Juan Orobiogoitia-EA21-12-13

Page 1

ESKOLA AGENDA 21 2012-2013 IKASTURTEA

JUAN OROBIOGOITIA BHI


Juan Orobiogoitia institutuan, Eskola Agenda 21 proiektuaren barruan hainbat lan egin dugu ikasturte honetan. Komunitate osoaren partaidetza izan dugu: ikasle, irakasle, guraso, langile ezirakasle‌


GAIA: KONTSUMO JASANGARRIA

Aurten: BERTOKO ETA SASOIKO PRODUKTUAK


Hasiera batean Agenda 21aren eguna ospatu genuen. Berdez jantzita etorri ginen eta gela guztietan bertoko tomateekin loturiko pelikula txiki bat ikusi genuen. Jolasorduan bertoko tomateak dastatu genituen eta argazki bat atera genuen.


EA21 EGUNA


PROZEDURA

Diagnostikoa

Helburuak

Ekintzak

Ebaluazioa


12-13ko HELBURUAK

Bertoko eta sasoiko elikagaien ezagutza maila handitu. Ortua martxan jarri. Iurretako azokaren berri eman ikastetxean. Partaidetza eta inplikazioa sustatu. Energia kontsumo ohitura egokiak gogorazi.


Helburu hauek lortzeko ekintza ezberdinak egin dira: Bertoko eta sasoi bakoitzeko elikagaien informazioa zabaldu da era ezberdinetan:

Txoko berdean kartelak jarri dira Web orrian eta sarrerako monitorean orri buruzko aurkezpenak ipini dira.


BERTOKO ETA SASOI BAKOITZEKO ELIKAGAIEN INFORMAZIOA ZABALDU


Konposta egiten hasi gara. Ontzi bat erosi genuen eta Udalak babesa jarri zion. Bertara botatzen ditugu jantokiko hondakin gordinak.


KONPOSTA


Ortuko lanarekin ere hasi gara. Oso denbora txarra egin duenez, hasieran ikastetxean bertan jarri genuen hazitegi bat eta ortuari ezberdinak erein genituen. Gure asmoa gero ortuan jartzea zen, baina lurra oso busti egon da eta arazoak izan ditugu. Momentuz, iderrak, kipulak eta kalabazinak ditugu. Lore usaintsuak ere jarri ditugu. Datorren urtean honekin jarraitzeko asmoa dugu.


ORTUA


Iurretako azoka bisitatu genuen, eta bertako saltzaileei elkarrizketa batzuk egin genizkien. Horrekin lan bat egin dugu eta web orrian eta monitorean jarri dugu.


IURRETAKO AZOKA


Herriko JAIOren gaztategia ere bisitatu dugu, bertako produktu batzuk nola ekoizten diren ikusteko, adibidez, gazta, arrautzak‌


GAZTATEGIRA BISITA


Ikasle talde batek sukaldaritza tailer berezi bat egin du. Plater ezberdinak prestatu dituzte dieta egoki eta orekatu baten aholkuak jarraituz eta baita ere jasangarritasuna bultzatuz.


SUKALDARITZA TAILERRA


Partaidetza eta inplikazioa sustatzeko liburu eta disko gogor ibiltariak martxan jarri ditugu. Liburu bat pasatu da DBHko 1. zikloko familietatik bakoitzak bere gogoetak idazteko. 2. zikloan eta batxilergoan pelikula eta dokumentalez osaturiko disko gogorra izan da familietatik pasatu dena.


LIBURU ETA DISKO GOGOR IBILTARIAK


IRAES 21 sarean aktiboki parte hartu dugu. Ikasle talde batek sarean proposatutako hainbat ekintza egin ditu eta bertako blogean eskegi. Ikastetxeko konferentzia edo Confint egin dugu.


IKASTETXEKO KONFERENTZIA (CONFINT)


Euskadiko Confint-ean ere parte hartu genuen eta Estatu mailakora, Pontevedrara, Euskadiko ordezkari bezala joateko aukeratuak izan gara. Azkenean antolaketa arazoak izan ditugu eta ezin izan gara joan.


EUSKADIKO CONFINT-a


Maiztegikoekin batera Peruko ikastetxe batekin bideokonferentzia bat egin genuen.


PERUREKIN BIDEOKONFERENTZIA


Energia gaiarekin lotuta dauden ekintzak ere egin ditugu. GAP programan parte hartu dugu. Ikastetxeko energia kontsumoari buruzko diagnostikoa egin genuen eta plan bat diseinatu genuen kontsumo hori murrizteko. Orain horren ebaluaketa egiten ari gara. Aktibatu + programan parte hartzeko gonbitea luzatu genien famili eta irakasleei.


GAP PROGRAMA


Beste urte batzuetan bezala irteera batzuk ere egin ditugu: Sukarrietan aste bete egon ziren 1. mailakoak


SUKARRIETA


Zugastieta- La Arboledara joan dira 2. mailakoak


ZUGASTIETA-PEÑAS NEGRAS


Azterkosta eta Ibaialde programetan parte hartu dute 3. mailakoek


AZTERKOSTA-IBAIALDE


Gorbeiara joan ziren 4. mailakoak


GORBEIA


Zumaiako flysch-ak bisitatu zituzten Batxilergoko ikasleek


ZUMAIA


Ekintza ezberdinen balorazioa eta helburuen ebaluazioa ikastetxeko web orriko EA21eko proiektuaren atalean dago


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.