Nº 13 Boletín escolar

Page 1

Eskolako Aldizkaria Nafarroako Ingurumen Hezkuntzako ekipamenduei buruzko argibideak 13. zk. • 2008/09ko Udazkena/negua

Aurkezpena 2008/09ko udazken/neguko eskola-kanpaina dela eta, berriro ere zuengana jotzen dugu. Inoiz edo behin bisitaren bat egindakook badakizue gutxi-gorabehera zer eskaintzen ahal dizuegun Nafarroako Ingurumen Hezkuntzako Ekipamenduatik. Dena den, aurreraxeago errepaso txiki bat eginen dugu, ekipamendu bakoitzeko eskaintza zein den oroitarazteko. Behin ere bisitatzera etorri ez zaretenontzat, aldizkaritxo honek balioko dizue, seguru aski, ekipamendu hauek ingurumen hezkuntzaren arloan eskaintzen dizkizuen jarduerak ezagutzen hasteko. Batzuek eta besteek nahikoa argibide izanen duzue bisitatzera etortzen diren eskola-taldeentzako prestatutako eskaintza berrien eta epe laburrera prestatuko ditugun eskaintzen gainean.

Aurkibidea

Ikasleak Irunberriko arroila bisitaldian

1 Ekipamenduak zer diren eta zer egiten duten 2 • Ingurumen Hezkuntzako Ekipamenduak 6 bisitatzeko hitzordua nola hartu . 7 • Albisteak eta berriak . . • B aliabideak . . . 10 • D irektorioa . . . 12 • Aurkezpena . . . • Nafarroako Ingurumen Hezkuntzako


Ingurumen Hezkuntzako Ekipamenduak zer diren eta zer egiten duten Otsagabia ko Naturaren Interpretazio Zentroa Baliabide interaktiboen bitartez Zaraitzuko Ibarraren informazio orokorra ematen da jakitera, baina bereziki, urtaroz urtaro, Iratiko oihana aipatzen da (Europan ongien kontserbatutako izei-pagadietako bat). Ikasleak ibar honetako alderdi guztiak ezagutzen ahal ditu, eskura baitauzka panelak, maketak (Nafarroako Pirinioak), ikus-entzunezko bat, joko interaktiboak, lanabes tradizionalen erakusketa bat, eta, horietaz gainera, monitoreek antolatzen dituzten jarduera eta jokoak. Eskualde honetan bizi diren hainbat espezieren deskripzioak ere badaude. Espezie horietako asko galzorian daude. Hitzordua telefono bidez hartzerakoan aukeratzen ahal da nolako bisitaldia egin. Nolanahi ere, Erronkarin eta Bertizen bezala, bisitaldia probetxugarriagoa da Zatoz Zaraitzu ezagutzera izeneko hezkuntza materialaren laguntzarekin egiten bada. Material hori 8-12 urteko neska-mutikoei dago zuzendua. Halaber, badago izenburu bereko beste material bat, 13 eta 16 urte arteko neska-mutilentzat. Beste hezkuntza proposamen batzuk Ingurumen Departamentuko Oihanak izeneko unitate didaktikoan aurkituko dituzue. Bisita mota honek hiru ordu edo hiru eta erdi iraunen du; izan ere, Naturaren Interpretazio

Ingurumenaren aldeko Eguna ospatzen, Otsagabian

Zentrora egiten den bisitalditik aparte, NIZeko monitoreek gidatutako ibilaldiak egiten dira (herrian berean edo Muskildako baselizara autobusez igo eta oinez jaitsiz, adina kontuan hartuta). Bisitaldia doan da, eta erakundeak berak jartzen ditu material didaktikoak eta monitoreak. NIZa Otsagabian berean dago, Itzaltzuko errepidean, z.g. oit.ochagavia@cfnavarra.es ( 948 890 680 Zuen bisitaldirako hitzordua hartzea gomendatzen dizuegu, bisitaldiak probetxuzkoak izateko modu bakarra baita.

Erronkari ko Naturaren Interpretazio Zentroa Zentroak Erronkariko ibar piriniar osoko gaiak jorratzen ditu, gizartearen, kulturaren eta naturaren aldetik, baina bereziki Erronkari garaikoak (Larra-Belagoa), Nafarroako Foru Komunitatean paisai unitate paregabea baita. Ikasleak ibar honetako alderdi guztiak ezagutzen ahal ditu, eskura baitauzka panelak, maketak (Pirinioetako harrapariak, benetako tamainan), ikus-entzunezko bat, joko interaktiboak, eta, horietaz gainera, monitoreek antolatzen dituzten jarduera eta jokoak. Eskualde honetan bizi diren hainbat espezieren deskripzioak ere badaude. Espezie horietako asko galzorian daude. Hitzordua telefono bidez hartzerakoan aukeratzen ahal da nolako bisitaldia egin. Nolanahi ere, Erronkarin eta Bertizen bezala, bisitaldiari probetxu handiagoa ateratzen ahal zaio Zatoz Erronkari ezagutzera izeneko hez-

2 • Eskolako aldizkaria

Tengmalm hontza

kuntzamaterialaren laguntzarekin egiten bada. Material hori 8-12 urteko neska-mutikoei dago zuzendua.. DBHko ikasleentzat ere badira hezkuntza proposame-


nak Ingurumen Departamentuko Oihanak izeneko unitate didaktikoan. Bisita mota honek hiru ordu edo hiru eta erdi iraunen du; izan ere, Naturaren Interpretazio Zentrora egiten den bisitalditik aparte, NIZeko monitoreek gidatutako ibilaldiak egiten dira (herrian berean edo inguruan, adina kontuan hartuta). Bisitaldia doan da, eta erakundeak berak jartzen ditu material didaktikoak eta monitoreak. NIZa Erronkariko udalerrian dago (Nafarroako Pirinioetan). ( 948 475 317 oit.roncal@cfnavarra.es

Ikasleaak Erronkariko NIZan

Zuen bisitaldirako hitzordua hartzea gomendatzen dizuegu, bisitaldiak probetxuzkoak izateko modu bakarra baita.

