Filosofoak

Page 1

FILOSOFO PRESOKRATIKOAK HERAKLITO Eskola: • Ideia edo printzipio bakar bat defendatzen zuen, hau da, filosofo monista. • Pentsamendu jonikoak, arjea konkretua da. • Bakartia. • Efesoko eskola, K.a V. mendea: o Arjea: Sua. o Dena aldakorra da, ez du irauten. o Logosaren sortzailea; kosmosa gobernatzeko lege arrazionala. o Dialektika; Kontrakoen ondorioa: Armonia. Arjea: SUA • Dena mugimenduan zegoela zihoen eta ezer ez dela betirako. • Sua-ri garrantzi handia eman zion mugimendua eta aldaketak adierazten zituena baitzen. Arjea: Sua • Dena etengabe aldatzen zela zihoen; hau da, inoiz ezer ez dela berbera. • Parmenidesen “aurkaria” omen zen, honen ustetan (Parmenidesen) dena egonkorra eta alda ezina baitzen. • Historialariek ez dituzte Heraklitoren hitz asko kontutan hartu, bere esaerek zentzurik ez zutelako (beraien ustetan). • Filosofo batzuek zioten erlatibismoaren alde zegoela eta egi absolutuaren aurka. • Heraklitoren ustetan zioen guztia egia zen. • Dena aldatzen zegoela zioen einean ibaiaren metafora asmatu zuen: Inor ez da ibai berean berriro sartuko; bigarren aldiz sartzerakoan ez bera ez ibaia ez direlako berdinak izango • Gauza/izaera guztiak jarioan dabiltza etengabeko aldaketan (panta rei) Lanak:

• • • • • • •

Liburu bat idatzi zuen “sobre la naturaleza” deiturikoa Hiru atal bareizten dira kosmologikoa, politikoa eta teolojikoa. Heraklitoren obrako kontserbatzen diren zati bakarra, Efesoko Artemisa tenpluan utzitako diskurtsoa. Bere idazkian orfismoa (antzinako greziako erlijio misteriotsua da) eta Hesiodoren ( greziar poeta bat) eraginak nabaritzen dira. Heraklitoren lanak guztiz aforistak dira (esaldi motz eta koherenteak) Bere estiloak Delfos-eko Orakuloak erreproduzitzen zuen errealitate zalantzagarri eta nahasgarria azaltzen du

ENPEDOKLES, DEMOKRITO, ANAXAGORAS eskola atomista • Grezian k.a V.mendean sortu zen sistema filosofiko bat da • Eskola atomistako filosofoak: o Enpedokles o Demokrito o Anaxagoras • Arjea hainbat ideia desberdin zirela pentsatzen zuen, hau da, pluralista zen. o Unibertsoan hainbat gai daudela pentsatzen zuen. Adibidez, ikus ditzakegun elementu guztiak oinarrizko lau gaiez osatuta daudela. • Pentsamendu italikoa o Arjea ez da konkretua, hainbat elementu desberdin dira. • Eskola atomista o Elementu guztiak atomoez osatuta zeudela zioten o Atomoak hutsean elkartzerakoan forma desberdinak hartzen zituzten. Atomoak forma bat hartu ez gero elementu bat sortzen zuten eta bestela beste elementuren bat o Pentsaera honekin gauzak zergatik aldatzen ziren argitzea nahi zuten

o Lanak

Bere lanei buruz gutxi dakigu. o Idatziak egin zituen,denak poema eran.  Lanik garrantzitsuenak: ``Politicos eta Purificaciones´´


