Pulunpe 146 azaroa

Page 1

PuLunPe 146. ZeNBaKia

ANUE, ATETZ, BASABURUA, IMOTZ, LANTZ, ODIETA ETA ULTZAMAKO ALDIZKARIA

146

1


Am

Olerkia

r abe et z

Kartel lehiaketa

M

irentxu Garcia, zozketarako egin dugun kartel lehiaketan irabaztun atera zaigu. Mirentxu Aizarotzen bizi da joan den hamar urte honetan eta Agoizko Gizarte Zerbitzuan ari da lanean. Bi umeren ama. Kartelgintzan erabat amateurra da. Hala ere, esan digunez, bere lana dela eta, maiz samar karteltxoak egin behar izaten ditu. Horrela animatu omen da lehiaketa honetan parte hartzera. Zorionak, Mirentxu.

Hondartzara heldu eta jainko bakarraren izenean Beren modernotasuna guri ziguten inposatu Indigena hil dute, Kultura hil dute! Agur Jaunak Hil da! Hil da! eta Andreak Beraien zerbitzura, beren ideien menpe Agur t’erdi Nor bere herrian morroi Danak berdinak Mendebaldeko kolonoek lorturiko etekinak einak gire Gure izerdi eta lurretatik lapurtuak izan dira zuek eta Indigena hil dute bai gu ere Kultura hil dute! Agur Jaunak Orain segi (e)ta Andreak Orain tinko Agur t’erdi Orain inperialismoaren hemen gire Orain aurka Agur danak Geure indarrak elkartuta goazen!! 2

146

Ekon musika taldearen abesti baten letra

Pulunpek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna Argitaratzailea Ametza Kultur Elkartea

Pulunpe Sarea: Euskara Zerbitzua, Gurutze, Edurne, Laia, Ainara, Patxi, Goizargi, Inma, Izaskun, Maitane, Alicia, Bakartxo, Iñigo, Irantzu, Josu, Arantxa, Iñaki, Jese, Maika, Asier, Facebooken parte hartzen duzuenoi, etab... Barkatu aipatu ez zaituztedanoi.

Emaila: pulunpe@gmail.com

Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Sareko taldekideez gain, Txurdan. Azala: Esther Koordinatzaileak: Lur Gil Rey eta Iosu Martinez Urdaci. Tirada 1.600 ale. Inprimategia: Gertu - Maketazioa: Iosu M.U - Lege gordailua: NA 721/93

2015eko azaroaren 5an inprimategira bidalia.

146

3

ri


eramaten ahal dituen istoemakume baserritarrek Urriak , 1,2,8,9,15,16,22 rioak. elikadura burujabetzaren eta 23: AK Larra20; inguruan duten iritzia eta AzaroakIRAIL 10-30 19:00 LARR AINTZ AR haien Jazz bizipenak azalduko Azaroak 20 intzargo Benta instru mental forma oa eta aditu batzuk, dituzte, Indarkeria matxistak anit- tu klasik abaxua/pian teria). beste, ondasunei “Silencios” liburuaren zak dira.(kontr Erakusketa hauoa/babesteak desberdinet ako eta horien pribatizazioari, aurkezpena. Topaketa eta osatu daGarai Latinoamerikako, jazz konposatza elkarrizketa Elo Urrutikoetetorkizunari eta alternatiEspainiar Estatuko eta ile handiakerakunde gurer a ekarri eta xea egilearekin, . bei buruz mintzatuko dira. Euskal Herriko gaur egungo ikuspegitik siltasunak. Mendetan, feministen sentsibilizazio berintkanpainetan erpretatzea da helburua. emakume isilaraziak. eta salaketa Emakume kolpatuaren erabilitako goiburuekin eta isiltasuna, esklabo bihurAzaroak 13 kartelekin . Erakusketan tuarena, bortxatuarena, egindako hautaketak, oro Qué llevamos las mujeres gutxietsia izan denarena. har, indarkeria matxista Lau emakumeren kontakien el bolso? mota ezberdinen forma zunak. Bakarrizketa. Inés Beneta espazio aniztasuna ikusarazten du, gaur egun goa. Monólogo Azaroak 27 15 urtetik gorakoendako gutxien ezagutzen diren 19.00 Ahozko tradizioko kontahoriei lehentasuna emaLarraintzar kizun eta istorioen bidez, nez. Era berean, indarPelikula Alma salvaje hizlariak emakumeen keria egoera horiei aurre mundura hurbilduko gaitu, “Si tu valor te rehuye, suegiteko zenbait estrategia pera tu valor”. azaltzen dira erakusketan. haien beharretara, sen16 urtetik gorakoendako tikortasunera eta esperientzietara. Istorio horiek agerian utziko dute nola

HO

ERAK USKETA: Irailak 27 LARR AINTZ AR, Irailar en 15etik Urriar en 19.00 : LA DOCTRINA moldatzen duten, antAzaroak 6 19.00 LarraAZAROAk 25 15era “Maia emakumea HO k, DEL SHOC errazak ez diren intzar EMAKUMERENGANAKO K pelikuzeman la RM R A duintasunar en koloreak” A INDARKERIA dokumentala, kapitalism inposizio batzuen bitartez, EZABATo eralak gure nortasuna, amatasuVoces de laneolib Madre Tierra ZEKO NAZIOARTEKO boterea bermatzeko hondamen naz dugun bizipena, bikodokumentala EGUNA Irailak 13, LARR AINTZEHNE AR, naturadinamizalak, gudak etatekidearekiko bizimodua, Bizkaia-k beldurra 19:00 A hizketaldia baliat zen dituela defen sexua eta buru-argitasun tutako Erakusketak: CAN: KUTSA HUTS datzen dokum entalaren aurkezpena duen Naomi Kleinenfemeninoa. Indarkeria matxisten ntuz! elkart eko Patxi planteamen Hauek Hitzaldi honetan Eus- duan oinarr aurkako eta Ko erakusketa globaitzendira edozein Urrutiarekin solasaldia.kadiko eta Kubako dena. emakumek bere poltsan 16 lak

R MA RA!

YOUTUBE WEBGUNEAN IKUSI GURE BIDEO HAUEK:

azaroan ere: jardunaldi mikologikoak basaburuan

4

146

146

5


G

AU

R KO GA I A

R GAU KO GAIA

Landa bizitza aldatzen ari al da?

Landa bizitzaren inguruko hainbat film egin dituzte azkenaldian. Baserriaren inguruan, amona-biloba transmisioaren inguruan, emakume pilotarien inguruan... Guk filmetan erakusten duten errealitate hori gurean betetzen den ikertu nahi izan dugu.

B

aserria bukatzen ari al da? Baserri bizitzako baloreak galtzen ari da gazteria? Nahiago dute hirira joan? Gizartea benetan aldatzen ari da? Landa bizitza desagertzera kondenatuta dago? Eta abar luze bat… Hiru dokumental hautatu ditugu ikerketa hau egiteko: Amama, 81 amama eta Las Pelotaris. Hauetako batzuen emanaldiak izan ditugu gure

herrietan. Lehenengo biek harremana dute, baserriari buruz aritzen baitira, baina era ezberdinean. Amama filmak baserriaren desagerpenaz aritzen da, gizartearen aldaketaz, baloreen galeraz. Bigarrenak amona eta biloben arteko transmisioaz; emakumeen garrantziaz baserrian, kulturaren eta baloreen transmisioaz… Las Pelotaris, azkenik, emakume pilotariez aritzen da.

Transmisioa izanen da akatsa beraz?

O

hikoa da amona eta biloba etxe berean bizitzea. Hori ere galtzen ari da, eta batzuek, argi denez, ez duzue hori ezagutu. Badago teoria bat hauxe diona: transmisioak belaunaldi bat galtzen du, jauzi egiten du. Amonak ez dio alabari transmisioa egiten, baizik eta bilobari. Gainera, garrantzitsua da emakumeen arteko transmisio hori. Euskal emakumearen eboluzioaren ispilu da belaunaldiz belaunaldi transmititu dena. Hala ere, azken belaunaldietan, eten bat gertatu dela ematen du, bereziki azken emakumeek baserritik ihes egin dutelako. 81 amama filmak amona eta biloben arteko transmisioa kontatzen du, hauei egindako elkarrizketetan. Guk gauza bera egin dugu, zonaldeko emakumeekin hitz egin nahi izan dugu.

Ikerketa soziologiko bat egingo bagenu, konturatuko ginateke etxe gutxitan bizi direla elkarrekin aitona-amonak eta bilobak. Gutxi dira eta beraz transmisioaren etena suposatuko luke horrek. Beraz transmititzen dena ez, transmisioa galduta, zer galdu dugun galdetu beharko genuke. “Baserriaren baloreak” aipatzen dituzte hemen batzuek: lana, elkar zaintzea, elkarrekin egotea, mahai baten inguruan lasai hitz egitea… balio kultural handiko jakintzak ere aipatzen dituzte, hau da, bizitzan beharko ditugun gauzen inguruko jakintzak: lurra, landareak, animaliak, eguraldia, tresneria… Azpimarratzekoa da, askori, iragana gogoratzean irribarrea sortzen zaiela aurpegian. Oroitzapenek poztasuna ematen dieten seinale.

Emakumeak garrantzia bai, baina isildua ere egin zuen Daniel Burgi nafarrak. Guk Andrea Aldaregia Etxeberria Latasako pilotari ohiarekin hitz egin nahi izan dugu: Noiz hasi zinen esku-pilotan? Irurtzungo taldean hasi nintzen, 7-8 urterekin, eta 12rekin utzi nuen. Bi neska baino ez ginen taldean: Amaia Jaka eta biok. Mutilen aurka jokatu behar genuen beti, Nafarroako neska bakarrak baikinen.

Baserria desagertzen ari da?