P i t i l l a s k o e t a V i a n a ko Hegaztien Behatokiak Hegaztien Behatokiak jendeari argibideak emateko eta ingurumen hezkuntzarako azpiegiturak dira. Babestutako hezeguneetatik gertu daude. Material optikoa daukate (teleskopioak eta prismatikoak) ekosistema horietako faunari behatzeko. Fauna hori hobeki ezagutu nahi dutenentzat ibilbide batzuk antolatzen dira, kanpoko aldetik, monitore espezializatuek lagunduta; horrela, bertako paisaia eta flora hobeki ezagutzeko parada izanen dute. • Bisitaldi arruntak 3 ordu irauten du (irakasleekin adostuta). Ikasle taldeak goizetan hartzen dira, 10:00etatik 14:00ak arte. • Komeni da aldez aurretik jakitea nola dagoen Aintzira (uraren altuera).. • Taldekideak gehienez ere 50 izanen dira. • Leku hori ez da gomendagarria Haur Hezkuntzarako (hegaztiak soilik ikusten baitira aparatu optikoen bidez, eta adin horretako neska-mutikoentzat zailak dira erabiltzeko). • El Bordón Hegaztien Behatokian bisitaldia egin daiteke bai gazteleraz, bai euskaraz. Pitillaskoan, bisitaldia soilik gazteleraz egiten da. El Bordón Hegaztien Behatokiak aukera ematen du Vianako hirigunera bisitaldi gidatu bat egiteko. Galdetu prezioak eta ordutegiak: ( 948 446 302 Pitillasen Erriberriko Errege Jauregia bisitatzeko aukera dago (( 948 740 035) edo Oliva Monasterioa bisitatzekoa (( 948 725 006). Natur Erreserba bat bisitatzen da; beraz, txukun ibili behar da:: • Beti ere, behatokiko langileekin hitz egin. Gidaririk gabe ez dago bisita egiterik. • Isilik ibili eta ez egin oihurik eta asotsik. • Aintzirara ez bota harririk edo beste gauzarik. • Aintzira inguratzen duen hesira ez hurbildu.

Ikasleak Las Cañas Urtegian (Biana), uretako faunari so

Bisitaldia doan da, eta erakundeak berak jartzen ditu material didaktikoak eta monitoreak. Pitillasko Hegaztien Behatokia herritik 3 kilometrotara dago, Santacarako errepidetik hartuta (hartu ezkerretara, egoera oneko pista batetik sartuta). ( 619 463 450

El Bordón Hegaztien Behatokia Las Cañas Aintziran dago, Vianako hirigunetik bi kilometro ingurura, Logroñoko norabidean (errepidean hartu ezkerretara, bide bat dago han). Era berean, Iruñetik Mendabiara eta Logroñora doan errepidetik ere irits daiteke, ondoren Vianako norabidea hartzeko (hala eginez gero, bidegurutzea eskuinetara dago). Aintzirako sarrera adierazten duten seinaleak daude. ( 696 830 898 (Utzi mezua) Zuen bisitaldirako hitzordua hartzea gomendatzen dizuegu, bisitaldiak probetxuzkoak izateko modu bakarra baita.

Eskolako aldizkaria • 3


Bertiz ko Jaurerria Natur Parkea Parkean eskaintzen den hezkuntza jardueraren bidez ikasleak Babestutako Naturgune honetara eta bere ingurunera (Kantauri aldeko ibarrak) hurbildu nahi dira, eta bertako ezaugarri fisiko, biologiko, sozial eta kultural nagusiak erakusteko, hemengo balore guztiak ezagutzeko aukera izan dezaten. Hezkuntza baliabideen artean Bertizko Jaurerria Natur Parkeak honako hauek ditu: Naturaren Interpretazio Zentroa, Bertizko lurraldea irudikatzen duen maketa, ikus-entzunezkoen gelak, erakusketa ibiltariak Jauregian, Lorategi historikoa, jolasteko zelaiak eta josteta guneak, eta 2.000 ha baino gehiagoko basoa. Bertizko hezkuntza programa aldian behin ebaluatu eta hainbat aldaketa nahiz proposamen eransten zaizkio, eskari eta egoera berriei erantzuna emateko. 2 ordu irauten duen Parkean barnako hezkuntza eskaintzaz gain –honetan monitoreek taldea gidatzen dute proposatutako jarduera ezberdinen garapenean–, aukera dago bi hezkuntza programa berri egiteko, hurrengo atalean azaltzen direnak.

Ikasleak Bertizko Parkean

Parkea Oieregi-Bertizarana udalerrian dago, Iruñetik iparraldera 52 kilometrotara. cinberti@cfnavarra.es ( 948 592 421 Zuen bisitaldirako hitzordua hartzea gomendatzen dizuegu, bisitaldiak probetxuzkoak izateko modu bakarra baita.

