Zatoz erronkari ibarra ezaguztzera. (8 eta 12)

Page 1



Zatoz Erronkari ibarra ezagutzera Erronkariko Naturaren Iterpretaziorako Zentroa bisitatzeko materiala (8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat)

Nafarroako Gobernua Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua

Gobierno de Navarra Departamento de Medio Ambiente, Ordenaci贸n del Territorio y Vivienda

CAJA DE AHORROS DE NAVARRA NAFARROAKO AURREZKI KUTXA


Material hau OSTADAR Ingurugiro Hezkuntzarako Erakundeak osatu, diseinatu eta maketatu du (Erakunde hori hauek osatzen dute: Alberto Jiménez Luquin, Lourdes García Pérez eta Cristina Alfonso Seminario) Material hau Erronkariko Naturaren Interpretaziorako Zentroarentzat egin da. Zentroaren jabetza Nafarroako Gobernuak du, eta bere kudeaketa Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren ardura da. Irudiak Birilok egin ditu Santiago García F. Velillak azken berrikuspena egin du, hainbat ideia eta iradokizun eskainiz.

Copyright: ILAE Departamentua, CAN eta Egileak Diseinua: ILUNE Filmaketa: Página, S.A. Inprimaketa: Gráficas Ona ISBN: 84-235-1.900-7 Lege-Gordailua: NA-1.768/1999 Sustatzaile eta banatzailea: Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Fondoa. Lehendakaritza eta Barne Departamentua. Navas de Tolosa kalea 21. 31002 Iruña. Tfno. eta faxa: 948 42 71 23. E-mail: fpubli01@cfnavarra.es


Erronkari

Aurkezpena

Ingurugiro-hezkuntza orain dela gutxi hasi gara gure hezkuntza-sistemaren curriculum ofizialean sartzen, zehatzago esateko, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea (LOGSE) onetsi zenean. LOGSEk gizartean bizi-bizirik dauden hainbat gai biltzen ditu zehar-lerroetako ikasgaien artean, besteak beste, kontsumoa, aukera-berdintasuna, bakea, osasuna eta, nola ez, ingurugiroa. Gai horiek guztiek heziketarako aukera ugari eskaintzen dituzte, gogoeta egitera eta erabakiak hartzera gonbidatzen dutelako. Horrenbestez, zeharlerroetako gaiek heziketa bere osotasunean hartzen dute, eta ez arlo bakoitzaren edukiak bakarrik. Zehar-gai horiek, gainera, oinarri etikoa –pertsonala nahiz kolektiboa– garatzen dute, eta hori funtsezkoa da gizarte aske eta baketsua, pertsonekiko begirune osokoa, eta pertsonen bizi-ingurunea den natura horrekiko ere begirune osokoa eraikitzeko. Hezkuntza gizartearen premia nagusi eta oinarrizkoei erantzuteko tresnatzat hartzen badugu, guztiz arrazoizkoa da ingurugiroaren arazoak eskola-eremuan ere aztertzea; izan ere, baliabide naturalek jasaten duten presioa ez da gizateriaren historia osoan zehar gaur bezain handia izan, eta era berean, ingurugiroari eragindako kalteak ez dira inoiz gaur bezain larriak izan. Sistema naturaletan dauden arazoak ulertzeko ezinbestekoa da gizartean, ekonomian eta beste arlo batzuetan gertatzen dena aztertzea. Ingurugiro-hezkuntzan, gaur egun, pertsonek gizartearekiko jokabide etikoa, eta biek planetarekiko jokabide etikoa izan behar dutela azpimarratzen da funtsezko hainbat balore oinarri hartuz, hala nola berdintasuna, solidaritatea eta baliabideen neurrizko erabilera. Nafarroako hezkuntza-komunitatea jokabide horiekiko sentibera denez, aurrean duen erronka berriari erantzuten laguntzeko tresnak eskaini nahi dizkiogu hemendik. Asmo horrekin sortu ditugu unitate didaktiko hauek, ikasgelan ingurugiro-hezkuntza lantzeko lagungarri izango direlako uste osoarekin. Nire nahia gauzatu egingo da material honek bizileku dugun gizartea eta natura ulertuko duten hiritarrak sortzen laguntzen badu, eta hiritar horiek beraiek munduaren kudeaketan jokabide informatua, kritikoa, solidarioa eta aniztasunarekiko errespetu osokoa hartzen badute.

Yolanda Barcina Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako Sailburua

Ingurugiroa



7

Zatoz Erronkari ibarra bisitatzera Erronkariko Naturaren Interpretaziorako Zentroa bisitatzeko materialak (8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat)



Aurkibidea

9

Erronkari

AURKIBIDEA Aurkezpena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10 0. Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11 1. Gida didaktikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12 1.1- Norentzat den . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12 1.2- Denboraren banaketa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 1.3- Zein arlo ukituko dituen . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 1.4- Materialaren egitura . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 1.5- Bisitaren egituraketa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 1.6- Heziketa-arloko helburuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 1.7- Etapa-arloko helburuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13 1.8- Edukiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13 1.9- Curriculumarekiko lotura . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15 1.10- Ariketak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17 1.11- Orientabide metodologikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18

2. Baliabideak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 25 2.1- Irudiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 27 2.2- Inguruan ikusteko dauden beste aukera batzuk . . . . . . . . . . . . . 27 2.3- Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 28

3. Ariketen koadernoa

. . . . . . . . . . . . . . . 37

Ingurugiroa


Erronkari

10

MATERIALAREN AURKEZPENA "Zatoz Erronkari ibarra ezagutzera" karpetan Erronkariko Naturaren Interpretaziorako Zentroak egin nahi dizkizun hainbat proposamen didaktiko aurkituko dituzu. Zentro hau Nafarroako Gobernuarena da eta bere kudeaketa Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren ardurapean dago. Gure zentroa bisitatzera etortzen diren eskola guztien esku jarri nahi dugu material hau. Gure proposamen didaktiko hauek lagungarri izango zaizkio irakasleari Erronkariko Naturaren Interpretaziorako Zentrorako (NIZ) bisita prestatzeko eta irteerari esanahi biribilagoa emateko. Ikaslearentzat ere koadernotxo bat prestatu dugu ezagutuko duen ingurune honetako gauzarik azpimarragarrienak bertan jaso eta lantzeko. Irakasle nahiz ikasleei Erronkari ibarreko paisaia eta izaki bizidunak sakonago ezagutzen lagunduko dizuen euskarria izan nahi du material honek.