G

aldera hori hartu, eta zonaldetik bueltatxo bat eman dugu gazte zein zaharren bila. Ezberdina da, noski, herri eta baserri bizimodua, baina guk denen ahotan jaso nahi izan dugu erantzuna. Jarrera ezkorra nabarmentzen da orokorrean, apokaliptikoa kasik. Hauek dira jasotako erantzunetako batzuk: “Guk iraun genuen, baina gauzak asko aldatu dira. Gu honela bizita pozik gaude, baina gazteak ez”. “Gaurko gazteek ez dakite eta ez dute jakingo zer den baserri bizitza”. “Erosotasuna nahi dute gazteek, honek ez du konponbiderik”. “Egun osoa lanean ematen genuen lehen, jende gutxik nahiko luke horrelako bizimodua orain. Hala

6

146

ere, gu ez ginen kexatzen, ongi bizi ginen”. “Hiriak egin du kalte gehien. Lehen hemen elkartzen ginen. Orain hemendik alde egiten dute Iruñean elkartzeko”. Ikusten denez, gazteei kritika ugari. Aldaketa nabaria izan da azken belaunaldietan, eta ematen du atzera bueltarik ez duela aldaketak. Baserriaren ikuspegi bukolikoa ere amaitu egin da. Ekonomikoki ere zaila da baserri bizitza gaur egun. Nekazari eta abeltzainek hala diote, eta Ilarregin jasotako erantzun honek ederki azaltzen du egoera: “Gure gazteek ez dute animaliekin edo lurrarekin jarraitu nahi, beste zerbait nahi dute. Hirikoak dira herrietan eta baserrietan bizimodu ederra ikusten dutenak, baina segituan konturatzen dira lan gogorra dela. Hala ere, nik ez nuke ezerengatik aldatuko”.

I

sildua, baztertua egon da denbora askoan emakumeen lana. Lan garrantzitsua izan dela argi dugu denok, eta hori azaleratzeko ekimenak sortu dira azkenaldian. Horietako bi ekimen: Emakumeen Mundu Martxa, haziaren garrantzia eta beraz emakume nekazarien garrantzia aldarrikatuz; eta, bigarrenik, Landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna. Gure herrien bizitzari lotuta egon da pilota ere. Frontoia gune maskulinoa izan da orokorrean, baina izan dira jokatzen ausartu diren emakumeak ere, eta gaur egun kirol maila oso ona lortzen ari direnak. Hori islatzeko Las Pelotaris dokumentala

Noizbait baztertuta edo baliogabetua sentitu zinen? Ez naiz sekula baztertuta sentitu, ez antolatzaileen partetik ezta taldeko kideen partetik. Hala ere, egia da aurkariek ez gintuztela serio hartzen batzuetan, eta nabaritzen genuen partiduak hasi baino lehen barre egiten zutela. Eta gero, irabazten genienean negar egiten zuten, edo neska batzuek irabazi zietelako hitz itsusiak egiten zituzten. Lortu da bi generoak era berean tratatuak izatea? Duela urte batzuk utzi nion jokatzeari, baina iruditzen zait mutilei garrantzia handiagoa ematen jarraitzen dutela, haiek babesten dituztela gehiago. Nola ikusten duzu etorkizuna, neska pilotari gehiago egonen dira? Nire ustez, neska pilotariak ezagutzera emanda, eta pilota mutilen jokoa soilik ez dela erakutsita, neska gehiago animatuko direla.

146

7


Albisteak

PULUNPE

Emakumeen lehenengo azoka arrakastatsua

Berriak

azaroa

Ikasle gazteen garraio zerbitzua martxan dago Basaburuan

egon ziren... Ikastarotxo eta tailerrak ere antolatu zituzten: haurren aurpegiak margotzeko tailerra, Maria erizainak menopausiaren inguruko hitzalditxoa eskaini zuen, Aizarozko Oihanek, “Ene kantak” proiektuko ikuskizun txiki bat egin zuen, hiru trikitilarik musikarekin giroa alaitu zuten eta dantzari txikiek ere dantzatu zuten... Goiza laburragoa egiteko, Apeztegiberritik pintxoak eta ardoa ekarri zituzten eta Berueteko Purik gazta.

U

rriaren 25ean zen hitzordua, igandea, goizeko hamaiketatik aurrera. Landa eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Basandereok taldeak eta Basaburuko hamaika emakumek “primeran” joan zen azoka antolatu zuten. Edurnek esan digunez, “oso balorazio ona” egiten dute, emaitza eta prozesua “oso ongi” joan baitzen. Jauntsarasko polikiroldegian 20 mahai baino gehiagotan ekimen, proiektu, negozio eta jarduera desberdinak erakutsi zituzten. Horien artean eta mahai desberdinetan, etxeko andrearen txoko ”sinbolikoa”, nekazaritzaren inguruko erakusketa, Bilgune Feministaren txokoa, osasun arloko informazioa, ile-apaindegiaren mahaia, “denda gratix” ikusi ahal izan zen, edota Igoako “Caballos del bosque” proiektukoek informazioa eskaintzen zuten beraien proiektuaren inguruan, “Re-Read” liburutegikoak ere bertan

Laura Gurbindorekin hitz egin dugu bere proiektuen inguruan eta bidean aurkitu dituen zailtasunei buruz: Sendabelarrekin lan egiten dut, batez ere, eta udazkenean mikologia ikastaroak eskaintzen ditut. Aspaldi nabil honekin, duela 30 bat urte. Azokara belar-produktuak eramango ditut eta zizak, onddoak eta landareak identifikatzeko zerbitzua eskainiko dut. Nire kasuan ez dut zailtasun handirik izan. Azoka egitea ongi dago bailarako emakumeen lana ikusarazteko. Oso langileak dira, portzierto. Mikologia arloan bai aurkitu ditudala jarrera matxistak, ohikoena izan delako gizonak izatea zizak hartu izan dituztenak, hori bai, beti emakumeak izan dira ziza horiek sukaldean prestatu dituztenak. Horiek dira ez dutenak onartzen, demagun, lanean nagusia emakumea izatea... Nire proiektuak batez ere eskualdetik kanpo egiten ditut, hemen ezingo nuelako honetaz bizi.

I

ruñerriko institutuetara joan beharra duten ikasleek aurten autobus zerbitzua izanen dute. Basaburuko Udalak eta gurasoek koordinaturik lortu dute lehenago eskaintzen zena berriz errealitate bihurtzea. “Gure bailara eta Iruñea elkartzen dituen garraioaren premia ukaezina da”, onartu dute udaletxean, “ikasturte hasierako kezka izan ohi da Iruñera ikastera joan behar duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteen garraioa”.

Duela urte batzuk bertako gazteendako garraio zerbitzua bazegoen ere, ikasle kopurua gutxiituz joan ahala, zerbitzu hori bertan behera geratu zen. Azken urteotan Irurtzungo udalak kudeatu du inguruko eskualdeetako gazteen garraioa udalen arteko hitzarmen baten bitartez. “Aurten, ordea, egoera horretan aurkitzen ziren Basaburuko gazte kopurua dezente igotzen zela ikusita, gurasoak eta udala elkartu eta bestelako aukerak aztertzen hasi

J

oan zen maiatzaren 24an izan ziren Nafarroan udal eta kontzejuetako hauteskundeak, Nafarroako foru hauteskundeekin batera. Hala ere udal eta kontzeju batzuetan ez zen hauteskunderik izan, ez baitzen inor aurkeztu. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du Espainiako hauteskundeekin batera izanen direla, abenduaren 20an. Orduan, maiatzean alkatea aukeratzerik

8

146

Etorkizuneko apustua, bertan bizi eta lan egitea

Basaburuan duten apustu nagusienetako bat “bertan bizi eta lan egin ahal izatea” dela diote, eta horregatik berebiziko garrantzia dauka gazteei hemen bizitzeko eta ikasi ahal izateko erraztasuna bermatzea, “deserrotzea ekiditeko”. Zerbitzu hau berreskuratzea udal honi “ahalegin ekonomikoa” eskatzen dion arren, “merezi

duela” uste dute. Datuei begira jarrita, aurten 11 gazte dira, baina espero da heldu diren urteetan kopuru hau igotzea 2020. urte aldera 28 erabiltzaile izan arte. Udalak azpimarratu nahi izan digu zerbitzua ez dela itxia , “basaburutar guztiondako” zabaldu nahi dutela. Bukatzeko, eta oraindik plazak betetzen ahal direnez, ordutegia ongi badatorkie unibertsitatean ikasten ari diren gazteek ere zerbitzua erabiltzera animatu nahi dituzte.

Arraizko bizilagunek saihesbidea “behingoz” egitea eskatzen dute gutzen naute jada”.

Udal eta kontzejuetako alkateak aukeratzeko bigarren aukera izan ez zenuten herrietan bozketa bikoitza edo hirukoitza izanen duzue. Gurean bi udalek alkaterik gabe jarraitzen dute: Lantz eta Anue. Kontzejuak ere ugari dira: -Anuen: Aritzu, Etulain eta Olague. -Basaburuan: Beruete eta Udabe-Beramendi. Imotzen: Goldaratz. -Odietan: Ziaurritz, Gelbentzu, Gendulain eta Latasa. Ultzaman: Alkotz, Arraitz-Orkin, Auza, Eltzaburu, Gorrontz-Olano, Iraizotz, Urritzola eta Zenotz. Atetzen kontzeju guztietan egon ziren hauteskundeak maiatzean.Datuen maitaleendako, Nafarroan 102 kontzeju eta 38 udal geratu ziren maiatzaren 24tik aurrera alkaterik gabe. Aurreko hauteskundeetan, 2011n, 127 kontzeju eta 43 udal izan ziren.

gara”, esan digu alkateak.

Kanpaina publikoa abiatu dute “behingoz” desbideratze hori egin dadin, “kokoteraino” baitaude. Sinadura bilketa bultzatu eta sare sozialen bidez bideoak argitaratu dituzte. Sinadurak herriko etxeetan jaso dituzte eta baita alboko poligonoko fabriketan ere, “haiek ere irtenbide bat aurkitzen bada eskertuko dutelako, guztien onurako izango baita”, dio Terek.

