KATALOGOA 2011 LUDITOYS FACTORY S.L.
KATALOGOA 2011
BAZEN BEHIN … BIZITZA Erreferentzia: BBB01 EAN Kodea: 3760102490174 Aztertu “Bazen behin… giza gorputza” izeneko telesail ospetsuko Maisua eta pertsonaiak, eta jabetu giza gorputzaren sekretu guztietaz. Jolasak 2.200 galdera-erantzun baino gehiago ditu, 5 ataletan banatuta: zirkulazio-aparatua, nerbio-sistema, digestio-aparatua, inmunitate-sistema eta gaixotasunak.
Jolas kooperatiboa da; izan ere, parte-hartzaile guztiak Kira gazteari oxigenoa ematen saiatuko dira, birus gaiztoen eraginez gaixotu aurretik.Kirak beharrezkoa duen oxigenoa garraiatzea lortzen baldin badute, partida irabaziko dute; baina lortzen ez badute, Kirak hotzeria bat besterik ez du harrapatuko. FITXA TEKNIKOA: Deskribapena: 4 zailtasun-mailatako galdera eta erantzunen bidez, haurrek gurasoekin jolasteko mahai jolasa, euskaraz. Edukia: Taula, kolore ezberdinetako lau panpina, dado bat, 30 puxtarri gorri (birusak) eta 30 puxtarri zuri (oxigenoa), eta 2.200 galdera baina gehiago 550 galdera-txarteletan banatuta, 4 zailtasun maila desberdinen artean aukeratu daitekeelarik. Partidaren hasieran jokalari bakoitzak bere galdera maila aukeratu beharko du. HAURRENTZAKO GALDERAK: HASIBERRIAK: Etxeko txikienentzat. JARRAITZAILEAK: Giza gorputzaren zenbait ezaugarriren berri duten haurrentzat. NAGUSIENTZAKO GALDERAK: ADITUAK: Nabot doktoreak prestatutako galderak, gurasoentzat. PROFESIONALA: Giza gorputzak ez dauka inolako sekreturik jokalari hauentzat; galdera zailak.
1
KATALOGOA 2011
Ezaugarri Psikopedagogikoak: Sozializazioa, elkarlana, kontzentrazioa, estrategia eta antolaketa taktikoa, euskara, eta abar lantzeko oso aproposa. Neurriak: 33,50 x 27,0 x 7,0 cm (kaxa) 93 x 46 cm (taula) Argitaratze urtea: 2010
2
KATALOGOA 2011
RORY´S STORY CUBES Erreferentzia: STC001 EAN kodea: 0837654603970
IRUDIEK ZURE IMAGINAZIOA ESNATU DEZATELA! Deskribapena: 9 irudiak lotuko dituen istorio bat asmatu al dezakezu? RORY´S STORY CUBES, irudien bidez adin guztietako pertsonen imajinazioa estimulatzen duen istorio sortzailea da. Bakarka edo taldean jolastu, hau ez da lehiaketa bat. 9 dadoak bota. “Bazen behin …” esaldiarekin hasi eta agertutako 9 irudiak beraien artean erlazionatzen dituen istorioa asmatu ezazu. Atentzioa deitzen dizun lehenengo irudiarekin hasi zaitez. Burmuinak iruditan pentsatzen du eta, honek, hauek beraien artean elkarlotzeko bidea aurkituko du. Zenbat eta gehiagotan jolastu, orduan eta errazagoa izango da istorio luzeagoak eta garatuagoak sortzea. Generazio desberdinekoen artean jolasteko, edozein adinarentzako aproposa da. Gaur egun, terapeuta, psikologo, irakasle, ilustratzaile, antzezlan ikasle eta gehiagoren artean asko erabiltzen dute. Edukia: Kaxa Kartoizko bilgarria 9 dado (54.000 konbinazio posible) Azalpen orriak 6 hizkuntzatan (ingelesa, frantsesa, alemana, gaztelera, italiera eta holandesa) Ezaugarri psikopedagogikoak: Hitz jarioa eta hizkuntza trebetasuna hobetzeko jolas aproposa. Imajinazioa kanporatzen laguntzen du, eta istorio desberdinak elkarlotzeko trebetasuna areagotzen du. Aldi berean, talde giroa sendotzen lagunduko du. Neurriak: 7,5 x 8 x 2,8 cm Argitaratze urtea: 2011
3
KATALOGOA 2011