Irunberri Arroiletako Interpretazio Zentroa Zentroaren eginkizuna da arroilek eta beren lurraldeek naturaren aldetik dituzten balioak ezagutu eta zabaltzea (eraketa, landaredia, animaliak). Arroilak edo mendi zintzurrak Agoitz eta Irunberriko aurrepirinioetako arroan daude. Bada, eskualde horretako lurraldearen erabilera, historia eta kultura erakusten dira. Horretarako, era askotariko baliabide didaktikoak ditu (erakusketak, lurraldearen maketa, arroila bateko giroa birsortu da, horma-irudiak, ikus-entzunezkoa, Irunberriko arroilako faunaren irudiak zuzenean transmititzen dituen telekamera, eta abar). Zentroak 2 bisita mota eskaintzen ditu. • 1. bisita mota Interpretazio Zentroan. Iraupena, gutxi gorabehera: 1:15 ordu. Hona lantzen diren edukiak: Kareharriaren eta arroilen eraketa, arroilen garrantzia: naturgune babestuak. Harkaitzetako hegaztiak, oro har. Zehazki, sai arrearen ohiturak eta ezaugarriak. Gizakiaren eraginez arroan sortu den paisaia, arroiletako harkaitzekin alderatuta. Informazio hori guztia ageri da gorago aipatu ditugun zentroaren baliabideetan. • 2. bisita mota Irunberriko Interpretazio Zentroa eta Arroila.

4 • Eskolako aldizkaria

Ikasleak Irunberriko arroilan

Iraupena, gutxi gorabehera: 3:30 ordu. Zentroan lantzen dira 1. bisita motan azaldutako edukiak. Arroilan gai hauek lantzen dira: Arroila, naturgune babestua, Erreserba Naturala. Nafarroa mediterranearraren landaredia, gizakiak eraldatutako paisaia eta berezko paisaia. Irati trena. Eduki horien osagarri, behaketak egiten dira hegaztiak ikusteko: harkaitzetan nola dauden pausatuak, habiak. Horretarako, prismatikoak eta teleskopioa erabiltzen dira. Bi bisitak euskaraz nahiz gazteleraz egin daitezke. Zentroa Irunberrin bertan dago. Helbidea: Plaza Nagusia, z/g. cinlumbi@cfnavarra.es ( 948 880 874 Zuen bisitaldirako hitzordua hartzea gomendatzen dizuegu, bisitaldiak probetxuzkoak izateko modu bakarra baita.


Urbasa eta Andia Natur Parkea Urbasa-Andia Natur Parkea Nafarroako mendebaldean dago. Urbasa eta Andiak, parkea osatzen duten altuera ertaineko mendiek, bi zonalde bioklimatikoren (atlantikoaren eta mediterraneokoaren) arteko hesi geografikoa osatzen dute. Urbasa-Andia Natur Parkea balio geologiko, biologiko, ekologiko, paisajistiko, arkeologiko eta soziokultural handiak dituen naturgunea da. Balio multzo handi hori ikusita, Nafarroako Gobernuak lurralde horiek natur parke izendatu zituen, beraien kontserbazioa bermatzeko eta hori erabilera tradizionalak mantentzearekin eta naturaz gozatzetik eratorritako erabilera berriekin bateragarria izan zedin. Parkeak jendeari bere balioen berri emateko zerbitzu eta ekipamenduak ditu. • Informazio Zentroa. Bisitariari Urbasa eta Andiako balio paisajistiko, ekologiko, historiko eta kulturaletako batzuk erakusteko. Horrez gain, aparteko paraje horiek zaindu eta mantentzeko oinarrizko arau eta gomendio batzuk ere gogorarazten dira. • Interpretazio Eremua. Bertan, Urbasak izan ohi zituen erabileren elementu adierazgarrietako bi aurkituko ditu bisitariak: artzain txabola –Seberinoren borda– eta txondorraren erreprodukzioa. Seberinoren bordara joaten den bisitariak Urbasako artzainen bizitzaren nolakotasunak hurbilagotik ikusiko ditu. Urbasa eta Andia mendiek antzina izan ohi zituzten erabileren beste elementu adierazgarri bat ezagutzeko aukera ematen du txondorren kopiak.

Lehen hezkuntza ikasleak Urbasako NIZan

• Hiru bidexka sarea: "Iturriena", "Artzainena" eta "Mendizaleena". Ez dago eskola bisita eredu finkorik; taldearen interesen arabera eta taldeak daukan denboraren arabera, parkeak eskaintzen dituen ibilbideetakoren batekin konbina daiteke Informazio Zentrorako bisita. Zentrora egiten den bisitan parkearen edukiari buruzko informazioa eskuratzen dute ikasleek. Ekosistema desberdinetan barna ibilbideak egiteak bertako flora eta fauna espezieak identifikatzeko aukera ematen du. Bi jarduerok antolatzaileek taldeari ematen dizkioten fitxa didaktikoak biltzen dituzte. Ikasle taldeen bisitak posta elektronikoz bakar-bakarrik ados daitezke: gestcin@gavrn.com . Bisita aurretik adostea gomendatzen dizuegu, soilik horrela bermatu ahal izango baitugu heziketaren aldetik ongi aprobetxatuko direla.

Orgi ko hariztiko Aisiarako Natur Eremua Orgiko basoa Iberiar Penintsulan zeuden lautadako harizti istiltsuetatik azkenetakoa da. 1996. urtean Lizasoko Kontzejuaren mendi hau Aisiarako Natur Eremu izendatu zen eta Kontzejuak kudeatzen du Nafarroako Gobernuarekin hitzarmen baten bidez; hitzarmen hau urtero berritzen da. Baso honeta nabarmentzen dira ehunka urteko haritz haundiak eta bertako animalia eta landareen bioaniztasuna. Guneak elbarrientzako egokitua dauden ibilbideak ditu eta baita informaziopanelak, komunak, iturria eta informazio-etxola ere. Orgin 10 urte baino gehiago daramatzagu ikasle taldeei harrera egiten. Bisitek ordu bat edo bi ordu arteko iraupena dute (adinen araberakoa). Denbora tarte horretan aktibitateak, jokoak eta inguru naturalaren behaketa lantzen dira horretan adituak diren begiraleekin. Lantzen diren gaiak hauek dira besteak beste: basoaren ekosistema, bertako animaliak eta landaredia, bere historioa eta erabilera tradizionalak. Horretaz gain, eta ikastorduetan lantzen den temarioaren ara-