Arjea: -Ezinezkoa da natura gai bakar batez osatuta egotea. Lau elementuz osatuta zegoen, ura lurra sua eta airea. Izatearen Iraunkortasuna eta Aldaezintasuna Enpedoklesen aurrekariak hauek izan ziren: Tales Miletokoa: Ura, Heraklito: Sua, Anaximenes: Airea, eta Jenofanes: Lurra. -Bi indar kosmiko zeuden, maitasuna eta gorrotoa, eta elementuen asoziazio eta disoziazioaren eragileak. -Errealitatea 4 elementuren konbinazioa zen. Proportzio ezberdinetan gauza ezberdinak sortzen dira 4 elemetu konbinatuz. Gauzak ez dira sortzen ez usteltzen, banandu eta sakabanatu baizik. -Bi indarrak ziklo etengabean zeuden, batzutan maitasuna gailentzen zen, beste batzuetan gorrotoak gailentzen zuen. → maitasunak elementuak batu → gorrotoak elementuak banatu -Munduaren Sorreran → Maitasuna gailendu, gero gorrotoa gailendu zen (inestabilitatea). DEMOKRITO Arjea: -Atomismoa: atomoaren inguruko ikerketak. Atomoak: -Talka eginez eta biratuz, forma desberdinak osatu eta agregazio egoera desberdinak. -Modu desberdinetan eratuta. -Atomoak desberdintzeko: forma, pisua, neurria, sekuentzia eta posizioa. -Zati txiki eta ikusezinez osatuak. -Etengabe mugitzen espazio infinituetan -Parmenides eta eleatikoekin ados -Pertsona bat hil eta desintegratzen denean → atomoak sakabanatu, eta berrerabili *teoria hau zuzena dela baieztatuta -Pertsona baten arima atomoz osatua → gizakiak ez du harima hilezkorrik -Demokrito naturako greziar filosofiari amaiera tenporala eman zion Lanak -Geometria eta astronomiari buruz idatzi: fragmentu oso gutxi kontserbatuta gaur egun. -Teoria atomikoa: atomoz osatuta gauza guztiak: partikula txikiz. -Berak asmatua atomo kontzeptua, hitza. -Metafisika, astronomia eta matematikarekin lana. -Unibertsoa: atomoen etengabeko mugimenduak sortuta. -zenbakien teoriari buruz idatzi zuela uste da. -Greziako filosofia naturalari bukaera eman zion ANAXAGORAS Arjea: Teoria pluralismoan oinarrituta: • Parmenidesen ideian oinarritu zen, hau da, gauza errealak ezin direla inondik sortu, dena betidanik existitu dela. • Enpedoklesek esandakoa zalantzan jarri zuen: berak uste zuen sorrera ez zetorrela lau elementu primitiboetatik (airea ,ura, sua eta lurra) . Ezinezkoa da, munduan dauden gauza anitz guztiak elementu bakar batetik sortuta egotea. • Zenbatu ezinak diren infinitu elementuen elkarketatik sortuta daude elementu guztiak eta materiak denetarik zerbait dauka. • Elementu horiek ez dira ez sortzen ez desagertzen, mugitu eta aldatu egiten dira baizik. Honen ondorioz, gauzak nahastu edo banandu egiten dira. • Elementu horiei Homeomeriak deitu zien eta tamaina berdinekoak ziren denak, bakoitzak bere ezaugarriak zituen. • Homeomeriak elkartzean elementuak sortzen dira, elementu horietan mota guztietako partikulak daude baina elementuak nagusi diren partikulen izena artuko du. Adibidez, Urrea mota askotako partikulez osatuta dago baina urre partikulak dira nagusi, beraz, urre izena izango du. • Infinitu diren elementu primitibo horietatik sortu zen sortu zen orain arte dugun dena. • Homeomeriek guk sentimenetatik antzeman ahal ditugun gauza fisiko guztiak zituen. • Partikula hauek masa oso bat eta hutsunerik gabea osatzen zuten. • Elementuak hasiera batean nahasturik zeuden “Kaos” batean.


• • • • •

Homeomeriak banatu eta gero berriz elkartzean mundua sortu zen eta Kaos izatetik Kosmos izatera pasatu zen. Kausa horri Nous deitu zion, adimena: unibertsoari ordena ematen dion printzipioa. Nousa: masa oso horretan aplikatu zen Inteligentzia mekanikoa da. Anaxagorasen arabera dena nahastuta zegoen inteligentzia izan ezik. Nousa unibertsoaren sorrera eta existentziaren kausa bezala hartzen du berak.

