Praktika ona bukattzen

Page 1

2014-2015

PRAKTIKA ONA

31. GA 1

Egileak: Sergio Barquero Ainhoa Barron Maite Baza Ane Balerdi

AURKIBIDEA 1. SARRERA…………………………………………………………...1.orrialdea 2. TESTUINGURUA…………………………………………………..1.orrialdea


2014-2015

PRAKTIKA ONA

31. GA 1

3. HELBURU DIDAKTIKOAK………………………………………...1.orrialdea 4. OINARRIZKO KONPENTENTZIAK………………………………2.orrialdea 4.1 Oinarrizko eta espezifikoak diren IKT konpetentziak…2-3.orrialdeak 5. EDUKIAK……………………………………………………………3.orrialdea 6. ORIENTAZIO METODOLOGIKOA…………………………………………… 6.1 Jarduera Sekuentzia…………………………………….3-4. orrialdeak 6.2 Baliabideak……………………………………………..4-5-6.orrialdeak 7. JARDUERA SEKUENTZIA ETA AZALPENA……………..6-7-8.orrialdeak 8. EBALUAZIO IRIZPIDEAK……………………………………………………... 8.1 Arloarekiko……………………………………………………8.orrialdea 8.2 IKT-ekiko……………………………………………………...8.orrialdea 8.3 Ebaluazio orokorra…………………………………………..8.orrialdea 9. BIBILIOGRAFIA…………………………………………………….9.orrialdea

PRAKTIKA ONA: URA BIZIA DA 1.SARRERA


2014-2015

PRAKTIKA ONA

31. GA 1

Gure praktika ona azaltzen hasi aurretik, praktika on bat zer den definitzen saiatuko gara. Praktika onak hobetzen laguntzen duten testuinguru jakin bateko jarduera globalak dira. Praktika hauek aldaketa positiboak ekartzen dituztenez, ezagutzak eraikitzeko erabiltzen dira. Bestalde, “Benchmarking” prozesua aipatu beharra dago, praktika onen transferentzia, alegia. Honi esker, beste elkarte, kultura eta abarreko praktikak identifika ditzakegu. Hori horrela izanik, aztertutako praktikak hartu eta gure ikasgelan lan ditzakegu behar izanez gero, ikasteko prozesua edota helburu jakin baten etekina hobetzeko. Halaber, praktika ona izan dadin, honako ezaugarri hauek izan behar ditu, besteak beste: egokitasuna, eraginkortasuna, berrikuntza eta sorkuntza bultzatzea, elkarlana sustatzea, jasangarritasuna, baliagarritasuna eta beste testuinguruetara moldatzea. Praktika ona zer den jada definituta dagoela, goazen guk aukeratu dugun praktika onaren adibidea sakonki aztertzera eta horrekin lan egitera. Hona hemen, beraz, gure “praktika ona”: 2. TESTUINGURUA Aukeratu dugun gaia URA izan da. Ezinbestekoa iruditzen zaigu gure ikasleek ezagutzea zein izan daitezkeen ura modu ezegokian erabiltzearen arriskuak. Hori horrela izanik, landuko ditugun azpiatalak uraren zikloa eta uraren erabilera ona zein den izango dira, esaterako. Gai hori aukeratzeko arrazoi nagusiena haurrek gai honen inguruan duten ezjakintasuna izan da, gehienbat. Guk praktika ona 2.zikloan burutzea pentsatu dugu. Horretarako, ingurune ikasgaiko 3 saio beharko ditugu, saio bakoitzak ordubete irauten dituelarik. Jarduera hau burutzeko, 20 ikasle inguru egokia dela iruditzen zaigu eta teknologia berriak gelan bertan edukiz gero, gelan bertan egitekoa dela pentsatzen dugu. 3. HELBURU DIDAKTIKOAK • • • • • • • • • • •

Uraren zikloa zertan datza gehiago ezagutzea. Uraren erabilera egokia ezagutzea, egunerokotasunean praktikan jartzeko. IKT-ak erabiltzea uraren gaia lantzeko. Modu dinamikoan lan egitea eta aldi berean haurren arreta lortzea. Umeak uraren erabilerari buruz dakitena aztertzea. Talde lana bultzatzea. Errealitatean gertatzen diren fenomenoak modu praktikoan behatzea. Bakoitzak bere buruaren autoebaluazioa egitea. Adimen anitzak lantzea. Enpatia eta elkartasuna lortzean esaterako herrialde azpigaratuetako pertsonekin. Ur mota desberdinak ezagutzea eta bereizten jakitea.