Aurkezpena

Gure proposamenen funtsa ez da ingurunea ezagutzea soilik; urrutirago joan nahi dugu, eta ingurugiro-hezkuntza tresnatzat hartuz, ingurunea zaindu eta errespetatzeko jokabideak landu nahi ditugu. Jokabide horiek, gure ikuspuntutik, sentsibilizazio eta konpromezu handiagoa sustatzeko balio behar dute, bai berez "hain ederrak" diren inguruneen aurrean, bai eskola-komunitatea egunero mugitzen den ingurunearen aurrean ere. Irakasle guztioi gure materiala ezagutu eta erabiltzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu, eta bide batez, ikasleen artean Nafarroako geografiako edozein txokok merezi duen errespetu eta interesa erne dezazuen eskatu. Era berean, neska-mutil guztiei Erronkariko animaliak, landareak eta, orokorrean, ibar osoa ezagutu eta gozatzeko gonbidapena luzatzen diegu. ZUEN ZAIN GAUDE!

Ingurugiroa


Aurkezpena

Erronkari

11

0. SARRERA

1.4- Materialaren egitura

Material hau garatzeko ardatz nagusi bat izan dugu: Erronkariko NIZera bisita egitea. Bisita honen helburua aurrez eskolan ikasleari sortu dizkiogun galdera batzuei erantzuna aurkitzea izango da; erantzun horiek gero eskolan berriro aztertzeko.

1.5- Bisitaren egituraketa

Guk proposatutako materialak atal hauek ditu:

1.8- Edukiak

1.6- Heziketa-arloko helburuak 1.7- Etapa-arloko helburuak

1.9- Curriculumarekiko lotura

Irakaslearentzat:

1.10- Ariketak

1- Gida didaktikoa. Gure NIZera, talde gisa nahiz ikastetxe gisa, etortzera animatuko diren irakasleek proposatuko diren ariketak lantzeko behar duten informazio guztia duen gida. Ondoko atalak ditu:

1.11- Orientabide metodologikoak 2- Baliabideak. Ikasgelako lana errazteko balio duten datu interesgarriak, bibliografia eta abar.

1.1- Norentzat den

Ikaslearentzat:

1.2- Denboraren banaketa

Ariketen koadernoa. Proposatutako ariketak egiteko, ikasge-

1.3- Zein arlo ukituko dituen

lan nahiz NIZera egindako bisitan ikasleek erabiliko dituzten orrialdeak dira.

Ingurugiroa


Erronkari

12

1- GIDA DIDAKTIKOA

Gida didaktikoa

1.5- Bisitaren egituraketa

1.1- Norentzat den Hemen proposatzen den materiala Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleentzat da (8-12 urte bitartekoentzat). Ziklo bientzat bloke bakarra prestatu dugun arren, ariketa batzuk oso errazak direlako eta beste batzuk zailxeagoak, ziklo baterako edo besterako bereziki proposatu ditugu.

1.2- Denboraren banaketa Bisita egin aurretik ordubeteko 4 edo 5 saio, gutxienez; bisita egiteko 3 edo 3,5 ordu; eta bisita egin ondoren beste 3 saio.

1.3- Zein arlo ukituko dituen Material hau arlo hauetan erabili ahal izango dugu: Ingurunearen ezagueran, Hizkuntzan eta Heziketa Artistikoan.

1.4- Materialaren egitura "Zatoz Erronkari ibarra ezagutzera" izeneko material honek ikaslearentzako Ariketen koadernoa du, batetik, eta proposatutako ariketa horiek burutu ahal izateko irakaslearentzako hainbat orientabide, bestetik. Ariketak bi irizpideren arabera daude antolatuta:

*

Non eta noiz egin behar diren. Irizpide honen arabera bisita egin aurretiko, bisitaldian zeharreko eta eskolara itzuli ondoko ariketak izango ditugu. AURRETIK

BISITALDIAN

ONDOREN

Bisitak bi zati izango ditu; bata NIZera bisita egitea, eta bestea, Erronkari herriaren inguruan ibilaldia egitea. Bata zein bestea Interpretazio Zentroko monitore adituek gidatu eta zuzenduko dute. Bisita programatuta dago 3 edo 3,5 ordu inguruko iraupena izan dezan (1h 45 minutu NIZen eta beste horrenbeste ibilaldian) eta gehienez ere 60 haurreko taldeak har ditzan. Bisita goizez eginez gero, 10:00-10:30ak aldera hastea gomendatzen da 13:30-14:00etarako bukatuta egoteko. NIZera etortzeko beste baldintza batzuk komeni bazaizkizue, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan. Bisita zuen ikastetxe edo eskolarekin elkar hartuta antolatu nahi dugu, ariketak lortu nahi dituzuen helburuei eta behar dituzuen eskakizunei egokituz. Ezinbestekoa da NIZerako bisitan ikasleek Ariketen koadernoa aldean eramatea, horrela falta diren hainbat datu osatu eta bertan adierazten zaizkien hainbat ariketa burutu ahal izateko.

Bisitaldirako iradokizunak eta aholkuak Neguan hotz egiten du eta euri dezente: 800 l/m2 inguru ibarraren hegoaldean, eta 2.000 l/m2-tik gora mendebalderago dagoen Larran. Kanpoan egin beharreko ibilaldirako, beraz, anoraka edo zira eramatea komeni da. Bota arin batzuk ekartzea ere komeni da (ibilbidea Erronkari herrian bertan dagoen arren), baina... ADI! ez dezala inork ibilaldi honetarako botarik eros. Botarik ez duenak kirol-oinetakoak eraman ditzala, nahikoa izango da zola lodi samarra badute. Bisitaldira, Ariketen koadernoa eramateaz gain, kutxa batean margo batzuk eramatea ere komeni da.

*

Irizpide pedagogikoak. Horren arabera ariketa hauek izango ditugu: aldez aurreko ideiei eta motibazioari buruzko ariketak (IM), ulermen eta garapenari buruzkoak (UG), laburpen eta ebaluazioari buruzkoak (L).

Ingurugiroa


Gida didaktikoa

13

Erronkari

3- Erronkari ibarrean gaur egun dauden lanbide nagusiak ezagutzea eta duela 100 urte zeudenekin alderatzea.

Egituraketa (taldeka): 1 ZATIA: A TALDEA

B TALDEA

IBILALDIA KANPOAN:: (1h. 15 gutxi gorabehera)

JARDUERA NIZen BERTAN:

4- Ibarrean izan diren aldaketek bertan bizi diren izaki bizidunengan eta, orokorrean, paisaian izan dituzten eragin positiboak eta negatiboak baloratzea.

– Behe eta lehen solairuan: (1h. gutxi g) * Aurkezpena

1.8- Edukiak

* Silueten jolasa * Holograma * Aurkezpena * Ibilaldia

Kontzeptuzkoak

* Mendiko jatetxea * Jolas interaktiboa – Bigarren solairuan: (30 min gutxi g) * Galderaz galdera, puntuz puntu

2 ZATIA: A TALDEA

1- Erronkari ibarreko animaliak eta landareak. Ezaugarri nagusiak. 2- Etxea eta herria. Egitura eta funtzionaltasuna.