Lanak:

Aurkikuntzak: Natura, memoria eta teknika o Eklipseak ondo azaltzen lehena izan zen  Meteorito bat aurkitu zuen  Eguzkia burdin masa eta ilargia arroka islatzailea o Arrainek nola arnasten duten ikertu zuen o Garun zati baten funtzionamendua ere ikertu zuen o Demostratu ezin diren teoriak ikertu Liburua o Ale bakarra, orri pare bat aurkituak, ikasleen eskuetatik pasatuak o Edukiak  Bere ikerketak  Elementuen teoria

TALES, ANAXIMANDRO ETA ANAXIMENESEN ESKOLA: Eskola: Miletoseko eskola/eskola jonikoa - Mendebaldeko lehen eskola filosofikoa izan zen. - Partaide nagusiak: Tales(sortzailea), Anaximando, Anaximes. - Doriarren inbasioaren ondorioz eskolak izaera jonikoa. - Eskola monista zen,Natura (physis) osatu eta adierazten duen arrazoi (arché) bakarra zegoela pentsatzen zuten. -Hilozoismoan sinisten zuten, hau da gizakiak garatzeko ahalmena zeukala zioten. -Pertsiarrak Mileto suntsitu zuten eta momentu hortan ere eskola desagertu egin zen, filosofo hauen banaketa sortuz. TALES Arjea: URA • Talesen ustez urarengatik hasi zen dena. • Dena dago urarekin eginda edo eratua. • Gauza denen hasiera ura da. Gauza guztien oinarrizko elementua ura da. • Baieztapen hori esperientzian oinarrituta dago. o Lurra uraren gainean zegoela esan zuen. o Gauza guztiak hezetasunaz inguratuta zeuden. Orduan uste zuen dena ura zela. o Berotasuna: Hezetasunak sorrarazi eta kontserbatu. o Egoera aldaketak: Ura solido eta likido izatera heltzen da. - Talesen pentsamenduak jakintza zientifikoei bidea zabaldu zien. - Ikuspegi mitologikoak eta jainkoak alde batera utzi. - Tales lehena izan zen geometria greziar munduan sartzen. - Matematikarako teorema berri bat asmatu zuen, triangeluekin zerikusia duena. “Talesen teorema” deitua. -Astronomia: Eklipse bat aurreikusi zuen. k.a 585, “osa menor” hartz txikia konstelazioa aurkitu zuen. Urtaroak mugatu zituen eta berak esan zuen urte batek 365 egun dituela. - Gauza guztiek arima bat dute. Unibertso osoari bizia ematen diona. - Talesek ere ondorengo esaldi hau esan zuen «gauza guztiak jainkoez beteta daude». Lanak: -Egipton matematika, geometria eta fisika ikasi zuen eta gero Grezian sartu zituen • Geometrian: o Gorputz baten garaiera itzaletan oinarrituta nola aurkitu asmatu zuen.  Egipton piramideen itzalak neurtuz, o Erdizirkunferentzian inskribatutako angelua zuzena dela frogatu zuen (90°takoa) o Hiruki bat zirkulu batean nola egin aurkitu zuen • Eguzkiaren eklipse bat iragarri zuen • ospe handia eman. • Teoria kosmologiko bat asmatu zuen


o

Unibertsoa ura, airea, lurra eta sua elementuez osatuta dagoela esan zuen

ANAXIMANDRO Arjea: Apeirona/ Zehaztu gabekoa • Gaur egungo errealitatea edo mundua gauzatu zuen lehen printzipio hori aurkitzen saiatu zen, arjea deritzona. • Anaximandrok, zehaztugabekoari deitzen dio arjea. • arjea terminoa lehena izan zen erabiltzen. • Anaximandroren pentsamenduak,Talesen pentsamenduarekiko desberdinak o Ez du uste, lehen printzipio hori materia definitu bat denik. o Ez du uste, materia hori, ura edo antzeko material definitu bat denik. • lehen printzipio hori zerbait desberdina izan behar zuen, materia ezberdin eta ezezagun bat • lehen printzipio bakarra → gizakiok materia hauen bukaerako produktua bakarrik ezagutzen dugu • materia mugagabea eta zehaztugabea definitu zuen materia hori, betirako izan behar zuena. o denbora edo espazio mugarik gabekoa zela, eta esperientziaz jaso ezin daitekena. o unibertso osoaren jatorria eta helmuga zela. • mundu anitzen existentzian oinarrituta dago bere pentsamendua. Lanak:

