NAFARROA ESATEKO 40 HITZ
NAFARROA ESATEKO 40 HITZ
TITULUA Nafarroa esateko 40 hitz EGILEA Matías Múgica © Nafarroako Gobernua 1. argitaraldia (2013) ARGAZKIAK · HANDIAK: Salvador Arellano: 29 eta 32 zenbakiak; Asís Bastida: 10, 15, 19, 20, 21, 24 eta 28 zenbakiak; Unai Beroiz: 16 eta 17 zenbakiak; Jesús Garzaron: 27 zenbakia; Jose Luis Larrión: 26 zenbakia; Adolfo Lacunza: 37 zenbakia; Noemí Larumbe: 7 zenbakia; Villar López: 1, 4, 9, 11, 12, 13, 14, 18, 22, 23, 25, 31, 33, 34, 35, 36, 38, 39 zenbakiak eta 86. orrialdekoa; Jorge Martínez Huarte:5, 6 zenbakiak eta azaleko argazkia; Enrique Pimoulier: 2, 3, 8 eta 40 zenbakiak. · TXIKIAK: Asís Bastida: 10, 15, 19, 20, 21, 24 zenbakiak; Unai Beroiz: 17 eta 31 zenbakiak; Jesús Garzaron: 27 zenbakia; Villar López: 1, 6, 12, 18, 25, 29, 35, 37 eta 39 zenbakiak. DISEINUA Jorge Martínez Uharte SUSTATZAILE ETA BANATZAILEA: Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Fondoa Navas de Tolosa kalea, 21 31002 IRUÑA Telefonoa: 848 427 121 Faxa: 848 427 123 fondo.publicaciones@navarra.es www.navarra.es/publicaciones
N
afarroa bisitatu eta bertako paisaiak, herriak, tradizioak edo eguneroko bizimoldea ezagutu dituzten guztiek hutsik egin gabe haren dibertsitatea hartzen dute ahotan, haren kontrasteak eta haren aniztasuna, denak ere Nafarroaren izaera kategoriaz definitzen duten elementuak: aspaldiko erreinua delarik, mendeetako arragoan galdatu du bere nortasuna, eta gaur komunitate dinamiko eta saiatua ageri zaigu, bere tradizioei atxikia, irekia eta solidarioa. Horregatik, bisitariari Nafarroaren errealitatea aurkezterakoan, berrogei hitz aukeratu beharraren kortse estuaren gainean, agian hoberena eta zuhurrena, egindako aukera justifikatzen hasi gabe, barkazioa eskatzea izango da egin ditugun hutsegite eta kanpo-uzte ugariengatik eta edozein hautamenek erremediorik gabe izaten duen arbitrarietateagatik. Argitalpen honek, ordea, gomit eta iradokizun besterik ez du izan nahi, zabalikako atea pertsona bakoitza gure Komunitatearen ezaupidean sar dadin eta nork bere bidea trazatu ahal izan dezan lur interesgarri hau ezagutu eta hark ere, bere-bere hitzez, “Nafarroa� esateko.
6
01 URDINA
Zeruaren kolorea eta itsasoaren kolorea. Nafarroak garai batean zuen eta gaur ez duen itsaso horrena: munduari begira geneukan ate eta portua, XIII. mendean behin eta betiko galdua, Bidasoako korridorea kendu zigutenean, Estrabonek dioenez jada Baskoien mugapean egoten zena. Eta zortzi mende espoliazio hori ahazteko aski adina denbora izan dela ematen badu ere, ez dira aski izan, eta galdutako itsasbazterraren lehen-minak, antza, bere hartan dirau gure artean, soin-atal anputatuaren oroimenak pertsona mutilatuetan bizirik iraun ohi duen bezala. Halatan, bada, XIII. mende harez geroztik, zeru islatuaren kolore urdina ur gezara mugatua dago Nafarroan; haren maparen azaleran barreiu ageri diren urgune handietara, naturalak zein giza eskuz eginak: urtegi zabalak, batetik, hala nola Esakoa, Aragoi ibaiak berdastua, Allozkoa, belaontziek kolonizatua eta koadro inpresionista bat konposatu nahian tematua, edo Itoizkoa, berrikiago sortua, Irati-Urrobietako Piriniour hotzak biltzen dituena. Eta bai xumeagoko eta menditar kutsu gehiagoko beste batzuk ere, hala nola Leurtzakoa, Irabiakoa edo Urdalurkoa, zeinetan urdinaz gain pagadietako distira berde edo gorria ere nahasten den. Hego alderago ere aintzira natural handiak topatzen ditugu: Pitillaskoa edo Lorkoa, kasu, hegaztien migrazio-bideetako gerizalekuak.
7
8
02 OIHANA
Giza gogoaren estratu arkeologikoenetan oihana alor-lurrari aurkaz egoten zaio, kaosa kosmosaren aurkaz egoten den bezala, hau da, lege-araurik gabeko mundua, batetik, eta espazio ordenatu eta segurtatua, bestetik. Horregatik oihana, aldi, alde eta kultura oro, beldurgarria da. Irudimen kolektiborako oihanean ezin kabi ahala dabiltza sorgin gaiztoak, ogro gizajaleak, erraldoi buruharroak, nano gaizkinahitsuak, lehoiak, hartzak, herensugeak, edozer gauza, salbu eta kanitxeak, bulegari ilupak eta funtzionario zintzoak. Nafarroan Iratiko oihana da, inondik ere, denboraren hastapenetako oihan sakon esploratu gabearen mostrarik bikainena. Iratiko oihana, hala ere, piztiak Europatik ia erabat itzali zirenetik, eremu abegitsu eta partez domestikatua da gaur, batez ere turistentzat iritsi-errazenak diren tokietan, hala nola Irabiako urtegiaren inguruetan edo Paradisuetan, han harrigarria izango bailitzateke gizotsoarekin topo egitea. Hala guztiz, 17.000 hektareako pagadi-izeidi ikaragarri honetan, Europako bigarren oihan zabalena eta hobekien kontserbatuena Alemaniako Oihan Beltzaren ondotik, ugari dira toki sargaitzak eta ia iritsi ezinekoak, zeinetan noizbehinkako bisitariak erraz imajina dezakeen, ilusioz, munduaren kreazioko lehenbiziko eguna ikusten ari dela.
9
03 HARRIA
10
Gaizki ez banago, Jorge Oteizak asmatu zuen aurrena gure gaurko arte-gustuak eta gure gaurko begirada interpretatzeko historiaurreko osagaiak oinarri hartzeko metodoa, harez geroz hedakuntza handia hartu duena. Metodoa, egia esan, txit eztabaidagarria da ezagutza historikorako tresna gisa (ezagutza poetikorako bai ote?). Batzuetan, hala ere, gaitz da gaurko gauzak lehengoetatik eratortzeko tentazioari eusten; lan da, adibidez, ez pentsatzea eraman– hariren bat badela Nafarroako Mendialdean bereziki hain ugari dauden harrizko megalito eta historiaurreko hilarri, eta harri-jasotzaileena bezalako hain herri-sustrai sakoneko kirol baten artean, zeinean, zantzuz bada ere, baitirudi harriaren sakratutasun aspaldi-aspaldikoa ageri dela (“Ama lurraren hezurrakâ€? deitzen die harriei Deukalionen mitoak). Eta batek, gainera, IĂąaki Perurena harri-jasotzaile eta poetak bere materialari eskaintzen dizkion euskarazko poema harrigarriak irakurtzen dituenean, zeinetan bizipen mistiko hori bera transmititzen den, batek uste du oraina eta lehenaren leize zorabiatsua magiaz lotzen diren momentu bakan horietako bat bizitzeko aukera izan duela.
11
04 GORRIA
Berdea, horia eta urdina errege dira Nafarroako paisaia-zeruetan; izadiaren koloreak dira. Gorria, berriz, oso bakan baizik ez da ageri izadiko ingurunean eta ez, eskuarki, mantxa handietan, puntu edo azpilduretan zipriztinduta baizik: haritz amerikano baten su-kolpe bortitza arbolen artean begietsia udazkenaren hasieran; edo mitxoleten etenkako odol erreka, gari edo garagar soroetan udaberria hasten delarik. Gorria, maizenik, giza eskuak sortutakoa izaten da, artifiziozko kolorea, tindua. Gorria da, adibidez, Erreinuko bandera, purpura inperialaren zantzua dakarrena, eta gorria da, Nafarroan, festa ezaugarritzen duen kolorea ere, bereziki Sanferminetan, zeinetan janzkera tradizionalaren faja-paineluetan eta Nafarroako apezpiku zaindariaren kapote salbagarrian gailen ageri den. Gorria da, halaber, ardoaren kolorea, bihotz-altxagarrizko edaria, Jainko odolaren haurridea, eta, horrez gain, Nafarroako aberastasunik handienetako bat eta azken hamarkadetan gure artean hainbeste berritu, eta hobetu, den sektore bat.
12
13
05 BERDEA
Berdea biziaren eta izadiaren sinboloa da, landaretza udaberrian berdea izaten delako, neguaren itxurazko heriotzaren ondotik klorofilak landareen hostoak berriz hanpatu eta bizitza berriro lehertzen denean. Nafarroan, berdearen gradientea aberatsagoa eta nonnahi ageriagoa da ipar aldean, Nafarroako Mendialdean, non Kantauri itsasoko haizeak oraindik freskorik eta hezerik iristen baitira. Hemen, daitezkeen berde ùabardura guztien paleta ezin ahitua aurkitzen dugu, hasi Baztango belarsoro eta iralekuen berde xamurretik eta Bertiz bezalako parkeen landare oparotasunetik, harik eta larre alpinoetako berde sakonago eta Pirinioko ibarretako izeidien kolore ilunagoraino, ia beltza Larrako leherdi torturatuetan. Baina hego alderago ere, horitasuna errege den eremuan, berdeak erabateko errebantxa hartzen du udaberrian, burutu gabeko gari-landa handiak berdez tindatzen dituenean Iruùeko eta Irunberriko arroetan eta Erriberako plana direlakoetan, maparen gaineko tinta–mantxa handiak bailiran. Eta are beherago, Ebrotik hurbil, berdeak, oasiaren itxuran bada ere eta estepa beti orpotik xaxaka duela, han ere berdea gailen ageri da Erriberako baratzeetan, hemen agian are bortitzago bihurtua eguerdiko galdaren argian, inguruko kolore arre eta horiekin borrokan.
14
15
16
06 HAIZEA Haizeak nahi duen tokira derauntsa eta aditzen duzu haren hotsa; ordean ez dakizu nondik heldu den, ez nora doan; gauza bera da izpirituz sorthu daitekeen guztiaz (Joan 3, 7-15) Izpiritua bezala aldakorra, haizeak on du, hark bezala, oztoporik eza. Nagusi da, adibidez, Erriberako erdi-estepetan, han deusek ez baitu gelditzen eta ausiki ezin nekatuaz zizelkatzen baititu, ura ere lankide, Bardeako harmora torturatu harrigarriak. Mendietan ere laketzen du haizeak, trabarik ezean, tontorretan eta gailurretan gogor derauntsala bere indar eztitu gabeko guztiaz. Haizeak ez du paisaia osatzen, zeren, espektroa den partez, ez baitu ispiluak jasotzen ez argazkiak hartzen; hala guztiz, azken hamarkada hauetan ohi ez bezalako protagonismoa hartu du haizeak paisaian, haize-sorgailuak –gaitz izenez errotak– nonahi sortu direlarik, ugari, ilara handietan. Cervantesek aipatu zituen haien metalezko oinordeak, baina haiek baino hagitzez ere garaiagoak, lurretik 40 metrora baitituzte besoak, irismenetik kanpo daude lur gain nekagarritik haietara datorren inongo Kixoterentzat. Gainerakoan, haien hegalen zaplastako latza, gaur, zaldunak desengainatzeko baino narrasagoko helburuetan erabiltzen da: haizerrota parkeek gure komunitateko elektrizitatearen parte handixkoa produzitzen dute, eta haien inguruan sektore industrial aipagarria ere sortu da, Nafarroan mundu osorako haize-sorgailuak diseinatu eta fabrikatu egiten baitira.