Ikasleak Orgiko Basoan

bera, aldez aurretik bisita prestatzeko aukera ematen dugu. Adin guztiekin lan egiten dugu (haur-hezkuntza barne) eta bisitak bai euskeraz bai erderaz egin daitezke. Beharrezkoa da data eta ordua aldez aurretik eskatzea: ( 948 305 300 - 620 955 454 Bisita gidatuak euro bat balio du ikasle bakoitzeko, material didaktikoa barne. Orgi Lizason dago, Ultzama bailaran, Iruñetik iparralderantz 25 kilometrotara (N-121-A, Ostiztira Frantziara). Sarrera NA-411 errepide 19. Km-en dago.

Eskolako aldizkaria • 5


Ingurumen Hezkuntzako Ekipamenduak bisitatzeko hitzordua nola hartu • Kontuan hartu beharrekoak

Zuhaitz Eguna Irunberrin

• Noiz? Orain hasten den udazken/neguko kanpainarako hitzartu beharko duzue, lehentasunezko, irailako 15etik 30era bitarte, goizeko 10:00etatik 13:30etara, asteartetik ostiralera.

• Interpretazio Zentroetan gehienez ere 60 laguneko taldeak onartuko dira, eta Behatokietan 50ekoak. • Gehienetan taldea bitan banatzen da eta, txandaka, batzuk kanpotik ibilaldi bat egiten duten bitartean (irakasleekin adostu beharrekoa), beste batzuek instalazioetara egiten dute bisita.. • Zentro eta Behatokietako jarduera "arruntak" hiru bat ordu irauten du, baina denbora hori luzatu nahiz laburtu egiten ahal da, talde bakoitzaren beharren arabera. • Eskola taldeak hartzeko ordutegia kontsultatu behar da. • 25 lagun baino gehiagoko taldeentzat bi gidari espezializatu ditugu. • Bisitaldiak gaztelaniaz nahiz euskaraz izan daitezke (kontsultatu).

• Nola? Bisitaldia hitzartu nahi duten taldeek egiten ahal dute Ekipamendu bakoitzean edo buletin honen bukaerako direktorioan adierazitako telefonoetako baten bidez. Monitoreak hitzorduak ematen ditu deien hurrenkeraren arabera eta, aldi berean, bisitaldiaren modalitatea zehazten da..

• Zerbait ordaindu behar dut? Ikastetxeek Interpretazio Zentroetara eta Hegaztien Behatokietara eginiko bisitak dohainik dira. Gainerako ekipamenduetan, begiratu baldintzak.

6 • Eskolako aldizkaria

Irunberriko arroila. Hegazti behaketa


Albisteak eta berriak Ingurumen Heziketako Ekipamenduetarako Eskola Bisitak Nafarroako Kutxako Gizarte Fondoetara Bideratutako Proiektu gisa hautatu dira, "Zeuk aukeratzen duzu, zeuk erabakitzen duzu" Programaren barruan Nafarroako naturguneetara egiten diren eskola bisitak, eskola aldizkariaren bidez sustatzen direnak, hautatu dituzte berriro, 2007an bezala, alegia, Nafarroako Kutxako bezeroei erakundearen gizarte fondoen helburu gisa eskaintzeko 2008. urterako, "Zeuk aukeratzen duzu, zeuk erabakitzen duzu" programaren barruan. Bezeroek bozkatu behar dituzte eskola bisita horiek, gaineko proiektuekin gertatzen den bezala. Hau da, Nafarroako Kutxako bezeroen botoek zehazten dute proiektu bakoitzak jaso duen dirulaguntzaren zenbatekoa. Dirulaguntza bidez lortutako fondoek eskainitako jarduerek doanekoak izaten jarraitzeko aukera ematen digute Nafarroako naturguneetarako eskola bisiten pro-

gramaren sustatzaileoi. Horrela, ikasle gehiagori luzatzen ahal zaizkie jarduerak, jardueren hedapena handituz, batetik, eta, bestetik, Nafarroako kultur ondarearen gaineko balioak eta ezagutzak gure ikasleen artean hedatuz. Eskola aldizkaria jasotzen duten Nafarroako Kutxako bezeroei botoa proiektu honi eman diezaiotela eskatzea, horixe da ohar honen helburua. Proiektuaren kodea 10537 da, eta bi bide duzu bozketa egiteko: clavenet bidez edo Nafarroako Kutxako bulegoetan.

Arroiletako Interpretazio Zentroa Tupi: Sai arre a , ikus-entzunezko material berria sai arrearen inguruan Zentroan dagoeneko eskuragarri dago "Tupi: Sai arrea" DVD didaktikoa; bertan, kamerak hartutako irudien eta 3D ani"Tupi sai arrea" DVDa mazioen bidez, Tupiren istorioa biltzen da. Tupi Irunberriko arroilan bizi den sai arre txita da.

Urrutitik... eta zuzenean Kanpaina hontan, Irunberriko Arroilan jarritako bideo-kamera bat egonen da jendearen eskura Irunberriko Interpretazio Zentroan. Zentroa eta arroila artean 2,5 km daude. Kamera horren bidez, Zentrotik beretik arroilako eta hartan bizi diren bizidunen irudiak ikusiko dira, habietara zuzendu daitekeelako.