4. OINARRIZKO KONPENTENTZIAK


2014-2015

PRAKTIKA ONA

31. GA 1

Landuko duguna landuz eta adimen anitzak (naturalista, interpertsonala, intrapertsonala, matematikoa, espaziala, gorputz kinestesikoa, musikala eta linguistikoa) zeintzuk diren ezagutuz, praktika honetan, lantzen diren adimenak azaltzeaz gain, zein unetan lantzen diren azalduko dugu jarraian:  Adimen naturalista: Ariketa guztietan zehar landuko da, izan ere urak ingurumenarekin lotura estua du. Horrez gain, urak gure bizitzan duen garrantzia aztertzerakoan ere, adimen hau landuko dugu, ura bizitzeko ezinbesteko ondasuna dugularik.  Adimen interpertsonala: Ariketa gehienak taldeka burutuko ditugunez, ikasleen harremana indartuko da. Modu honetan, gelan konfiantzazko giro eroso bat egotea lortuko dugu.  Adimen intrapertsonala: Gehienbat hausnarketa egiterako garaian landuko dute ikasleek adimen hau. Beraiek ura nola erabiltzen duten galdetzen diegunean, buruari bueltak ematen hasi eta bakoitzak bere erabilera egokia den ala ez hausnartuko du.  Adimen espaziala: Aurrezagutzak aktibatu nahian, teoria irakurtzen eta azaltzen hasi aurretik, gure ikasleei uraren zikloa adierazten duen marrazki, grafiko edo eskema bat egitea eskatzerakoan, adimen espaziala landuko dute.  Adimen linguistikoa: Talde lanean ari garenez gero, ikasleak beraien artean ezagutzen eta iritzi ezberdinak elkartrukatzen arituko dira etengabe. Hori dela eta, komunikazioa etengabe gertatzen ari denez, adimen linguistikoa lantzen dela esan dezakegu. Burutuko dugun jardueran landuko diren adimenak jada azaldu ditugula, oinarrizko konpetentziak zeintzuk diren zehaztuko ditugu: 1. Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, eta, zehazki, nork bere burua ezagutzen ikastea, norberaren buru-osasuna eta osasun fisikoa zaintzen ikastea eta ohitura osasuntsuak hartzea. Izadiaz eta natura-baliabideez arduraz gozatzen ikastea, gizadi osoaren eta egungo nahiz geroko belaunaldien ondarea diren aldetik. 2. Elkarrekin bizitzen ikastea, eta, berariaz, harreman positiboak izaten eta, gatazka-egoeretan, elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea. Halaber, gogoz eta demokratikoki parte hartzen ikastea, lankidetzan jarduten eta aldean lan egiten ikastea, eta aniztasuna errespetatzen ikastea. 3. Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, eta emozio negatiboak kontrolatzea eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea. Pertsona autonomoa izatea, norberak hartutako erabakien ardura hartzea, eta printzipio etikoei jarraitzea. 4. Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea, esfortzua eta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioestea, eta ekintzailea izatea, bizitzaren alor guztietan. 4.1 OINARRIZKO ETA ESPEZIFIKOAK DIREN IKT KONPETENTZIAK •

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. Ingurune naturazientzien barruan sar dezakegunez, zientzia kontsidera dezakegu. Hala izanik eta naturako elementurik garrantzitsuenetariko bat, ura, alegia, nola erabili behar den azaldu behar dugunez gero, gaitasun hau dudarik gabe lantzen dugula esango dugu. Ikasten ikasteko gaitasuna. Bakoitzak ura nola erabiltzen duen hausnartzean, jarrera kritikoa hartuz, zenbait alorretan hobetzeko daukatela ohartuko dira, ura