17
18
07 BARDEAK
Bardea ezin oroit ahala aspalditik artzainlurra eta larre-aldako herria izan bada ere, gaur oso aldatua dago eta 42.000 hektarea baino gehiagoko basamortu handi hau, Nafarroako hego-ekialdean kokatua, irudimen kolektiborako areago da, gaur, kirol-leku eta natura-leku ezen ez bizitza murritz baten kontrako borroka gogor baten gertalekua, aspaldi izaten zen bezala. Aldaketa horretarako lagungarria izan da, dudarik gabe –irudia errege den garai honetan–, hango paisaiaren irrealtasun ilargikara eta torturatua, ipar haize urrikalgaitz batek etengabe joa eta inoizkako uholde-jasa gogorrek erasana, elikatu baino gehiago elkortu egiten dutenak. Bardeako izaera espektralak, bestalde, mitomanoentzako lur gogokoen bihurtu du Bardea, beti laketu baitzaie hemengo eremuak askotan eldarnioaren ertzeraino denetariko pertsonaia historiko nahiz alegiazkoz populatzea, zeinek, antza, ederki etsitzen baitute hemengo buztin eta igeltsuzko labirintoetan. Lur lehortuaren gainazaletik, lurruna iduri, hor non agertzen diren Santxikorrota bidelapurraren irudia, lepo-moztaile handia; Nafarroako Blankaren itzal tristea, Peùaflorko gazteluan Navarro Villosladaren irudimen nekagarriak gatibu ezarria; edo Pirinioko hainbat artzainen fantasma herratsuak, hemen galdu baitzituzten osasun-bizitzak Bardeako negu kruelaren atzaparretan.
19
20
08 HARANA
Baztan (“Baztango Unibertsitate guztiz prestuaâ€?) Atlantiko aldeko Nafarroaren haran bat da, Bidasoa ibaiak bere burualdean urratua (Baztan ibaia deitzen zaio tarte hartan) eta bai hamabost herriz osatu udal konposatu bat ere, Elizondo haran-buru eta erdigune geografiko dutela. Hemengo paisaia Nafarroa Atlantikoaren paisaia bereizgarria da. Urte guzian euriak eta langarrak hemengo zilegi lur zabal-zabaletako iralekuak eta belar-soroak perlatzen dituzte eta bakanka baizik ez du hormate batek hemen landare baten urtumea hondatzen. Horregatik Baztan jardin eta parkeen paradisua da; ez da kasualitatea hemen, haranaren muga jotzen duela baina jadaneko Bertizaranan, Nafarroako jardin botanikorik handiena egotea: Bertizko jaurerria. Baztan, denbora askoan, gainerako Nafarroarekin, gainerako munduarekin esan liteke, gaizki komunikatutako harana izan da, harik eta Belate azpiko tunelak urratu eta IruĂąarekin komunikazioa asko hobetu zen arte; horregatik hemen bizitza tradizionalak hein handi batean aldagaitz iraun du. Ekonomia tradizionalaren urritasunak eta maiorazkoa bezalako ohitura batzuek mendez eta mendez Ameriketara bultzatu dituzte baztandarrak, zeinak esplikatzen baitu Ameriketan baztandar-komunitate ugari egotea, Estatu Batuetan eta Mexikon, batez ere. Gaur egun bizitza, agian, ez da lehen bezain latza eta jendeari bizibide emateko baliabide berriak ere agertu dira, turismoaren gustuetan izandako aldaketen ondorioz: ehunka landa-etxe, denak ere ostatuz eta gastronomiaz estandar bikainekoak, Baztango azken txokoetaraino ailegatzen dira. Baztan inon ez bezalako tokia da tradizioaren bizimodu baratz eta pausatuari antz emateko, aldi berean aski den adinako konfort bat galdu gabe eta izadi beti zoragarri nahiz giza eskuak sakonki eraldatu baten erdian, hemen inon gutxitan bezain ongi uztarturik ageri diren tasunak
21
09 PELEGRINA
Erdi Aroko pelegrin batek, Aymeric Picaud, gainerakoan ez sobera nafar-zalea, Lizarrarentzat gordetzen ditu gure arteko pasaerak iradoki zizkioten hitz maitekor bakarrak; Lizarra, izan ere, «ogiz eta ardoz aberatsa, haragiz eta arrainez eta denetariko jaki gustagarriz hornitua» iruditu zitzaion. Gutxitan bezalako onginahi honek agian esplikazio berezia du: Lizarra, orduan, frankoz osatutako burgua zen, izan ere, Antso Ramirezek Pirinioaz haraindiko etorkinez fundatua 1090. urtean, Donejakue Bidea jendeberritzeko politikaren barnean. Picaud ustekaberik herrikideen artean gertatu zelarik, orduantxe zibilizaziora itzulia zela irudituko zitzaion agian. Arte eta merkataritzako hiria izan da, beraz, Lizarra hasiera-hasieratik, Erdi Aroan, esan bezala Donejakue Bidearen inguruan, sortu zenetik, eta izaera hori pausoro ageri izaten da. Iruña eta Logroñoren artean bide-erdi kokatua, hiri txikia da (13.000 biztanle inguru), baina monumentuz gutxi bezala aberatsa, batez ere eliz eraikinez, zeinek sekula arteko oinatza uzten duten gaurko bisitarien begi-ninietan, lehenago frantses haserrekor harenetan bezala.
22
23
10 HISTORIA
24
Leire, lehenbiziko milurtekoan sorrera izan zuenetik, sinbolo bat izan da Nafarroarentzat, jarraitasunaren adierazgarria, batez ere tradizio erromatarraren jarraitasuna. San Eulogiok 848an monasterioa bisitatu zuelarik, harritu zen Leiren monje balderna ereduzkoa eta liburutegi aberatsa aurkitzean eta miraz gelditu zen ikusirik lahar arte hartan bizirik iraun zuela Erromatasun kristauaren ikatz bizi batek. Erdi Aroko gauean barrena, argi-piru batek bat egiten ditu Leiren Erromaren ilunabarra eta kristau erreinuen goizalba politikoa. Eta Leirek, halaber, oroimena irudikatzen du guretzat, batez ere gure erregeerreginen ehorzlekua izan delako eta hango scriptoriumak garrantzi historiko guztiz handia izan duelako. Izpiritualki,Antso Handiak Leireko abadearen kargua eta Iru単eko apezpikuarena pertsona bakar batengan bildu zituenean, erabaki hark karga sinboliko handia eta iraunkorra izan zuen, bat eginda uzten zituelako horrela Nafarroaren agintaritza izpirituala eta mundukoa, Arangoitiko malkarretan Jainkozko bigarren hiriburu bat sortuta. Eta Leirek iraun-nahi tematsua ere irudikatzen du, haren perbibentzia askotan nekeza izan baita oso: Eremita jatorriko monasterio zaharra musulmanek suntsitu zuten beren X. mendeko kanpainan, eta beraz gaurko eliza eta kripta erromanikoak 1057. urtean berreraiki eta sagaratu zirenak dira. Gorabehera handiekin bederatzi mendez iraun ondoren, Leire Mendizabalen desamortizazioarekin iraungi zen eta 1954an beneditarrak etorri arte, gaurko biztanleak, jendehusturik egon zen, bere apopilo handikiek ere abandonatuta, zeren Nafarroako errege-erreginen gorpuzkinak hainbat mugialdi eta aldaira izan baitzituzten harik eta 1915ean beren jatorrizko hilobira itzuli ziren arte.
25
11 MENDIALDEA
Urbasa-Andia, Sarbil, Alaitz, Izko eta Leire mendiek trazatzen duten alegiazko lerroaz gorago, ipar-aldera, garai batez merindade eta gaur eskualde den Mendialdea hedatzen da, gutxi gorabehera erromatarrek saltus vasconum, “baskoien oihanaâ€? deitu zutenarekin bat. Izenak berak arboldegi usuko lurraldea iradokitzen du, gaur oraindik ere Mendialdea gehien partean den bezala, harizti eta pagadi zabalez estalia baitago eta bai iralekuz eta belar-soroz ere, euri ugariko, tenperatura eztiko eta hormate bakan-bakaneko klima atlantiko bati dagokionez. Nafarroa atlantikoa da, Mediterraneoz landakoa, oraindik ere euskaldun-euskalduna, berdea eta hezea. Handik ekialdera goazen neurrian, gora doaz erliebearen garaiera, neguetako hotza, hormateak eta elurteak, harik eta Pirinioko ibarretara iritsi arte, haiek ere berdeak baina askoz garaiagoak eta hotzagoak, tradizionalki larre-aldako abeltzaintza eta zur-egurraren esplotazioa bizibide izaten zutenak, almadietan ibaietan barrena Ebroraino eta batzuetan itsasoraino igeri eramanez. Hego alderago, Nafarroako bi arro handiak daude: IruĂąerria eta Agoitz-Irunberrikoa, bata Arga ibaiak eta bestea Irati ibaiak drainatuak, klimaz eta landaretzaz azpi-mediterraneoak biak. Zereala da hemen labore nagusia eta populazioa jendegune txikietan batzen da.
26
27
28
12 GORTEA
Erriberri gaur, beti izan den bezala, gaztelu baten itzaletan bizi da. Jatorritik beretik Oligitum gotorleku bat izan zen, VII. mendean Suintilak eraikia, zeinak, bere lurraldea deboilatzen zuten baskoi bandak azpiratu ondoren, fortifikazio bat altxatzera behartu zituen bortxazko lanetan beren erasoetatik defendatu ahal izateko. Baina Erriberriri ospea eman dion eta gaur haren eraikinik esanguratsuena den gaztelua beste bat da: XIV. mendean Karlos III.ak zabaldu, eraberritu eta behin betiko osatu zuena, hain zuzen. Karlos III.a frantses leinuko erregea izan zen –1234az geroztik Nafarroako errege guztiak izan ziren bezala–, goitizenez Noblea, bere aitarengandik bereizteko, hura Gaiztoa baitzen (bi gaitzizenak, bidenabar esan, oso mereziak). Karlosek gaztelu zaharra handitu zuen frantses gustuko bizileku bat sortu eta bertan bere gorte arrandiosoa kokatzeko. Gazteluko mugapearen zati handi batean jardinak ezarri zituen, haietako batzuk zintzilikakoak, hogei metro baino gehiago goratuak, sistema hidrauliko konplikatu batez ureztatzen zirenak. Han denetariko landare exotikoak hazten zituen, toldoak erabiliz arbolak babesteko. Zoologiko txiki bat ere sortu zuen jauregian, jirafa, lehoi, Asiako bufalo, papagaio eta gameluz hornitua, inon ikusi ez bezalakoa gauza garai hartarako. 1925ean Monumentu Nazional deklaratu zen eta gotiko zibil frantsesak Nafarroan duen mostrarik hoberena da, eta Europakoetan ere hoberenetakoa, arbelezko teilatu konikoak estalki dituzten dorre zilindrikoak ezaugarri dituela. Inongo erregek ez du ederragoko jauregirik edo gaztelurik, horrela ematen zuen aditzera 1446an Sebastian Ilsung Ausburgoko zaldunak Erriberrik piztu zion mirespena,Vianako Printzeak gomitaturik bisita egin zion batean
29
13 HIRIBURUA
Iruña, Antzinateaz geroz, bi kultura, bi paisaia, bi hizkuntza elkar ukitu eta elkarrekin nahastu izan diren tokia da. Erromatarrek sortua (Ponpeio handia, K.a.ko 75), izenean berean darama bere baskoi sustraiaren marka. “Hirian” (hori esan nahi omen du Iruña izenak), erromatarra izan zen denboran, elkar jo eta elkarrekin etsitzen zuten baskoien saltusak, iparralde malkar eta oihantsu bat, zeinean erromatartasuna oso gaingiro baizik ez zen sartu, eta agerrak, Nafarroaren hegoaldeko nekazari-zelai zabala, sakonki erromatartua. Banaketa horrek Mendialde eta Erriberaren arteko zatiketan iraun du gaurdaino: bi mundu, noiz elkarren etsai, noiz elkarren osagarri, beti ere erroraino diferenteak, hemen elkar jo eta, egokiago nahiz traketsago, beren uztartzea negoziatzen dutenak. Iruñak, baskoi eta erromatar, handik aurrera ere segitu zuen bere baitan beste jendetalde batzuk errezibitzen eta beretakotzen, eta bertakotasunaren eta kanpokotasunaren elkar jotze horretan ez zen beti bortizkeria eragotzi ahal izan, batzuetan ikaragarria, hala nola burgu frankoen eta hiri baskoiaren arteko gerretan, XIV. mendearen bukaeran. 1423az geroztik Iruña, instituzioz, hiri bakarra da eta gaur egun ere lehengo lan berean derauntsa, agian inoiz baino gogorrago, kanpoko ekarpenak bereetan jaso eta moldatzen. Nafarroako erdigunetsu geografikoan delarik, komunitate honen tamainarako hiriburu jendetsu xamarra da, zeren haren metropoli inguruneak Nafarroako biztanle erdiak baino gehiago hartzen baititu.