B TALDEA

3- Gizakiaren jarduera tradiziozkoak eta egungoak; paisaian utzitako aztarnak.

JARDUERA NIZen BERTAN IBILALDIA KANPOAN

4- Erronkari ibarra, paisaia naturaletik gizatiartura.

1.6- Heziketa-arloko helburuak 5- Gizakiaren jardueraren ondorioz paisaian eragindako aldaketak: eragin positiboak eta negatiboak.

Material honek ondoko helburuak ditu:

Prozedurazkoak 1- Ikasleak Erronkari ibarrera hurbiltzea, beste inguruneen aldean hemen dauden desberdintasunez jabe daitezen. 2- Sortuko diren galderei erantzuna aurkitzeko baliabide gisa Interpretazio Zentroa eskaini eta erabiltzea. 3- Erronkari ibarrarekiko interesa piztea eta arazo izan daitezkeen gaiak nabarmentzea ikasleak konpontzen saia daitezen. 4- Ikasleek egun polita pasa dezatela naturarekin harremanetan eta NIZen dauden baliabideen laguntzaz.

1- Erronkari ibarreko izaki bizidun nagusiak deskribatzea eta identifikatzea. 2. Paisaia desberdinak aztertu eta konparatzea dituzten antzekotasun eta desberdintasunei buruzko informazioa lortzeko. 3- Erronkari herriaren inguruan ibilalditxo bat eginez, etxeetan, herrian eta ingurune natural nahiz gizatiartuan zuzeneko behaketak egitea.

1.7- Etapa-arloko helburuak

4- Oinarri isil bat erabiliz irudi mozgarriz osatutako orri bat prestatu Erronkari ibarreko paisaia eta bertako elementuak irudikatuz.

1- Erronkari ibarrean bizi diren izaki bizidunak ezagutzea eta dituzten ezaugarrietako batzuk bereizten ikastea.

5- NIZ zentroa arakatu eta erabiltzea aztertzen ari garen gaiari buruzko informazioa lortzeko.

2- Erronkari ibarreko herri eta etxe tipikoa ezagutzea eta inguruneari egokitutako eraikinak direla konturatzea.

6- Lan-koadernoa erabiltzea.

Ingurugiroa


Erronkari

Gida didaktikoa

14

7- Erronkari ibarreko klimari buruzko datuak interpretatzea tradiziozko etxearen egitura hobeto ulertzeko. 8- Erronkari herriaren planoa interpretatzea ibilalditxoa egiteko. 9- Aztertzen ari garen paisaiari dagokion informazioa aurkitu eta interpretatzea. 10- Ibarrean gaur egun dauden eta tradizioz egon diren lanei eta lanbideei dagozkien datuak aztertu eta alderatzea.

2- Paisaia errespetatzeak eta zaintzeak duen garrantzia baloratzea paisaiak gure bizimoduari ekartzen dionaz jabetuz. 3- Erronkari ibarrean bizi diren izaki bizidunak baloratu eta errespetatzea. 4- Ikasle bakoitzak ibarra nahiz bere bizilekua zaintzeko egin dezakeenaz kontzientzia hartzea. 5- Gaiarekin zerikusirik duten lanak burutzeko interesa.

Jarrerazkoak 1- Erronkari ibarra ezagutzeko interesa eta jakin-mina.

ETAPAKO HELBURU OROKORRAK

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

Erronkarin bizi diren izakietako batzuk eta haien ezaugarriak ezagutzea

Animaliak eta landareak. Ezaugarriak

Ibarreko etxeak eta herriak inguruari egokitutako eraikuntzatzat hartzea

Etxea eta herria. Egitura eta funtzionaltasuna

PROZEDURAZKO EDUKIAK

JARRERAZKO EDUKIAK

• Izaki bizidunak deskribatzea eta identifikatzea • Paisaia desberdinak aztertzea eta alderatzea • Irudi mozgarridun orriak egitea • NIZa arakatzea eta erabiltzea

• Pasaia desberdinak aztertzea eta alderatzea • Zuzeneko behaketak egitea • Irudi mozgarridun orriak egitea • NIZa arakatzea eta erabiltzea • Lan-koadernoa erabiltzea • Klimari buruzko datuak interpretatzea • Planoak interpretatzea

ARIKETAK

2, 3, 4, 6, 7, 8.

Erronkari ibarra ezagutzeko interesa eta jakin-mina. Paisaia errespetatzeak eta zaintzeak duen garrantzia baloratzea paisaiak gure bizimoduari ekartzen dionaz jabetuz.

2, 5, 6, 8, 9.

Erronkari ibarrean bizi diren izaki bizidunak baloratu eta errespetatzea.

Gaur egungo jarduerak Gizakiaren jarduera zehaztea eta tradiziozkoak eta antzinakoekin alderatzea egungoak

Paisaiako aldaketek izaki Paisaia naturala eta bizidunengan eta paisaia gizatiartua paisaian dituzten eragin positiboak eta negatiboak baloratzea

• Zuzeneko behaketak egitea • Irudi mozgarridun orriak egitea • NIZa arakatzea eta erabiltzea • Lan-koadernoa erabiltzea • Planoak interpretatzea

Ikasle bakoitzak ibarra nahiz bere bizilekua zaintzeko egin dezakeenaz kontzientzia hartzea. Gaiarekin zerikusirik duten lanak burutzeko interesa.

• Izaki bizidunak deskribatu eta identifikatzea • Paisaia desberdinak alderatzea • Zuzeneko behaketak egitea • Irudi mozgarridun orriak egitea • NIZa arakatzea eta erabiltzea

* Koadro honetan jaso gabe daude 1. ariketa, aldez aurreko ideiei eta motibazioari buruzkoa, eta 11. ariketa, ebaluaketa eta laburpenari buruzkoa.

Ingurugiroa

6, 8, 9, 10.

8, 10.


Gida didaktikoa

Erronkari

15

baloratzea; eta natura egunero maitatu, babestu eta leheneratzeko jokabideak hartzea, naturaren kontserbaziorako behar den oreka ekologikoa mantenduz.

1.9- Curriculumarekiko lotura Material hauen erabilpena ez da lehen hezkuntzarako ezarrita dagoen curriculumetik kanpo geratzen, aitzitik, erabat lotzen zaio. Material hau curriculumeko helburuak eta edukiak garatzeko proposamen didaktiko zehatz gisa hartu behar da.