2014-2015

PRAKTIKA ONA

31. GA 1

ondasun urria izanik, ahalik eta hoberen erabiltzeko eginbeharrekoak jakiteko grina azaleratuz eta ikasteko prestutasuna azaleratuz. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Landutako adimenak azaldu ditugunean esan bezala, talde lanean egonik, ikasleek etengabe arituko dira hizketan, eztabaidan eta erantzunak negoziatzen. Hori dela eta, komunikaziorako gaitasuna garrantzi eta pisu handia duen gaitasuna izango da. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. IKT-ren erabilera bultzatu nahian gaudenez gero, ordenagailuan lan egitea helburu duten zenbait jarduera prestatu ditugu. Horren adibide izan daitezke, esaterako, ordenagailuan egin beharreko ariketa interaktiboa edota azkeneko saioan egindako guztiaren inguruko idatzia klaseko blogg-era igotzea. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.Gure aburuz, uraren erabilera egokiak herritartasunarekin lotura estua du. Hala izanik, gizarterako ekintza egokia eta arduratsua denez, ikasleek beren burua hiritarren rolean jarri eta beraiek burutzen dituzten ekintza desegokiak zuzentzeko jarrera hartuko dute. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Adimen intrapertsonalarekin lotura estua du gaitasun honek. Horrez gain, taldekideekin ideiak, sentimenduak eta abar. trukatuko dituztenez, esaterako, norberak ere autonomia landu, hobetu eta garatuko du.

5.EDUKIAK          

Uraren erabilera arduratsuari buruzko hausnarketa. Uraren zikloaren azalpena. Uraren zikloaren marrazkia. Uraren zikloaren inguruan hainbat jarduera. Uraren zikloa egunerokotasun elementuekin ikustea. Ur motak bereiztea. Uraren kutsatzaileak zeintzuk diren jakitea. Gizakien ekintzek zer nolako eragina duten ingurunean jakitea. Teknologia berrien erabilera. Tenperaturak urarengan duen eragina.

6.ORIENTAZIO METODOLOGIKOAK: 6.1 JARDUERA SEKUENTZIA: 1. saioa: - Egunerokotasunean, uraren inguruan zer nolako erabilera duten ikusteko ikasleek galdeketa. - Uraren zikloari buruz zer dakiten ikusteko, marrazkia egingo dute ikasleek. - Uraren zikloari buruzko bideo bat ikusi, dakitena ziurtatzeko eta ezagutza gehiago barneratzeko. Uraren zikloa guztiek ikasi dutela egiaztatzeko, ordenagailuaren bitartez egingo duten ariketa.

2. saioa: - Ur motak bereizten ikasteko azalpena. Ur mota hauek landuko dira batez ere, ur kontinentalak, lurpeko urak eta itsasoko urak.


2014-2015

PRAKTIKA ONA -

3. saioa: -

31. GA 1

Hainbat bitxikeri azalduko dizkiegu ikasleei baita ere, eta bitxikeria horiek, batez ere, zenbat ur erabiltzen dugun konturatzeko izango da. Esperimentua. Urari buruzko kutsatzaileak aztertzeko ariketa. Aurreko egunean buruturiko esperimentuari zer gertatu zaion ikusi. Esperimentu bera, berogailuaren bitartez burutu. Guztiari buruzko errepasoa eta azken hausnarketa. Bloggera sarrera egin.

6.2 BALIABIDEAK: Orokorrean, teknologia berriak, Interneta eta abar. beharko ditugun arren, zehatzmehatz zein orrialde beharko diren adieraziko dugu jarraian: 1.saioa: ď ś Galdeketa: https://mail.google.com/mail/u/0/#inbox/149c1fdec98b1ddb?projector=1 1.1 Harrikoa egiten dudanean...

-

Platerei xaboia emateko harraska betetzen dut eta gero kentzen diet xaboia.

-

Kanila irekita dudala ematen eta kentzen diet xaboia platerei.

-

Ontzi-garbigailua erabiltzen dut.

1.2 Hortzak garbitzen ditudanean...

-

Hortzeskubila bustitzeko eta ahoa garbitzeko soilik irekitzen dut kanila.

-

Denbora guztian irekita edukitzen dut kanila.

-

Egunean behin bakarrik garbitzen ditut hortzak.

1.3 Honako honetarako erabiltzen dut komunontzia...

-

Eginkarietarako; pixa eta kaka.

-

Hondakinak botatzeko.

-

Txakurrari edaten emateko.


2014-2015

PRAKTIKA ONA

31. GA 1

1.4 Jan aurretik eskuak garbitzen ditudanean...

-

Xaboia ematen ari naizen bitartean, kanila itxi egiten dut.

-

Ura hustubiderantz nola joaten den begiratzen dut.

-

Jan aurretik ez ditut inoiz eskuak garbitzen.

1.5 Dutxa honako hau da niretzat...

-

Bainu azkar bat, ez daukat astirik eta!

-

Bainuontzian etzanda jarrita lasaitzeko leku bat.

-

Ez dut erabiltzen, bidetean garbitzearekin aski dut.

1.6 Egunean zehar honela asetzen dut egarria...

-

Hozkailuko botilako ura edanda.