Erreferentzia: PTG001 EAN kodea: 3760153500532
SEGUNDO GUTXI BATZUK IKASTEKO! SINPLEA ETA SOFISTIKATUA KONTZENTRAZIOA, IKUSPEGIA ETA ESTRATEGIA 1. KANIKA BAT EDOZEIN LEKUTAN JARRI 2. EDOZEIN KOADRANTERI BIRA EMAN 3. 5 LERROAN LORTU ETA IRABAZI! Deskribapena: PENTAGO estrategia jolasa da. Haurrentzako eta helduentzako egokia da; aldi berean sinplea eta sofistikatua. Taula etengabe transformatzen denez, erronka dirudiena baina handiagoa da. Funtzionamendua: 2 jokalariren artean jokatuko da eta helburua zure koloreko kanikekin “5 lerroan” lortzea izango da. Txanda bakoitzean jokalariak kanika bat jarriko du eta taulako 4 koadranteetako bati 90ºko bira emango dio, edozein norabidetan. Ondoren, beste jokalariak prozedura errepikatuko du, kanika bat jarri eta koadranteetako bati bira eman. 5 lerroan lortzen lehenengoa izango da irabazlea! Edukia: 4 pieza birakaridun taula (pieza bakoitzak 9 zulo dauzka) 36 kanika (18 txuri eta 18 beltz) Azalpen orriak 19 hizkuntzatan Ezaugarri psikopedagogikoak: PENTAGOrekin erabiltzaileak bere espazio-orientazioa, begi-eskua koordinazioa, logika eta problemak ebazteko gaitasuna hobetuko ditu. Kontzentrazioa eta estrategia landuko ditu. Neurriak: Kutxa: 24,8 x 24,8 x 5,5 cm Taula: 16 x 16 x 1,5 cm Argitaratze urtea: 2009
4
KATALOGOA 2011
CAMINOS Erreferentzia: CAM001 EAN kodea: 760102490174
Deskribapena: Caminos hiru dimentsioko estrategia-jokoa da, bi jokalarientzat , edo bi taldetan banatutako lau jokalarirentzat. Jokalariak beren fitxekin taularen aurkako bi alde lotzen saiatu behar dira. Aukeratutako taularen arabera lotu daitezkeen alde-kopurua aldatzen da, bai eta ertzen forma ere (zuena edo sigi-saga doana). Edukia: Aurpegi biko bi taula (4 taula mota, guztira), 28 fitxa (14 fitxako bi multzo, bakoitza kolore batekoa, eta 4 forma ezberdin), 2 fitxa neutral urdin (jokoaren aldaerarako) eta instrukzio orriak 5 hizkuntzatan (euskara, gaztelera, katalana, galegoa eta portugesa). Nola jolastu: Jokalarien artean fitxa guztiak banatzen dira, jokalari bakoitzari kolore batekoak ematen zaizkiolarik. Jokalari bakoitzak bere txandan bere koloreko pieza bat taulan jarriko du. Pieza taularen edozein lekutan jarri daiteke, beti ere honek taula ukitzen badu eta piezaren azpiko aldean hutsunerik uzten ez bada. Goitik begiratuta alde batetik bestera bere koloreko bidea egiten duenak irabazten du. Jolasten den lehen aldian taula karratua aukeratzea gomendatzen da. Ezaugarri psikopedagogikoak: Espazio-orientazioa, kontzentrazioa, imajinazioa, estrategia eta abar garatzeko oso aproposa. Neurriak: 22 x 22 x 4,5 cm Argitaratze urtea: 2010
5
KATALOGOA 2011
Erreferentzia: COL001 EAN kodea: 3760200280523
FAMILIA GUZTIARENTZAKO MEMORIA ETA ESTRATEGIA JOLASA! Deskribapena: “COLORIO” koloreak erakusten edo ezkutatzen oinarritzen da. Hausnartu, memorizatu, mugitu, ezkutatu eta zure aurkariak harrapatu. Kolore berdineko bosgarren piezaren tapoia kentzen duena partidatik kanpo geratuko da eta jokalari bakarra geratzen den arte jarraituko da. AZKEN JOKALARIAK IZANGO DA IRABAZLEA! Funtzionamendua: Zulo guztiak tapatzen dira eta 5 tira koloredunak nahi den zirrikituan sartu. Txandaka, eta partida osoan zehar, jokalari bakoitzak 3 tapoi desberdin