U

rteak pasa dira proiektua mahai gainean dagoenetik. Arraizko herri erditik pasatzen den errepidea desbideratzea da helburua, gaur egun arriskutsua delako eta arazo asko sortzen dituelako.”Egun batzuetan hemen sortzen diren auto ilarak Madrilgoak dirudite”. Tere Huarrizek askotan leihotik errepidean arazoak ikusi eta kalera jaisten da kamioi eta autoak laguntzera: “Gidari askok eza-

Duela 30 urte herriko lursail batzuk eskaini ziren bertatik errepidea pasa zedin baina, oraindik ez da proiektua gauzatu. Herriko etxe bat baino gehiagotan zirrikituak sortu dituzte auto eta kamioien kolpeek. Horretaz gain, Terek komentatu digu trafiko dentsitate hori arriskutsua izaten ahal dela bertako jendearendako, “umeak ez dira hortik hurbil jolasean ibiltzen”. Umorez hartu du behintzat Terek egoera, planteatu diogunean jubilatua dagoenez berak kudeatzen ahal duela trafikoa herrian eta horrela dirutxo fresko bat irabazi...

146

9


Albisteak

PULUNPE

Telebista eta egunkariak guri begira

B

atzuk telebistan, beste batzuk egunkarietan. Denetan gure biztanleetako batzuk atera dituzte gai ezberdinen inguruan solasean. Gehiagotan ere atera gara kanpoko komunikabideetan, baina urria bereziki deigarria izan da. Gure biztanle aunitz atera dituzte ildo

eta eduki ezberdinetako egunkari eta telebistek. TVE (Espainiako Telebista publikoa) Aroztegin egon zen hasteko. Urria erdialdean eskaini zuten “Quiero ser el mejor” saioa, eta bertan herri kirolen mundua Espainia osora hedatu zen. Arraroa iruditzen zi tzaien TVEko kideei nola

aizkolari, arpanlari eta abarrek entrenamendu gogorrak egiten dituzten bueltan dirua jaso gabe. Aroztegiko Kañamares familia atera zen bereziki saio honetan, euren kirol maitea harrotasunez erakutsiz. Ateztik Imotzera goaz. Erasoko bere lantegian agertzen zen

“Zapa” Nafar Telebistan. Nafarroako komunikabide honek bere lanbidearen inguruan gehiago jakin nahi izan zuen, eta zapaten sortze prozesua grabatu zuten. Ez bakarrik telebistan, baita egunkarietan ere. Berriak onddo eta ziza denboraldiari begiratu zion, Ultzamara etortzen den pertsona kopuru handiari erreparatuz. Bi orriko erreportajea egin zuten honi buruz. Azkenik, Diario de Navarra egunkariak Larraintzarko bentan egin zuten emakumeen topaketak bildu zituzten. Urriaren 15eko landa eremuko emakumeen egunaren harira, Cederna Garalurrek Nafarroa iparraldeko hainbat eskualderen topaketa antolatu zuen. Emakume ekintzaileen inguruko jardunaldi horien ondorioak bildu zituen egunkariak; bildu ziren 24 emakumeetatik batzuk elkarrizketatu zituzten.

Berriak

azaroa

Kontserbak prestatzeko garaia ailegatu da! eta Basaburuko kontsumo taldeek elkarlanean egin dute. Tafallako “Zarra” izeneko nekazariak ekologikoan ekoizten du eta berarekin harremanetan jarri ondoren, bi lagunen furgoneta hartu eta 1.600 tomate eta piper gorri kilo erosi zituzten eta 30 familia artean banatu.

O

so ohikoa den irudia da honakoa: etxe bateko txoko edo sukaldean, pertsona talde bat tomate eta piper gorrien inguruan, udazkeneko fruituak ontziratzeko garaia ailegatu den seinale. Landa eremuan oso ohikoa bada ere, hirietan geroz eta hedatua-

goa dago praktika hau. Familia artean lan egitea ohikoena da, baina lagunartean egiteko ere aukera dugu. Basaburuko Kontsumo Sarekoek, adibidez, taldean egiten dute. Gurean bigarrengoz aurrera atera den ekimena da, eta Leitza, Larraun

“Kalitate altukoak eta merkatu prezioan baino merkeago”. Aste oso bateko lana bada ere, urte osorako kontserbak ematen dizkizu eta gainera ekoizleari zuzenean erosten dizkiezu”. Iaz erosi zuten guztiek batera egin zuten ontziratzea, “bazegoelako jendea ez zekiena nola egin”, baina aurten taldeka egin dute, “errazago eta praktikoagoa baita”.

Belateko tunelak itxi eta ireki

Hiriberriko semea euskara ereiten

U

rte asko da. Bai, urte asko Vicente Barberia Aranguren, Hiriberriko semea hil zela Artazun. Artazura joana baitzen ezkontzaz. Eta honen iloba batek idazten digu gizon honen pasadizo bat ZE BERRI hilabetekarian. Bertatik atera dudan ondorioa zera da: Ereiteak merezi duela eta Vicentek erein zuen Artazun. Artikulu polita, hunkigarria, erdiragarria, irakurtzea merezi duena. Hor izanen duzu gure Interneteko orrian: Ametza.eus. Ikus, ateztar baten kontu polit bat ikasiko duzu.

10

146

Atuna eta hegaluzea Piper eta tomateak ontziratzea ohikoena da, baina atuna eta hegaluzea ere etxe askotan prestatzen da. “Ezagun arrantzale batzuen bidez lortu genituen hegaluzeak”, diote kontsumo sarekoek, “eta ostalaritza kooperatibatik ere”, baina aurten bide bitxi bat ezagutu dugu aldizkari honetan: zuzenean arrantzatzea. Gipuzkoa aldeko portu batetik atera eta egun bateko txangoan arrain hauek arrantzatzeko aukera dago. Logikoa den bezala, arrandegian zuzenean erostea merkeagoa da, baina esperientzia “polita” dela esan digu probatu duen batek. Gizartea aldatzen den heinean usadioak ere berarekin batera aldetzen diren eredu pare bat.

A

zken asteotan Belateko tuneletan errepide mozketak egiten ari dira. Ematen du amaiera gertu ez duen auzia dela tunelen segurtasuna. Urrian Belatekoa arrisku handiko tuneltzat hartu zutenetik konponketa lanak hasi ziren. Tunel

seguru baten arriskua hirukoiztu egiten dutela jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuko txosten batek. Ezaguna zen bertatik igarotzen ziren gidarien artean arrisku hau, baina zeinek nahiko luke mendatetik joan? Nahiz eta arriskutsua izan tunelak denbora dezente aurrezten

digu, baina askotan haserrea eragin ere. Gehiegitan gainera, asko izan baitira tunelen itxierak eta mendatetik desbideratzeak. Kamerak jartzea, abisu panelen errebisioa, aireztapen sistema, argi konponketak… egin dituzte azken hilabetean, baina neurri gehiago hartu beharko dituzte. Datuak benetan ikaragarriak dira, zenbakiz neurtzen baititu segurtasun sistemak: Tunel seguruek 1,15 baino gutxiagoko puntuazioa dute, arriskutsu baina erabilgarriek 1,15 eta 1,50 artekoa, eta azkenik, 1,50ekoa baino handiagoa dutenak arrisku handiko tunelak dira. Belateko tunelaren arrisku datua 3,60koa da.

146

11


Albisteak

PULUNPE

Crowfounding-ari esker, ekologikoa sortzen

Berriak

azaroa

Bertso afari arrakastatsua Jauntsaratsen Odietan “Hilabete bat, jarduera bat euskaraz”

baino ez da hau.

I

ritsi da eguna. Xabi Mercerok azkenean lortu du Goldarazko gaztandegia sortzeko behar zuen dirua. Duela hilabete batzuk eman zuen ekimenaren berri; bere asmoa esnetik deribatutako produktu ekologikoak egitea. Hasi da jada produktuak

ekoizten. 43 familia zein norbanakok jarri dute bere aletxoa proiektuan. Baina Xabi Mercerok dioen bezala, ez da dirua ematea, orain berari dagokio denek jarritako dirua produktuetan bueltatzea. Jogurt, gazta, gazta freskoa, krema… iza-

nen dute laguntzaileek bere dirua bueltan jasotzeko. Produktuak saltzen hasi da. Gurean, Jauntsarasko Apeztegiberriko dendan eros dezakegu. Oraindik ere beste hainbat lekutan salgai jartzeko asmoa du, baina hasiera

Urriaren 17an egin zuen gaztandegiaren inaugurazioa dirua jarri dutenekin. 60 pertsona inguru joan ziren Goldaratza, eta gaztandegia ikusteaz gain, Josean Iturralde Imozko alkatearen oilategi ekologikoa ere ikusi zuten, herritik bueltatxo bat eman eta herritik kanpo duten bordan produktuak dastatu zituzten. Laguntzaileen artean, erdiak zonaldekoak dira, Basaburukoak eta Imozkoak. Gustura jan omen zituzten produktuak, eta beraz, pozik aurreratutako diruarekin astero etxean izan ahalko dituztelako produktuok. Behi esnearekin hasi da momentuz produktuak egiten, baina ahuntz esnearekin ere hasiko da segituan.

L

eporaino beteta, hala egon zen Apeztegiberriko ganbara, urriaren 3aren gauean ospatutako bertso afarian: Lizaso eta Mendiluze bertsolarien bisita ez zen nolanahikoa, eta hala erantzun zuten 80 lagundik gora. Basaburutik batez ere, baina baita Imotz, Ultzama eta Irurtzundik ere hurbildu ziren Jauntsarasko ganbara honetara. Apeztegiberrik, Ireber Kultur taldeak eta Basaburuko Kultura Batzordeak antolatu zuten ekimen polit hau. Apeztegiberriko

neskak egon ziren lan da lan, eskailerak gora eta behera, afari goxoa zerbitzatzen. Kubatak, behintzat, goiko mahai batean prestatzen zituzten. Bertso saioa ongi egon bazen ere, hasiera hotz xamarra izan zela esan digute; baliteke bertsolarietako bat gurera etorri den lehenengo aldia delako. Igoako Angel bertsotan hasi orduko, giroa berotu zen. Gustura zeudenez, goizaldeko hirurak arte geratu zen jendea Leontzioren eskusoinua lagun.