30
31
14 ERRIBERA
32
Erriberak Nafarroaren hegoaldeko herentsua hartzen du eta, izenak berak dioen moduan (gaztelaniazko “ribera”) Ebro ibaiak itxuratu eta markatu duen lurraldea da, eta bai Piriniotik iritsita Ebroari batzen zaizkion hiru ibaia adarrek ere, Arga, Ega eta Aragoi. Horiek sortu dituzte, izan ere, Erriberako jalkin ordoki zabalak (“planas”) eta ibai terraza ugariak. Ura izan da, halaber, hango higadura ikaragarriaren eragilea, zeinak estepa kutsuko paisaia torturatuak sortu dituen, hala nola Bardeako muinoak (“cabezos”). Estepa itxurako paisaia zabal eta zelai honen gainean, zeinak, paradoxaz, ez du batere eskas izaten ura Ebro ibaia hurbil dagoelako eta azken hamarkadetan ureztatze ubide ugari sortu direlako, aspalditik nekazari-jardun bizi-bizia egon da, erromatarrek ere ezagutu zutena (ez zioten alferrik ager vasconum deitu, hau da, baskoien alor lurra). Erribera erro-errotik erromatartu zen (“Penintsulan gehien erromatartu zirenak adina”, dio Julio Carok), eta horregatik Mediterraneoko hirukotea du labore nagusi: mahastia, zereala eta oliboa. Tradizio honen ondotik, musulmanen mendetako baratze-jakintza etorri zen (Tutera XI. mendera arte al-Andaluseko herria izan zen), zeinak Erriberako baratze emankorretan askotariko polilaborantza intentsiboa eta teknika berriak sartu zituen. Berriki, XX. mendean, esparragoa sartu zuten, eskualde honetako labore aipagarriena bihurtu dena.
33
15 ERROMA
34
Lehenbiziko erromatar legioak K.a.ko II. mendean hasi ziren iristen Ebroko ibarrera, Kartagoren kontra zeramaten gerran. Gracok K.a.ko 176. urtean fundatu zuen baskoien lurretan Gracchurris (gaur Alfaro). Inbaditzaile hauen eta baskoien arteko harremanak, oro har adiskidantzazkoak izan ziren, antza. K.a.ko 89an, adibidez, Cneo Ponpeio Estrabonek Erromako hiritartasuna erauki zion –pribilegio handia– bederatzi baskoi osakide zituen zaldizko-eskadroi indigena bati. Ondoretsuan haren seme Ponpeio Handiak baskoien artean hartu zuen geriza K.a.ko 75-74 negua pasatzeko, Sertoriorekin zuen gerran. Baskoi herrixka baten ondoan ezarri zuen kanpamentua eta han, hiri bat fundatu, erromatar ereduaren arabera, Pompelo (Iruña) deitu zuena, estrategikoki kokatua bi galtzadaren elkargunean: Pirinioa Ibañetan barna pasaturik Astorga eta Bordele lotzen zituen galtzada handia, eta Tarragonatik Kantaurira zihoan galtzada txikiagoa, Estrabonek aipatua. Nafarroako beste hiri erromatar batzuk honakoak izan ziren Andelos, Cascantum (Cascante), Cara (Santacara) eta Oiarso (Oiartzun-Irun). Hiri hauen artean galtzada sare sarria egoten zen, eta hari esker erraza zen elkarren arteko eta urrutiagoko hiriekiko merkataritza. Sare horretatik, Nafarroan hainbat zati eta miliarri iritsi zaizkigu gaurdaino. Beranduago, III. mendearen bukaeran, hirietako bizitza gainbehera hasi zen eta anitz villa sortu, hau da, landa-etxalde handiak, zeinetan lurjabe bat bere familia eta zerbitzariekin bizitzen zen, beren burua hornitzeko moduan, baina batzuetan luxu handiarekin ere bai; halaxe uzten digute ikustera Arellanoko Musen villako mosaiko zoragarriek.
35
36
16 PIRINIOA
Nafarroako ipar-ekialde muturrean hiru ibar handik iparretik hegora ebakitzen dute Pirinioa, bertako ibaiek Ebrorantz bidean doazela; haietatik Erronkari ibarra, Aragoiko muga jotzen duela, sortaldekoena da, garaiena, hotzena, eta Pirinio-kutsu gehien duena. Hemen Nafarroako gorunerik handiena aurkitzen da: Hiru Erregeen mahaia (2444 m), eta elurrak, ugari eta iraunkor erortzen delarik, bide ematen du neguan eskiaren kirolean aritzeko. Ibarrak zazpi herri ditu osakide, zeinek bere udalarekin, zazpiak herri-lurren aferak kudeatzen dituen Erdi Aroan sortutako junta batean batuak. Erronkarik, izan ere, ezin oroit ahala aspaldiko udal-antolamendu berezia du, zeinaren arabera herrietako etxeguneez landako lur guztia, belar-soro nahiz baso, ibarraren komuneko ondasuntzat jotzen den. Erronkariarrak (“kallesak”) abeltzainak izan dira tradizioz, gehienbat larre-aldako artzainak. Urtean bost hilabetez goiko larreetan bazkatzen zuten beren ardi azienda, eta negua etorrita eta bortuetan elurrak mehatxu egiten zuenean, hegoaldera bide egiten zuten negua Bardean ematera, zeren Erronkari Bardeako eskubideduna (“congozante”) baitzen (eta baita). Urtean bi aldiz honela larrez bat-batean aldatzeak, belatze subalpinoetatik Bardeako ibintze–zelaietara, bere gustu berezi eta ospetsua ematen zion Erronkariko ardi gaztari. Gaur egun ere, Erronkariko artzainek urtero beren bidea egiten dute aspaldiaspaldiko altxonbidetik, nahiz eta gaur ez den beti oinez egiten, negua Bardean ematera, San Migel egunean sartuta
37
38
17 KANTOREA
Orreagako izenak mundu guztian entzuera du, 778. urtean Karlomagnok Orreaga inguruan (toki zehatza ez dakigu) izan zuen desegite handia dela medio; desegite hura, jakina denez, Frantziako kantore-egile batek (ironia zerbait badu) Chanson de Roland delakoan hilezkortu zuen. Iba単etaren azpian kokatua, erromatarrentzat ere garrantzi handikoa izan zen Pirinio pasabide batean (Summus Pyrenaeus), Orreaga funts-funtseko mugarria da Donejakue Bidean, Europako Erdi Aroaren jende, kultura, komertzio eta izpiritu garraiabide handian. 1127. urterako agiri batean jasota daukagu hemen Donejakue bideko ostatetxe bat bazela, baina gaurko eliza-kolegiata, pago-izeien artean ezkutatua, XIII. mendean fundatu zuen eta bai ezinago aberats hornitu ere Antso VII.a azkarra Nafarroako erregeak, zeinak ehorzlekutzat ere hartu zuen. Eraikin multzora sarbide ematen dion ordokiak aurrena Priore-etxera eta Museo-Liburutegira eramaten gaitu eta ondoren eraikin handienetara sartzen gara. Haien artean Santa Mariako eliza kolegiala aipagarria da, zehazki berregiten baititu Paris inguruko frantses eredu gotikoak, Notre Dame-ren bidetik. Haren aldare nagusiaren buruan Andre Dena Mariaren zurmolde gotikoa dugu, zilarrez gain-estalia eta, jakina, mirakuluzki agertua. Baina bere monumentuez gain beste anitz arrazoi ere badaude Orreaga bisitatzeko, bere kokalekua aurrena dela: Auritz-Aurizberrietako zelai handiaren muturrean, 1.000 metroko garaieran, Pirinio kutsuko paisaia zoragarri elurrak maiz bisitatzen duen batean, pagadi eta izeidi handiz eta mendi larre zabalez inguratua dago. Ez da kasualitatea Espainiako Donejakue bideko pelegrin gehientsuenek Orreaga hartzea beren bidearen abiaburu.
39
40
18 ARRAGOA
Nafarroaren hegoaldean, alde batean Bardeako mantxa arrea eta bestean Erriberako baratzearen berde sakona dituela, tamainaz eta garrantziaz Nafarroako bigarren hiria dena aurkitzen da: Tutera. Tutera, Martzialen epigrama batean jadaneko aipatua, hiri bihurtu zen (madinat Tutila deitu zioten musulmanek) VIII. mendean Alhakam I.a emirrak biztanle musulmanez fundatu edo birfundatu zuenean; gaztelu bat eraiki, hiria harresiz hornitu eta hainbat eraikin eta meskita handi bat ere eman zizkion. Alfontso Borrokalariak berriz kristandadera bihurturik (1119), meskita haren gainean, orduan ohitura izaten zen bezala, kristau kolegiata eraiki zen, gaur Santa Maria katedrala, zeinak egundaino iraun duen eta gaur hiriko arte-joia nagusia den. Monumentu nazionala da 1884az geroztik eta zoragarrizko klaustro eta atari erromanikoak eta erdiko nabe gotiko argitsua ditu. Topikoak, egiatik zerbait izaten baitu beti, esaten du Tutera musulmana izan zen 300 baino gehiago urteko tartean Hispaniako Erdi Aroko hiru kultura handien arrago eta elkargune izan zela: musulmanak, juduak eta kristauak. Kultura hebraikoaren bilgune aipagarria izan zen bereziki, Benjamin Tuterakoa bezalako idazle handiekin, XII. mendeko bigarren erdian, zeinak hebreeraz idatzi zuen Mesopotamia eta Pertsiaraino egin bidaia luzearen kontaera bat; edo Yehuda HaLevi, filosofoa eta medikua, eta Erdi Aroko poeta judurik handiena, batez ere hebreeraz, baina bai erromantzez ere (jarchak). Gaur egun Tutera ekonomi gune garrantzizkoa da, eta bertan elkarturik ageri zaizkigu jarduera komertzial-industriala eta nekazaritza, bere baratze guztiz aberatsaren produkzioan oinarritua. Kalitate paregabeko bertako barazkiek eta berdurek bultza handia eman diote bertako gastronomia entzutetsuari.
