BERLINGO HARRESIA Berlingo harresia (alemanez: Berliner Mauer), ofizialki Babeserako Harresi Antifaxista (alemanez: Antifaschistischer Schutzwall) Mendebaldeko Berlin Ekialdeko Berlindik eta inguruko Ekialdeko Alemaniako lurraldeetatik isolatu zuen 144 kilometroko harresi bat izan zen. 1961etik 1989ra existitu zen. Jende ugari hil zen mendebaldeko alderdira igaro nahian, mugan zeuden AEDko zaintzaileek ezarri zuten zaindaritza gogorrari burla egiteko saiakeren ondorio. Biktimen kopuru zehatza ez da ezagutzen, baina Berlingo fiskalak hildako kopuru osoa, minen eztandan hildako 33 pertsonak kontuan hartuta, 270 pertsonakoa dela dio. Potsdamgo Historia Ikasketen zentroak, aldiz, 125 hildako izan zirela baieztatu zuen. Dena den, Alemaniaren banatzearen eta Gerra Hotzaren ikurrik garrantzitsuenetariko bat izan zen. Testuinguru historikoa Alemaniaren errenditzeak 1945eko maiatzaren 7an, bukaera eman zion 2. Mundu Gerrari. 1946ko martxoaren 5ean Fultungo hitzaldian, Churchillek lehen aldiz erabili zuen Iron courtain esapidea. «Behar-beharrezkoa da ingelesa hizkuntzatzat duten herrialde guztiak berehala bat egitea». 2. Mundu Gerraren amaieratik urtebete igaro ez zela, bazterrak astindu zituen diskurtso horrek. Gudan garaile, AEBak eta Sobietar Batasuna munduko potentzia ekonomiko eta militar nagusi bihurtu ziren. Ardatzeko potentziak garaitu ostean, bloke bakoitza bere sistema ezartzen saiatu zen herrialde askatu berrietan. BLOKE KAPITALISTA ETA KOMUNISTA II. Mundu Gerra amaitu zenean 1945. Urtean. aldi historiko berri bat hasi zen; irabazi zuten bi potentzia nagusiek, Sobietar Batasuna eta Estatu Batuak alegia, erabat kontrakoa zen politika eraman zuten. Horrek, mundua bi blokeetan banatzea sorrarazi zuen, bloke hauek ezaugarri desberdinak edukiz:
Bloke kapitalista: Estatu Batuak zuzentzen zuena; hauen lehentasunak, sistema demokratikoa edukitza, ekonomia kapitalista eta ideologia liberala izango zen. Bloke komunista: Sobietar Batasunak zuzentzen zuena; proletargoaren diktaduraren alde zeuden, ekonomia planifikatua eta ideologia marxista edukiko zuen.