-

Kanilako ura irekita edukitzen dut hotza atera arte.

-

Azukredun eta burbuiladun freskagarri handi bat edanda.

1.7 Garbigailua jarri behar badut... -

Abian jarri aurretik, erabat beteta dagoela egiaztatzen dut Nahiz eta beteta egon ez, berehala jartzen dut abian ahalik eta lasterren edukitzeko arropa garbia. Zenbat eta arropa gutxiago garbitu, orduan eta arropa gutxiago eseki beharko dut.

1.8 Autoa garbitzen dudanean... -

Balde bat erabiltzen dugu edo ibilgailuak garbitzeko tunelera joaten gara. Tutu malgua erabiltzen dugu. Zapi batekin kentzen diot hautsa.

1.9. Edalontzi bat ur amaitu ezin dudanean... -

Landareak ureztatzeko erabiltzen dut.

-

Hustubidera botatzen dut.

-

Edan behar dudana soilik hartzen saiatzen naiz.

1.10 Noiz ureztatzen dituzu landareak?


2014-2015

PRAKTIKA ONA -

Gauez

-

Egunez, bero egiten duenean.

-

Hobe da ur gutxirekin bizitzen ohitzea.

31. GA 1

Emaitzak interpretatzeko irizpideak:

  

Gehienak “a” badira: Zorionak! Urari dagokionez, zure portaera arduratsua da. Badakizu ura ezinbestekoa dela bizitzeko eta ez duzu alferrik gastatzen. Gehienak “b” badira: Gogoratu etxeko erabilerarako urkantitate mugatua dagoela, eta baliteke zuk zuri dagokizuna baino gehiago erabiltzea. Saiatu zure ohiturak aldatzen. Gehienak “c” badira: Beharbada ura aurrezten ari zara, baina ez al zaizu iruditzen gehiegitxo dela? Ura erabiltzea ere komeni da.

 Marrazkia egiteko: Paperak, arkatzak, borragomak eta margoak.

 Uraren zikloa azaltzeko bideoa: http://youtu.be/gKww0JW9ZHE

 Uraren zikloa ikasi dutela egiaztatzeko ariketa: http://agrega.hezkuntza.net/buscador2/BuscarAvanzadoCU/MostrarResultadosI magenesPrepararRetornoDetalleImagenes.do? idioma=eu&buscContenido=&pagina=1&formato=&idODE=&recurso=&proceso Cognitivo=&contexto=&edad=&autor=&diaPublic=&mesPublic=&anyoPublic=&c _s_secuencia=&valoracion=&enlaceTaxSelec=ACLOE2006$2.2.1.1&identificad orODE=es_2008070133_0320200&tipoVisualiz=&nodoDestino=&enlaceComuS elec=&tipoBusqueda=05&tipoLayoutBuscador=BUSCADOR&idTesauro=&nomT esauros=&idTesauroSug=&nivelAgreg=&destinatarios=&keyword=&numeroRes ultados= Ariketa hau burutzeko, lehendabizi deskargatu egin behar da. Ondoren, karpeta horretan, eskuineko botoiari sakatu eta “extraer todo” klikatu behar da. Azkenik, “contenido” karpetan klikatu eta bertan “index” dokumentuari klikatu ondoren, ariketa ikustea lortuko dugu. Ariketa horretan, bost ariketa ezberdin daude azalduta eta gure kasuan, uraren zikloa aukera hautatu dugu. 2. saioa  Ur motak bereizten ikasteko azalpena: http://www.slideshare.net/anderaris/ura-paisaian?related=1  Urari buruzko hainbat bitxikeri: http://www.slideshare.net/maisujon/uraren-bitxikeriak?related=5


2014-2015

PRAKTIKA ONA

31. GA 1

 Esperimentua egiteko beharko den materiala: Plastikozko botila handi bat, errotulagailu bat, berogailua, ura.

 Uraren kutsatzaileei buruzko ariketa: 1. saioan aipatu dugun orrialdean, hain zuzen ere, “Agrega Euskadin”, oraingo kasuan, uraren kutsatzaileak deituriko ariketa multzoa hautatuko dugu. 3. saioa  Esperimentua egiteko beharko den materiala: Aurreko saioan bezalaxe.

 Ordenagailuak eta Interneta: Bloggera sarrera egiteko.