41
19 JATORRIA
42
Era berria hastearen inguruan Erroma-aurreko herri batek, baskoiek, gaurko Nafarroaren lurraldea eta inguruko lurren zati bat hartzen zuen. Ez ziren, agidanez, sobera homogeneoak ez politikaz ez kulturaz, erromatarrek argiro bereizi baitzituzten iparraldeko baskoiak, batetik, baskoien oihanean (saltus vasconum) bizitzen zirenak, eta hegoaldekoak bestetik, baskoien alorretan (ager vasconum), bizitzen zirenak, nahiz bien arteko muga lausoa zen. Erroma hara iritsi zenean, saltus-a Brontze Aroko bizimoduetan gelditurik zegoen, iraupenezko nekazaritza eta abeltzaintza bizibide zituela, eta herrixka txikietan eta are harpe eta lehorpe naturaletan bizi zen. Gutxi erromatartu zen. Nafarroaren hegoaldeko lur zelaietan, berriz, baskoiek aurreko mendeetan ibero eta zelten eragina hartu zuten, nekazariak ziren gehienbat eta jendegune handiagoetan bizitzen ziren. Lurralde hau oso sakonki erromatartu zen (“Penintsulan gehien erromatartu zena adina�, Caro Barojaren hitzetan esateko). Erromanizazioak erabat kasatu zituen hemen zelta hizkuntzak, zeinen erabilera ongi lekukotua dagoen. Bere mugetan izandako zabaltze-txikitze guztiengatik ere, baskoien hasierako orube honek beti iraun zuen Nafarroako lurraldearen barrenean bere historia guztian barna, eta Nafarroako erreinuari gizaoinarria, zola-zolako osagaia eman dio, bai eta haren ondorengo Nafarroako Foru Komunitateari ere, zeinean abiaburuko sustrai hark bere hartan dirauen, bere ezaugarri bereizgarrien eta deigarrienenetako batzuk ematen dizkiola.
43
20 GAILURRA III. mendeko
gida erromatar batek, Antoninoren ibilbideak, Astorga-Bordele bitarteko XXXIV. galtzadan statio bat aipatzen du Aralar mendiaren azpian, Araceli deitua; izen hori gaurko Arakil izenarekin identifikatu izan da tradizioz, eta askotan pentsatu eta esan izan da latinezkoa ere ote den eta gaur santutegia dagoen tokian erromatarren tenplu bat egoten zela iradokitzen ote duen. Araceli, horretara, “ara caeli” bat izango litzateke,“zerua ukitzen duen aldare” bat (eta halaxe iradokitzen ere du San Migelen izenari erantsita joan ohi den “de excelsis” buztanak ere). Eta santutegiaren inguruan inon ez bezalako megalito usutasuna eta herriak goiaingeruari ezin oroit ahala aspalditik izan dion eta gaur ere dion debozio sakona ikusirik, badu zentzua pentsatzeak toki honetan oso aspaldidaniko gurtza izan dela, nahiz agian ez den beti bat bera izan. Dena dela, San Migelen santutegiak, Aralar mendian, ezin ukatuzko kutsu misteriotsua du eta bai nolabaiteko izaera mitikoa ere, ez soilik bertako paisaiaren eta arkitekturaren handiostasunagatik, baizik eta San Migelen ikonografiak duen indarragatik ere: goiaingeru gerlaria, zeruko osteen buruzagia, armaz eta korazaz horniturik irudikatua, herensugea oinekin zapalduz hiltzen duela; hemen, gainera, burua mozturik, buru joanaren gainean, sinbolismo ilunezko keinu batean, gurutzea eutsirik daukala. Denak zerbait eransten dio, dudarik gabe, santutegiaren ezin ukatuzko magnetismoari. Haren inguruan, gainera, Erdi Aroko eta agian are lehenagoko elezaharrak dabiltza, hala nola Teodosio Goñikoaren historia, nahi gabeko guraso-hiltzailea, gure Edipo nekazaria, zeina oraindik ere imajinatzen ahal dugun Aralar mendiko dolinen artetik nora ezik ibilki, burdinazko zapatak oinetan, bere krimen izugarriagatik barka-eske.
44
45
21 TENPLOA
46
“Eunate y sus enigmas”, izendatu zuen Jimeno Juriok Iltzarbe ibarreko Santa Maria Eunatekoa eliza erromanikoari eskaini zion lana, eta bai enigma horien zerrenda erantsi ere ondotik: Zein da eliza bakartu honen jatorria? Egia da benetan Tenpleko ordenarena izan zela? Donejakue Bideko hilerri-eliza izan ote zen? Behiala izandako eta ondoren itzalitako herri baten eliza izan ote zen? Hildakoen linterna bat izan ote zuen kupularen gainean? Erabateko erantzunik ez duten galderak denak, eta gainera kontraesaneko hipotesiez inguratuak. Eztabaida horien interesa ukatu gabe, Eunateren benetako enigma, guk esan behar badugu, haren edertasunarena berarena da, besterik gabe: zergatik eliza honexek, eta ez antzeko elementuak erabiltzen dituzten beste batzuek, hainbesteko emozio estetikoa pizten digun guztioi. Edertasuna da enigma, honetan eta beste hainbat kasutan, zeren, agidanez, benetako garrantzia duten gauzek, funtsezkoek, beti gogor egiten diote analisiari; burutapen agian kontsolagarri askoa, pentsatzen jarrita. Batera nahiz bestera, Donejakue Bideko Aragoi-adarraren alboan zutik ageri zaigun harrizko prisma delikatu honek ezin itzalizko oinatza uzten du bisitariaren begietan. Eta are gehiago, jakina, bisitari horrek afizioa baldin badie Juriok “fábulas templarias” deitzen zienei; Iturralde y Suit hasi omen zen XIX. mendean halakoak muntatzen, eta bai J. M. Lacarra ere banan bana desmuntatzen handik 50 urtera; baina horrek, hainbatetan gertatu ohi denez, ez du galarazi esoterismoak Eunateri atzaparra bota eta haren inguruan kimera multzo sarria ehutea (korronte telurikoak, amabirjina beltzak, ganbera iniziatikoak, Kristo aurreko gurtzak eta abar).
47
22 SUA
48
Nafarroako ofizio tradizional asko suaren inguruan ari dira edo sua dute abiagarri edo eragile, bereziki Antzinateko gizonek Vulkanoren gerizapen jartzen zituzten haiek, metalaren ateratzearekin eta lantzearekin zerikusia zutenak: metalurgikoak, arotzak, urtzaileak, olagizonak, burdina mearen umontzi likitsetik askatzen zutenak. Gaurko Nafarroan denak dira itzaltzear dauden ofizioak, beste toki batzuetan ez bezala, zeinetan suaren Erdi Aroko tradizioak jarraipen industriala izan zuen. Garai bateko olak, mendian gora igoak mehatzeetatik eta bazkatzeko behar zuten egurretik hurbilago egoteko, arkeologia kontuak dira gaur Nafarroan. Olagizona, Nafarroaren Mendialdeko olagizon mitikoa joan zen, joan, gure artetik, eta arotzak ere gutxi gelditzen dira Nafarroan beren milaka urteko antzeari iraunarazteko. Ikaztobi edo txondorren umeontzi konikoak ere aspalditik utzi dio Nafarroako basoen gau inmemoriala argitzeari, ipurtargi gorri antzo. Suak, bai industrian eta bai eguneroko bizitzan, itxura otzanduagoa hartu du gaur eta dagoeneko sukaldeetatik ere lekutu da, non garai bateko “ekonomika� hura gaur gehienez zaharkia edo dekorazio gaia baita. Eta hala ere, sutokiko suak, erabilera praktiko guztia galduagatik ere, eutsi dio jende askoren begitan latinezko ignis hark izaten zuen izaera sakratuari; horrexek azaltzen du zergatik hainbeste etxetan aldare bat ageri den, tximiniaren itxuran, suari eskainia.
49
23 HIZKUNTZAK
Nafarroako hizkuntzen historia, haren berri dakigunetik behintzat, aniztasunak markatzen du: Antzinatean bertan badirudi orduko Hispaniako bi hizkuntza handiak, iberiera eta batez ere zelta hispaniarra, zabal erabili zirela Nafarroako hegoaldean eta erdialdean, aztarna epigrafiko ugarik erakusten dutenez. Beste hainbat tokitan bezala hemen ere hizkuntza horiek erromanizazioak kasatu zituen, latina ekarri baitzuen berekin eta haren ondorengo aldaera tokian-tokikoak: erromantzeak, alegia. Hizkuntza-jarraitasuna euskarak markatzen du Nafarroan, Antzinatetik gaur arte etenik gabe dokumentatzen den hizkuntza bakarra baita. Euskarak, erromanizazioaren ondotik bizirik iraun zuen Hispaniako hizkuntza indigena bakarrak, Nafarroako herri-klaseen gehiengo hizkuntza izaten segitu zuen Erdi Aro eta Aro Moderno guztian, zenbait erromantzerekin lehian, halere, dela bertan sortuak, hala nola Nafarroako erromantzea, edo kanpoan sortu eta bertakotuak, hala nola okzitanoa, Pirinioaz haratako hizkuntza, Donejakue Bideko hiri-herrietara etorritako frankoek berekin ekarria; eta bukatzeko, gaztelania, gaur nafarren hizkuntza komuna eta gehiengo zabal baten ama-hizkuntza izatera iritsi dena. Euskarak, XIX. eta XX. mendeetan bere eremuaren parte handia galdu ondoren, gaur bere prestijioa berreskuratu eta hiztun-gorakada handia izan du, batez ere gazteen artean, irakaskuntzan irakasbide edo ikasgai sartu zenetik.
50
51
52
24 ZUBIA Aldi eta alde orotako mitologian eta bai psikoanalisian ere, haren gaurko ondorengoa, zubiaren motiboa beti erlijio sinbolismoz karga-karga eginda agertzen zaigu. Haraindi batera iragateko balio duen tresna den partez, zubiak maiz gizakiaren bi iragaitza handiak irudikatzen ditu: heriotza eta jaiotza, haratagora joatea edo honatagora etortzea amaren altzoko jatorrizko sosegu bereizigabetik. Zubia, beti ere, giza arrazaren arketipo sinbolikoetan, arkitektura hutsa baino gehiago da. Nafarroan behin eta berriz agertzen da toponimian, herri zein aurkintza askori izena emanaz, bai euskaraz (Zubiri), nola erdaraz (Puente la Reina). Erdal izen hori Nafarroako erregina zehaztugabe batek eman zion Garesi XI. mendean, bertan zubi bat eraikitzeko agindu zuenean Donejakue bidekoko pelegrinei Argaren gainean pasatzea errazteko, sakona eta emaritsua baita Bidearen bi adar handiek bat egiten duten puntu horretan. Chauvinismorik gabe esanda, hori nafar batentzat eginkizun den neurrian, herri honetako zubia Espainiako erromanikoaren obra zibil ikusgarrienetakoa da eta Donejakue Bideko hoberenetakoa.
53
25 BIDEA
54
Erdi Aro osoan zehar, X. mendetik aurrera, herri, klase eta hizkuntza orotako jendez osatu benetako giza ibai bat pasatu zen Nafarroan barrena Jondone Jakue apostoluaren hilobira, Compostelara, erromes zihoazela. Bidazti hauek, Europako lau zokoetatik etorriak, Frantzian Pirinioetako harresiaren aurrean biltzen ziren eta batzuek Orreagan barna pasatzen zuten (Frantsesbidea), handik gero Iru単a eta Garesera joateko; beste batzuek, berriz, Huescako Somporten barna (erromatarren Summus Portus delakoa), handik gero Zangozatik Nafarroan sartu eta Garesen Frantsesbideari lotzeko. Donejakueko pelegrin hauek ideia berriak, ezagutza berriak, arte estilo berriak eta hizkuntza berriak ekarri zituzten berekin. Haientzat ospitaleak, elizak eta ostatuak eraiki ziren, haietako asko gaurdaino iraun eta Nafarroako arte ondarearen parte direnak. Donejakue Bideak gainera populazio aldaira handiak ere bultzatu zituen, hala nola Okzitaniako frankoena, zeinak XI. mendean hasi ziren etortzen, Nafarroako erregeek gomitaturik, Bideko herri-hiriak jendeberritzera eta Erdi Aroaren bukaeraraino komunitate berezi eta joria osatu zuten.