A

urten, Odietako Euskara Batzordeak “Hilabete bat, jarduera bat” ekimena martxan jarri du. Honen helburua, gutxienez hilabetean behin odietarrei euskarazko jarduera bat partekatzeko aukera eskaintzea da. Irailean hasi eta ekainera bitarte, Euskararen Eguna ospatu arte, nahi duenak gurekin euskaraz bizi eta

gozatzera gonbidatzen zaituztegu ! Oraindik jarduera batzuk lotu gabe badaude ere, hau da gure proposamena, zuen ideiekin aberastu daitekeena!

rri eskua emanda lortzen dira. Eskubide hitzaren bigarren osagaia da bide: eskubide bat ez da halabeharraren adarretatik berez erortzen den gerezi gisako oparitxo bat, boterearen plaza dialektikoan jokatutako lehia luze baten ondorioa baizik.

oinarrizko askatasun eta berdintasuna abiapuntu, dagokiona eskatzeko, legeak debekatzen ez duena eta bidezko dena egiteko edo erabiltzeko ahalmena” (Belztua nirea da).

Opilak (taloak) egin eta jatea Eguna: azaroaren 21ean Ordua: 18:00etan Lekua: Anotzibarko elkartean

Iritzia

Irudi batean

Pulunpe banatzaileekin bazkaria Bazkaltiarrak Igoan. Hona hemen zenbait herrietako banatzaileak. Aurten Igoako ostatuan egin dugu bazkaria. Egun ederra, epela, atsegina. Bazkaria ere gisa berekoa izan da.Hurrengo urtera arte.

12

146

Esku bideari

Anjel Lertxundi Berria egunkarian

E

skubide hitza oso da argia bere bi osagaiek (esku eta bide) uztartzen duten esanahian: hitza asmatu zuenak (Mogelek?) bazekien zertan ari zen. Eskubide hitzak lehendabiziko osagaia du esku (lana, laguntza, elkartasuna), eta eskubideak lorpen kolektiboak baitira, elkarren arteko lanaren (elkartasunaren) bulkada behar dute, elka-

Eskubidearen definizioa ere oso da argia hiztegietan: “Gizaki ororen

Gaurko egunak herritar mordoa bilduko du dagokiona eskatzera —erabakitzeko eskubidea—, gure esku dago! aldarri eginez.

146

13


GAUR KO GA I A

GAUR KO GA I A

Familia ugariak gure eskualdean Lehen baino eskasagoa den bizitza eredua daramaten gurasoekin hitz egin dugu haien egoeraz

eta autonomoago bihurtzen ari dira, eta etxeko lanetan laguntzen dute, baina oraindik ere gure ardura behar dute. Txikitatik denek laguntzen dute ahal duten neurrian, eta egun batean egiten ez dena hurrengoan egiten da. Lehengo egunean esan zenidaten jendeak esaten dizuela ea erotuta zaudeten. Zer erantzuten diezue? Normalean, galdera baino gehiago baieztapena izaten da, eta ez dago erantzun beharrik. Uste dugu norbaitek 5 seme-alaba ditugula ikustean pentsatzen duela lan eta dedikazio handia eskatzen duela, sakrifizioa (nire ohiturak eta zaletasunak baztertu behar ditut)… dena negatibot-

Zer alde ona dauka etxean horrenbeste egoteak? Aspertzearen kontrakoa. Haurrek txikitatik ikasten dute bizitza ez dela ni, ni eta ni. Ni naiz eta beste guztiak ere. Horrek, jakina, haien arteko haserreak ekartzen ditu, baina dena banatzen eta laguntzen ikasten dute.

“Nire bizitzaren beste esparru asko oso garrantzitsuak dira ere”

Maria Cilveti eta Migeltxo Urtasun, Olaguen bizi dira hiru seme alabekin

Ainara Armendariz eta Mikel Merina Arraratsen bizi dira hiru seme alabekin

“Ze kopuru baino, nola heziko dituzun da garrantzitsuena”

Nola izan zen zure familia-prozesua, Ainara? Lehenengo semea izan genuenean Batasunan liberatuta nengoen eta jaio ondoren Areson hasi nintzen idazkari lanean. Familia izatearekin “liberazioa” utzi nuen, baldintzatuta ikusten bainuen nire burua.

betirako zara eta beti izango zara ama, baina erlatiboa da. Nire bizitzaren beste esparru asko ere oso garrantzitsuak dira: profesional mailan, gizarte mailan eta politika mailan ere. Funtsezko elementuak dira nire bizitzan eta ez dut inoiz hauei uko egingo.

Azalduko hori? Ikusi nuen lan politikoan banuela baldintzapen hori. Ez nintzen erabakitzeko “aske”, zuzendaritza bateko kide gisa nire egoeraren gainetik erabaki kolektibo horiek hartzeko ez nintzen gai. Onartu nuen ezin nuela bertan jarraitu. Bestetik, betidanik ama izan nahi nuela banekien, baina ez dut ama “bokaziorik”. Ama

Nola ikusten duzu amatasuna eta militantziaren arteko erlazioa? Ez da amatasuna errazten. Militantzia eredua, egituren funtzionamendua, komunikazioa, barne harremanak... aldatu beharko lirateke emakume edo gizon batek lanean edo militantzian lanean egon ahal izateko. Betidanik ikusi dugu eta gaur egun ere gertatzen jarraitzen da. Pedro Ezkurra eta Andone Iturralde, Urritzolan bizi dira 5 seme alabekin.

“Txikitatik ikasten dute bizitza ez dela ni, ni eta ni” Hasiera-hasieratik erabaki zenuten 5 semealaba izatea edo arian-arian harturiko erabakia izan zen? Ez. Argi genuen bat baino gehiago izanen genuela, baina bost arte iristea arian-arian hartu dugun erabakia izan da. Nolakoa da zuen egunerokoa? Txikienak (2 eta 3 urte) dira lan gehaigo eskatzen digutenak. Hiru nagusiak independenteago

14

zat hartzen dute. Jakina, lana eta dedikazioa da, baina ez dugu uste horren merezimendu handia dugula. Lehen askoz ere baliabide gutxiagorekin semealaba gehiago izaten zituzten , eta, orain, arraroak gara edo albistea 4 edo 5 sema-alaba izateagatik.

146

Aurreko hilabetean erditu zenuen, zer moduz? Dena ongi joan da, eta oso ongi gaude biak. Hiru seme-alabak nahiko jarraian izan ditugu. Bitxikeria moduan azpimarratuko nuke aita eta biok hiru anai-arreben hirugarrenak garela. Hala izanda ez da arraroa gertatu dena, nahiz eta ni (María) bi anaia izan eta senarra nesken arteko mutil bakarra izan. Ohitzen zara beti jende artean egotera, hala bizi izan gara guk. Nola izan da zuen prozesua?

Lehenengo semea da, egia esan, bizitza aldatzen dizuna, batekin nahikoa da hori gertatzeko... Baina egia da ere egunerokotasuna pixka bat zailtzen duela hiru seme-alaba izateak: autoan ibiltzea, etxea... Jendeak esaten digu, “A ze animatuak zareten” baina nire ustez seme kopurua baino, nola heziko dituzun da garrantzitsuena. Nire kasuan lana uztea erabaki nuen, eta hori jende askok ez zuen ulertu. Badirudi zenbait jendek ez duela ulertzen lana denbora batez uztea semealabak modurik egokienean hezteko.

Datu batzuk:

-Nafarroan 9.500 familia ugari dira, eta %4 dira -Familia hauen seme-alaba bataz-besteko, 3,2 seme da. -Estatu mailan, %12 izatetik, %6,5 izatera pasa dira.

146

15


Eskerrik asko Zozketako laguntzaile

guztiei!

kristina xabi

josune

16

146

146

17


Bazekiten lanean... edaten ere bai

Markak eta Martin kontramarkak Echaide,

AK

“Bertso zaharrak Etxalekun” azken zenbakian atera nuen. Hor, maketatzeko orduan ez gara oso erne ibili. Patxi Erbitiren fotografia ere nahiko aldrebestua atera zitzaigun. Eta, bik hirua zor, eta hor atera genuen hiztegia ere oker atera zen: Artikuluari zegokiona atera beharrean aurrekoa atera genuen. Barka itzazue huts egiteok. Eta hiru zati zituen gainera, baina tokirik ez hirugarrena sartzeko. Gaurkoan dakargu hirugarrena zatia. Eta hiru zati zituen gainera, baina tokirik ez hirugarrena sartzeko. Gaurkoan dakargu hirugarrena zatia: sufritzen zuen gure bertsolari ezezagunak 18321839 gerra ondoreneko Espainiako egoera. Denbora hartako markari, kontramarka jartzen dio, beltza eta zorrotza.

