu egiten zuen, Hiru Begiko Igelak jauzi egiten zuenean salto handi bat ematen zuen eta Munstro Urdinak beso luze-luzeak zituen besarkadarik onenak emateko. Egun osoan egon ziren barreka eta jolasten. Eta munstro arrosak etxe bat zuen gauez arazorik gabe lo egiteko. Munstro arrosa toki horretan geratu zen bizitzen eta bere lagunak ekarri zituen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.