Pitillasko eta Vianako Hegaztien Behatokiak Ikasturterako, Las Cañas Urtegiko El Bordón hegazti behatokiak hezkuntzako material berriak izanen ditu. Hainbat proposamen didaktiko dira, Urtegia bisitatzeko gogoa duten ikastetxe guztien eskura jartzeko. Bi eskaintza dira: 1) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikasleei zuzendutako materiala da, eta, funtsean, garapen iraunkorraren ideia adierazi nahi zaie. 2) Lehen Hezkuntzarako materiala (2. eta 3. zikloa), bisitan Las Cañas Urtegiko Erreserba Naturala ezagutzeko asmoz, baina urte barreneko aldaera guztiak aurreikusita (paisaiak, espezieak...)...

Hitz batez, ingurumen hezkuntzaren baitan landu nahi da material hau. Izan ere, arazoak konpontzeko tresna eraginkorra dela uste dugu, eta oinarritzat hartzen ditu gertaerak ezagutzea eta baloratzea, eta horrek ingurumena errespetatzeko eta zaintzeko jarrerak sortzen ditu. Jarrera horiek sentsibilizazio eta konpromiso handiagoa ekartzen dute, ez bakarrik berez "oso ederrak" diren inguruetan, baita eskola komunitatearen eguneroko inguruan ere. www.navarra.es/appsext/EducacionAmbiental/index.html

Urbasa-Andiako parkeak, eta Bertizko Jaurerria Natur Parkeak web orriak http://www.urbasaparkea.es/

http://www.bertizparkea.es/

Eskolako aldizkaria • 7


Bertizko Jaurerria Naturaren Parkea Bi heziketa programa berri datorren ikasturterako 2008ko urritik hasita, Bertizko Jaurerriaren Parkeko erabilera publikoaren taldetik bi heziketa programa berri abiaraziko ditugu, eskola taldeei zuzendutakoak: Heziketa Programa Baso-Mintegirako eta Lorategi Botanikorako 6-12 urte bitarteko ikasleei zuzendutako programa berri honen nahia da baso-mintegi baten funtzionamendua erakustea basoen garapen iraunkorrak eskatzen dituen ekintzen eredu gisa, baso-berritzeari dagokionez, hala nola landatze prozesua azaltzeko baliatzea. Parkerako bisitak 4 orduko iraupena du (10:00etatik 14:00etara). Bisitaldian monitoreekin batera zenbait jarduera egiten dira basomintegian, lorategi botanikoan eta Bertizko basoan. Gehienez, 60 ikasle onartzen dira egunean.

Bertizko lorategi botanikoa

Heziketa Programa Zabala Etxea Aterperako Programa bi egunetan (gaua barne) garatzen da. Atari zabaleko heziketa jarduerak egiten dira haietan, parkeko begiraleek bideratutakoak eta jasotzaileen adin eta heziketa mailara egokitutakoak. Parkeko langileek antolatutako jarduera horietaz gain, irakasleek bestelako aisialdiko jarduerak egiteko beharrezko aholkularitza ere ematen da, parkeak eskaintzen dituen baliabide eta ekipamenduak aprobetxatze aldera. Programa hau esklusiboki zuzenduta dago Zabala Etxea Gazte Aterpea bisitatzen duten 3-8 urte bitarteko eskola taldeei. Bertiz. Zabala Etxea

NIZaren irekitze berria Abuztuan Naturaren Interpretazio Zentroa ireki zen berriz ere, guztiz berriturik. Bere helburua ba Bertizera etorritako bisitaria informatzea eta orientatzea, bertako baliabide natural eta kulturalen ezagutza eta gozamen hobea eskainiz. Lehen solairuan, haize-arrosa batek orientazioa eskaintzen dio bisitariari, basoan barnako bisita egin dezan. Jarraian, bisitariak Nafarroan dauden paisaien, koloreen eta giroen aniztasuna topatuko du eta babestutako naturguneak zein hauek babesteko baliatzen diren tresnak ezagutuko ditu. Pixkana-pixkana, Bertizko Natur Parkearekin harremanean hasiko da, eta basoan bizi eta honen ezaugarri diren espezie zenbait ezagutuko ditu. Geroxeago, Parkeak mendeetan zehar izan dituen historia eta kudeaketa erakusgai duten panelak daude. Lehenbiziko solairua, Bertizen dauden garrantzi handiko hiru elementuren ingurukoa da: ura, lurzorua eta basoa, eta bukatzeko, gure basoan egiten den kudeaketa erakusten da: Kudeaketa Integrala.

8 • Eskolako aldizkaria

Bertizko NIZ berria. Beheko solairua

Bisitaldiari akabera emateko, ikus-entzunezkoa irudi eta soinu ikuskizun bikaina da, bisitaria urteko 4 urtaroetan barna eramaten duena, haietan landareek eta animaliek izaten dituzten aldaketak ezagutu eta goza ditzan. Basoan egindako kudeaketa eta Bertiz posible egiten duten pertsonen lana ezagutarazten dituen ikus-entzunezkoa da.


Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroa Eskaintza berria Belaguako Pagomaltan (Mata de Haya) Hastear dagoen ikasturte honetaeta flora, giza erabilerak. rako, eta gure ohiko eskaintzaren Erronkari, sekretuen lekua osagarri gisa, Pagomaltako (Mata Gure eskaintza betetzeko, hona de Haya) izeidi-pagadi txikiak gorhemen jarduera: joko bat da detzen dituen "natur altxorrak" izenburua duena. Neska-mutikoaurkitzeko abenturan parte harak ikertzaile moduan arituko tzeko gonbidatzen diegu ikasleei. dira, Erronkari Ibarreko historiaUdazkenean dago erakargarrien ren hainbat ataletara hurbiltzetokia, eta, hartara, hara joaten diko. Horrek aukera emanen die renek bertako fauna eta flora ezakarriketan ibili eta herriak duen gutzeko aukera izaten dute, baita kultur eta natur ondarea ezagusasoiko fruitu eta onddoak ere. tzeko, ludikoan eta jostagarrian. Ikasleak Erronkari ibarrean Bisitak ordu eta erdiko iraupena Nahi izanez gero, Erronkariko NIZ du, eta natur ingurunea behatu eta ezagutzea helburu bisitatzen ahal da, horretarako propio egina dagoen bisita duten joko eta dinamikak egiten dira denbora horretan. motaren bidez. Iraupena: 1:30 ordu inguru. Taldea: 50 Begirale espezializatuekin batera arituko dira taldeak, eta lagun. Informazioa eta harremanetan hartzeko bidea: ondoko gaiak jorratuko dira: basoaren ekosistema, fauna ( 948 475 256 oit.roncal@cfnavarra.es