Marca España. Euskadi marka

M

arca España. Esaldi hori askotan ibiltzen da azken urte hauetan. Nondik datorren kontu hau? Ba, 2012. urtean Espainiako Gobernuak dekretu bat onartu zuen eta honen bidez erdietsi nahi dena zera da: Espainiaren izen ona eta imajina hobetu, bai hemen eta bai kanpoan. Eta horretan ari da gobernua diru batzuk xahutzen. Baina horrek badu kontramarka ere, eta aspaldi honetan Espainiaz astoarenak eta bi entzuten ditugu, batez ere ustelkeria dela, soldaten ttikitzea dela, ...Erresuma honen zera, dudetan jartzen. Bai, beti badira, aupatu, goratu, loriatu behar izaten dutenak beren nazioa, beren herria, beren inperioa. Baina kontrakoa ere izaten da beti, eta bertso hauetan argi ageri da nola ikusten eta

Hiztegia

Eta 1936ko gerran, berriz ere hor ikusiko ditugu, Frankoren tropetan, karlistak falanjisten itxurakeriaren kontra, hainen ezaguna eta hedatua zen esaera harekin: “Arriba España y quietos en la txabola”. Jakina den bezala, “Arriba España” falanjisten oihua zen eta, dirudienez, oihu bai, baina trintxeretatik kanpora egiterakoan, aurrera jotzerakoan, beti atzeraka ibiltzen ziren falanjistak. Eta karlistek zabaldu zuten “…quietos en la txabola” hori. Oso oso ezaguna egin zen. Oraindik ere zaharrenek ongi gogoan dute. Eta gure gazte denboran eta, beste hau ere bai: “Españi goatzeko alderdi earra!” lanari ekiteko edo zerbait aurrera ateratzeko atzeraka ikusten zenean esaten zena. Eta denendako zerbait aipatu behar bada, hau ere ez nuke gaurkoan aipatu gabe utziko: Nire ezagun edo lagun bati askotan entzun diodana: “Gora Euskadi, eta etzanean geldi!” Horra hor, berriz ere, kontramarka. Karlisten lehen gerra 1833an, eta 1936an Frankorena. Gerren ondorenak, eta markak eta kontramarkak.

Irratia: Radio Bederenik. Gurean, benik (Guk asko mozten dugu) Pronuntziatu: Ahoskatu, hitzak ebaki. Erbestea: Destierro

18

ASPALDIKO K

IKO KONT LD U PA

AS

146

Doinua: Tonada Erdietsi: Lortu, konsegittu Xahutu: Gastatu Erresuma: Reino Loriatu: Glorifikatu

TUAK ON

Otsolan tonelada bat ardo Pasa den hilean izan zen, 24an. Gartzarongo pilota txapelketako partidak ikustera joan nintzen bi imoztarrekin. Horietako batek hala kontatu zigun, nola Berueteko sagardotegi batean afaltzen izan zen adiskideekin eta nola afal ondoren, etxerako bidea hartu baino lehen, alkoholemia proba egin zuten. Denak berdintsu edanagatik ere errasultadoak ez ziren berdinak. Eta, harrigarria, berari ia edan ez balu bezala atera zitzaiola. Hau duk hau edaten jakitea! Eta hala esan nion: hiretako moduko kontu bat agertuko diat hurren Pulunpen. Eta hona nik aspaldi idatzia nuen kontua. Erdaraz bada jota bat esaten duena: “Venga vino con un carro Y agua con una burrica Que el carro vaya y venga Y la burrica esté quieta” Ardoa zein maite izaten zen adierazten du. Jakina, lanean abarrikaturik eta egarria ere ez zen nolanahikoa izaten askotan eguzki kiskalgarriaren azpian. Gaurko gure hauek astoa ez, kamioia erabili zuten ardoa ekartzeko. Eguraldi lehorra eta beroa egin zuen uda hartan eta edaria behar, zer nahi duzu! Hala suertatzen dira gauzak. Arrarasko Otsola, zuri-zuria, erabat idortua, erabat kixkalia. Mendi lanetan Berueteko eta ez dakit nongo mutilak lanean; tronkoak arrastaka ateratzen zituzten Otsolako zelaira eta lurra porrokatu eta hauts bihurtua zen. Hala kontatu zigun behin Roque Moreno zenak, Berueteko Etxeberriko nagusi izandakoak: -“Izugarrizko sekatee yun, uda kixkalgarrii. Pentsa, Otsolan kuarta bateko hautse zioken. Ikiaarrii!” Roquerekin batera baziren beste 14-15 mutil, alderdi honetakoak denak edo gehienak, pago botatzen eta gero arrastan ekarri eta pilatzen Otsolan. -“Hainbesteko leortia?” -”Bai, iñoiz ikusi gabekoa! Nik ez dit holakoik izautu”. Ba, kontua da, ardoa behar eta, astero-astero gora eta behera ez ibiltzeko, nagusiak kamioia kargatu 1.000 litro ardorekin, eta etorri zela. -”Atia kontuk, guk astia’tez ean giñin dena.” -”Astie’tez?” -”Bai, bai, astie’tez dena. Pentsa’zak, otordu bakotxa ittia txabolia yoaten giñuken eta han iukitzen ziuken prestatuu rantxeroak bakotxarentzat botil bat ardo. Hue hartu eta taka-taka, hustu artio. Hoi, bazkaltzen hastiako. Zuk ez’takizte nolako sekate izan zen hue. Ardoa ure bezala sartzen yun”. Nonbait kontu hau zabaldu ere zabaldu zen bazterretan. Ez da gutxiagorako. Orain bi urte edo, Berueteko Antonio Ochotorena, Sagastiko nagusiarekin oihan

Erresultado: emait za Abarrik atu: desegina, akitua. Kuarta: neurria. Eskua zabal-zabala jarri eta behat z loditik behat z t xingerraren pun taraino.

kontuetan ari ginela pasadizo hau bera atera zen hizpidera eta hara nola esaten digun: “Hori Uitziko mugen yun, Almotorron, GMC kargatu ardos, ta astie’tin denak ean! Ja, ja, ja!” Otsolan izan edo Almotorron izan, kontu bera dela dirudi. Imoztar horri bezala gertatuko zitzaien hauei ere, alkoholimetroa jarri eta zero alkohol, baina hauek izerditan boteak izanen zituzten. Imoztarrak ez dakigu non gorde zuen alkohola. Gaurkoan markekin hasi gara eta markekin bukatu dugu. Baina marka kontu diferenteez aritu gara.

GMC edo jemece kamioa bigarren mundu gerran famatu zen. Guk kangrejoa esaten genion atzean bi ardatz zituelakoaz. Guretako munduko kamiorik hoberena zen, baina gurera orduko zaharkitua zegoen, bigarren eskukoak ziren denak eta aberia (matxura) asko izaten zuten. Ai, gure kangrejo famatuak!

Hizpide: hizketa- gaia edo conversación.

146

19


OTIK K X E O FR D R A TAN BERRIKE

Yol anda, Odietako Eusk ar a batzordeko kide a eta L arr aintz arko institutuko ir ak asle a

“Euskara nola ikusten eta bizi dugun da garrantzitsua” Halakoak omen gara. Saltseroa dena, saltseroa da, ezin gelditu. Hemendik hona dabil, eta hala dirudi dabilela ere Yolanda. Jaiotzez Iruñeko alaba, Anotzibarren duela urte gutxi bizi da. Bere denbora eskolan, guraso batzordean, euskara batzordean eta ziur, beste askotan banatzen du. Berarekin, batez ere, euskarari buruz hitz egin dugu. Hasi aurretik, ze moduz doa eskolako urteurrenaren prestaketa? Tira, bagoaz. Batzordea osatu zen, eta iaztik jardueren zerrenda prest dago. Ea lanean hasten garen, ikasturte honetan egin behar ditugueta ekimenak. Momentuz pankarta handi bat denen artean egin genuen, eskola zahar txiki bat eraiki zen... Horretaz gain, gure ideia da argazki erakusketa eder bat eta bideo antzeko bat egitea... Ez zinen hemen jaio. Aldaketa handia hiritik herrira? Iruñekoa naiz. Auzo desberdinetan bizi izan naiz, eta orain Anotzibarren bizi gara, duela zazpi bat urte. Aldaketa handiena seme-alabak izan genituenean gertatu zen, hor bai izan genuela aldaketa handia... Beste motatako aldaketak sumatzen ditut: paisaia ederra, bizi duzun lasaitasuna, lekua... baina hori bai, etengabe autoan ibili behar ... Behintzat etxetik hurbil lan egiten duzu, eskolan. Bai, eskolan lan egiten dut, baina ez dut plaza finkorik, ez pentsa, laugarren ikasturtea izango da aurtengoa hemen lanean nagoenetik. “Zerbitzu eginkizunetan” deitutako egoeran nago. Bere garaian euskaltegi publikoan ikasi nuen euskara lan-eszedentzia bati esker. Oso urte trinkoa izan zen, baina maila ona hartu nuen eta orain “D” ereduan zenbait urtez egon behar dut lanean. Gogorarazi nahiko nuke Gobernuak kendu zuela eszedentzia hori hartzeko aukera, ea berriro indarrean jartzen duten.

20

146

Odietako euskara Batzordeko kidea zara... Hasiera batean ez nengoen bertan sartuta, baina bileretara joaten hasi eta poliki-poliki sartu nintzen. Batzorde horren motorra zena zinegotzia zen eta oso erraza zen koordinazio lana, baina utzi zuenean, guk hartu genuen erreleboa. Mirari Ziaurrizkoa, Bakartxo Anotzibarkoa eta hirurok gara, orokorrean. Bakoitzak bere zeregina du, egia esan haiek dira lan gehien egiten dutenak, eta ni haien laguntzaile gisa nabil. Asmoa da euskararen erabilera bultzatzea, batez ere eskolatik kanpo. Eskolan umeek onartzen dute euskaraz erabili behar dutela, baina euskara psikologikoki ikasketekin lotzen dute . Gure helburua da aisialdiko momentuekin lotzea, momentu dibertigarriekin lotzea.

Kurrinka, marruka, zaunkaka, karaka... “Ez da bakarrik xuxen hitzegite edo idazte kontua, libertatea kontua ere bada. Hizkuntzaren lexiko zabala eta ñabardura ugariak jakitea, iruditzen zaio askori apaindura eta pedantekeria hutsa dela, eta ez da ohartzen hitzen bidez sentitzen, aztertzen, jasotzen eta adierazten dugula garen guzia. Izan ere, itxura kontua baino gehiago, hizkuntza ongi menperatzeak mundua eta mundukoak ongi ezagutzeko oharmena aberastea besterik ez baitu esan nahi funtsean. Gizatasun osoa pasatzen baita, azken batean, hitzetik. Ez baitugu hitza beste tresnarik, munduaz eta mundukoez ohartzeko eta adierazteko. Baserritar gutxi dira, hizkuntza bere itxuragatik eta dotoretasunagatik erabiliko dizutenak, baina, segituan nabaritzen duzu, dotore hitz egiten duen edo seminarioan oratoria ikasi duen frailekondo batek baino askoz ere errexago eta zehatzago darabiltela hitza, adierazi nahi dutenaren ñabardurak hagitz hitz gutxitan eta xuhurretan azalduz. Gaurko gaztea, berriz, gelditu da ez hizkera herritar gorri, eta ez oratoria diplomatiko zuri, kasik kurrinka eta marru besterik egiten ez dakiela” oizuetako idazle bikain eta pentsalari zorrotza den Patziku Perurenari kendu diogu pasarte hau, bere azken liburu ederretik: Saski bete intxaur. Ezalditan bilduak. 143. orrialdea.