• • • •

Itsaso beltzaren mapa Bere teorien lan bat egin, Sobre la naturaleza deitutakoa, prosan idatzita Anaximandrok Talesen lurraren forma planoa baztertu, eta lurra zilindro baten antzekoa zela, gizakia zilindroaren aurpegi batetan bizi zela eta beste dena ura zela demostratu zuen Lurra ere ardatz batekiko biraka zebilela demostratu zuen

ANAXIMENES Arjea:AIREA. • ·Anaximenesek airea denaren jatorria zela zioen. • ·Ez zuen esaten dena airea zenik baina bai dena airez osatuta zegoela, gure inguruan dagoen dena airez osatuta zegoela. • ·Airea ez da naturalki substantzia bat, bizitzaren hasiera baizik. • ·Airea izaeraz jainko bat bezalakoa zela esaten zuen, arimarekin erlazioa, airea bere kabuz gauzak egiteko gai zela esaten zuen. • ·Airea jainko bera zela esaten zuen. • ·Bi prozesu desberdin zeuden: kondentsaketa eta rarefakzioa, beroak airea arindu egiten du eta hotzak berriz trinkotu. • ·Airea izatez ikus ezina da guretzako, baina kondentsazioan edo rarefakzioan ikusgai bihurtzen da, airea beste egoera batzuetan ikus daiteke. • ·Anaximenesek aireak gauzak aldatzen zituela zioen, baina gauza horien identitatea mantentzen jarraitzen duen Anaximandroren apeironen ideia eta Talesen teoriak bere ajeara aplikatu zituen, hau da, airea mugagabea zela esaten zuen, baina, zerbait definitua aldi berean. Lanak:

Liburu bat idaztea leporatzen zaio “Naturari buruz” izenarekin ezagutua eta Jonikoan idatzita

dago.

• • •

Lurra zapala zela uste zuen. Beste gainontzeko planetak zapalak zirela esaten zuen eta denak lurreko prozesu baten ondorioz sortuak zirela esaten zuen. Anaximenes itzalak geometrikoki neurtzen hasi zen lehenengo pertsona izan zela uste da eguneko zatiak zenbatzeko eta horretarako eguzki erloju bat (Sciothericon) sortu zuen. Tales eta Anaximandroren ikasle eta laguna izan zen, Anaximandrok baino 22 urte gazteagoa gutxi gorabera

PARMENIDES ELEAKO ESKOLA • K.a. V.mendea sortua • Xenofanes sortzailea (Ez dago eskola eleatikoaren barruan) • Italiako hegoaldean sortu zen. • Eskola aurresokratikoa zen


• • • • •

Parteartzaileak: Parmenides, Zenon Eleakoa eta Melisos Samosekoak Filosofo garrantzitzuena: Parmenides Eskola monista, arjea bakarrekoa Eskola italikoa, pentsamendu Abstraktua Pentsakera amankomuna: Ontologia eta logika