altxatu beharko ditu, bata bestearen atzetik. Hau da, 3 aldiz jarraian, taulatik tapoi bat altxatuko du eta kolore bat agertuko da (tirako koloreetako bat). Jokalariak, behin tapoia eskuan duela, bi aukera dauzka: “Colorio” bat tapatuko du (kendu duen zuloan ezin du jarri). Tapoia taulatik kenduko du (beretzako hartuko du). Jokalari bakoitzak, gutxienez, kendutako 3 tapoietatik 1 taulatik kanpo utzi beharko du. Edukia: 25 zulodun plastikozko taula Plastikozko 5 tira koloredun Plastikozko 25 tapoi Azalpen orriak 3 hizkuntzatan (gaztelera, ingelesa eta frantsesa) Ezaugarri psikopedagogikoak: Edozein adinetan, oroimena eta estrategia garatzeko jolas aproposa. Neurriak: 24,8 x 24,5 x 5,7 cm Argitaratze urtea: 2010 (ABADISen 3. argitalpena)
6
KATALOGOA 2011
OZTOPO LASTERKETA Erreferentzia: OZT001 EAN kodea: 8437006605298
Hau komeria! Zenbat traba, froga eta amarru korrikaldia irabazteko! Ausartuko al zara ? Deskribapena: Froga bidezko ibilbide-lasterketa mahai jolasa, euskaraz. Oztopoak jarri, eman beharreko bira kopurua erabaki eta ekin lasterketari! Dadoa bota eta agertzen den zenbakiak zenbat kasila aurreratu behar ditugun esango digu. Heldu garen lekuan oztoporik edo hesirik baldin badago, gure ezkerrean dagoen jokalariak (edo bi taldetan ari ba gara, beste ekipoko kide batek) dagokion multzotik txartel bat aterako du. 5 froga mota daude: bista proba, buruketa azkarrak, zorroztasun froga, desinhibitze ariketa eta memoria froga. Froga pasatu behar duen jokalariak haren esanetara jarri eta txartelean dioena ebatzi beharko du areazko ordulariak emango digun epean. Proba gainditzen badu, pauso bat egingo du aurrera eta hurrengoari emango dio txanda. Froga gainditzen ez ba du, lehengo tokira (dadoa bota aurretiko laukira) itzuli beharko du eta hurrengoak botako du dadoa. Edukia: Taula Dado 1 Kartoizko 60 oztopo 400 froga txartel Hondarrezko erlojua (30 seg) Lupa magikoa (laukizuzen gorria) 6 peoi Ezaugarri psikopedagogikoak: Sozializazioa, arreta, kontzentrazioa, desinhibizioa, azkartasuna, memoria, etab. lantzeko jolas aproposa. Jokalariaren jakintza maila ez da garrantzitsuena. Neurriak: 37,2 x 26,2 x 4,3 cm Argitaratze urtea: 2010
7
KATALOGOA 2011
MIHILUZE 2010 (3. EDIZIOA) Erreferentzia: MIH003B EAN kodea: 8437006605281
“Esamesak”ekin ingurukoak aho zabalik utzi nahi dituzu? “Eroglifikoak” deszifratzeko bezain ero al zaude? Hemen duzu Mihiluze berrituarekin gozatu eta barre egiteko aukera! Deskribapena: Galdera-erantzun bidezko jolasa, euskaraz. Frogek BI ZAILTASUN MAILA dituzte, Horma frogak izan ezik. Bakarka edo taldeka jolastu daiteke. Frogetan lortutako puntuek ibilbidean aurrera egiteko balioko dute, hau da, puntu batekin kasila bat aurrera egingo duzu. Edukia: Taula 500 froga-txartel 4 peoi Zakua Hondar ordularia (1 min) Arau orria Ezaugarri psikopedagogikoak: Oroimena, kontzentrazioa, hausnarketa, arrazonamendua eta sozializazioa garatzen ditu. Estrategia eta antolaketa taktikoa ere bultzatzen ditu eta euskara lantzeko jolas aproposa da. Neurriak: 26,8 x 26,8 x 4 cm Argitaratze urtea: 2010
8
KATALOGOA 2011
BADAKIT MAHAI JOLASA Erreferentzia: BAD004 EAN kodea: 8437006605243
FAMILIAREKIN, LAGUNEKIN, OPORRETAN, IKASTOLAN‌ EDONON JOLASTU!