G

ko. Edo anitz. Nik, hala ere, gaurkoan, gauza bat besterik ez nuke erantsi nahi: gezurra ote da Patzikuk idatzi duena? Edo funtsean egia ote? Edo erdiskal?

Honeraino besteena. Eta gauza gutxi eranste-

Pentsatzekoa behintzat jarri digu.

Bazezaketen eta... badezakegu

Euskaltzale zaharra: Paulino Lekuona

H

ona ekarri izan dugu oraingo euskaltzale zenbait. Eta aurrera ere ekarriko ditugu. Baina gerra aurreko euskaltzaleren bat ekartzea ere gustatuko litzaidake. Eta baten batetik hasi behar eta Beramendiko Paulino Lekuna edo Lekuona Antsorena aipatu nahi nuke. Beramendiko Tabernazarrean bizi zen bere andrea Dionisia Olias Arroki eta lau ume ttikirekin. Bizibidez, nekazaria zen, eta karteroa. Latasatik Jauntsaratsa ekartzen zuen korreoa.

Eskolan irakasle zara, nola ikusten duzu euskararen egoera? Guztiok kezkatuta gaude, egia da. Irakasleon kezka orokorra da haur-hezkuntza, lehenhezkuntza eta baita DBHn ere. Aurtengo irakasleon prestakuntza lana kezka horren bidetik joango da: hobekuntza plana hortik joango da, zentroaren kezka hori da, eta batzorde bat sortu da horretarako. Haiek proposatzen dutena praktikara eramaten saiatuko gara eskolan. Leku guztietatik “presio positiboa” egiten badugu ea lortzen dugun txikiak motibatzea. UEMAko azken ikerketak dio herriak erdalduntzen ari direla... Gure eskualdean bailaraz bailara egoera desberdina da, baina gure bailaran gazteleraz hitz egiten da gehienbat. Lortu nahi dugu euskara gehiago egitea kalean, baina nolabait “bihotzetatik” sartzea nahi dugu, eta horregatik aisialdiari lotzearena. Ez da kontu xumea, askotan gurasoak erdaldunak direlako.

Hala kontatu zidan behin batean, Pedro Aldanondok, Bengoetxekoak, Paulinoz: ongi gogoan dut nahiz ttikia izan. Etorri ziren gizon batzuk beren fusilekin eta Beramendiko bidegurutzean geldiarazi eta balija kendu zioten, nazionalista zela eta. Ondoren, zer saltsa ibili zen ez dakit baina izan zela bai. Eta gero, laster, Iruñera joan behar izan zuen, fabrika bat zuten Goñi delako batzuk lagunduta. Horrengatik alde egin zuen hemendik. Bai, dudarik gabe, euskaltzalea zen eta, nonbait, apezari, Don Mariano Arruitzi, esan zion bere deitura Lekuna zela, karekin eta ez Lecuna. Apezak Paulinoren umeen jaiotzetan hala idazten zuen beti, Karekin. Beste k-rik ez zuen apezak ibiltzen, Paulinoren umeenetan ezik. Orain nik jakin nahi nukeena zera da, zer gertatu zen bere euskaltasunarekin? Gorde zuen? Eutsi zion? Ez zuen oso erraza izanen, lur lehorrak ziren haiek bihotzeko bere hizkuntzari eusteko. Gerrondo bortitza.

Guk proposatzen ditugun jardueretan nahiz eta euskaraz egin euskara menperatzen ez duen jendeari begira ere badira. Azken finean ez da euskara erabiltzen dugun edo ez, garrantzitsua da euskara nola ikusten eta bizi dugun.

Hiztegia: Lexiko: Hizkuntza bateko hitz multzoa. Ñabardura: Antzeko gauzen arteko diferentzia ttikia.

Paulino Lecuona. Ezkontza egunean, 1927. urtea.

Aztertu: Examinatu Funtsean: Muinean (muñean), bihotzean… Erdiskal: A medias. Bortitz: Violento.

146

21


MENAK EKI

N ETA K I R BER

Ilarregitik harresiei begira Pablo Iraburu zinemagilearekin egon gara bere azken dokumentalaz solasteko. “Walls” (Harresiak) lanak arrakasta izugarria izaten ari da.Ilarregi eta Iruñea artean bizi da Pablo Iraburu. Beno, egia esan gehiago kanpoan egoten da. 50 inguru herrialdetan ibili da kamera eskuan edozein gizarte gatazka grabatzen.

I

larregiko etxea duela 20 urte alokatua zuen bere emaztearekin batera, eta duela 3 erosi egin zuten. “Ilarregin bizitzea da gure helburua, paraje hau ederra da” dio Iraburuk. Hala ere, lana dela-eta Iruñean askotan egon beharra du, eta baita atzerrian ere. Hala ere, bere alabek ere Ilarregin bizitzeko asmoa dute, hiruetatik bat kenduta; azken honek nahiago Iruñea. Mezu zuzen bat helarazi nahi du Iraburuk: “Edozein lan egin daiteke Ilarregin edo beste edozein herritan. Ez dugu zertan Iruñera joan zinemagintza, informatika, ingeniaritza edo dena delakoa egiteko. Gaur egun herri batean bizi eta lan egin dezakegu, eta ez dugu zertan nekazaritzan edo abeltzaintzan aritu behar”. Ilarregiko bere etxean dauka bere estudioa. Hala dio Iraburuk: “Ilarregitik atera da “Walls” filma egiteko ideia, eta Ilarregin egin da produkzioa. “Walls” Ilarregiko produktua da beraz”. Arena Komunikazioa produktoreak ekoiztu du, eta honen parte dira Pablo Iraburu

bera eta Muskizko Migeltxo Molina, filmaren zuzendariak. Lehenago bi film ospetsu ere eginak dituzte: Euskal Herrian arrakasta izan zuen “Nomadak TX”, eta estatu osora zabaldu zuen “Pura Vida”. Oraingoan, “Walls”-ek mundu osora zabaltzeko aukera duela dio. Donostiko zinemaldian estreinatu zuten, “Donostian izatea ikaragarria zen guretzat, eta baita Madrilgo Zineteka aretoan. Orain Amsterdam eta Stockholmen egonen da, abenduan Dohan (Qatar)…” Harresien bi aldeetara begira Estatu Batuak eta Mexiko, Hego Afrika eta Zinbawe, Espainia eta Maroko, India eta Bangladesh. Herrialde hauek harresiek bereizten dituzte, bi aldeetan biztanleak bereizita daude. Dokumentalean alde bateko zein besteko bizipenak jaso dituzte, aktorerik gabe, benetako pertsonekin, eta elkarrizketarik gabe, haien bizitza bera grabatu dute. “Benetako pertsonak dira, benetako gertaerekin. Harresiarekin harreman ezberdina duten pertsonak batu ditugu: kontrabandoa egiten duen emakume bat, hego-sahariar talde bat, guardia zibil bat… Kuriosoa da ikuspegi ezberdinak biltzea, bizimodu ezberdinak dira, pentsamendu ezberdinak. Harresirik ez balego oso ezberdina litzateke haien bizitza”. Elementu bat erabili, nahi dugunaz hitz egiteko “Elkarrizketaren beharraz hitz egiteko txalaparta erabili genuen “Nomadak TX” filmean, elkartasunaz eta bizitzaz hitz egiteko Iñaki Otxoa de Oltzaren erreskatea erabili genuen “Pura Vida” filmean, eta pertsonen inguruan eta sentimenduez hitz egiteko harresiak erabili ditugu “Walls”-en, hau jakin nahi genuen: zer gertatzen da harresi bat jarri eta alde bateko zein besteko pertsonak bereizten ditugunean?” Gaia albistegietan dago orain, baina duela 3 urte hasi ziren proiektuarekin. Mundua geroz eta harresituagoa dago, geroz eta bereiziago.Geroz eta gerra gehiago.

22

146

Ur bila makiltxo batzuekin

Gizartea beti aldatuz doa. Zientzia eta teknologiak beti eboluzioan daude, eta azken urteotan geroz eta azkarrago; halere, badaude zenbait praktika zahar urteak pasa ahala mantentzen direnak. Zahorien lana horietako bat da. Gai eztabaidatsua betiere, Lizason ikastaroa antolatu zuten eta bertara hurbildu zen zahoriarekin hitz egin genuen.

G

uztiongatik ezaguna da oinarria: Y formako makil edo metalezko hagatxo bat eskuetan duen pertsona batek lur azpian dagoen ura bilatzen du. Estatus zientifikoa ez badute ere, egia esan duela ehunaka urte, nekazariek “radiestesista” hauen zerbitzuak erabili dituzte putzuak egiteko. Jose Luis Martos tafallarrak 20 urte baino gehiago darama hemendik hona ur bila. Urte guzti hauetan 500 ur-putzu baino gehiago aurkitu ditu eta bere webgunean aurkikuntza tasa %80koa dela dio. Berarekin hitz egin dugu eta azaldu digu gure gorputzak, nolabait, ur “zainak” sentitzen dituela eta horrek muskuluetan erantzun “mikromuskularra” sortzen duela: “Energia jaso eta bidaltzen dugu, naturarekin konektaturik gaude eta konexio hori maila subkontzientean itzultzen du gure gorputzak”.

matu nahi du “radiestesia” probatzera, “oso erraza”, baita. Ikastaroan parte hartu zuten guztiek leku berean mugitu zitzaien aparatuak eta bertan eginen dute zuloa, bi ur zainen arteko gurutzean.