6- Ingurune sozialeko elementuetan denboraren poderioz gertatu diren aldakuntza eta itxuraldaketak ezagutzea, eta izan dezaketen iraunkortasuna aintzat hartzea.

Etapan zehar lehen hezkuntzako ikasleek garatuko dituzten gaitasunetatik ondokoa azpimarratu nahiko genuke:

i)

Ingurune naturalean eta ingurune sozialean gertatzen diren gauzen eta fenomenoen artean dagoen harremana ikustea eta ulertzea, eta ahal den neurrian, ingurunea babesten, kontserbatzen eta hobetzen aktiboki laguntzea.

Lehen hezkuntzaren arloetako helburuak eta edukiak

Ingurune naturala, soziala eta kulturala ezagutzea

7- Ingurune naturaleko elementu nagusiak ezagutzea, beren ezaugarri nagusiak, antolaketa eta elkarreragina aztertuz. 9- Inguruneko elementu esanguratsuei dagozkien arazoak identifikatzea eta galderak planteatu eta erantzutea gero eta estrategia sistematikoagoak eta konplexuagoak erabiliz. Estrategia horien artean hauek landuko dira: informazioa bilatu, bildu eta lantzea, hipotesiak proposatzea, hipotesiak egiaztatzea eta beste irtenbide alternatibo batzuk aztertzea.

Helburu orokorrak 5- Gizakiak ingurunean izan duen eraginaren ondorioak aztertzea; ondorio horien premia eta norainokoa kritikoki

Eduki-multzoak: 2. multzoa: Lur ekosistema EDUKIAK

PROZEDURAK

JARRERAK

Faktore naturalak

Informazioa lortu, landu eta tratatzea

Beste pertsonekiko

6- Izaki bizidunak. Oinarrizko ezaugarriak, elikadura-harremanak 7- Eguneroko bizimoduan presente dauden ingurune desberdinetako animalia eta landare nagusiak; eta gizakiarentzat duten garrantzia.

1- Irtenaldian lan-koadernoa erabiltzea ibilbidea; ariketen gida, lanak, urratsez urrats. 3- Klimari buruzko datuak interpretatzea. 7- Planoak interpretatzea 10- Paisaia desberdinak aztertu eta alderatzea.

Giza faktoreak

Ingurunean adierazpena, komunikazioa eta ekintza

1- Ingurugiroaren aurrean sentikortasuna, errespetua eta estima azaltzea: kontserbatuz eta birsortuz. 2- Paisaien aberastasuna eta aniztasuna baloratzea. 4- Inguruneko animalia eta landareekiko errespetua.

4- Paisaiaren oinarrizko ezaugarrien aldakuntzak eta itxuraldaketak eta gizakiaren jarduerarekin duten harremana.

1- Paisaiari buruzko informazioa lortu eta trukatzea. 3- Burututako lana azaltzea, eta erakusketa, horma-irudi edo behin-behineko museoen bidez adieraztea.

Ikerketa eta diseinua: lan esperimentala 4- Inguru hurbilari buruzko ikerketa errazak planifikatzea, hipotesi egiaztagarriak proposatuz, datuak bildu eta sistematizatuz eta ondorioak atereaz.

Ingurugiroa

Ezaguerekiko 5- Ingurugiroarekin zerikusirik izango duten lanak programatu eta burutzeko orduan iniziatiba izatea.


Erronkari

16

Gida didaktikoa

4. multzoa: Populazioa eta ekonomia-jarduerak EDUKIAK

PROZEDURAK

Jardueraren protagonistak

Ikerketa eta diseinua: lan esperimentala

2- Inguruko lan eta lanbide ohizkoenak

2- Bertako biztanleekin, lanekin, lanbideekin,... zerikusirik duten gaiak aztertzea eta alderatzea.

JARRERAK

Ingurunearekiko harremanak eta ezaugarriak. Ondasun-ekoizpena eta kontsumoa 1- Inguruneko ekonomia-jarduera nagusiak. Denboran zeharreko aldaketak

Hizkuntza eta literatura Helburu orokorrak 1. Ahozko nahiz idatzizko adierazpenak ulertzea, betiere jarrera kritiko batez; eta ulertze hori beste ikaskuntza-egoeretan ere erabiltzea.

10. Hizkuntza, ahozkoa nahiz idatzizkoa, ikasteko tresna gisa eta ariketak planifikatzeko tresna gisa erabiltzea; horretarako hainbat prozedura erabil daitezke (eztabaida, eskemak, gidoiak, laburpenak, oharrak) zer egin behar den aurrez pentsatzeko eta lantzeko, informazioa gogoan gordetzeko eta jarraitutako prozedura laburbildu eta berrikusteko.

5. Komunikazio-helburu desberdineko mezuak interpretatzeko eta adierazteko baliabide desberdinak, hizkuntzazkoak nahiz ez-hizkuntzazkoak, konbinatzea. Eduki-multzoak: 1. multzoa: Ahozko komunikazioa EDUKIAK

PROZEDURAK 1- Ahozko komunikazioan sortuko diren egoeretako mezuak ulertzea. 4- Ahozko hizkuntza erabiliz, informazioa bildu eta antolatzea eta esperientziak planifikatzea. 6- Ahozko mezuei buruzko iruzkina eta iritzi pertsonala.

JARRERAK 2- Ahozko komunikazioetan hizketaren elkarreraginezko arauak errespetatzea.

2. multzoa: Idatzizko komunikazioa EDUKIAK

PROZEDURAK 7- Komunikazio-asmoen eta hartzailearen araberako testu idatzi egokiak eta koherenteak sortzea, horretarako behar diren estrategiak erabiliz. 9- Ahozko mezuei buruzko iruzkina eta iritzi pertsonala.

Ingurugiroa

JARRERAK 2- Testu idatzietan transmititutako mezuekiko jarrera kritikoa.


Gida didaktikoa

17

Erronkari

Arte-hezkuntza Helburu orokorrak 4. Arte-hizkuntzen eta horien teknika berariazkoen oinarrizko kode eta formak erabiliz, mezuak sortzea komunikatu eta adierazteko helburuarekin.

Eduki-multzoak:

1. multzoa: Begizko pertzepzioa eta pertzepzio plastikoa: irudia eta forma EDUKIAK

PROZEDURAK

JARRERAK 3- Sentimenduak, baloreak, bizipenak eta ideiak adierazteko edo ikusitakoa azaltzeko irudiak erabiltzeko joera.

2. multzoa: Konposizio plastikoa: irudia eta forma EDUKIAK

PROZEDURAK

JARRERAK

5- Konposizio figuratibo edo abstraktuak egitea eta espazioa hainbat elementu plastiko (marrazkia, pintura, higigarriak...) konbinatuz antolatzea. 6- Elementu plastikoak eta hitzezkoak koordinatuz, narrazioadierazpenak egitea (komikiak, kartelak, horma-irudiak,....