Arjea: izate iraunkorra • Parmenidesek esaten zuen gauzak ez zirela sortzen eta ez suntsitzen, iraunkorrak zirela, betidanik zeudela esaten zuen. • Bere ustez arjea bilatzea denbora galtzea zen, gauzak betidanik egon badira, ez daukate sorrera bat, beraz ez dago arjearik. • Parmenidesek esaten zuen erreala dena existitu egiten dela, ez dagoela erreala den zerbait existitzen ez dena. • Gauzak aldaketak izaterakoan, gauza hauek direnak ez izatera pasatzen dira, gauza hauek errealak dira baina aldatzean ez dira Lanak: • Lan Bakarra: “Sobre la Naturaleza” o 490 K.a. - 475 K.a. o Naturaren inguruan hitz egiten du. o Obra galduta dago eta berreskuratzeko aukerarik gabe. o Rekonstrukzioa saiatu zen, Simplicioren esku. PITAGORAS ESKOLA: PITAGORIKOA • Eskola filosofikoa da, erlijiosoa sortu zuen. Arima hilezkorra eta mugimenduaren kausa zela zioen. Horrez gain arimaa gorputzez gorputz trasmititzen zela uste zuen. • Bere eskola monista zen, bere ustez printzipio nagusia zenbakiak baitziren, hau da, arje bakarra zuen. • Berau Crotonan Italiako hegoaldean zegoen. Beraz beren eskola italikoa da. EZAUGARRIAK: • Ez zuten inolako ondasunik. • Begetarianoak ziren. • Errealitatea matematikan oinarrituta dagoela uste zuten. • Filosofiak espirituaren purifikaziorako balio zuen • Kide guztiak leiakortasuna adierazi behar zuten eta ixilpekoa gordetzeko gai izan behar ziren. • Arimari garrantzia ematen zioten eta berau gorputzari lotuta zegoela zigor bezala. Honek uste zuen, pertsona bat hiltzean bere arima beste baten barruan sartzen zela, honegatik belar jaleak egiten ziren, edozein lagunen arimak zurea jateko beldur baitziren. Bere ustez arjea ez zen ez ura, ez sua, ez lurra, ez haizea, hauek funtsezkotzat hartzen zituen elementuak ziren. Arjea: ZENBAKIAK • Zenbakiak eta beraien arteko harremana ziren • Mundua ulertzeko matematika hauen arteko armonia erabiltzen zuen o Matematika abstraktutzat jo beharrean, gauza errealtzat harten zuten. o Zenbakiak gauza guztien esentziaren printzipioak dira • Zenbakien garrantzia o Musikan matematikarekin erlazionatu zuen.  Musika noten arteko porportzioak eta soken luzeera, zenbaki osoen artean porportzio isomorfoa eragiten dute.  Tonu armonikoak eta zenbakien arteko erlazioa existitzen zirela  Soka bat proportzio jakin batzuetan zatituz gero soinu atzeginak sortzen direla.  Sokaren luzeera 1:2 , 2:3 eta 3,4 soinu konbinazio atzeginak sortu eskala bat asmatu zuen proportzio haiekin tarte hauei diapasoi, diapente eta diatesaro izendatu zituen. Gaur egun zortzidun, bostdun eta laudun bat etortzen dira eskala pitagorikoaren notekin(do, re, mi, fa, sol, la, si, do,)




o

36 cm ko soka bat urratuz gero, ez da bakarrik 36 cmko uhin bat sortzen, gainera 18 cm-ko bi uhin sortzen dira, 12ko hiru uhin eta 9ko lau uhin eta horrela etengabe. Sokak erdietan, herenean, laurdenean etaabar.. 10 zenbaki perfektua- tetractys unibertsoaren totalitatea