Martos eta beste hamar lagun Lizasoko landa eskolan elkartu ziren duela aste batzuk. “Oso gustura egon ginen bertan” dio Jose Luisek: “Prestakuntza ikastaro bat egin genuen. Partaideei pendulu eta adartxoekin lan egitera irakasten zaie, kontuan izanda ez dela beharrezkoa inolako gaitasun berezirik halako praktiketan murgiltzeko. “Ikastaroaren aurretik aurre-ikerketa bat egin nuen eta gero partaide guztiek probatu zuten tresnak erabiltzen”. Lizasoko landetxe honetan ura aurkitu nahi dute putzu bat egiteko eta “kontent” zegoen Martos, praktikak egin zituzten guztiek ura leku berdinean zegoela markatu baitzuten. Tafallako zahori honek jendea ani-

Artikulu hau idazteko informazio bila aritu gara eta Sarean aurkitu dugunaren arabera zientziak, nolabait, “ideomotor efektua” deitutako gorputzaren erantzun bati buruz hitz egiten du: gure buruak sortutako mugimendu txiki batzuk dira. Martosek, halere, garrantzia informazioaren elkartrukean eta jakinduriaren elkarbanatzean dagoela azpimarratu du.

Badaude beste batzuk praktika hauek zalantzan jartzen dituztenak. Lagun batek kontatu digu aspaldi Etxalekun ura aurkitu nahi zutela mendiko zonalde zehatz batean eta zahori baten lagun-tza eskatu zutela. Bilatzen aritu ondoren pertsona horrek ura altuera jakin batean zegoela esan zien. Zulatu eta bilatu baina aurkitu ez. Martos berari galdetu diogu kasu hauen inguruan eta erantzun digu zientifikoki frogatua dagoela praktika hauen balioa eta gaur egun, “kultur maila baxuko pertsonak direla zahorien lana sinesten ez dutenak” .

146

23


Kirolak

Amaitu da Gartzarongo pilota txapelketa

U

ztailaren 25ean hasi zen Gartzarongo 31. Pilota txapelketa, Toki-Alai elkarteak antolatuta. 188 bikotek jokatu dute bertan, eta hiru hilabeteren bueltan, urriaren 31n amaitu zen txapelketa. Nabarmentzekoa iruditu zaigu eskualdeko pelotariek egindako lana, Larraintzarko Gaskuek gaztetxoen kategorien garaipena lortu zuen Salaberria bikotekide zuela. Bestetik, nabarmentzekoa Iriarte igoarrak egindako txapelketa. Saratsa bikotearekin batera finalera iristea lortu zuen, baina azken partida, partidarik garrantzitsuena, irabazterik ez zuen izan. Hauek dira finaletako emaitzak:

UMEAK: Sein eta Aburuza (Oihartzun) 18-10 Matteo eta Arbaiza (Naxera-Orozko) HAURRAK: Oskoz eta Quairan (Oberena) 6-18 Gartzia eta Minguez (Naxera) GAZTETXOAK: Aizkorbe eta Apetzetxea (Goizueta) 4-18 Salaberria eta Gaskue (Erreka) GAZTEAK: Okiñena eta Irurita (Oberena) 14-20 Alberdi eta Aizpuru (Azpeitia-Andoain) HELDUAK: Iriarte eta Sarasa (Buruzgain-Uharte) 12-22 Laso eta Martija (Uharte)

Iñaxio eta Andoni Gaskue, poz-pozik.

Rallya Ultzama aldean errotzen

A

nueko udako rallyaren ondoren, Ultzaman udazkenean egin da. Ultzamako lur gaineko 3. Txapelketa izan da aurtengoa, eta ematen du rallya errotzen ari dela gurean, afizio handia baitago. Jendetza bildu zen aurten Eltzaburun hasiera zuen lasterketak. 28 auto atera ziren lehiara, eta 26k amaitu zuten. Bat atera ere ez zen egin, eta besteak matxura mekanikoa izan zuen. Hau kenduta, ez zen azpimarratzeko gertaerarik ez istripurik izan. Pozik amaitu zuten gidariek, pozik antolatzaileek eta pozik ere ikusleek. Eguraldia lagun jendetza bildu zen Eltzaburu inguruko bideetan, Mitsubishi Evo autoen nagusitasuna argia izan zen, eta Javier Izagirre eta Eneko Gomez gipuzkoarrak izan ziren nagusi, lasterketa ikaragarria eginda. Ford Focus 1.6 kategorian Eltzaburuko Miguel Iraizotz izan zen garaile. Sailkapen orokorra hartuta 13. izan zen, garaileak baino ia 2 minutu gehiago eginda, baina esan bezala, bere kategorian txapeldun.

24

146

Miguel Angel Oyarzun, Egillorko bizilaguna eta abeltzaina

“Fabrika uzteagatik jendea erotuta nagoela pentsa lezake” Atezko bailarako txoko urrun batean aurkitzen da Egillor. Bi anaia hona etorri eta jaurerria sortu zuten. Berez Eritzeko kontzejuko baserria bada ere, “pesta propioak” dituela esan digu Miguel Angelek. Estatu Batuetatik eta Mexikotik eztei bidaiatik ailegatu berria harrapatu dugu 32 urteko gazte hau. Duela 6 urte fabrika utzi eta familiaren ogibidea jarraitu zuen.

A zer lasaitasuna dagoen hemen, eh? Hemen jaio, hazi eta hezi naiz, betidanik egon naiz hemen. Lasaitasun hau maite dut, halere lanean 8 urte eman nituen Arraizko Maierren, baina aita jubilatu eta bizitza ereduz aldatzeko momentua ailegatua zela ikusi nuen. Aitak esnebehiak zituen, orain nik ardiak ditut.

Etorkizuna nola ikusten duzu? Abuztu bukaeran ezkondu ginen eta orain gure etxea konpontzen ari gara. Argi dago bizimodu desberdina dela, astelehenetik ostiralerako lana ez dela hau, baina espero dut posiblea denean pertsona bat kontratatu ahal izatea denbora libre gehiago izateko.

Zergatik utzi zenuen fabrika? Aita jubilatu zenean ez zegoen erreleboa hartuko zuen inor, eta erabaki nuen berriz abeltzaintzara itzultzea. Hona lanera itzultzeagatik, jendeak erotuta nagoela pentsa lezake, baina bizitzan gustatzen zaizuna egin behar duzu, eta nik gustuko dut bizimodu hau eta, horretaz gain, lehen aipaturiko erantzukizuna zegoen. Maierren gustura nengoen, jende gazte asko ginen, giro ona zegoen eta lagun asko egin nituen bertan. Euskara, adibidez, fabrikan egiten nuen asko Baztango lankide franko bainituen. Bizimodu aldaketa latza... Fabrikan lan finkoa nuen, eta ez nuen lanpostu txarra; mantentze-lanak egiten nituen, hori zen gainera ikasi nuena... Krisi ekonomikoaren momenturik latzenak ziren orduan, bertan kaleratzeak zeuden... Halere “etxera” itzuli eta nabe berri bat egitea erabaki nuen. Apustu handia ere... Bai, eraikin berria egiteko inbertsio handia egin nuen gurasoen laguntzari esker. Handik eta hemendik ibili nintzen granja desberdinetan ikerketa bat egiten produkzio bideragarritasuna bilatzen eta, azkenean, “Lacaune” arrazako 600 ardi jarri nituen. Diru asko mahai gainean jarri behar, ez pentsa ez nuenik beldurrik pasa... Garai horretan sektorearen egoera ez zen ona, orain hobexeago dago, bizitzeko adina ematen du, behintzat. Gustura nago horrela, hau da gustuko dudana, azken finean zuretzako egiten duzu lan.

146

25


MENAK EKI

Sandra Iraizozen liburua argitaratu da Aurkezpena Iruñeko “Corte Ingles”en eginen da azaroaren 20ean “Gaur 2012ko irailaren 23a da, goizeko seiak dira, eta gure gurasoen logelan nago aulki batean eserita, gaixo dagoen gure aita ohean lo dagoen bitartean. Ama ondoko logelan dago lo, nire ahizpa Mariarekin, lau anai-arreben arteko txikiena. Hilabete batzuk dira dagoeneko gure aita ezindurik dagoela, eta hiru emakumeok zaintzen dugu. Aste berean Anaren aita hil da eta Diegok, bere senarrak, abandonaturik utzi du. Bat-batean egoera horri aurre egin behar dio bera bakarrik, indarrik gabe, noraezean, beldur handiz… eta horren ondorioz fisikoki blokeaturik dago. Lanik gabe eta hipoteka batekin, berak ere ezin imajinatuzko gauzei aurre egitera behartua ikusiko du bere burua”. Etsipenari lekurik utzi gabe, bizitzen jarraitzea erabaki eta lan bila hasiko da bere burua bilatzen duen bitartean. Zeuzkan apurrak saldu eta zerotik hastea erabakiko du Amazonasko Cruzeiro do Sul herrian, eta han aurkituko du benetan balio duena.