1.10- Ariketak * ARIKETAK, JOAN AURRETIK 1- "Uste duguna baino gehiago dakigu" (IM)

* ARIKETAK, BISITALDIAN 6- "Silueten jolasa" (UG)

2- "Nafarroako paisaiak eta txokoak" (IM) 7- "Mendiko jatetxea" (UG) 3- "Nor da nor" (UG) 8- "Galderaz galdera, puntuz puntu" (UG) 4- "Animalien entsalada" (UG) 5- "Ez da edozein etxe" (UG)

9- Kanpoko ibilaldia (UG)

Ingurugiroa


Erronkari

Gida didaktikoa

18

Ikasle bakoitzak bere galdera-sorta osatuko du, baina gero erantzunak taldean aztertuko ditugu ikasgelako kide guztien erantzunen berri, nahiz ikasle bakoitzarenen berri izateko.

* ARIKETAK, ESKOLARA ITZULI ONDOREN 10- "Paisaia naturalak, paisaia gizatiartuak" (UG)

Komenigarria da irakasleak galdera-sorta guztiak jaso eta erantzunak aztertzea, horrela zein gaitan sakondu behar duen jakingo du. Irakaslearen funtzioa, hemen, informazio-hartzailearena izango da eta ez du jasotako erantzunei buruz inolako iruzkinik egingo.

11- "Paisaia geuk sortzen dugu" (L)

1.11-Orientazio metodologikoak Interpretazio Zentrora etorri aurretik, irtenaldia ahalik eta probetxugarrien eta interesgarrien gerta dadin, komeni da ikasleei oinarrizko izango zaizkien hainbat gauza irakastea. Egingo dituzten ariketa askoren erantzuna Zentroan bertan aurkituko dutenez, oso ondo etorriko da ariketak ikasgelan aurrez lantzea eta bisita egin ondoren burutzea, horrela ikasleak askoz ere motibatuago etorriko baitira Erronkariko Interpretazio Zentrora eta bertan aurkituko dituzten baliabideez gehiago gozatuko dute.

Hasierako ebaluazioa egiteko balioko digun galdera-sorta bera ariketa amaitutakoan erabili ahal izango dugu berriro ikasleak bere buruaren ebaluazioa egin dezan, hasieran eman dituen erantzunak amaieran eman dituenekin alderatuz; era horretan, irakasleek ezezik haurrek ere beren ondorioak atera ahal izango dituzte. Galdera-sorta hau Baliabideak atalean aurkituko duzu, nahi beste fotokopia egin ditzazun ikasleei banatzeko.

(IM) 2. ariketa: “Nafarroako paisaiak eta txokoak�

Bisita egin aurretiko ariketak (IM) 1. ariketa: “Uste duguna baino gehiago dakigu� Ikaslearen Ariketen koadernoa hasteko galdera-sorta labur bat dugu, eta bertan ikasleari proposatuko zaizkion hainbat gairi buruz zer dakien idatzi beharko du bakoitzak. Galdera-sorta horrekin bi gauza lortu nahi dira. Batetik, ikasleari landuko ditugun edukien berri ematea, eta bestetik, ikaslea bera gai horiei buruz dakienaz konturatzea. Galdera-sortari erantzuten diotenean, dagokion laukian gurutze bat jar dezatela eskatuko diegu. Lauki horien bidez, ikasleak gaiari buruz duen ezagupen-maila jakin nahi da. Beraz, ongi azaldu behar zaie zer esan nahi duen aukera bakoitzak: "ez dakit" (gaiari buruz inoiz ezer entzun ez dutela), "ezaguna egiten zait" (telebistan edo, zerbait ikusi edo entzun dutela, norbaitek inoiz zerbait aipatu duela eta abar) eta "ongi dakit eta azaldu egin dezaket" (ikaskideei modu ulergarri batez azaltzeko bezain garbi dakitela).

Ariketa hau banaka nahiz bikoteka egin daiteke. Ikasleak ingurune hurbilari, hots, bizi den inguruneari errepara diezaion nahi da, eta Erronkarin dauden lekuekin alderatu ondoren elkarren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak ikus ditzan. Horretarako, neska-mutilek irakaslearen laguntzaz Ariketen koadernoan agertzen diren irudi edo gai bertsuak dituzten argazki, irudi edo marrazkiak bilduko dituzte; irudi denek eskola dagoen eremukoak izan beharko dute. Ariketa honen helburua ikasleek lan berri bati ekiteko orduan zenbat gauza dakizkiten ikustaraztea da. Kasu honetan ingurune hurbilak, hots, ikasteko eta jolaserako egunero erabiltzen duten inguruneak lagundu egingo die beste leku bat, Erronkari ibarra kasu honetan, ezagutzen eta deskubritzen. Erronkariko paisaiako elementu desberdinen hiru marrazki erabiliko ditugu gure bizilekuko beste hiru antzekorekin alderatzeko, eta horrek (hurbilekoa ezagutzeak) nolako antzekotasunak eta desberdintasunak dauden erabakitzen lagunduko digu; era honetan, hurbildu egingo gara aurrerago, modu sakonago batez, aztertuko dugun inguru horretara, Erronkari ibarrera, hain zuzen.

Ingurugiroa


Gida didaktikoa

Erronkari

19

(UG) 3. ariketa: “Nor da nor”

Asmakizun-jolas sinple bat da. Horren bidez ikasleek gelako bibliografia aztertu eta araka dezaten lortu nahi da galdetu zaizkien landarediko pertsonaiak zein diren aurkitzea aitzakiatzat hartuta. Fitxan ageri den informazioa NIZen ere berriro emango zaie proposatutako espezieak lantzerakoan. Asmoa ez da espeziearen informazio nabarmen eta esanguratsuena ematea, baizik eta ikaslea pertsonaia horiek zein diren aurkitzera animatzea eta eskolan duen bibliografiaren bidez haiei buruzko informazio gehiago eskuratzea.

Horrelakorik lortzen ez badute, irakasleak Interpretazio Zentrora joaten direnean galdera guztien erantzunak han aurkituko dituztela esan behar die; izan ere, bertan monitoreen laguntzaz gain, panel eta modulu elkarreragile batzuen laguntza izango baitute. Horren ondoren, ikasgelara itzulitakoan denen artean aztertuko dute NIZen lortutako informazioa eta galdera horiei buruzko erantzunak.