Sorogaingo Aldude Mendiaren Informazio Zentroa Erabilera publikorako ekipamendu eta zerbitzu berriak Sorogaingo aterpearen inguruan (Erroibar) ekipamendu eta zerbitzu berriak prestatu dira, bai hala nahi duen jendeak, bai ikasleek erabil ditzaten: Zainketa Bereziko Eremuaren inguruko Informazio Zentro bat eta bide ugari; gainera, informatzeko eskuorri bat argitaratu da. Aldude mendiko Zainketa Bereziko Eremuan dauden ekipamendu eta balioak ezagutu nahi badira, lehenik bisitatu beharreko tokia da. Zentro honen barnea gune zenbaitetan banatuta dago: informazio panelak, bertako artisauproduktuen erakusketa eta saltokia, hala nola bertako balio natural, sozial eta kulturalekin zerikusia duen dokumentazioa kontsultatzeko gune bat. Baita ere, Natura 2000 Sarearen inguruan. Zentroaren ordutegia urteko garaiaren arabera aldatzen da (orain 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara). Bisita modu librean eginen da eta doakoa da. Kontsulta daiteke: ( 948 392 025

ura eta ikatza. Informazio Zentroaren inguruan beste ibilbide bat dago, zuhaitz zaharrek izaki anitzendako bizi Sorogaingo Aldude mendiaren Informazio Zentroa iturri gisa duten balioa ezagutarazten laguntzen duena, eta halaber larreen balioak. Informazio Gunean bertan hirugarren ibilbide bat hasten da, 8,5 Km-koa. Aztakarri gainera igotzen den bidean barna doa eta Sorogaingo eremu megalitikoko monumentu batzuk ikusteko parada eskaintzen du.

Ibilaldi errazak

24 ohatze ditu, sei logelatan banatuta. Taberna-jatetxea dago. Bi jantoki ditu eta bertan gosariak, hamarretakoak, bazkariak, askariak eta afariak ematen dira. Kalefakzioa, ur beroa eta egur-tximinia. ( 948 392 025

"Pagadia": 1,8 Km-ko ibilbidea da, pagadiaren balioak, baliabideak eta lasaitasuna gozatzekoa. Ibilaldian zehar hiru panel tematiko daude, hauen ingurukoak: pagadia,

Sorogaingo Aterpetxea

Bisitak produkzio ekologikozko instalazioetara Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua (CPAENNNPEK) arduratzen da nekazaritza eta abeltzaintza mota honen kontrol, ziurtatze eta sustatzeaz. Ingurugiro Hezkuntzaren Horniduren inguruan, badira zenbait ekoizle, CPAEN-NNPEKan elkartuak, nekazaritza eta abeltzaintza mota hau eta hauen instalazioak ezagutarazteko gogotan

daude. Ingurugiro Hezkuntzaren Horniduretarako bisita hitzartzerakoan, animatzen zaituztegu kontsulta dezazuen mota honetako ustiategiren batera bisita osagarria egiteko aukera.

Eskolako aldizkaria • 9


Otsagabiko eta Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroak Pirinioak hartzak barne. Erronkariko eta Otsagabiko NIZen hezkuntza programa berria Ingurumen eta Landa-zein Itsas-Ingurune Ministerioak abian jarri du, Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin elkarlanean, "Pirinioak hartzak barne" proiektua, hartz arrearen babesa bultzatzen duten sentiberatze jarduerak sustatzeko. Horretarako, nafar ikasleak gonbidatzen ditu programa batean aritzera. Programak egun eta erdiko iraupena du eta jarduerak gelan eta hartz-eremuan barnako ibilaldi didaktiko batean eginen dira: Zaraitzu eta Erronkari ibarrak. Interesa duten taldeek telefono bidez izena eman beharko dute Otsagabiko

Material didaktikoa. Pirinioak hartzak barne

eta Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroetan. NIZen gainerako jarduerak bezala, jarduera hau doakoa da. Antolakuntzak, monitoreez gain, material didaktikoa eta mota guztietakoa jartzen du, eta parte-hartzaileek hara joateko gastuak besterik ez dute ordaindu behar. Buletin honekin batera informazio eskuorri bat ematen da. Jarduera hauen osagarri gisa bisita daiteke, urriaren 1a eta 20a bitarte eta Erronkariko NIZan, "Hartza Pirinioetan" erakusketa. Bertan 16 panel daude, espezie honen biologia, ingurunearekiko zein gizakiarekiko harremana, bere arazoak eta abar erakusten dituztenak.