55
56
26 FESTA
Zer esan festari buruz, zer esan Sanferminei buruz edo, hobeki, zer gehiago esan? Hemingway eta haren jarraikileek 50. urteetan nazioarte guztian famatu zituztenetik, Sanferminak hainbateraino mediatizatu dira, hainbesteko testu-ikus-entzunezko uholdea erori zaie gainean, non gaur erabat sobrakoa dirudien berriro Sanferminak ahotan hartu, deskribatu, inori festa hau zer den kontatzeak. Nork ez daki Sanferminei buruz jakin daitekeen guztia, bai eta, jakina, bertan inoiz egon ez direnek ere? Baina agian ez. Agian Sanferminak, azken funtsean, uste baino ezezagunagoko festa dira, eta agian gainera erori zaien uholde mediatiko ikaragarria, azken funtsean, ohi duen bezain ergela eta azalekoa izan da eta agian ez du kontuaren “madrea� urrutitik ere ukitu. Agian Sanferminei, azken finean, Veneziari bezala gertatzen zaie: turista geruza sakonaren azpitik, ongi zulatuz gero, hantxe segitzen duela, uste ez bezala, eta erdi hilean bada ere, oraindik bizi dela. Eta agian, azken finean, Sanferminen “madrea� ez da sobera konplikatua ere eta ez da segur aski antropologiako katedratikorik behar hura esplikatzeko: jana, edana, musika eta dantza dira mundu osoan festaren osagaia, eta agian Sanferminak ere ez dira hori baino askoz gehiago, nahiz eta, hori bai, gure artean dimentsio ez dugu kosmikoetara esango, ez gehiegikerian erortzeko, baina bai gutxitan bezalakoetara handizkaturik.
57
58
27 ZAPOREA Eta bat-batean oroimena sortu zen. Gusto hura izeba LÊoniek ematen zidan magdalena zatikoarena zen‌ Zapore batek nahigabeko oroimena abian jartzeko izaten duen gaitasuna oinarri hartu eta hantxe hasten da Proust iragana orainera ekartzeko bere saiakera ikaragarrian. Horretan, bestetan ez bada, nafarrok oso proustianoak izaten gara, zeren guri ere Denbora galduaren bilako egileari bezala, zenbait plater jakin ahoratzen ditugunean, begirada ezerezean galtzen zaigu, gure haurtzaroak orainean egiten duen irrupzioak jota. Zein dira, bada, gure gustu arkeologia osatzen duten plater horiek? Zerrenda, segur aski, oso berdintsua da nafar guztientzat: ajoarrieroa, jakina, makailo xehetuzko jakia, baratxuriz, piper lehorrez eta tomatez maniatua, Nafarroaren bereizgarria; errellenoa, odolki zuria, odolaren partez arrautza duena, arroz, urdai eta azafraiz egina; axuri tripakiak; axuria txilindronera; txuri ta beltza; esparrago freskoak, egosiak eta epelik serbituak olio-ozpinarekin; alkatxofak, baratzeko florea, urdaiazpikoz edo txirlaz apainduak; berdura menestra; Piquilloko piperrak, dela gordinik, gatzez, baratxuriz eta olioz apainduak, dela baratxuriz eta azukre pixka batez lurrezko lapikoan surtan maniatuak; txistorra, Nafarroan baizik egiten ez den hestebetea; potxak, babarrun mota berezia, heldu gaberik bildua; gaztanbera‌ denak ere hain zapore nafarrak, non gure brebiario gastronomiko-sentimental amankomunekoa osatzen duten. Zeren nortasuna, gizabanakoarena nahiz gizataldearena, ez dezagun ahaztu, ahoan hasten baita.
59
28 ELEZAHARRA
Nork kontatu ote zion Zangozako Santa Maria la Realeko hargin segur aski frantsesa zenari Sigurd, Eskandinaviako Erdi Aroko heroiaren saga, zeinak Regin arotzak eskatuta Fafnir dragoia akabatu zuen hari urre monedaz beteriko larrua kentzeko? Reginek hainbat ezpata forjatu zituen Sigurdentzat, baina denak apurtu egin ziren probatzean, eta azkenean, aspaldiko ezpata apurtu baten zatiak elkartuz, Gram galdatu zuen, ezin hautsizko ezpata, zeinarekin Sigurdek noizbait ere Fafnir hil zuen. Nola iritsi ote zen Vikingo-elezahar hau Nafarroako eliza erromaniko honetan agertzera, azken Juizioaren eta hamabi apostoluen artean sartua? Ateladako eskuin zatian hortxe ikusten dugu Regin, Iparreko Prometeo maltzurra, Gramen zatiak mailu kolpeka elkartzen ari, Sigurd gainetik begira duela; eta gorago, Sigurd, Fafnirren bihotzean ezpata hondatzen. Erantzuna, jakina, Donejakue Bidea da: bide hartan barna zihoan gizauholdeak, zernahi hizkuntza nahiz klasekoak esplika dezake soilik nola agertzen den mitologia nordikoa tupustean XI. mendeko Nafarroan. Espezialista guztiak interpretazio honetan bat ez datozela ezkutatu gabe, aitor dezagun Sigurd-Sigfrido honek Zangozako lurretan Erdi Aroan izandako agerraldi ustekabeko hau hain dela harrigarria eta liluragarria non duda onartuta ere, italiarrek bezala ederki esan dezakegun: se non è vero‌
60
61
29 HORIA
Nafarroako paisaiaren mihisean, horiaren 単abardurak mantxa handietan kontzentratzen dira Erdialdean eta Erriberan: horia da garilanda burutuen kolorea udaren hasieran Nafarroako bi arroetan eta Erriberako planetan: hareharriaren horitasun kozkortsu eta doratua ere bai, hango herrietan barreiat aurkitzen diren hilarri, eliza eta miliarrietan, edo Bardean euri jasa bortitzek torturatutako lohiaren eta lurraren kolorea. Hemen, hegoalde muturreko Nafarroan, horia da gainera eguzkiaren eta eguzki argiaren kolorea, gailen izaten baita Erriberan Udako ilunabarretan, non denak, lur, argi, gari eta ibintze, gailen izan dadin bat egiten duen. Baina iparralderago ere, berdearen bihotzean, urtero azaleratzen da udazkenean urre-beta indartsu bat azaroko pagadi handietan, astigarraren hosto horzdun ezpondetara iraitzietan. Eta paisaiaz landara ere, Nafarroa osoan barna, lekuko begiluzeak han ta hemen mila argi-distira horiri antz emanen die, dela oliodolareetako urre kolore berdatsean, esparragoaren bolizko distiran edo Nafarroako ardo zurien gardentasun doratuan.
62
63
64
30 FORUA
Nafarroa izango da, segur aski, Espainiako komunitateetan Erdi Aroko estatu baten oinordekoa izateaz, erreinu bat izanaz, kontzientziarik handiena duena, nahiz eta honez gero bost mende baino gehiago iragan diren Nafarroako azken errege propioa Pirinioak lauoinka pasatu behar izan zuenetik deserrira bidean. Lur honetan oroimenak ageri duen iraupen luze eta setatsua esplikatzeko, dudarik gabe aintzat hartu behar dira zer baldintza berezitan egin zen orduan monarkia hispanikoari eratxikitzea, zeren armen indarrez hasi bazen ere, azkenean berdinen arteko bategitearen bidez gauzatu zen, zeinean erreinuko lege sistema, Forua alegia, bere hartan begiratu zen. Forua, Nafarroako Erdi Aroko lege antolamendua, funtsez eta bereizgarriki diferentea da inguruko beste sistema batzuen alderako: Erdi Aroko Europan erregeek beren sujetei legeak eman bai baina berak ez ziren haien mende egoten; Nafarroan, berriz, erregegaiek bertako legeei leial izateko zina egin bear zuten aurrena Nafarroak onartuko bazituen. Monarkia, Nafarroan, hasieratik, nafarren eta botere-hartzailearen arteko itunaren ondorioa izan zen eta bai halaxe iraun ere 1512ko konkistaren ondotik ere, zeren Espainiako erregeek, karlista gerretara arte, beti berritu baitzuten, behin eta berriz, boterearen eta herriaren arteko itun zaharra, Forua errespetatzeko zin eginez. Demokrazia berrezarri ondoren, 1982an Foruaren Hobeagotzea aldarrikatu zen, Estatuarekiko itun berria, ondorioetan autonomi estatutu baten antzekoa baina izatez diferentea, jakinaren gainean Nafarroari aitortzen zaion izenak aditzera ematen duen bezala: Foru Komunitatea, eta ez Espainiako gainerako komunitateek bezala, Komunitate Autonomoa.
65
31 ZEZENA
66
ÂŤLa tierra del toroÂť, izendatu zuen Alicia MÂŞ Cantok baskoien gaineko ikerlan garrantzi handiko bat, Archivos de ArqueologĂa aldizkarian argitaratua (1997). Historiagile honek, izan ere, defendatzen du zezenaren eta harekin lotutako ilargi-jainkosa baten gurtza dela Antzinatean Baskoien lurraldeari nortasuna ematen dion ezaugarririk bereizgarriena, eta frogatzat aipatzen du eskualde honetan guztian barrena erromatar garaiko zenbat aldare eta ilarri aurkitu diren, zezenak, zezen-buruak, adarrak eta ilargi-erdiak irudikatzen dituztenak, eta zeinen maiz egiten zen baskoien artean taurobolioa, zezenaren sakrifizio errituala. Aurrekari ospetsu horiek ikusita, bada, ez da zer harritu gaur Nafarrengan zezena eta oro har azienda jokalariak hainbesteko afizioa pizten badute: zezenketen afizioa, alde batetik eta bai Nafarroa Erdialdeko eta Hegoaldeko herrietan festetan behiak eta txekorrak korritzeko izaten den afizio sustraitua ere, bestetik. Zezena, jakina, Sanferminetako markairudia ere bada, zeinen karteletan ia beti haren silueta ageri baita modu batera nahiz bestera. Eta agian entzierroagatik da zezena hain esanguratsua Sanferminetan, zezenketagatik baino gehiago, eta gehiago Sanferminetako entzierroak izan duen hedakuntza mediatiko ikaragarriagatik Nafarroako elementu esklusiboa izateagatik baino, izan ere ez baita.
67
32 URA
68
Castejongo zubiaren eta Tuterako Las Norias uharkaren artean, Nafarroako ibai paisaiarik hoberenetako batzuk topatzen ditugu Ebro ibaiaren bazterretan, Ramalete eta Remonta natur erreserbetan, Arguedas, Vergara eta Murillo las Limasko zalduetan (ibarbasoak) eta las Norias, la Mejana eta los Tetones Tuterako zalduetan. Hemen, izan ere, ibaiak emari gehiago ekartzen du, Ega, Arga eta Aragoi ibaien ura berriki jaso duelako eta bai ere hemen ez zaiolako ubide artifizialik egin, tarte honetan ezponda naturalak uholdeetatik begiratzeko aski adinako uharka baitziren. Ebroren ibilguak bazter honetan oso tamaina handia hartzen du zenbait tartetan: 1.000 metrotaraino Ramaleteko ur-bihurrean, adibidez. Tuteratik beherago, berriz, Tausteko Kanalak eta Kanal Inperialak indarra eta edertasuna kentzen diote ibaiari. Ibai-basook, gainera, asko indarberritu dira azken urteotan, ez baitute gehiago, lehen bezala, Tutera eskualdeko artzain eta nekazarien luberriak sortzeko presioa jasaten, horiek artaldeak eta aziendak bertan bazkatzera ekarri ohi baitzituzten, eta horren ondorioz haien edertasuna eta xarma handitu baizik ez dira egin.
69
33 ABEGI
Abegi egitea inon gutxitan bezalako bertutea da lur honetako jendearen artean. Erdi Aroan, Antso III.a Handiak Frantsesbidea Konpostelarako erromesbidearen bide “ofizialtzat� ezarri zuenean, herriak fundatu zituen eta bideak eta zubiak sortu eta “ospitalak� (ostatexeak) eraikitzeko agindu zuen, zeinetan erromesok aukera zuten ohea eta jana, beroa eta animoa hartzeko. Abegi egiteko tradizio honek izan du jarraipena: gaur egun Nafarroako festak, hala hiriburukoak uztailaren zazpian, nola bere geografiako edozein txokotakoak, ororendako gomita irekia izaten dira, zeinetan edonork, bertako nahiz kanpoko, libre duen komuneko alegrantziaren egoera berean parte hartzea eta inor kanpo utzi gabe, orori kasu egiteaz laket denaren ongietorri txeratsua hartzea. Nafar jendearen izaera ireki eta hurbil hau, ia proberbiala, asko estimatzen dute gaur turista gisa bisita egiten diguten guztiek, gure paisaiez, festez, gastronomia gustagarriz gozatzeko, batez ere bisita horretan landa etxeak edo jendearen hurbileko halako beste ostatabideren bat aukeratzen badute, horrela parada izaten baitute haien abegitasun tradizionalari antz eman eta haien izaera gertuagotik ezagutzeko. Gaur atzo bezala Nafarroak orori egiten die ongietorri bihotzezko adiskidantzaz, besoak zabalik eta bihotz-bihotzetik.