(UG) 4. ariketa: “Animalien entsalada”

Irakasleak hainbat aukera ditu: espezie jakin horri buruzko fitxa bat osatu, informazio esanguratsudun horma-irudiak egin, espezie horiei buruzko kontakizunak irakurri eta abar. Denborak eta ikaslearen interesak erabakiko dute zer egin. Ariketa honetan Erronkari ibarreko lau zuhaitzik arruntenak landuko ditugu, abiapuntutzat bakoitzaren ezaugarrietako batzuk hartuta eta asmakizun moduan aurkeztuta. Hauek dira zuhaitzok:

Pinu beltza: Ikaslearen fitxan goian eta ezkerrean dago. Zuhaitz honen pista honela hasten da: "Ibar honetan milioika urte daramat bizi izaten...".

Pinu gorria: Goian eta eskuinean dagoena. Pista: "Erronkari ibarrean ni naiz ugariena...".

Pagoa: Behean eta ezkerrean. Pista: "Argia ikaragarri gustatzen zait...".

Izeia: Behean eta eskuinean. Pista: "45 metrora arteko altuera izan dezaket...".

Ariketa honen helburua, aurrekoarena bezalaxe, ikasleek gelan edo eskolan duten biblioteka araka dezaten da; kasu honetan aldez aurretik osatu behar izan dituzten animalia jakin batzuei buruz garrantzitsu iruditzen zaien informazio guztia bildu behar dute. Ariketen koadernoan lau espezie dituzte: hartza, sarrioa, basoilarra eta okil beltza. Horiekin batera eskatu zaien informazioa idazteko fitxa diseinatu batzuk dituzte. Irakasleak erabakiko du ariketa hau banaka, binaka edo launaka egitea. Launaka egitea erabakitzen badu, ikasle bakoitzak animalietako bat iker dezala proposatzen dugu (zer jaten duen, non bizi den, Erronkari ibarrean horrelakorik ba ote dagoen, zein beste animalia dagoen, nolako koloreak dituen,...), eta ondoren, lortutako informazioa taldeko besteei jakinaraz diezaiela. Aurreko ariketan bezalaxe, erantzunik gabeko galderarik geratu bazaie, irakasleak NIZera egin beharreko bisita aipatuko die berriro. (UG)

Ariketen koadernoko irudi horiek irakaslearen Bitartekoak atalean ere aurkituko dituzu ibarreko irudien artean, eta aldamenean deskripzio bat. Ibarreko irudi orokorrak ere erabil daitezke zuhaitzok han aurkitzeko, eta horrela, ikasleek egin beharreko ikerketatxo horretan informazio osagarria eman ahal izateko. Irudi horien laguntzaz, gainera, emandako pistak eta dagokion zuhaitza lotzera irits daitezke (izenez identifikatzera iritsi ez arren).

5. ariketa: “Ez da edozein etxe” Pirinioetako etxea da, eta morfologia eta klima jakin bat duen ibar batean dagoenez, itxura ere jakina du. Teilatua, leihoak, eraikuntza-materialak, orientazioa,... dena da klima-baldintza gogor batzuen ondorio, neguak hotzak eta elurprezipitazio handikoak baitira.

Ingurugiroa


Erronkari

Gida didaktikoa

20

Ariketen koadernoan ikasleei hainbat etxe proposatzen zaizkie haien ustez Erronkari ibarrekoa zein den aukera dezaten. Aukera egin aurretik, ordea, hainbat "pista" ematen zaizkie Erronkari ibarreko tenperatura eta prezipitazioei buruz. Ariketa honen helburua etxeek duten itxura eta inguruneko klima eta ezaugarriak lotuta daudela kontura daitezela da (etxe horien teilatuak oso aldapatsuak dira elurrak irrist egin dezan, balkoiak estalita daude euriagatik, leihoak txikiak dira hotzagatik,...).

nak izan ez arren) eta haien ezaugarrietako batzuk. Ondoren NIZeko monitoreak azalpen laburra emango die, eta alderdirik garrantzitsuenak azpimarratuko ditu: habitatak, ohiturak, populazioaren egoera (batez ere espezie mehatxatuena), eta abar.

(UG) 7. ariketa: “Mendiko jatetxea”

Komenigarria da, guzti horrekin, irakasleak eskola dagoen inguruneko datu bertsuak ekartzea, izan ere, bizi garen inguruneko gauzekin alderatuz gero Erronkariko ezaugarriak ulertzea errazago egingo baitzaigu. Ariketa hau ikasle nagusiekin (3. ziklokoekin) erabiltzeari interesgarri baderitzozu, Baliabideak atalean dituzun grafikoak erabil ditzakezu, hau da, batez besteko tenperatura eta batez besteko prezipitazioa duten grafikoak. Datuak interpretatu ondoren, neska-mutilek Erronkari ibarrerako egokiena iruditzen zaien etxea hautatuko dute aukera desberdinen artetik. Hautapena banan-banan egingo dute ikasleek eta erabaki horren zergatia idatziko dute. Gero, talde txikitan jarri eta denen aukerak jarriko dituzte mahai gainean. Egindako aukerak desberdinak baldin badira, elkarren arteko adostasuna lortzen saiatu beharko dute. Adostasunik lortzen ez badute, azken erabakia NIZen bertan hartuko dute. Herriaren kokapena, kaleen itxura eta horrelakoak NIZen landuko ditugu herrian egingo dugun ibilaldi baten bidez.

Ikerlan txiki bat egin ondoren eta aurreko ariketan animalia bakoitza kokatu ondoren, orain, elikatzeko ohiturak landuko ditugu. Modu jolasgarri bat prestatu dugu Ariketen koadernoak duen "menuko" bazkaldarrak zein diren asmatzeko. Horrela, hainbat animaliaren elikatzeko ohiturak ezagutuko ditugu, ikasleek askotan ez baitituzte ezagutzen. (UG) 8. ariketa: “Galderaz galdera, puntuz puntu” Ikus-entzunezkoaren ondoren, galderen jolas bat egingo dugu ikusitakoari buruz. Galdera horiek aitzakiatzat hartuta, hainbat kontzepturi buruz komeni zaizkigun azalpen eta argibide gehigarri guztiak emateko aprobetxatuko dugu, hala nola transhumantziari buruz, natur gune babestuei buruz, suntsipen-arriskuan dauden espezieei buruz, almadiei, bertako abere-arrazei eta abarri buruz. Nolako galderak eta zenbat egingo ditugun erabakitzeko kontuan izan beharko ditugu ikasleen adina, maila, jolasa egiteko daukagun denbora, eta jolasa bera nola garatzen ari den.