Baliabideak BALIABIDE OROKORRAK Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroa Badu Dokumentazio Zentroa eta ingurumenari nahiz ingurumen hezkuntzari buruzko liburutegi espezializatua. Halaber, badu erakusketa eremua. Aurtengo gaia hauxe da: energia eta, energia aurrezteko teknologia. Helbidea: Aita Adoain, 217 - behea. 31015 Iruña. ( 948 14 08 18 crana@crana.org

Hezkuntza materialak

• Ingurumen Hezkuntzako Koadernoak Ingurumen Departamenduak Unitate Didaktikoen bilduma argitara eman zuen. Eskura daude Nafarroako Ingurumen arloko Baliabide Zentroaren web eta hau da aukera: www.navarra.es/appsext/EducacionAmbiental/index.html

EKIPAMENDU BALIABIDEAK

BAKOITZEKO

Pitillasko Aintzirako Hegaztien Behatokia HEZKUNTZA MATERIALAK • Behatokira bisita egiteko karpeta didaktikoa: Eskura dago argitalpen inprimatuan, gazteleraz eta euskaraz (eskatu Behatokian). • Nafarroako hezeguneak: bestelako proposamenak biltzen dituen unitate didaktikoa, Pitillas eta Bianako behatokietan jarduerak egiteko. Eskura dago PDF euskarrian eta "behera kargatzeko" aukera duzue: www.navarra.es/appsext/EducacionAmbiental/index.html • Txori zezen arruntari dagokion karpeta didaktikoa, El avetoro navarro descubre sus secretos alegia. Eskura dago argitalpen inprimatuan, gazteleraz (Behatokian eskatu behar da).

Web • Ingurumen Departamentua. Zuzeneko sarbide Ingurumen web orrialdera: www.navarra.es • SITNA: Sigla horiek Nafarroako Lurralde Informaziorako Sistemari dagozkio. Orri badu sarbidea Nafarroako Kartografi Informaziorako datuen Baseetara: http://sitna.cfnavarra.es

Informazio eta Dokumentazio Zentroak Naturaren Interpretazio Zentro eta Behatoki bakoitzean bada Dokumentazio Zentro txiki bat, kontsultarako, ingurumen arloko liburuz hornitua. Ingurumen Hezkuntza Formaleko liburuak azpimarratu behar dira, gelan hainbat gai lantzeko.

10 • E s k o l a k o a l d i z k a r i a

Las Cañas Urtegiko Hegaztien Behatokia • Behatokira bisita egiteko karpeta didaktikoa: Eskura dago argitalpen inprimatuan, eskatu Behatokian. • Didaktiko Materiazko berriak Lehen eta Bigarren Ziklorako Hezkuntzako. Eskatu Behatokian. • Nafarroako hezeguneak. bestelako proposamenak biltzen dituen unitate didaktikoa, Pitillas eta Bianako Behatokietan jarduerak egiteko. Eskura dago PDF euskarrian eta "behera kargatzeko" aukera duzue: www.navarra.es/appsext/EducacionAmbiental/index.html


Otsagabiko Interpretazio Zentroa • Zatoz Zaraitzu ezagutzera. Zentroa bisitatzeko material didaktikoak, Ingurumen hezkuntzako Koadernoak bildumaren barnean. Eskura daude Lehen Hezkuntzako Bigarren Ziklorako eta Bigarren Hezkuntzako bi zikloetarako, euskaraz eta gazteleraz: www.navarra.es/appsext/EducacionAmbiental/index.html • Oihanak. Bestelako hezkuntza proposamenak biltzen dituzten material didaktikoak Zentroak lantzen duen gai bati buruz, Ingurumen hezkuntzako Koadernoak bildumaren barnean. Eskura daude Lehen Hezkuntzako Bigarren Ziklorako eta Bigarren Hezkuntzako bi zikloetarako, euskaraz eta gazteleraz: www.navarra.es/appsext/EducacionAmbiental/index.html

Bertizko Jaurerria Natur Parkea www.bertizparkea.es Naturaren Interpretazio Zentroa berritzearekin batera, material didaktikoak ere berritzen ari dira. Behin eginda, ikastetxeei hauen erabilgarritasunari zein edukiari buruzko informazioa emanen zaie. Ingurumen Hezkuntzako programen inguruko edozein informazio eskatu nahi izanez gero, Parkearekin harremanean jarri cinberti@cfnavarra.es. ( 948 592 421

Erronkariko Interpretazio Zentroa MATERIALAK

Arroilen Interpretazio Zentroa MATERIALAK • Zatoz Arroilak ezagutzera.. Zentroa bisitatzeko karpeta didaktikoa, Ingurumen hezkuntzako Koadernoak bildumaren barnean. Eskura dago Lehen Hezkuntzako bi zikloetarako, euskaraz eta gazteleraz, paperean baizik ez. Eskatu Zentroan. • Arroilak. Zentroak lantzen dituen gaiei buruz, bestelako hezkuntza proposamenak biltzen dituzten material didaktikoak, Ingurumen hezkuntzako Koadernoak bildumaren barnean. Eskura daude Lehen Hezkuntzako Bigarren Ziklorako eta Bigarren Hezkuntzako bi zikloetarako, euskaraz eta gazteleraz: www.navarra.es/appsext/EducacionAmbiental/index.html

BESTELAKO

(NIZren bidez adostu behar dira) • Arbayún Zaldiketa Zentroa (Usún). Zaldiei hurreratzeko tailerrak, zeramika tailerrak, arku-tiro tailerrak eta ibilaldiak txirrindulaz. Produktu ekologikoekin prestatutako janaria jateko aukera. Prezioak kontsultatu. • Aibar Okindegia (Oibar). Labea bisitatu (ogia nola egiten den) eta pertsona bakoitzak opiltxo bat egin. Prezioak kontsultatu. • Azpea Upelategia (Irunberri). Mahats ekologikotik sortutako ardoa ekoizten den upelategia bisitatu eta prozesuaren azalpena jaso. Mahats-bilketaren garaian bereziki haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehen zikloko taldeei bideratutako jarduera eskaintzenda. Bertan: Mahatsondoetatik zuzenean biltzen da mahatsa, dolarera eramaten da bertan zapaltzeko eta atera berri den muztioa dastatuz gosaltzen da. Upelategi ekologiko baten funtzionamendua azaltzen da. Prezioak kontsultatu. • Bordablanca. Finka Adin guztietako ikasleentzako bisita gidatuak egiten dira Irunberriko mugapean dagoen landare aromatiko eta sendabelar sailera. Berotegian, mintegietan, landare idortegian, konpostaje-plantan eta propietate medizinalak, aromatikoak dituzten 20 landare, zuhaixka eta zuhaitz barietate baino gehiago landatzen diren lursailetan egiten den lana ikusten da. Prezioak kontsultatu. BISITAK