Lanak. -Pitagorasen teorema -Zenbaki irrazionalak -Zenbakien klasifikazioa -Solido kosmikoak TERMINOEN AZALPENAK 1. Arjea: Phisis edo naturan gertatzen denaren inguruko azalpen arrazional bat da. Arrazoien bilaketa, eta aldi berean filosofoen helburua. Gauza guztien hasiera edo jatorria da arjea. Gizakia kosmosaern jatorri eta sorrerari buruz galdetzen hasten denean, arjea determinatu nahi du. Bi esanahi esanguratsu ditu: bata, gauza guztien jatorria eta bigarrena, guztia gobernatzen duena. 2. Akritikoa: Pentsamendu mitikoaren ezaugarrietako bat da. Ez da kritikoa, hau da, ez du arrazoirik eta ez du ez adierazten ez aztertzen bere metodologia. 3. Antropomorfikoa: Pentsamendu mitikoaren ezaugarrietako bat da. Jainkoak nortzean datza, hau da, nahiz eta botere gehiago izan, pertsona itxura ematea, bere sentimenduekin, eta itxurarekin. 4. Arbitrarioa: Pentsamendu mitikoaren ezaugarrietako bat da. Kriteriorik gabea. Gertatzen den guztia mundu hontan eta gizakiari gertatzen zaion guztia, jainkoen borondatearen menpe dago, ondorioz ezin dezakegu jakin zer gertatuko den. 5. Mitoa: Antzinako Grezian naturako fenomeno ezezagunei erantzun bat emateko narrazioak ziren mitoak, kosmosaz eta gizakiak kosmosean duen lekuari interpretazio bat ematen diona. Naturako fenomeno hauek nortu egiten zituzten eta boteredun pertsona itxurako izakiak sortu: Jainkoak. Guztia Jainko hauen borondatearen menpe zegoen eta gizakia naturako gertakarien menpe bizi zen. Hainbat ezaugarri nabarmentzen ziren: oinarririk gabekoa, akritikoa, arbitrarioa, antropomorfikoa, arauemailea, konprometitua eta anonimoa. 6. Logos: Arrazoimenean oinarritzen den erantzun bat da. Egia bilatzea du helburu, arrazoia erabiltzen. Jakintza mitikoaren ostean garatu zen jakintza mota da. Mitoak ez bezala regularidadea eta egia aurkitzen ditu. Gauzen zergatia aurkitzen saiatzen da, argudioak eta datuak erabiliz, ondorio batera heltzeko, beraz, pentsamendu kritikoa da. 7. Metodo induktiboa: Indukzioa arrazoitzeko modu bat da. Premisa partikular guztiak mehatu ondoren ondorio orokor bat sortu. Metodo honetan, premisa, hau da, datu partikularretatik ondorio orokor batera heltzen da. Premisa bakoitza banaka aztertu behar da ondorioa bete dadin, horregatik, hainbat kasutan, oso zaila da ondorioa guztiz segurua izatea, probabilitate handikoa izaten da. 8. Metodo deduktiboa: Dedukzioa arrazoitzeko modu bat da.Premisa orokor batetik ondorio partikular bat ateratzen da. Metodo honetan, premisa edo datu orokor batetik ondorio partikularra ateratzen da, premisa orokor horren barruan beste premisa partikular baten bidez. 9. Esentzia(zerizana): Errealitatearen alderdi bat da, arrazoiarekin jasotzen dena (ez da ikusten). Bi ezaugarri dauzka: Iraunkortasunarekin lotuta dago, gauzen berezko izaerarekin (batasuna), hau da, nahiz eta itxura aldatu gauza bera da. 1. Phisys: Grekoek izadiari egiten dioten erreferentzia da. Naturara hurbildu ziren kanpoko izakirik gabe mundua ezagutzera. Natura eta izadia / izaera eta ezentzia. 2. Ezagutza sentigarria: Gizakion ezagutza iturri bat dira zentzumenak (ikusmena, usaimena, entzumena, dastamena eta ukimena). Iturri honetatik jasotako informazioa gauzen itxura da. Itxura hau anitza eta aldakorra da. Oso iturri baliagarria da, baina zentzumenak arrazoirik gabe ez ligukete gauzak ulertzea baliatuko. 3. Eidos: Esentzia da. METAFISIKA: 1. Zerk bultzatzen gaitu filosofatzera? Mirespenak eta ezjakintasunak.Gai bati buruz daukazun ezjakintasunaz ohartzean, buruari galdera hipotetikoak egiten dizkiozu. Jakintza hori bereganatzeko bilatzen da, ez jakinarazteko. 2. Ba al dago loturarik mitoaren eta filosofiaren artean? Bai. Biak jakin-minaz sortuta daude. Ezjakintasun edota arazo bat izatean. Mitoan dauden elementu liluragarri ugarien ondorioz eta filosofian egindako galderak gero eta zailagoak proposatuz.