Natura eta geografia, telebista eta ikuskizunak, ariketak, kirola, hizkuntza eta literatura, eta kultura. Kolore ezberdinetako frogak gainditu beharko dira partida irabazteko. Kolore guztiak osatzen dituen lehen jokalariak irabaziko du. Jolasa euskaraz da. Bi zailtasun maila aurkituko ditugu, bai txartelei dagokionez, baita DVDari dagokionez ere: Zailtasun txikiko 600 galdera. Zailtasun ertain edo handiko 1.200 galdera. TXARTEL bidez ari bagara, lauki koloredunetan aurkituko ditugun frogak galderak izango dira, hiru erantzun posible izango dituztelarik. DVD bidez ari bagara, bestelako frogak ere azalduko zaizkigu: irudian agertzen den pertsonaiaren edo gauzaren izena asmatu, bi irudien arteko ezberdintasunak aurkitu, hotsa ezagutu, letrak ordenatu‌ Deskribapena: Bi zailtasun mailako galdera-erantzun bidezko jolasa, euskaraz. Edukia: Taula, 300 txartel (1.800 galdera), 6 peoi, dadoa, minutu bateko hondar ordularia eta telebistan jokatzeko DVDa. Ezaugarri psikopedagogikoak: Oroimena, kontzentrazioa, sozializazioa, estrategia eta antolaketa taktikoa garatzen ditu. Euskaraz gai unibertsalak lantzeko jolas aproposa da. Neurriak: 26,8 X 26,8 x 4 cm Argitaratze urtea: 2009
9
KATALOGOA 2011
ARDIBIDEZ Erreferentzia: ARD001 EAN kodea: 847006605021
ERROMES BILAKATU ZAITEZ ETA EUSKAL HERRIKO DONE JAKUE BIDEA EZAGUTU EZAZU!
Done Jakue bidea Euskal Herrian barna ezagutzeko hainbat bitxikeria, ipuin eta istorio. Kukuxumuxurekin elkarlanean egindako mahai jolasa duzu hau. Hartu zure ardia eta ibilbidea jarraituz segi Jakue bidean beeeeeera. Jolasa euskaraz da. Edukia: Taula 6 ardi 2 dado 6 godalet 64 irakurgai fitxa Ezaugarri psikopedagogikoak: Kontzentrazioa eta arreta lantzeko instrumentu egokia. Aldi berean hausnarketa eta antolakuntza landuko dira. Neurriak: 33,5 x 23 x 5,5 cm Argitaratze urtea: 2005
10
KATALOGOA 2011
ZIZTADAK Erreferentzia: ZIZ003 EAN kodea: 8437006605069
Irakurtzen ez dakitenek ere erleen bizimodua ulertuko dute ZIZTADAK mahai jolasarekin. Kaxa berean hiru jolas daude bakoitza tablero banarekin: Erlamandoen lasterketa, Erlauntzara itzulera eta Erlezain burutsua. Eta gehiago jakin nahi dutenek liburuxkan aurkituko dute erleen bizimoduaren berri. Egin zaitez ZIZTADAKekin erle esploratzaile prestua. Jolasa euskaraz da. Edukia: 3 taula 6 peoi 6 fitxa Liburuxka