“Lur eta Amets”, Euskal Herriaren historiaren kontakizun partziala

26

146

A

rgi zuten liburuaren egileek kontrako jarrerak izanen zituela liburuak. Hasieratik argi esan zuten, “gure ikuspuntutik egindako kontakizuna da”. Izan ere, historia aztertzen hastean, zaila da inon, inoiz, kronika bateratu bat aurkitzea. Gizakiaren sorreratik atzora arte euskaren lurraldean gertatu dena kontatzen du, Lur eta Amets protagonisten ahotik. Historiaz, eta bereziki Euskal Herriaren historiaz asko idatzi da gurean, ikuspuntu ezberdinak hartuta. Baina historia istorio bihurtuta gutxitan egin da, eta are gutxiago haurrentzat. Tresna garrantzitsua izan daiteke gure haurrek haien arbasoen ibilbidea ikas dezaten. Batzuek “adoktrinatzailea” esanen dute, ikastoletan edo eskola publikoen D ereduan egiten diren bestelako gauza batzuk bezala. Beste batzuek “Euskal Herria” hitza eta honen mapak liburuetatik kentzea adoktrinatzailea dela esanen dute. Zaila izanen da historia bateratu bat egitea. Bitartean, euskal komunitatearen zati baten liburu hau egiteari ekin dio: ikastolen elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak egin dute, Uxue Alberdi bertsolariaren, Patxi Pelaez ilustratzailearen eta abarren laguntzaz. Ipuinez osatuta, ilustrazio ederrekin, abesti eta bideoen laguntzaz… pedagogikoki behintzat oso lan txukuna ematen du, ikusteke edukiek sortu dezaketen eztabaida, baina esana dago jada, “ikuspuntu partzial batetik egina da”.

Hegoaldeko euskaldunekin elkartasuna, Errigora Askotan gurean hala sortzen dira gauzak, lagunarteko hizketaldi batean. Hamaika ekimen sortu eta aurrera atera dira herri oso baten elkartasun, laguntza eta auzolan sentimenduari esker. Errigora honen eredu izugarria da. Ideia sinple batek zelako indarra izan dezakeen. Dakizun bezala, Nafarroako hegoaldeko ekoizleak eta bertako euskalgintza laguntzeko kanpaina bat da Errigora. Erriberako produktu goxoak Euskal Herri osoan banatu. 21 dira”. Harremanak, laguntasuna eta ezagupenak elkartrukatzen dira eta kanpainarekin bukatzeko auzolan erraldoi bat egiten da kutxa guztiak prestatzeko. Primerako giroa dago, primerako gosariarekin... iaz Ablitasen egin zen. Hunkigarria izan zen”.

Ekimenaren ondorioak

A

urten laugarren kanpaina abiatu dute urriaren 21etik azaroaren 8ra bitartean. “Hegoaldeko lur emankorreko produktu goxo eta “mimosoak” hartu eta horren truke uzten ditugun 50 euroak Lodosa eta Bianako ikastolei eta Erriberako AEK laguntzeko izango dira eta baita “Euskaraz bizi nahi dut” kolektiboaren alde ere. Ekimenak hasiera xumea izan bazuen ere, denborarekin sekulako arrakasta izan du. “Iaz, adibidez, zainzuririk gabe geratu ginen”, dio Errukik, eskualdeko bolontarioak. “Hasieran 4 ekoizle ziren eta aurten

Errigorak adar asko dituen zuhaitza da, ondorio anitzak ditu: “Erriberan oso zaila da euskaraz bizitzea; gaizki ikusia dago, familiek diru-laguntzarik ez dute... “Kostata baina aurrera ateratzen ari dira”, baina denbora aurrera joan ahala, “Kaskanteko olio etxeko webgunea euskaraz dago, Ablitasko beste ekoizetxe bateko langilea euskalduna da, Arronizko olio langileak Lizarrako eskolara eramaten ditu semeak...” Nafarroa Oinezen harian, azken urteetan euskalgintzan sortzen ari den debatearen baitan koka genezake ekimen hau. Egia da Oinezek dirutza ekartzen duela, baina ikusi beharra dago Errigorarekin jendearen egunerokotasuna indartzen dela, bertako lana eta industria indartzen dela, eredu sostengarri baten alde egiten dela eta euskaldunak indartzen dituzula... iaz 15.000 kutxa inguru saldu ziren, ea aurten 17.000ra ailegatu!

Mantentze-lanak Instalazioak Konponketak Argi publikoak Proiektuak Aurrekontuak Boletinak eta Ziurtagiriak

629 31 53 32 - 722 766 835

Lizaso

karikolaregoitz@gmail.com 146

27


“Ezkur urte, Muxar urte”

E

N

A

jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak

R GU

2015eko iraila. Gure alderdian izan ziren

IM A LI A K

Hala esaten dute oraindik ere gure herrietako zaharrek. Eta aurten ezkur urtea denez, muxarrak negu ona pasako dutela pentsa dezakegu!

Jaiotzak: Anue Olague Miguel Urtasun Zilbeti, Miguel eta Mariaren alaba, 2015eko irailaren 28an, Barbarzenean. Basaburua Aizarotz Maier Miranda Espinosa, Patxi eta Leonorren alaba, 2015eko irailaren 26an. Zorionak jaioberrien gurasoei! Ezkontzak: Ultzama Alkotz Borja Arraztoa Gomez, Iruritakoa, eta Miren Latasa Barberena, Alkozkoa. Ezkontza: 2015eko irailaren 19an. Alkotzen biziko dira.

Miguel, Fermin eta Irantzu

Urte, ume eta zorionak perrataka ezkon berriei!

Hilabetero eskualdeko animalia edo landare bati buruz hitz egiten dugu atal honetan, modu umoretsuan, bitxikeriei begira batez ere. Lehengo batean, tabernan geunden, basozainarekin kafetxoa hartzen. Zeri buruz idatzi genezakeen galdetuta, muxarrak aurten lodi-lodi zeudela esan zigun eta orain dela “glirido” hauen garaia. Handik eta hemendik galdetzen hasi eta asko dira aurkitu ditugun bitxikeriak. Goazen begiratu bat ematera!

Heriotzak Basaburua Itsaso Victoriano Zubillaga Pellejero, Zurgiñeneko nagusia. 2015ko irailaren 23an hil zen. Imotz Oskotz Maria Paz Mendia Azpirotz, Matxineko alaba, 2015eko irailaren 21ean hil zen.

-Sei hilabete eman dezakete hibernatzen, batez ere zuhaitz zulo eta holakoetan. Orain errazago ulertzen dugu haien lo egiteko moduari buruz gaztelerazko esaera! Urte erdia, edo gehiago “lo” pasa ondoren, sekulako gosearekin esnatzen dira, eta batzuetan beraien kumeak jaten dituzte. Ez zaude holako dieta erradikalarekin ados? Kontuan hartu behar duzu ezin dutela zelulosa jan, intoleranteak baitira. Gaixoak.

Maier eta familia

Ultzama Auza Miguel Angel Tornaria Bengoetxea, Urtiñeneko semea, 2015eko irailaren 14an hil zen.

-Loaldi luze horren ondoren, edonondik ibiltzen dira, eta ez da arraroa basoko eta herrietako etxeetan ikustea. Belateko lagun batek esan zigun nola behin etxeko gela batean paretan zintzilik ikusi zuen muxar bat. Baina ez dira horregatik ezagunak gurean, beste arrazoi, ekonomiko batengatik, bai...

Gure oroimenean izanen zarete

Victoriano

28

146

Miguel Angel

-Muxarraren gantza oso preziatua zen bere garaian, eta salerosketa “merkatua” zegoen gure herrietan. Batez ere masajeak emateko erabiltzen zen, oso ona omen da muskulu-mina kentzeko. Lehen aipaturiko Belate inguru horretan ibiltzen zen dezente Ultzamako petrikilo ezagun bat muxar bila... Oso berezia omen da gantza hura, eta esaten da eskuan ematen baduzu alde batetik bestera zeharkatuko duela eskua gantzak, hain da fina! Hor nonbait entzun dugu ere pilotariek eskuak tratatzeko erabiltzen zutela muxar-gantza. Oraindik ote?

-Gantza preziatua bazen, are gehiago haragia. Gurean oso ohikoa zen muxar-jatea, normalean frijitua, patatekin adibidez. Ez dugu muxarra sukaldatu duen inor aurkitu, ea artikulu hau irakurtzean errezetaren bat pasatzen diguzuen! Sarean begiratuz ikusi dugu Eslobenia eta Kroazia aldean oraindik ere jaten dela. Hori bai, gurean edonon jaten bazen ere, garai zaharreko Erroman bakarrik aberatsek jan ahal zuten, klase altukoen platera baitzen. -Erromatarrek beste animalia asko bezala gizentzen zituzten muxarrak, zulo edo kaioletan. “Coena”ren ordua, normalean, arratsaldeko lehenengo ordutik goizaldera arte irauten zuen otordua zen, eta bertan askotan jaten zen muxarra, Marcus Gavius Apiciusek errezeta honetan jaso zuen moduan. Esan beharra dago “Apicius” hura oso gastronomo ezaguna izan dela historian zehar, bizi zenean, janariaren maitale amorratua izateagatik ezaguna ere.Tira, labean egindako muxar beteak prestatu nahi badituzu, haragi , tipula eta espeziak erabili behar animaliak betetzeko eta gero labera sartu.... Pulunpe aldizkariak ez du inor halakorik egitera animatzen, bitxikeriak eta sukaldearen historia kontatzen ditugu, besterik ez. Ave Cesar eta Gora Muxarra!

146

29


` SOLOS CREES QUE LLEGARAN A RECICLARSE? PONLE CABEZA ZURE USTEZ, IRITSIKO AL DIRA BEREN KASA BIRZIKLATZERA? EGIZU GOGOETA RECICLA TUS RAEE* BIRZIKLATU ZURE TEEHak*

?

ZORIONAK ZUEI!

ALAITZ

Olatz

Entrega tu viejo aparato en la tienda donde compres el nuevo, o usa los servicios de tu mancomunidad: el servicio de recogida de voluminosos (Tel. 948 302 898) o los puntos limpios m贸viles y fijos. Consulta en tu mancomunidad

Eraman zure tresna zaharra, berria erosten duzun dendara, edo erabil itzazu zure mankomunitateko zerbitzuak: tamaina handikoen bilketa zerbitzua (Tel. 948 302 898) edo garbigune mugikorrak eta finkoak. Galdetu zure mankomunitatean

*Residuos de Aparatos El茅ctricos y Electr贸nicos. / *Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak.

948 423 242 / www.mcp.es

Amaiur

Naiara

intza

Naiara mikaela

PATXI

Oihana 30

inma 146

elena

Nahia 146

31


32

146


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.