Ariketak bisitaldian (UG)

(UG)

6. ariketa: “Silueten jolasa”

9. ariketa: “Kanpoaldeko ibilaldia” Ariketa hau NIZera egindako bisitan burutzekoa da. Silueta batzuk oinarri hartuta, neska-mutilek moduluetan aurkitu beharko dituzte siluetok, eta galderei erantzun. Galderen emaitzak dagozkien paneletan aurkituko dituzte. Era honetan ikasleek NIZeko behe eta lehen solairuak zeharkatuko dituzte, eta aldi berean, ibarreko hainbat alderdi ezagutzen joango dira, hala nola Erronkariko animaliarik aipagarrienak (ugarie-

* Ibilaldiaren ezaugarriak: Ibilaldiak oso desnibel txikia du; behereneko puntua NIZen, Ezka ibaiaren ertzean du, eta gorenekoa, San Esteban elizan. Ibiltarien segurtasunari dagokionez ez dago arazorik, salbu

Ingurugiroa


Gida didaktikoa

kalearen zoladura galtzada-harrizkoa dela (hori izanik ibilbidearen xarmetako bat eta landuko ditugun edukien arlo garrantzitsuetako bat) eta Erronkariko errepidea NIZeko ate aurretik pasatzen dela. Ibilbidea euria eginda ere egiteko modukoa da, etxeetako teilategalen azpian babestokia dagoelako; horrez gain, informazioa laburbiltzeko eta paisaia behatzeko pentsatuta daukagun lekua euri-babesa da, eliz ataria hain zuzen. Gainera laua eta zabala da, parte hartzaile guztiak kabitzeko modukoa. Ibilbidean hauek ikusiko ditugu, besteak beste, kalexka estu eta harrizkoak, oraindik ere Erronkari ibarreko armarriak dituzten jauretxeak, Julian Gayarre museo-etxea, baratze txikiak eta antzinako garbitokia. Ibilbidea gidatzen monitore bat izango dugu. Ariketen koadernoan Erronkari herriaren plano bat azaltzen da, bertan ikusiko dute ikasleek egingo dugun ibilbidea. Ibilbidean zehar monitoreak ariketak, galderak, pistak eta asmakizunak proposatuko ditu, eta ikasleek Koadernoan egingo dituzte.

Bisitaren ondoren egin beharreko ariketak (UG) 10. ariketa: “Paisaia naturalak, paisaia gizatiartuak”

Ariketa honetan gizakiaren jarduera paisaiaren eraldatzaile dela nabarmendu nahi dugu, baita Erronkari ibarrean ere.

DESAGERTZEN DIRA (Gorriz) • Loreak • Herriko landaredia • Perretxikoak • Tximeleta eta sugea • Erleak • Gurdia eta animalia

Erronkari

21

Ariketen koadernoaren erdialdean orrialde tolesgarriak ditugu oinarrizko paisaia beraren bi irudirekin, bata paisaiaren alderdi naturalak dituela, bestea paisaia gizatiartuagoa duela. Irudietako batean, beraz, alderdi naturalak eta gizakiaren tradiziozko jarduerak izango ditugu (artzaintza, larreak, baratze txikiak herri inguruetan eta abar). Irakasleak irudiko elementu guztien azalpena aurkituko du Baliabideak atalean. Beste irudian, aldiz, turismoari eta kirolei lotutako jarduera berriak agertzen dira. Jarduera horien ondorioz paisaia eraldatzen joan da eta eraldaketa horrek animaliei, landareei nahiz herriko ohitura eta tradiziozko erabilpenei eragin die. Ariketa honek bi zati izango lituzke. Aurrenekoan ikasleek irudiei adi begiratu eta behar duten informazioa lortu beharko dute, eta bigarrenean, alderdi batzuen inguruan pentsatu eta eztabaidatu egin beharko dute. Behaketa zehatzagoa izan dadin lau zerrenda osatzeko eskatuko diegu fitxan adierazitako irizpideei jarraituta. Zerrenda horietako datuak irudian bertan erraz ikusteko moduan adierazita geratuko dira lau kolore desberdin erabilita (fitxan esaten zaien bezala). Lehenengo urratsa irudiak margotzea izango da (eskuineko irudia erabili, gizatiartuena), eta bigarrena, zerrendak osatzea. Baliabideak atalean irakasleak irudi gizatiartuaren fotokopia bat dauka, eta egoki baderitzo, tipula-paperean egindako kopia bana eman diezaieke ikasleei bestearen gainean jarri eta alderaketa errazago egin ahal izan dezaten. Informazio hau bildu behar dute:

ZERTXOBAIT ALDATUTA, BAINA MANTENDU EGITEN DIRA (Horiz) • Artzaina • Errepidea • Borda

AGERTZEN DIRA (Urdinez) • Eskiatzailea • Mendizalea • Gasolindegia • Automobilak • Parapentea • Larreak • Zaborra • Arrantzaleak

Ingurugiroa

BERDIN JARRAITZEN DUTE (Orlegiz) • Landaredia • Basurdea, orkatza, otsoa • Herria


Erronkari

Gida didaktikoa

22

Bi lagun edo, gehienez ere, hiru laguneko taldeak osatuko ditugu, eta bildu duten informazioa mahai gainean jarri ondoren, ezarritako galderei erantzuteko denbora pixka bat emango diegu. Fitxan jaso ditugun galderak ziklo bietako ikasleentzat daude pentsatuta. Irakaslearen ustez nagusienek (2. ziklokoek) gehiago sakontzea baldin badute, galdera zailagoak egin diezaieke. Hona hemen, erreferentzia gisa, galdera-sorta bat. Galdera-sorta: Gizakiaren zein jarduera izan daitezke basa-bizitzarentzat kaltegarri? Ba al da animalientzat nahiz landareentzat onuragarria izan daitekeen giza jarduerarik? Jarduera guztiek indar berberez eragiten al dute? Irudian zein giza jarduera ikus daitezke? Jarduera horiek multzokatu al daitezke? (Industria, nekazaritza, turismoa, azpiegiturak...) Zein dira, zure ustez, kalterik larrienak? Zergatik? Zerk eragin dezake kaltea larriagoa izatea? (biztanleriari eragitea, endemismoa, habitata suntsitzea, babestutako espeziea, kaltea noiz gertatu den...). Zergatik egiten da kalte hori? Nori komeni zaio? Nor kaltetzen du? Ekintza horietako batzuk saihestu egin daitezke? Nola? Denak beharrezkoak al dira? Kaltea egin eta gero, zuzendu egin al daiteke? Zein dira zuzentzen errazenak?