Ezaugarri psikopedagogikoak: Taldean jolasteko aukera eskaintzen du. Erleen bizimodua gertutik ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, hizkuntza eta komunikazioa lantzeko baliagarria. Neurriak: 25,8 x 26,2 x 5,3 cm Argitaratze urtea: 2006
11
KATALOGOA 2011
KIROLAZ BADAKIT Erreferentzia: KBB001 EAN kodea: 8437006605083 Kirolzale amorratua zarela erakutsi nahi? Hemen duzu 1.500 galdera-txartel eta CD-ROMa dituen galdera-erantzun jolasa. 6 multzotan banatuta daude galderak: talde kirolak, banakako kirolak, itsas kirolak, herri kirolak, neguko eta arrisku kirolak, eta kirol errekorrak. Betiko BADAKIT mahai jolasaren taula erabilita, presta zaitez taldean edo bakarka lehiatzeko. Jolasa euskaraz da. Neurriak: 24,5 x 26,2 x 4 cm Edukia: 250 txartel eta CD-ROMa Argitaratze urtea: 2006
MOKOGORRI Erreferentzia: MOK001/002 EAN kodea: 9788493266905/9788493266936 Gorria: 25 hirukiak alkartuz, eskatutako hiruki handi bat osatu behar duzu. Berdea: 9 hexagono eta 16 hiruki dituzu. Hexagonoak eta hirukiak elkartuz, eskatutako irudia lortu behar duzu. Ezaugarri psikopedagokikoak: Kontzentrazioa, irudimena eta espazioak eta formak garatzeko jolas aproposa. Neurriak: 19,5 x 15 x 1,5 cm (kaxa) Argitaratze urtea: 2003
12
KATALOGOA 2011
NAIROBITARRA Erreferentzia: NRB1 EAN kodea: 9788493266981
AUKERATU KONTINENTEA ETA IBILBEA, BOTA DADOA ETA EKIN IBILBIDEARI!
Hogei urte eta milioi bat kilometrotan pilatutako esperientziak eta baloreak jaso nahi ditu jokoak. Fitxak aurrera eta atzera mugituz, jokalariak aukera izango du bidaietan gertatzen diren ezusteko onak eta txarrak jasotzeko, urrutiko herrialdeak hobeto ezagutu eta bertako biztanleen berri izateko. Galdera bidez kontinente bakoitzari buruzko zehaztasunak ezagutzeko aukera izango du, galderak jokalariak dauden kontinentearekin lotuta daudelako. Deskribapena: Galdera-erantzun bidezko mahai jolasa, euskaraz. Edukia: Taula, taularen tamainako 5 kontinenteen mapak, 1.000 txartel, dadoa eta Nairobitarraren historiaren 16 orrialdetako liburuxka. Ezaugarri psikopedagogikoak: Munduko kontinenteen eta bertako herrien kulturaren inguruko ezagutza lortzeko balio du. Ahozko ulermena eta sozializazioa bultzatzeko mesedegarria da. Memoria, gogoeta gaitasuna eta arrazonamendu logikoa garatzen ditu. Neurriak: 43,7 x 30,8 x 5,5 cm Argitaratze urtea: 2004
13
KATALOGOA 2011
MUNDUKO IPUINAK Erreferentzia: NRB2 EAN kodea: 9788493266998 HEMEN DUTE ETXEKO TXIKIENEK LEHENENGO BIDAIA EGITEKO AUKERA!
