Nasrudin osoa

Page 1


Gaur eguzkia dago. Nasrudin gustura dago tapiz gainean eserita. Hor dago, palmondoaren itzalean, gamelu esnea hartzen.


Aita agertu da: Nasrudin, zoaz bizkor astoaren bila, azokara goaz eta. Bai, aita, oraintxe bertan. Nasrudin gamelu esnea amaitu ondoren korrika doa aitaren esana betetzera.


Nasrudinek aitari laguntzen dio datilez betetako saski handi bat astoaren gainean jartzen.


Aita, asto gainean eseri da eta Nasrudin atzetik doa buztanari helduta. Nasrudin oinutsik doa babutxak ez zikintzeko.


Bidean, bisir batekin egin dute topo. Bisirrak horrela esan zien lagunei: Baina, ikusten duzue? Aita oso eroso asto gainean eta ume koitadua oinez nekatuta! Orduan Nasrudinek lotsatuta esan zion aitari: Aita, nekatuta nago eta etxera joan nahi dut, horrela inork ez digu burla egingo. Ondo da, seme. Egin egokien deritzozuna.


Aste bete pasa ondoren, Nasrudin dabil ile-apaintzaile lanetan. Aita dator: Lan handia egin duzu,seme. Oso abila zara. Orain zoaz astoaren bila, azokara joateko.


Nasrudin astoarekin dator. Aita, orkatilla bihurritu zait! Noiz, baina? Orain, patiotik hona nentorrela. Nasrudin lurrera begira dago, aitak bere aurpegi gorria ez ikusteko.


Aitari barregura etorri zaio. Beno, seme, orkatilla txarto baduzu, hobe da zu asto gainean joatea. Nasrudin oso pozik esertzen da astoaren bizkarrean. “Orain inor ez da gutaz burlatuko�


Bidean emakume zahar batzuekin topo egiten dute. Ez sinestekoa! Umea eroso-eroso asto gainean, eta aita gaixoa oinez!


Aitak es die kasurik egiten, baina Nasrudin minduta dago. Aita, etxera joan behar dut. Uste dut ardien hesia irekita utzi dudala. Aitak maitasunez begiratzen dio: Ondo da, seme. Egin egokien deritzozuna.


Handik egun batzuetara, Nasrudin patioan dago oiloak harrapatzeko nahian. Azkenean guztiak harrapatu ditu eta kaiola batean sartu ditu. Orain, oiloak azokara eramango ditut aitarekin.


Aita, hemen dituzu oiloak. Oso ondo, seme. Zoaz astoaren bila azokara joateko. Bai, aita. Baina oso nekagarria da bidea. Hobe da biok asto gainean joatea.


Hor doa astoa azokara, oiloak, oilarra, mutikoa eta aita bizkarrean emanda.


Plazan, gizon zahar batzuk, astoa hain kargaturik ikusita, horrela esan zuten: Hori da basakeria! Asto gaixoa, horrela tratatzea ere...!


Aitak ez die kasurik egin, baina Nasrudin oso nahigabetuta dago. Aita, inurriak ditut bizkarrean, etxera joan behar dut. Arraroa da, baina egin egokien deritzozuna, seme.


Hurrengo astean fruta saltzera joan behar dute. Nasrudinek ideia bat du azokara joateko arazorik gabe. Aita, astoa nekatuta dago. Hobe da guk pisu gehiena eramatea eta astoak bakarrik poltsa txiki bat. Aitak irribarrez erantzuten dio semeari: Hala nahi baduzu...


Bidean haur batzuk daude eta haien ondoan pasatzean barrez hasten dira: Horiek bai leloak. Zakuak asto gainean eman beharrean, haiek eramaten dituzte! Nasrudin etsita dago eta etxera doa korrika.


Egun batzuk ondoren berriro doaz azokara. Aita, badakit zer egin inor gutaz ez burlatzeko: Guk eramango dugu astoa bizkar gainean.


Aita barrezka hasten da. Burua galdu duzu, seme! Ez, nik bakarrik jendeari kasu egin nahi diot. Baina beti ezin diozu kasua egin jendeari. Askotan jendeak burlatzeko gogoa besterik ez du. Eta zer egin behar dut? Zuk erabaki behar duzu: Esaten dizutena zentzuduna bada; orduan kasu egin, baina zentzugabea bada; kasurik ez.


Ulertu dut, aita. Ez dut besteen iritzien beldur izan behar. Zoriontsu egiten nau, hain seme jakintsua izateak. Harro nago zutaz, Nasrudin.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.