3. Zer zentzutan ez da filosofia jakintza erabilgarria? Ez zen ezertarako sortu, bakarrik hjakiteko, horregatik da jakintza askea, eta horrek egiten gaitu aske, jakiteko gogoak.Ezagutza hau ez da bizitza ederrago bihurtuko duten gauzen bilaketarako erabili nahi. Momentu batez zientziaz ahaztuz, norberaren egia edo ezagutzaren bila doa. 4. Laburpena Gizakia mirespenak bultzatuta galdera batzuen aurrean harrituta gelditzen da, eta ezjakintasunari ihes egiteko filosofatzen hasten dira. Jakintza hori bereganatzeko da, ez da erabilgarria, filosofia bezala. Filosofia beraz zientzia aske bakarra da, jakintza beretzat baino ez delako. MITOA zer da? jakintza logiko-filosofiko aurretik zegoen pentsamendu mota. Narrazio bat da, kosmosaz eta gizakiak pentsamenduan duen tokiaz interpretazio bat ematen duena. zertarako? hainbat galderei erantzuteko eta naturan dauden gertakizunei interpretazio bat emateko. Zilegitasun soziala ematen dio gizarte antolamenduari. Ezaugarriak -Oinarririk ez: frogatu gabeko baieztapenak dira, irudimenezkoak. -Pentsamendu akritikoa: zergatia ez zen galdetzen, beraz, ez zegoen arrazoien azterketa -Pentsamendu arauemailea: komunitatea bideratzen duten arau multzoa ezartzen du. -Pentsamendu antropomorfikoa: jainkoak gizakiak bezalakoak dira itxuraz,sentimenduz,ohituraz.. baina botere bereziak zituzten hilezkorrak ziren. -Pentsamendu konprometitua: gizakiak zerbait nahiez gero jainkoei eskatzen ziren errituen, kultuen.. bedez. -Pentsamendu anonimoa: oroimen kolektiboaren emaitza da ez gizaki konkretuen asmakisuna -Gizakia naturaren menpe dago -Natura indar kaotiko eta sakratua da. -Indar naturalak hartu egiten ditu -Ez du erregulartasuna bilatzen -Alegiazko denbora batean gertatzen ziren. -Pentsamendu arlbritarioa: edozein gauza gerta daiteke edozein momentutan, guztia jainkoaren borondatearen menpe baitzago. MITOTIK LOGOSERA: JAKINTZA FILOSOFIAREN SORRERA K.a. VI. mendean sortu zen Zer da filosofia: jakituria zaletasuna, ezagutzarekiko maitasuna da. Zer da zientzia? lege bilatze utsa, naturan dauden erregulartasunak bilatzea Nola sortu zen jakintza filosofikoa 1. Pentsamendu mitikoarekin ezagutza eratzea ezinezkoa zen, fenomeno naturalak aurrez suma ezin zitezkeen gertaerak zirelako 2. Gogoeta egiten hasi ziren, baieztapenak zalantzan jartzen: -Natura eta izadia aztertzen hasi ziren legeak bilatzeko: Eerregulartasuna -Egiazko existentzia duen zerbaiten bila hasi ziren. -Helburua: mundua ulertzeko interpretazio arrazional bat bilatzea. 3. Arbitrarietatearen ideia beharraren ideiagatik ordezkatu zuten, gauzak gertatu behar direnean gertatzen dira. Garatutako ideiak 1.Gauzen ezaugarriak -Iraunkortasuna: gauzen berezko izaera, gauzen batasunaren funtsa, hau da, eidosa/zerizana/ezentsia -Aldakortasuna: gauzek dituzten irudiak,itxura, anizkortasunaren oinarria, aldatu egiten da zerizana mantenduta 2.Ezagutza bereganatzeko -Zentzumenak: itxura eta anizkortasuna -Arrazoia: ahalegin razionala beharrezkoa da gauzen izatea ezaguteko ,hau da, zerizana. Horregatik iraunkortasun eta batasunarekin lotuta dago. *Arrazoitzea: datu batzuetatik abiatuta ondorio batera iristea <Dedukzioa: Premisa orokorra→ ondorio konkretua Premisa konkretua → ondorio orokorra +Gizakiaren ahalmen nagusia arrazoia zela pentsatzean hasi ziren +Gauzak ezagutzea benetan zer den kaitea da


ZERGAITIK GREZIAN? • Hiriak (polis-ak) sortu zirelako, honekin demokrazia sortu zen eta agoratan biltzen ziren eta pentsamendua garatzen hasi ziren. o Mileto, Efeso,... • Arrazoiak o Erlijio olinpikoa krisian: Olinpoko jainkoek sinesgarritasuna galdu zuten liburu sakraturik eta hezkuntzarik ez zegoelako, beraz, doktrinan kontra egiten hasi ziren.  Ondorioa: Zalantza eta arazoen birplanteamentua o Egoera sozipolitikoa: Polisak sortu ziren, hau da, hiri estatu demokratikoak, klasista eta esklabista autonomoak. Bertan hiritarren partaidetza garrantzitsua zen beraien ordezkariek agoran erabakiak hartzerako orduan, horregatik, ahalik eta gehien pentsatu, jakin,... behar zuten.  Ondorioa: arrazoitzeko ohitura handia, argudiaketa, logosa. o Beste herriekiko harremanak: Merkatariak zirenez, beste kultura batzuk ezagutzen zituzten eta beraien ohiturak, arauak,... norberarenekin alderatu.  Ondorioa: Erlatibismoa, mundua bizitzeko modu bakarra ez egia absoluturik ez. o Pentsamendu abstraktua: Pentsamendua garatzeko beharra zegoenez, neurriak, kantitateak,...definitu zituzten (txanponak, egutegia,..)  Ondorioa: Astronnomiaren, matematikaren,idazker-zientifikoaren... sorrera.