70
71
72
34 ETXEA
La casa en Navarra, izendatu zuen Julio Caro Barojak bere obra bat, egilearen beraren ustean agian bereetan orijinalena eta bizkorrena izan daitekeena. 1983an argitaratu zen, urte askotako lanaren ondotik, “gizakiak bere bizilekuarekin duen harremanaren problema osoari argi egiteko eginahal handi� baten fruitu gisa. Harrigarria bada ere, don Julioren ondoriorik handiena da nafar etxerik, hala deitzeko modukorik, ez dagoela. Agian horregatik, hark ohi zuen zehaztasunarekin halaxe eman zion izena obrari: La casa en Navarra. Carok esaten zuenez, kontraste handia zegoen, ingurugiro baldintzetatik eratorria, Nafarroa iparraldeko etxearen eta Erriberakoaren artean: "Iparraldeko etxea, Piriniotik hurbil dagoena, gehienbat barrenaldera emanik bizi izan diren pertsonen etxea da, eta eraikinek oso egitura gotorra izaten dute. Ebro arroko etxebizitzek, berriz, klima ere ez hain gogorra dutelarik, behin-behineko kutsu zerbait dute, hauskorragoa, bizitza gehiago kanpo aldera egiten duen jendearenak bailiran". Baina hala esateko moduko nafar etxerik ez badago ere, Caroren iritzian zenbait etxe motak Nafarroan dauzkate alerik ikusgarrienak; hala gertatzen da, adibidez, Bidasoako etxe-dorre zurezko egitura dutenekin edo adreiluzko etxeekin, arkitektura klasiko edo erromatarraren zantzua baitakarte. Zenbait osagai ere aurkitzen zituen, bestalde, Nafarroaz landa bestetan ere azalduagatik Nafarroan esangura berezia hartzen dutenak, hala nola Erdi Aroko eskema geometrikoen bidezko planifikazioak edo auzo bakartuak, gure artean hain maiz ikusten den bezala.
73
35 TRADIZIOA
74
Paganismo hautsiaren azken hondarra edo besterik gabe Garizumako barauaren kontrako erreakzio bihurria, inautea beti ere garrantzi handi-handiko festa izan zen Erdi Aroko Nafarroan, Europa osoan bezala. Aro Modernoak, hala ere, gainbehera ekarri zion, Eliza kontra izan baitzuen, inautea, izan ere, sasoi egokia izaten baitzen denetariko gehiegikeriak gertatzeko: dantza, musika, konpartsa bitxiak (eta haien ondoriozko inpunitatea), gizarte rolen azpikoz-goratzea eta babespen erritual ez oso ortodoxoak; eta gizarteko eliteek ere ez zuten begi onez ikusten, festaren izaera subertsiboak kanpo uzten baitzuten. Nafarroan ere makina bat herritan utzi zen inautea, batzuetan esku-hartze politiko zuzeneko baten ondorioz, hala nola gerra zibilaren ondotik, orduan agintariek debekatu egin baitzituzten gelditzen ziren gutxiak. Lanzko inauteriak, adibidez, azken beltzean iraun zuen bizirik Baroja anaien esku-hartzeari esker, 1963an bertakoak hura berreskuratzeko gogatu eta dokumental saritu batean grabatu baitzuten. Hainbat urtez desagertu ondoren, berriro ikusi zen Lanzko kaleetan barrena Miel Otxin gizandi itxuragaitza eta ondoren konpartsa, bere pasio bidean txatxoak eta Ziripot zaku-gizon munstrosoa lagun zituela, harik eta inaute hirugarrenean Miel Otxinek, fusilatuta eta ondoren erreta, bere patuari aurre egiten dion arte; egintza horiek dudarik gabe gaizkiaren suntsipena irudikatzen dute, oro har, eta ez hainbeste inongo gertaera historiko zehatzik. Gizakia indar ilunetatik, hogei mendetako kristautasunak herri arimatik ezin erabat erauzi izan zituen izpiritu gaizkile horietatik begiratzeko borondate horri argi antz ematen zaio Nafarroako inaute erruraletako beste batean ere: Ituren-Zubietako inautea, non joaldunen ahukuak Ezkurrako ibarra burrunbatzen duen gerriei loturik daramatzaten dunba handien harrabotsari esker, gaizkia eta izpiritu gaizkileak uxatzeko, ospe gehien duten erremedioetako bat erabiltzen dutela hartarako: erabat gortzea.
75
36 ERAIKI
76
Europan arkitekturaren aro modernoa iragan mendeko 20 eta 30. urteetan agertzen da, baina Nafarroan haren eragina franko beranduagora arte ez zen sumatu. Orain dela berrogeita hamar urte Nafarroa oraindik, basamortu arkitektonikoa ez, baina bai tradizionaltasun hertsienaren gordelekua zen, Lehen Zabalguneko eta San Nikolas plazako garraldi modernistetan baizik hautsi gabea eta Víctor Eúsa, Nafarroak inoiz eman duen arkitektorik hoberenetako haren hegaldi espresionista bakartietan. XX. mendeko 60. urteetan izan zen etorkizunerako saltoa –gure orainerakoa– Iruñeko auzo berrietan izan ere, 1964an Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura eskola fundatzearekin bat, zeina agian izan zen –eta den– berritzearen osagai gakoa. Modernotasun honek, bere berandukoan ere, erro egin eta joritu egin zen, eta gaur egun ere arkitekto paregabeak ematen ditu Nafarroak eta bai arkitektura zoragarriak ere, zeinek aztarna ezabaezina uzten duten bisitariaren begi zolan. Eraikin aipagarriak eta hirigintza ona hain ugaria delarik, edozein hautaera nahitaez bidegabezkoa da: zaila da, halere, ez aipatzea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusa eta Jorge de Oteiza museoa, biak ere Francisco Javier Saez de Oizaren eskutikoak; edo Rafael Moneoren lan batzuk, hala nola Iruñeko Foruen Plaza edo Erregeordeen jauregia eraberritu/berreraikitzea, gaur Nafarroako artxiboa dena, edo Julian Chiviteren ardandegi ikusgarriak; eta bai ere Baluarte Kongresu Jauregiko 63.000 metro karratuak, Patxi Mangadorenak. Orainagoko eraikin eta ekintzetan, aipa ditzagun CENER eraikina (2004), CIMA eraikina (Centro de Investigación Médica Aplicada), hura ere 2004koa, Liburutegi Nagusi eta Nafarroako filmoteka berria edo Berpizkundeko Condestable jauregiaren eraberritze miresgarria.
77
37 IKASI
78
Joan den mendea Nafarroan, Espainia osoan bezala, hezkuntzaren booma etorri zenekoa izan zen. Historian lehenbiziko aldiz, lortu zen eskola adineko populazio osoa benetan joatea eskolara eta askoz ere sendoagoko prestakuntza hartzea orduarteko eskolaratze askotan aldian behingoak ematen zuena baino. Hezkuntzaren ororendakotasun hori, oinarrizko hezkuntzatik hasi zen, bide denez, zeina XIX. mendean ere bere kalitateagatik nabarmentzen zen Nafarroan, zeren Foru diputazioak zuen zerga autonomiak bide ematen zuen hezkuntzarako beste probintzia batzuek ez zituzten baliabideak ezartzeko. Hortik, alegia olio mantxa, nahiz eta baratz xamar, goragoko mailetarantz hedatzen hasi zen, lehenbizi bigarren hezkuntzara, zeina oraindik 1950ean bi institutuk baizik ez zuten ematen Iru単ean (bata mutilendako eta bestea neskendako). Eta hortik Unibertsitatera. 60. urteak haste aldera, Nafarroako Unibertsitatea, Opus Deik sortua, bide eman zien lehenbiziko aldiz beren lurretik atera gabe goiko ikasketetara iristeko. Eta 1987an ikusi genuen, noizbait ere, hain luze irrikaz erabilitako asmoa nola bete zen: Erreinuan unibertsitate publiko bat sortzea, Sadar ibaiaren gaineko campus batean Nafarroako Unibertsitate Publikoa fundatu zelarik, Nafarroako eta Espainia osoko arkitektorik hoberenetako batek, Javier Saez de Oizak diseinatua. Eta hala osatu zen zirkulua.
79
80
38 ARTEA
Berriki arte hain nekazari sustrai handiko gizarte batean espero izateko zen bezala, artearen modernotasunak, beste hainbat bezala, beranduko sarrera izan du gure artean. Tradiziozko irudigintzaz landara, figurazio arteek ez dute berriki arte sobera aintzat hartzeko moduko fruiturik eman Nafarroan. XX. mendeko lehenbiziko erdian, Fructuoso Orduñaren figura bakartiaz beste ezer askorik ez dago aipatzeko. Abangoardien eta arte modernitatearen sarrera beranduago gertatu zen, oldarrean gertatu ere: 72. urtean, Felix Huarte enpresaria eta bere seme Juanen eskutik Iruñeko Encuentros famatuak ospatu zirenetik, arte –eta politika– turbulentzia leherraldi harrigarria Nafarroako artearen aintzira baketsu eta konbentzionalean. Orduz geroztik, berrikuntza eta gaurkotze sakonak izan dira –beste alor batzuetan ere, arkitekturan, kasu, gertatu den bezala– eta arte garaikideak ederki etsi du gure artean: eskulturan Alfredo Sada, Faustino Aizkorbe edo Clemente Ochoa dira haustura eta berritze irrika arrakastatsu horren erakusburu. Ez gagozke aipatu gabe, adopzioz baizik nafarra ez bazen ere, Jorge Oteiza zena, zeinak Nafarroari utzi zion bere ondare pertsonal baliotsua, gaur Jorge Oteiza museoan bildua. Pinturan, abangoardia abstraktuak Julio Martín-Caro eta Mariano Royoren eskutik etorri ziren. Haien ondotik, belaunaldi bat osoa etorri zen, zeinetik izen batzuk hauta ditzakegun: Manterola, Eslava, Salaberri, Morrás, Baquedano, denetariko teknika zein estiloetan.
81
39 BERRITU
82
Nafarroako industria eta enpresa jarduera bizibizia da: denetariko eta tamaina orotako enpresa lokalen sare sarri batez gain, ehun eta hogei bat enpresa multinazional laketuta daude Nafarroako lurretan, zeinetan gailen Volkswagen aipatu behar den, jakina, urtean hirurehun mila inguru turismo fabrikatzen dituena, lagungarrizko industrietan ere berebiziko eragina duela, batez ere metalekoetan. Nafarroak bestetik janarigintza, ehungintza, kimika eta paper, arte grafiko, zementu, oinetako, plastiko, etxetresna, zeramika eta eraikuntza materialen inguruko industriak ere badauzka, franko askotarikoa den panorama batean, ageri denez. Industriok guztiok zerbait badute komunean: ikerketarako eta berritzerako ahalegin orokor bat bera, Nafarroa arlo askotan Espainiako abangoardian jartzen duena. Industriarako ikerketa honetaz gain, bestalde, ikerketa zientifikoa ere bizi-bizia da Nafarroan, hemengo bi unibertsitateetan. Egitez, ikerketa batak bestea elikatzen du: horregatik UPNAk bulego bat badauka hartarako propio jarria; ikerketaren emaitzak enpresen mundura zabaltzeko. Aipagarria da Nafarroan biomedikuntza ikerketa, batez ere CIMAn (Centro de Investigacion MĂŠdica Aplicada), Nafarroako Unibertsitatearen Medikuntza Fakultateari zuzenean lotua, anitz patente erregistratu dituena onkologiaren, terapia genikoen, hepatologiaren, neurologiaren eta kardiologiaren arloetan.