Zortzi eskualdeetako ipuin bana euskaraz. Sahara, Laponia, Patagonia, Andeak, Himalaia, Euskal Herria, Alaska eta Australiako umeen ahotik euren bizimodua ezagutuko dute haurrek. Non bizi diren, beren etxea nolakoa den, zer animalia dituzten, nolako ohiturak dituzten eta abar. Mundua ezagutzeko, zabaldu ateak Nairobitarra autobusari. Deskribapena: Haur txikiei irakurtzeko ipuinak. Irakurketa lantzeko instrumentua da, gainera. Edukia: Kartoizko autobusa eta barruan 8 ipuin, euskaraz. Ezaugarri psikopedagogikoak: Hizkuntza eta komunikazioa lantzeko tresna egokia. Munduko beste herrialde batzuetako haurren bizimodua ezagutzeko aukera eskaintzen du. Neurriak: 35 x 14,7 x 8,5 cm Argitaratze urtea: 2004
14
KATALOGOA 2011
KOSMOJET Erreferentzia: KOS001 EAN kodea: 8437006605151
ESPAZIO-PILOTU BILAKATU ZAITEZ! EGUZKI-SISTEMA KONSKISTA EZAZU ZURE MISIO SIDERALEAN ZURE MISIOA: LURRA PLANETARA ITZULTZEA Egun 5777. urtea da. Duela 3.000 urte eguzkiak eztanda egingo zuela uste zuten zientzialariek eta gizateriak Eguzki-sistematik alde egin behar izan zuen. Gizateria osoari babesa emango zion planeta egokirik ez zen ezagutzen, beraz, lau konboietan banatu zituzten gizakiak eta lau norbide desberdinetan aldendu ziren. Ondorioz, lau imperio desberdin sortu ziren eta eguzki-sistemaz eta beraien jatorrizko planetaz ahaztu egin ziren. Lau inperioek Lurra eta eguzki-sistema birkonkistatzeko plana egin dute, baina bakoitzak bere aldetik, besteekin kontatu gabe. Gizakiaren etxerako bidea gerran amaituko dela dirudi. Deskribapena: Estrategia mahai jolasa euskaraz. Edukia: Taula, kartoizko lau espazio-ontzi, 80 planeta-txartel, 9 eraikuntza-panel, 14 kalte fitxa, 24 kolonia fitxa, dado 1, dado berezi 1 eta arau orria. Ezaugarri psikopedagogikoak: Oroimena, kontzentrazioa, hausnarketa, arrazonamendua, sozializazioa eta esku trebetasuna garatzen ditu. Estrategia eta antolaketa taktikoa ere bultzatzen ditu eta euskara lantzeko jolas aproposa da. Neurriak: 26,8 x 26,8 x 4 cm Argitaratze urtea: 2008
15
KATALOGOA 2011
ATLANTIKA Erreferentzia: ATL001E EAN kodea: 8437006605175 Arkeologo talde bat irla ezezagun batera iritsi da hegazkin istripu baten ondorioz. Eguna argitzean txunditurik geratu dira irla osoa antzinako zibilizazio desberdinen tenplu eta herrixkaz beterik dagoela ikustean. Baina egoera ez da arkeologoek uste bezain ona. Zibilizazio desberdinetako jainkoak liskarturik dabiltza irlaren jabetza norena den erabaki ezinik. Egoera baretu dezakeen gauza bakarra aspaldian galdutako objektu magiko bat da: Kriptoa. Arkeologoek milaka abentura biziko dituzte objektu magikoaren bila izaki mitologiko eta jainko maltzurrei aurre eginez. Kriptoa ez badute aurkitzen edo ez badute bere kode ezkutua argitzen ATLANTIKAn geratu beharko dute betirako! Deskribapena: Bilaketa jolasa euskaraz. Edukia: Taula, kartoizko lau pertsonaia, 51 jainko karta, 16 gertakizun karta, 50 xaman karta, 9 misterio orri, kriptoa, dadoa eta arau orria. Ezaugarri psikopedagogikoak: Jokalariek antzinako zibilizazioen historia eta kultura ezagutuko dituzte, haiei buruzko galdera-erantzun txartelen bidez eta baita pertsonaien txartelen bidez ere, beti ere euskara hutsean. Gainera, estrategia landu beharko dute ibilbide egokiena aukeratuz eta hainbat kasutan kooperatiboki jokatu beharko dute jolasaren helburua lortzeko. Neurriak: 26,3 X 37 X 6 cm Argitaratze urtea: 2008
16
KATALOGOA 2011
DATE EL BOTE MAHAI JOLASA Erreferentzia: DBT001 EAN kodea: 8437006605175 Referencia: DAT001G EAN kodea: 8437006605236
Deskribapena: Telebistako programan bezala, hainbat fase gainditu behar dira finalera iristeko; lehenengo taldeka eta gero bakarka. 2 jokalariren artean, edo 5 jokalariko 2 talde eta aurkezle baten artean jolasteko aukera ematen du. Jolasa gazteleraz da. Edukia: Taula, koloretako 10 peoi, 2 liburuxka galdera-erantzunekin eta 2 minutuko hondar ordularia. Ezaugarri psikopedagogikoak: Oroimena, algara eta sozializazioa garatzen ditu. Une dibertigarriez gozatzeko jolas paregabea da honako hau. Neurriak: 37 x 26 x 4 cm Argitaratze urtea: 2009
17