7. JARDUERA SEKUENTZIA ETA AZALPENA Aipaturiko jarduera sekuentzia hori egiteko bi saio prestatu ditugu. Lehenengo saioan, haurrek zer nolako erabilera duten uraren inguruan ikusteko, galdeketa bat egiteko proposatuko diegu. Galdeketa hau, banaka burutu beharko dute eta ondoren, talde osoan aipatuko dugu, zer nolako erantzunak atera diren. Galdeketa honen helburu nagusia, haurren aurrezagutzak nolakoak diren ikustea da. Gainera, erantzun horien emaitzek, zein irizpide betetzen dituzten erakutsiko diegu eta banaka kalkulatzeko eskatuko diegu. Jarduera hau burutzeko 20 minutu inguru utziko dizkiegu ikasleei. Ondoren, uraren zikloaren inguruan zer dakiten ikusteko, marrazki bat egiteko eskatuko diegu, dakitenarekin eta ondoren, margotzeko aukera emango diegu. Horretarako ere, 20 minutu inguru beharko dituztela pentsatzen dugu. Dakitena zuzena ala okerra den egiaztatzeko, bideo bat jarriko diegu, uraren zikloa azalduz. Bideo honen bitartez, ikasleek beraien ezagutzak egokiak ala desegokiak diren ohartzeaz gain, ezagutza gehiago lortuko dituzte. Bideo honen iraupena, minutu batekoa da. Lehengo saioari amaiera emateko, ordenagailuaren bitartez, hirunaka edo launaka, ariketa bat burutu beharko dute. Ariketa horretan, uraren zikloa lantzen jarraituko dute eta aurreko bideoa ondo ulertu dutela egiaztatzeko, jolas baten bitartez, uraren zikloa osatu beharko dute, hutsuneak betez. Hori baino lehen, azalpena ematen die berriro ere ikasleei eta amaitzeko, uraren egoera, gizakiaren ekintzek geldiarazi dezaketela ohartzeko azalpen bat dago. Horretarako, hainbat gizakiren ekintzak agertzen dira eta hauek klikatuz, ikasleek zer nolako eraginak dituzten ikus dezakete naturan. Aipaturiko azken ariketa hau egiteko, saioaren amaiera arte, egon beharko dute. Bigarren saioari dagokionez, aurreko saioan egindako gogoraraziko dugu. Ondoren, ur motak bereizteari ekingo diogu; hala nola, ur kontinentalak, lurpeko urak eta itsasoko urak eta honen barruan, ibaiak, aintzirak, ibaien ibilbidea, presak, urtegiak, iturriak, iturburuak, ozeanoak, itsasoak eta abar. bereizten ikasiko dute. Guzti hau, arbel digitalaren bitartez egingo dugularik eta bertan, azalpenak eta irudiak ere egongo


2014-2015

PRAKTIKA ONA

31. GA 1

dira. Jarduera hau burutzeko, 30 minutu inguru erabiltzea kalkulatzen dugu. Honetaz gain, ura zeinen beharrezkoa den konturatzeko, uraren inguruko zenbait bitxikeriaren berri emango diegu ikasleei, hala nola, dutxatzen garenean zenbat litro gastatzen ditugun, koka kola bat egiteko zenbat ur behar den eta abar. agertzen delarik. Jarduera hau burutzeko, 5 minutu beharko ditugu. Saio honi amaiera emateko, esperimentu bat egingo dugu ikasleekin. Hala eta guztiz ere, ikasle asko baldin badaude, guztiek batera esperimentua egitea, ez da egokia izango eta hori dela eta, bi talde osatuko ditugu ikasleekin. Talde erdi bat, esperimentua egiten ari den bitartean, beste talde erdia ordenagailuan ariketa bat burutzen arituko da. Lehendabizi esperimentua zertan datzan baliabideetan azaldu dugu zer material beharko den.