SARRERA: arazoa azaldu eta tesia GARAPENA: argudioa Contrargudio Ondorioa

Mitotik logosera aldera asko mitoa: galderen arantzuna kondairak, historiak, irudimenetik habiatuta gizakiendako mundua da kaos bat, anabasa bat - ez dago orden bat, ez dakite eguna gero gaua gero eguna gero gaua gertatuko dena; eurak pentsatzen dute hau guztia jainkoek esaten dutelako gertatzen dela - honi pentsaera aurrezientifikoa (akritikoa, ARBITARIOA) deitzen zaio. gauzak ez dira gertatzen gertatu egin behar direlako, jainko batek agintzen duelako. Grezian gizaki batzuk moskeatzen, oker gabiltzala pentsatzen hasten dira. Gertatutatzen denak ARRAZOI bat izan behar du. Egia bilatzen hasten dira, erregularitateak (unibertsoa ez dela kaos bat, gauzak ez direla modu arbitrarioan gertatzen.) azaldu, irudimenak alde batera utziz. Eurak ordena bilatu nahi dute, eta orden hori hauendako kosmosa (kaosa ez, kosmosa bai) da. Mundua ordenatzeko eta egia edo erregularitate hori topatzeko gizakiak bi ahalmen ditu: zentzumenak eta beste alde batetik arrazoia. Zentzumenek gauzen itxurari buruzko informazioa hematen digu, nolakoak diren gauzak (gorriak, txuriak, haundiak, txikiak, estuak, zabalak..) gauzak anitzak eta aldakorrak (ni txiki jaio naiz baina handitu egin naz, eta gizendu eta gero argaldu…) dira. arrazoiak itxura diferente horiek batu egiten ditu eta gainera iraunkortasun bat ematen digu. Gauzak zer diren __ Ordena eta erregularitatea zentzumenen bitartez ulertzen hasi ziren. Gauzak erlazionatzen hasi ziren (sugea eta txoria, nahiz eta itxura desberdina eduki biak animaliak dira) Arrazonatzen hasten dira- Dedukzioa (arrazonatzeko lehen modua) Arrazonatzeko modu desberdina, Dedukzioa eta induzkzioa DEDUKZIOA: premisa orokor batetik abiatzen da eta ondorioa partikularra da. (premisa orkorra egia bada ondorio partikularra egia izanfo da) Filosofoak 1A-ko ikasle guztiak euskalduna (premisa orokorra) 1A-ko miren zelakoa da? Beraz miren euskalduna da (ondorio partikularra) INDUKZIOA: dedukzioaren kontrakoa, banan banan aztertzen dira premisa partikular guztiak eta azkenik ondorio orokor bat ateratzen da Maria euskalduna da (premisa partikularra) Josu euskalduna da (premisa partikularra) Asier euskalduna da (premisa partikularra) Irati euskalduna da (premisa partikularra) …. 1A-ko gelakide guztiak euskaldunak dira (ondorio orokorra)


Parmenides va en contra de eraklito Eraklito dice que las cosas canbian constantemente y parmenides que todo es irauncorra y que no tiene aldaketas. Empedokles y anarsagoras Empedocles dice que las cosas estan creadas por muchas cosas, anarzagoras va alde de parmenides, que las cosas ni se crean ni se destruyen y que tienen aldaketas y tambien dice que es imposible que toda las cosas esten creadas por 4 elementos, que tienen que aber mas.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.