• Zatoz Erronkari ezagutzera. Zentroa bisitatzeko material didaktikoak, Ingurumen hezkuntzako Koadernoak bildumaren barnean. Eskura daude Lehen Hezkuntzako Bigarren Ziklorako eta Bigarren Hezkuntzako bi zikloetarako, euskaraz eta gazteleraz: www.navarra.es/appsext/EducacionAmbiental/index.html • Espezie babestuak. Bestelako hezkuntza proposamenak biltzen dituzten material didaktikoak Zentroak lantzen duen gai bati buruz, Ingurumen hezkuntzako Koadernoak bildumaren barnean. Eskura daude Lehen Hezkuntzako Bigarren Ziklorako eta Bigarren Hezkuntzako bi zikloetarako, euskaraz eta gazteleraz: www.navarra.es/appsext/EducacionAmbiental/index.html

BESTELAKO BISITAK (NIZren bidez adostu behar dira) • Isaba. Casa de la Memoria (Izaba, Erronkaritik 7 km.ra). • Almadiaren Museoa (Burgi). • Kabila Enea Gaztaren Museoa (Uztarroz). Erronkaritik 12 km.ra. Erronkariko gaztagintza, abere-jarduera, tresnak, ardiekin erlazioa duten beste tradiziozko lanbideak, historia...

Orgiko Basoaren Aisiarako Natur Eremua MATERIALAK

• Orgiko Landa Koadernoa. • Orgi eta Ultzamako paisaia. Unitate Didaktikoa. Bisita adosten den unean eskatzen dira. Bi argitalpenetan jarduera proposamenak ageri dira, Orgiko gaiak lantzeko Orgira eginiko bisitaren aurretik, ondotik eta bisita bitartean.

BESTELAKO BISITAK (NIZren bidez adostu behar dira) • Laneko zaldiren erakustaldia gurdiarekin. "Engantxeak" zertan datzan erakutsi nahi dizuego bisita gidatuaren bidez. Honako gaiak ezagutuko dituzue: laneko zaldien ezaugarraiak, lanerako nola prestatzen diren eta hariztian barna ibilaldia gurdi gainean. Bisita bai euskaraz bai erdaraz egin daiteke. Prezioak kontsultatu. • Ezkurdi, Erlezantza Etxe-museoa. Ultzama bailarako Eltso herrian. Adin guzutietako ikasleentzat. Bisitaldi gidatuetara egokitua dagoen bailarako tradiziozko baserri batean garatzen da. Prezioak kontsultatu.

E s k o l a k o a l d i z k a r i a • 11


Zentroako direktorioa Nafarroako Gobernuko ingurumen hezkuntzako ekipamenduen kudeaketa eta informazio orokorra Ingurugiroaren Kudeaketa-Nafarroako Mintegi eta Basoberritzeak Aita Adoain, 219 behea. 31015 Iruña ( 948 382 438 Fax: 948 382 391 gestcin@gavrn.com

Bertizko Jaurerria Natur Parkeko Naturaren Interpretazio Zentroa Oieregi-Bertizarana, Iruñetik 52 kilometrotara ( 948 592 421 www.bertizparkea.es cinberti@cfnavarra.es

Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroa Julián Gayarre z/g. Roncal. Erronkari (Nafarroako Pirinioak) ( 948 475 256 eta 948 475 317 oit.roncal@cfnavarra.es

Otsagabiako Naturaren Interpretazio Zentroa Itzaltzuko errepidea, z.g. Otsagabi Zaraitzu (Nafarroako Pirinioak) ( 948 890 680 eta 948 890 641 oit.ochagavia@cfnavarra.es

Arroiletako Naturaren Interpretazio Zentroa Plaza Nagusia z/g. 31440 Irunberri ( 948 880 874

cinlumbi@cfnavarra.es

Pitillasko Hegaztien Behatokia Herritik 3 kilometrotara dago, Santacarako errepidean (ezkerretara, pista egoera onean). ( 619 463 450

El Bordón Hegaztien Behatokia, Las Cañas Aintziran Vianako herrigunetik 2 kilometrotara dago, Logroñoko bidean (sarrerako bidea, ezkerretara). Iruñetik Mendabiara eta Logroñora doan errepidetik ere sar daiteke, Vianako norabidea hartuta (horrela eginik, bidegurutzea eskuinetara dago). Aintzirako sarrera adierazten duten seinaleak daude han.. ( 696 830 898

Urbasa eta Andiako Natur Parkeko Informazio Zentroa Bidegileena izandako etxea, Olaztiko mendateko gaina ( 948 382 438 www.urbasaparkea.es gestcin@gavrn.com

Orgiko ariztia ANE - ANR Robledal de Orgi Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroa Aita Adoain 217 behea. 31015 Iruña ( 948 140 818 www.crana.org crana@crana.org

Lizasoko Kontzejua - Concejo de Lizaso Garrapo SL (/fax 948 305 300 620 955 454 robledaldeorgi@terra.es

Argitaratzea: Ingurugiroaren Kudeaketa-Nafarroako Mintegiak eta Basoberritzeak. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Derpartamenduarentzat.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.