83
40 ELKARTASUNA
84
Elkartasunezko emigrazioak tradizio luze-luzea du Nafarroan. Arroi ekonomikozko emigrazioa alde bat utzita ere (hura ere handia izan baita zenbait garaitan), lur honetako erlijiozaletasun handia izan da tradizioz horrela milaka nafar barreiatu dituena munduko bideetan barrena, behartsuenei laguntzeko hezkuntza zentroetan, osasun egituretan, edo gizarte edo erlijio lanetan. Horregatik Nafarroak erlijio diaspora handi handia du, zeinak esplikatzen baitu zergatik gaur artean ere hain erraza den munduko edozein bazterretan Nafarroako misionero, edo boluntario edo kooperante bat aurkitzea bere elkartasun lanean ari. Gutxi izanen dira gure artean horren famili-esperientzia zuzena ez dutenak. Elkartasunaren esperientzia honek jarraipena izan du gaur, ikusgarria baita zer partehartze handia duten nafarrek nazioarteko elkartasun erakundeetan, garapena laguntzeko eta gizarte laguntzako GKEetan, dela pertsonalki dela dirubideak emanaz. Gaur artean ere Nafarroako herritarren portzentaia handi bat prest ageri da bere herria urte batzuetarako utzi eta bestei laguntzera joateko. Baina elkartasunak kontrako norabidean ere ari da, Nafarroa kanpotik barne aldera: familia askok uretaro etxean hartzen dituzte atzerriko umeak, zirkunstantzia eta komunitate desfaboratuetakoak, bereziki Errusiako Umezurtzegietako haurrak eta saharaui haurrak, Algerian errefuxiatutako familietan jaioak. Eta deigarria ere da, Nafarroan bertan, gizarteak zer erantzun zabala ematen dien komunitatearen aldeko ekintza solidarioei, hala nola, adibidez, odol emateari, zeinean Nafarroa den Espainiak mila biztanleko odol-emaile gehien dituen komunitatea (53), tradizio luze baten ondorioz 1957an fundatu baitzen ADONA, Nafarroako Odol-emaileen Elkartea.
85
86
Nafarroa, orrialde hauetan 40 hitz gakoren inguruan harilduta erakustera ematen den bezala, askotariko lurra da, aldakorra, kontrastetan aberatsa, milaka urteko historia batean galdatu nortasun gotorreko komunitate batek biziarazia, garaiz garai lanean tinko eta setatsu saiatuz. Nafarroa bere ohituretan laketutako herria da, baina aldi berean aldian aldiko errealitate aldakorrei adi bizi dena. Izpirituz bipila eta berritzailea, horregatik ekin egiten dio, aurrera, ikertu, eta horrela egunez egun eraikitzen du bere etorkizun komuna.
87
NAFARROA: OINARRIZKO JAKINGARRIAK
88
N
afarroa da 1978ko konstituzioaren ondotik Espainia osatzen duten 17 komunitateetako bat da. Izen ofiziala Nafarroako Foru Komunitatea du. Pirinioko sartalde muturrean, 10.421 kilometro karratuko azalera du, Espainiako azaleraren % 2,1, zeinean 640.000 bizilagun baino gehixeago bizi diren. Espainiako gainerakoarekin konparatuta, ageri denez, biztanle usutasun apala du, eta Nafarroa gehienean, gainera, are apalagoa modu efektiboan, zeren populazioaren erdia Iru単eko metropoli inguruan kontzentratua baitago. Frantzia du mugakide (165 Km.) eta Espainiako beste hiru komunitate autonomo: Euskadi, Errioxa eta Aragoi. Geografiaz, iraitzezko lurra da bi fenomeno handiren artean: Pirinioko mendikatea iparrean, eta Ebroko beheragunea hegoan. Aldakortasun geografiko honek azaltzen du zergatik Antzinatetik beretik Nafarroa ikaragarri anitza eta askotarikoa izan den lurraldez, jendez, arrazaz eta hizkuntzaz, eta nola historia bakarra izan den batasuna eman diona. Hori horrela ere, aipagarrizko barne-lotura eta gotortasuna agertu izan du beti bere gora-behera guztietan barna. Nafarroako ipar muturreko zerrendak, Mendialdea deituak, Kantaurira isurtzen du ura eta geografiaz Pirinioko azken estribazioek osatua dago, kostan hiltzera aurrera egiten duela; horregatik aurkitzen dira eremu labur honetan bai Nafarroako gorunerik handiena, Hiru Erregeen mahaia (2.444 m) nola apalena ere, Endarlatsan, Gipuzkoako muga jotzen duela (18 m). Hala ere, Nafarroa gehiena Mediterraneokoa da, urez, hartara egiten baitute, Ebro ibaia bitarte, bere hiru ibai handiek: Ega, Arga eta Aragoi. Aniztasun geografikoa klimazko aldakortasun handi batekin batera doa: atlantikoa ipar sartaldean, alpinoa ipar sortaldeko Pirinio lurretan, eta mediterraneoa. Landaretzan ere horren araberako aldaketa ageri da, hasi Nafarroa atlantikoko hostozabalen baso handietatik eta Pirinioko koniferoetatik, harik eta Erribera basobipilduko erromero eta ezkai sailetaraino, Nafarroa Erdialdeko artadiak bitarte. http://www.navarra.es/home_es/Navarra/Asi+es+Navarra/ BIZTANLEAK: 2012ko urtarrilaren 1ean Nafarroak ozta gaintzen zuen 640.000 biztanleko kopurua. Populazioak, XXI. mende hasierako migrazio-uholdea beretu ondoren, egonkortzera egiten du, eta bai behera egitera ere. Gero eta handiagoko zahartzea ageri du eta modu desorekatu xamarrean banatuta dago lurraldean, oso kontzentratuta baitago Iru単a hiriburuaren inguruan, zeinaren metropoli inguruan nafarren erdiak bizitzen baitira. Gainerako biztanleak 900 bat jendegunetan banatuta daude, zeinetatik %70 ez diren 100 biztanletara iristen eta 10 baizik ez diren 5.000etatik pasatzen. Hiri eta herri handi bakan batzuez landa, Nafarroa, eta batez ere Nafarroa Erdialdea, herrixka eremua da, populazio eskasekoa.
Nafarroan bi hizkuntza propio hitz egiten dira: gaztelania eta euskara, biak ofizialak, lehenbizikoa Nafarroa osoan eta bigarrena eremu euskaldunean, Nafarroako erdialdean estatus misto bat duelarik. Hizkuntza komuna, nafar orok dakitena eta erabiltzen dutena gaztelania da. http://www.cfnavarra.es/estadistica/redie.asp?qry=01
89
EKONOMIA: Nafarroaren barne produktu gordina 20.000 milioi eurokoa da. Haren per capitako BPGa (30.500 euro 2011n) Europako batez bestekoaren % 130 batean dago (UE-27) eta Espainiako batez besteko BPGaz franko gorago ageri zaigu (22.284 euro). Eskualde industrialtzat sailka daiteke, BPGaren % 28,5 sektore horretatik heldu baita (cf. % 18 Espainiako batez bestekoan). Lan egiten duten nafarren % 37k bigarren sektorean egiten dute eta azken bi hamarkadetan zerbitzuen sektoreak gora handia egin badu ere, ez du aldatu eskualde honen izaera biziki industriala. Denetariko eta tamaina orotako enpresa lokalen sare sarri batez gain, 120 enpresa multinazional laketuta daude Nafarroako zoruan, zeinen artean aipagarriena dudarik gabe Volkswagen den, Nafarroan urtean hirurehun mila inguru turismo produzitzen baititu, lagungarrizko industrietan ere izugarrizko eragina duela, batez ere metalezkoetan. Nafarroak, bestetik, elikaduragintza, ehungintza, kimika eta paper, arte grafiko, zementu, oinetako, plastiko, etxetresna, zeramika eta eraikuntza materialen inguruko industriak ere badauzka, franko askotarikoa den panorama batean, ageri denez. 2012ko ekainera arte metatutako urte aldian Nafarroako esportazioak 3.613,9 milioi eurotaraino joan dira. Merkataritza saldoak, esportazio-inportazioen arteko aldeak alegia, 1.234,3 milioi euroko emaitza positiboa ageri du. Gure inportazio eta inportazio gehienek EB izaten dute sorburu eta helburu. http://www.cfnavarra.es/estadistica/indicadores/icen_ien.pdf http://www.cfnavarra.es/estadistica/redie.asp?qry=0704 http://www.cfnavarra.es/estadistica/redie.asp?qry=05090101 KOMUNIKAZIOAK: Nafarroak 3.600 km baino gehiagoko errepide sarea du, haietatik 300
km autobia eta autobideetan, 434 errepide nazionalak, 558 eskualdekoak eta 2.474 komarkalak eta lokalak, armiarma sare baten egituran. Nafarroako autobideak (Irurtzun-CastejĂłn) IruĂąa eta Zaragoza lotzen ditu eta bi autobiak Donostia eta Gasteizekin ere lotzen dute. Belateko tunelek erraztu dute Frantziara ateratzea Irunen barna. 175 kilometroko burdinbideak zeharkatzen du Nafarroa Altsasu-Zaragoza linean. Abiadura handiko Nafar korridore bat ere egin asmoan dago, zeinak hego aldetik Madril-Bartzelona lineari batuko zaion eta ipar aldetik Europako sareari. Noain-IruĂąa aireportuak eguneroko hegaldiak ditu Madrilera eta Bartzelonara, beste zenbait helburuz gain. http://www.navarra.es/home_es/Navarra/Asi+es+Navarra/Economia+y+ servicios/comunicaciones+y+sanidad.htm HISTORIA: Gaurko Nafarroaren lurraldea K.a.ko II. mendean jaio zen historiarako, orduan
90
iritsi baitziren lehenbiziko erromatar legioak Ebro ibarrera, non Gracok Gracurris hiria (gaurko Alfaro, Errioxa) fundatu zuen baskoien lurretan K.a.ko 179an. Baskoiek, lurraren jatorrizko biztanleek, eta konkistatzaile berriek adiskidantzazko harremanak izan zituzten, agidanez; hala ematen du aditzera Ponpeio Handiak baskoien artean geriza hartzeak K.a.ko 75-74 negua emateko, Sertoriorekin zeraman gerran. Lehendikako baskoi herrixka baten ondoan ezarri zuen kanpa-