azalduko

dugu,

izan

ere,

Plastikozko botila bat, urez beteko dugu eta gelako txokoren batean utziko dugu, hirugarren saioa iritsi arte. Dakigun bezala, bertako ura, pixkanaka goraka igoko da eta haurrek hori dela eta, lurrinketa eta kondentsazioa kontzeptuak hobetoago ulertzea lortuko dute. Gainera, goran dagoen ur hori, azkenik tantaka beherara itzuliko da, eta honekin, prezipitazioa zer den ere ikusi ahal izango dute ikasleek. Beste talde erdia berriz, ariketa bat burutzen jardungo duela adierazi dugu. Ariketa horrek, uraren kutsatzaileak, zeintzuk diren adierazteko balioko du. Azalpen bat emango die ikasleei eta ondoren, ura kutsatzen duten elementu horiek, edukiontzi egokietara bota beharko dituzte. Azkenik, taldeak aldatu eta esperimentu egiten ari zirenak oraingoan, ariketa egingo dute eta alderantziz. Hirugarren saioari dagokionez, lehendabizi, ikasleek, aurreko egunean eginiko esperimentuari ea zer gertatu zaion ikusi eta hausnartzeaz gain, uraren zikloko kontzeptuekin lotu beharko dute. Eta ariketa hau egiteko, 10 minutu inguru beharko dituzte eta talde osoan burutuko da. Ondoren, esperimentu bera egingo dute, baina oraingoan, berogailuaren laguntzaz. Aldaketa bakarra esperimentu hau egiterakoan, gelako txoko batean utzi beharrean, berogailura hurbiltzea izango da. Horrekin, tenperaturak ere eragin handia duela konturatzea ahalbideratuko die ikasleei. Jarduera hau egiten beste, 10 minutu inguru igaroko ditugu. Azkenik, hausnarketa eta azken errepasoa egingo dugu denok elkarrekin. Eta saioa bukatzeko, bai eta gaiari amaiera emateko ere, taldeka, ikastetxeko bloggera sarrera bat egin beharko dute. Sarrera horretan, zer ikasi duten, zer iruditu zaien interesgarria zer ez, nola sentitu diren eta abar. adierazi beharko dute ikasleek. 8. EBALUAZIO IRIZPIDEAK 8.1 Arloarekiko:     

Ea ikasleek azaltzen duten jarrera eta interesa egokia den. Ea uraren zikloa nolakoa den ulertu duten Ea uraren kutsatzaileak ezagutzen dituzten. Ea ur mota desberdinak bereizten dakiten. Ea uraren erabilera egokia ulertu duten.


2014-2015      

PRAKTIKA ONA

31. GA 1

Ea zer nolako autonomia duten ariketak burutzeko. Ea egunerokotasuneko elementuekin uraren zikloa ulertzen duten. Ea taldeka ondo lan egiten du. Ea trukatzen dituzten norbere ideiak, sentimenduak eta proposamenak. Ea taldekideekin berdintasunez eta errespetuz aritzen den lankidetzan. Ea bere ideiak era lasai eta baketsuan defendatzen ikasi duen, baina uste osoz. 8.2 IKT-ekiko:

   

Ea teknologia berrien erabilera menderatzen duten. Ea bloggean sarrera berri bat egiteko gai diren. Ea zer nolako interesa duten teknologia berriekiko. Ea erabilera egokia duten teknologia berriekiko. 8.3 Ebaluazio orokorra:

Irakaslearen jarraipena eta kontrolari dagokionez, lehenik eta behin aipatu behar da, irakasleen jarraipena, behaketa nahiz kontrola etengabekoa nahiz zuzena dela. Egunerokotasunean, ikasleak duten jarrerari, egiten duen lanari ikasgelan, etxeko lanei, ahozko aurkezpenei eta berak duen gaitasunari ere begiratzen zaio ikaslea ebaluatzeko garaian. Berak duen gaitasuna aipatzean, ikasle bakoitzari, eskakizun maila egokitzen zaiola esan nahi da. Guzti hau, aurretik azaldu ditugun irizpideez gain hartzen da kontutan, baina atal honek garrantzi handia du gure ustez.

9. BIBLIOGRAFIA -

-

https://mail.google.com/mail/u/0/#inbox/149c1fdec98b1ddb?projector=1 http://youtu.be/gKww0JW9ZHE http://agrega.hezkuntza.net/buscador2/BuscarAvanzadoCU/MostrarRes ultadosImagenesPrepararRetornoDetalleImagenes.do? idioma=eu&buscContenido=&pagina=1&formato=&idODE=&recurso=&p rocesoCognitivo=&contexto=&edad=&autor=&diaPublic=&mesPublic=& anyoPublic=&c_s_secuencia=&valoracion=&enlaceTaxSelec=ACLOE20 06$2.2.1.1&identificadorODE=es_2008070133_0320200&tipoVisualiz= &nodoDestino=&enlaceComuSelec=&tipoBusqueda=05&tipoLayoutBus cador=BUSCADOR&idTesauro=&nomTesauros=&idTesauroSug=&nivel Agreg=&destinatarios=&keyword=&numeroResultados= http://www.slideshare.net/anderaris/ura-paisaian?related=1 http://www.slideshare.net/maisujon/uraren-bitxikeriak?related=5


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.