mentua eta han hiri bat fundatu eta Pompaelo deitu zion, gaurko Iruña. III. mendeko bigarren erdian lehenbiziko kristau taldeak agertzen hasi ziren. Tradizioak dioenez, San Saturninok, Toulouseko apezpikuak baskoien artean predikatu zuen ebanjelioa, eta San Fermin, Iruñeko lehenbiziko apezpikua martiri hil zen Galietan. III. mendearen bukaera aldera kristautasuna jadaneko aski zabaldua egongo zen Nafarroan, batez ere hegoaldean, nahiz eta segur aski lehengo sinismen zaharrek asko iraun zuten desagertzen. Nafarroako erreinuaren ernalgaia IX. mendean osatu zen Nafarroako bi noble leinuren inguruan, batzuk kristauak eta besteak musulmanak: Enekotarren familia Iruñean, Eneko goitizenez Arista bezalako elezaharrezko errege edo, agian hobeki, buruzagi baten figura eman zuena; eta Banu Qasitarrak hegoaldean; bi leinuok ahaidegozko lotura gotorrak zituzten eta elkar laguntzen zuten beren independentziari eusteko borrokan, frankoetatik, iparraldean, eta Kordobako musulmanetatik hegoaldean. X. mende hasierara arte baizik ez zuen lortu Antso Gartzeiz I.ak lehenbiziko zabaltze garaipenak izatea Islamaren gainean, baina XII. mendera arte errege hauek Iruñeko errege deitzen zuten beren burua eta 116a2an baizik ez zen agertu idatziz Nafarroa izena erreinua aipatzeko. XIII. mendetik bere independentzia galdu arte, Nafarroak dinastia frantsesak izan zituen agintari. 44 urtez, gainera, Capeto etxeak, Frantziako erregeenak, Nafarroan ere erreinatu zuen. XV. mendean krisi latz batek Nafarroako noblezia bi bandotan erdibitu zuen: agramondarrak eta beaumondarrak, elkarri gera zibil odoltsu batean jazarriak. Orduan agonia luze bat hasi zen, zeinaren errematea Fernando Katolikoaren tropek Nafarroa 1512an konkistatzea izan zen. Erreinua armen bidez berreskuratzeko zenbait saiok huts egin ondoren, Nafarroako erregeek erreinuko Pirinioaz gorako lurraldeak atxiki zituzten bere agintepean, gaurko Nafarroa Beherea alegia, Frantzian integratua. Independentzia galdu bazuen ere, Nafarroak 1841era arte eutsi egin zien bere instituzioei eta “bere buruzko erreinua” izateari. Orduan, gerra karlisten ondoren, Estatuarekin Lege Itundua sinatu zuen, foru sistemaren eraldaketa sakona. Lege honek gauza askotan igualdu egin zuen Nafarroa Espainiaren gainerako probintziekin, baina Foru Diputazioak halere, hainbat eskumen atxiki zituen beretzat (ogasuna, errepideak, toki administrazioa, mendiak eta abar). Foru erregimenak, 1982ra arte iraun zuen, Gobernu zentralak zenbait aldiz hura abolitu edo urratzeko saioak egin bazituen ere. Orduan Forua Hobeagotzeko Legea aldarrikatu zen, Nafarroa eta Estatuaren arteko itun berri baten fruitua. Lege honek Francoren diktaduraren ondorengo errealitate autonomiko eta demokratikora moldatzen du Forua. Hori horrela, Nafarroak, Foru Komunitatearen deizio esklusiboa bere duela, eutsi egiten dio bere autogobernuari inoizko etenik gabe lehenagoko Erdi Aroko erreinutik hona, aldian aldian kasuko errealitatera moldaturik, eta azken bost mende hauetan Espainiako nazioaren barrenean. http://www.educacion.navarra.es/portal/Informacion+de+Interes/ Publicaciones/Buscar?palabras=reino&modo=y&buscar=Buscar
91
INSTITUZIOAK: Hobeagotzeak ezartzen duenez, Nafarroako instituzioak Na-
farroako Parlamentua, Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Gobernuaren Lehendakaria dira. Nafarroako Parlamentua gaur egun 50 parlamentarik osatzen dute, lau urtetik boto unibertsalez aukeratuak. Legegintza ahalmena bere du, aurrekontuak eta kontuak onesten ditu eta Gobernuaren jardunbidea bultzatu eta kontrolatzen. http://www.parlamentodenavarra.es/ Kontuen Ganbera, kontu auzitegi batek, Parlamentuaren organo aholkuemailea da, eta sektore publikoaren kontuak eta kudeaketa ekonomikoa aztertu eta fiskalizatzen ditu. http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/ ARTEA: Nafarroako arte ondarearen zatirik interesgarriena segur aski Erdi Aroan sorrera duena da. Nafarroak estilo erromanikoko ondare aberatsa eta askotarikoa du; arte mota hori, jakina denez, Donejakue Bidearen bitartez egin zuen sarrera Nafarroan eta haren trazaduraren inguruan kontzentratuta ageri zaigu. Mostrarik zaharrenak, Nafarroan, XI. mendekoak dira: Leireko San Salbatore monasterioa, Aralarko San Migelen santutegia, Garesko Arga ibaiaren gaineko zubi erromanikoa. XII. mendekoak dira Zangozako Santa Maria la Real eliza, portada historiatu ezinago aberatsa duena, San Pedro de la Rúa eta San Migel Lizarrako elizak, eta Eunate eta Torres del Ríoko eliza oktogonal harrigarriak, ustez jatorri tenplariokoak. Monumentu handi horiez gain, Nafarroa osoan barreiu, erromaniko erruralaren hainbat mostra aurkitzen ditugu, ermita eta eliza bakun zoragarriak; haietatik agian Artaizko San Martinen eliza aipa genezake gailen, Iruñetik oso hurbil. XIII. mendetik, Nafarroako tronua dinastia frantsesek beretu zutenetik, estilo gotikoa lorealdian hasten da, estiloetan frantsesena baita. Hartatik ere zoragarrizko aleak ditugu Nafarroan, hala nola Fitero, la Oliva edo Irantzu (protogotikoa) monasterioak, edo Lizarrako San Pedro de la Rúako eta San Migeleko, Zangozako Santa Maria eta Iruñeko San Nikolaseko zabalkuntza eta eraberritze gotikoak; eta egikera erabat gotikoko beste tenplu batzuk, hala nola Orreagako kolegiata handiosa, Lizarrako Hilobi Santua, edo Iruñeko San Zernin, hala nola Iruñeko katedralaren klaustro gotikoa eta lehen aipatu Erriberriko monumentu multzoa, bere gaztelu famatua barne duela, Karlos II.a Noblearen Gorte arrandiosoaren kokalekua. http://www.turismo.navarra.es/esp/propuestas/cultura-naturaleza/
92
IZADIA: Nafarroak dibertsitate biologiko handia du bereizgarri, lurraldearen kontraste geografiko handiek agintzen duten moduan, Nafarroa Pirinioko katetik Ebroko beheraguneraino luzatzen baita, hiru eskualde biogeografiko handiren elkargunean: alpinoa, atlantikoa eta mediterraneoa. Ondare horrek aberats eta onik irauteko lanean, lagungarria izan da dudarik gabe Nafarroako populazio mota, zeinean herri txikiak nagusi diren herri handien eta hirien kaltean. Deigarria da, halaber, Nafarroako basoen hedadura eta egoera ona (Nafarroako lurraldearen %64 arboldegia da).
Hortik paisaia barietate harrigarria sortu da: Kantauri aldeko haranak, berdeak eta euritsuak, Pirinioko ibar hotz eta lakatzak, zeinetan gailen aipa dezakegun Erronkari, kutsu alpino handikoa, Larrako karst gaitza barne duena, eta bai Zaraitzu eta Aezkoako ibarrak ere, Europako bigarren pagadi-izeidirik handiena duena: Iratiko oihana. Hegoaldean, Nafarroaren beste mutur geografiko eta biologikoan, Erregeren Bardeetako basamortua aurkitzen dugu, Biosferako Mundu Erreserba, eta paisaiaz Espainiako txokorik interesgarrienetako bat. Bi mutur hauen artean Nafarroa Erdialdea dago, iragaitzazko eremu bat, klimaz mediterraneoa eta leunagoko eta epelagoko ibarrez osatua. Izadi aberastasun hau hertsiki araupetua eta babespetua dago: Nafarroak hiru parke natural ditu: Bertizko jaurerria, Nafarroa atlantikoan, Urbasa-Andia mendiak, eta arestian aipatu Erregeren Bardeak. Horrez gai, hiru erreserba integral ditu, hedadura txikiagoko baina interes ekologiko handiko eremuak, non edozein esplotazio debeku den; eta hogeita hemezortzi natur erreserba, oihanez, idoiez, zalduz, errekaz eta abarrez osatua, zeinetan jarduera ekonomikoa zilegi den baina mugaturik, izadiaren gaineko eragina gutxiagotzeko. http://turismo.navarra.com/fcin.html FESTA-TRADIZIOAK: Eguneroko bizitza Nafarroan tradizio eta festazko sare sarri batek or-
denatua dago, gehienak izaera erlijiosokoak, jatorriz behintzat. Eguberriko jaiotzak, afariak eta gabon-kantak kontatu gabe ere, Nafarroan Olentzero dugu gehigarri, Bidasoaren arroan jatorria duen tradizioa, ikazkin tripa-handi mozkortia, gabon gauean menditik jaitsi eta –gutxienez hirietarako berriki egin zaion moldapenean– haurrei opariak partitzen dizkiena. Urtarrilaren bostean, Espainia osoan bezala, Nafarroan ezin konta kabalgata ospatzen dira. Inauteriak gehienbat Nafarroaren iparraldean ospatzen dira. Famatuena Lanzkoa da (ikus 35. irudia). Ospetsuak dira, halaber, Ituren eta Zubietakoak, joaldunen segizioak duen indar ikonografikoagatik, (ikus irudi ber hartan). Martxoan Nafarroa osotik etorritako milaka erromes Xabierko gazteluan kontzentratzen dira. Javierada da, San Frantzisko Xabierkoari, Nafarroaren zaindari eta misiolari unibertsalari Nafarroako herriak dion debozioaren agerkari jendetsua. Ostiral santuan, prozesio austeroak Nafarroako hiri-herrietako kaleak ibiltzen dituzte. Larunbat Santuko goizean Tuteran Volatina etengabe jiraka ari da Foruen Plazan, harik eta arropa txiki-txiki eginda erortzen zaion arte haur-helduen jendetzaren gainean. Biharamunean, Pazkoan, Aingeruaren jaistea ospatzen da Tuteran, zeinean kable batetik zintzilik haur bat airez aire jaisten den Mariaren aurpegia estaltzen duen doluzko beloa kentzeko; egun berean, Luzaiden, Nafarroako beste puntan, bolantak Pazkoa loratuari dantza egiten diote eta auzoz auzo eta baserriz baserri eskean ibiltzen. Udaberrian, ermita eta santutegiak erromerian bisitatzeko garaia hasi baino lehen, Aralarko aingeruak bisita egiten die Nafarroako herri eta hiriei (ikus 20. irudia). Herrietako plazetan maioek udaberriaren loraldia iragartzen dute. Udako festak San Juanetako sugarrekin hasten dira, urteko gaurik laburrenean, udako bestaburu ugarien etorrera iragartzen duela, zeinen artean aipagarriena, gure Sanfermin unibertsalak dira.
93
Nafarroako eguna abenduaren 3an ospatzen da, San Frantzisko Xabierkoaren eguna baita. http://www.turismo.navarra.es/esp/porque-navarra/razones/tierra+ tradiciones.htm MAHAIA: : Nafarroako sukaldariak beren trebeziagatik eta berritzeko gaitasunagatik ezagunak dira, baina Nafarroako mahaiaren ospeak bere produktuen kalitate tradizionalean dauka abiaburuko arrazoia. Nafarroako paisaia aldakorra, eta baratzain zein abeltzainen ahalegin saiatuek zoragarrizko lehengaiak produzitzen dituzte, denak Navarra Reyno Gourmet izendapen bakarrean bultzatzen direnak. Baratzeko jaki gustagarriak dira gailen: esparragoak, kasu, bereziki udaberriko esparrago freskoak. Alkatxofak, pikillo piperrak, berdura-menestra den elkartze magistrala, edo potxak, zapore fin-fineko indabak. Baina beste jaki batzuk ere merezi onez ezagunak dira: Nafarroako aretxea eta umerria, txistorra, Nafarroako hestebete esklusiboa, eta beste hainbat plater bereizgarri: ajoarriero, makailo xehetuzko gisatua, edo artzain otapurrak. Kalitate handikoak dira gaztak ere, anitz izendapen deiturarekin: Erronkari eta Idiazabal, kasu; eta bai olioa, gaztanbera eta patxarana ere. Bereziki aipagarriak dira Nafarroako ardoak, beltzak, gorriak eta zuriak, Espainiakoetan hoberenetakoak izateko fama dutenak, Nafarroa eta Errioxa izendapenekoak. Jatetxeez landa ere merezi du ezagutzeak pintxoak diren miniaturako sukaldaritza zoragarri hori. Nafarroako taberna gehienek, bereziki Iru単ekoek, gusto guztiak satisfatzeko moduko eskaintza zabala izaten dute. Martxo-apiril inguruan Nafarroako herri askotan pintxoaren astea ospatzen da. http://www.turismo.navarra.es/esp/porque-navarra/razones/reyno-buenamesa.htm
94