(L) 11. ariketa: “Pasaia geuk sortzen dugu�

Material hauekin landu dugun guztia laburbiltzen duen ariketa da. Ikasleak nahi duen paisaia eraiki beharko du erliebe mutu baten gainean. Horretarako oinarri-paisaia (irudi handi eta tolesgarria) emango diogu. Baliabideak atalean irakasleak paisaia hori eraikitzeko behar diren elementu guztiak aurkituko ditu: zuhaitzak, animaliak, etxeak, jarduera desberdinetan ari diren lagunak,... Elementu horiek dituzten orrialdeen nahi beste fotokopia atera daitezke, ariketan parte hartuko duten ikasleei banatzeko. Komeniko litzateke eraiki nahi den paisaia bakoitzeko 4-5 ikasleko talde bat sortzea. Irakasleak, gainera, paisaia mutu baten irudia izango du A3 tamainara txikiagotua eta koloreztatua. Kolore horietan oinarrituko da elementuak argi eta garbi ikusi eta kokatzeko, izan ere, irudia zuri-beltzean egongo balitz elementuok (ibaibidea, labarra, elurtutako tontorrak,...) nahasteko arriskua egongo bailitzateke. Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan, ikasleei siluetak eman eta beraiek nahi duten bezala margotzen, mozten eta nahi duten paisaia osatzen utziko diegu. Irakasleak ohartarazi egin beharko die, orain arte ikasitako guztia kontuan hartuta, elementu bakoitzak paisaian izango duen lekua baldintza jakin batzuen ondorio dela, eta animaliek nahiz landareek lehentasun batzuk dituztela. Hirugarren zikloko ikasleentzat egoera jakin batzuk prestatuko ditugu eta horien arabera osatu beharko du talde bakoitzak bere paisaia. Horretarako, talde bakoitzari txartel bat emango diogu kontuan hartu behar dituzten alderdiak idatzita dituela: 1- Zeure paisaia osatu 100 urte atzerago Erronkari ibarreko edozein herritan zaudela suposatuta.

Eta gertatu aurretik aurreikusten errazenak? 2- Zeure paisaia osatu Erronkari ibarreko herri batean 1998an zaudela suposatuta.

Ingurugiroa


Gida didaktikoa

23

3- Zeure paisaia osatu ibarreko herri batean ...... urtean, aitona edo amona izango zarenean zaudela suposatuta. Kasu guztietan osatu den paisaia ikaskideei aurkeztu eta azaldu beharko diete.

Ingurugiroa

Erronkari



25

Zatoz Erronkari ibarra bisitatzera Baliabideak



Baliabideak

27

2- BALIABIDEAK

Erronkari

H- Haritzak, behe-inguruetan eta hegoaldera. I- Ibar hondoan herria, erreka aldamenean.

2.1- Irudiak J- Etxeko baratzeak. *

*

Autoebaluaziorako galdera-sorta. Lanaren amaieran ere erabiliko dugu. Urtean zehar ditugun batez besteko tenperaturen eta prezipitazioen grafikoak (Urzainkiko behatokiko datuak).

K- Ohiturazko garraioa, gurdia. L- Bidea. M- Goi-inguruetako pagadia eta izeidia.

*

*

"Paisaia geuk sortzen dugu" ariketaren irudi orokorra, baina A3 tamainara txikiagotuta eta koloreztatuta. "Paisaia geuk sortzen dugu" ariketako elementuen irudiak.

N- Orkatza. O- Perretxiko-ingurua. P- Behe-inguruko pagadia.

Animalia basatiak eta etxekoak: sarrioa, basurdea, basoilarra, ugatza, okil beltza, oreina, behia eta ardiak.

Q- Ibaia ibar barrenean. R- Otsoa gizakiaren kokalekuak aprobetxatzen.

*

Zuhaitzak: fruitudun gorostia, pinu beltza, pagoa, haritza, pinu gorria eta izeia.

Etxeak: bi etxe eta borda bat.

Gizakiak: nekazaria, eskiatzailea, arrantzalea, jauskaria, alpinista, ehiztaria, artzaina, egurgilea.

2.2- Inguruan ikusteko dauden beste aukera batzuk

"Paisaia naturalak, paisaia gizatiartuak" ariketan paisaia naturalenari dagokion A3 irudiaren kopia bat, zenbakiduna eta bertan dituen elementuen erreferentziaduna:

– JULIAN GAYARRE MUSEO-ETXEA (Erronkari). Ikasle-talde eta talde antolatuentzako bisita gidatuak. Prezio- eta ordutegi-aukera desberdinak, taldeen ezaugarrien arabera. Arduradura: Mª José. Tel: (948) 47 51 80. – JULIAN GAYARRE MAUSOLEOA (Erronkari). Interpretazio Zentrotik 1.200 metro ingurura, 15 minutura oinez (hilerria itxita aurkituko duzue); Benlliure-ren lana, hala ere, kanpotik ikus daiteke.

B- Goi-inguruak, larreekin eta mendi-pinuekin C- Borda, artzaina eta artaldea. D- Arrano beltza, sagua harrapatuta duela.

– QUESOS DIEGO ETXEA (Bidankoze). Doaneko bisitak, egun batzuen aurrerapenez hitzartuz gero. Talde bakoitzean gehienez ere 15-20 ikasle onartuko dira eta iraupena 15 minutukoa izango da. Urtarriletik ekainera. Arduraduna: José Miguel. Tel: (948) 47 70 27

E- Labarra eta habia. F- Pinu gorrien pinudia. G- Basurdeak.

– ZERRATEGIA (Bidankoze). Doaneko bisitak, aldez aurretik hitzartuta. Azarotik ekainera. 15-18 ikasleko taldeak eta bisita gidatua 10 minutukoa. Arduraduna: José Mari. Tel: (948) 47 71 13

Ingurugiroa


Erronkari

Baliabideak

28

Oharra: Aipatutako bisita horietako batzuk hitzartzea Interpretazio Zentrotik bertatik egin daiteke.

– ONKIZU GAZTAK (Bidankoze). Bisita gidatuak 10 laguneko txandatan eta 15 minutuko iraupenez. Urtarriletik ekainera, 9:00etatik 14:00ak arte. Arduraduna: Pedro Antonio. Tel: (948) 47 70 96

2.3- Bibliografia

– IZABARA BISITA GIDATUA (Izaba). Urritik ekainera. Prezioa: 2.300 pta orduko. Interpretazio Zentroaren bidez hitzartu.

– ELÓSEGUI, J; GUERENDIAIN, P.; PEREZ OLLO, F.; REDÓN, F., "Navarra. Guía Ecológica y Paisajística". Nafarroako Aurrezki Kutxa, 1980

– IDOIA SANTUTEGIRA BISITA (Izaba). NIZek ibilbidearen eskema eskaintzen du.

– ELÓSEGUI, J.; PEREZ OLLO, F., "Navarra. Naturaleza y Paisaje", C.A.N. 1982

– GAZTAGINTZA, "LARRA" ARTISAU-GAZTA (Burgi). Taldeentzako bisita gidatuak urte osoan zehar, 25-30 ikasle txanda bakoitzean eta 30-60 minutuko iraupena (jakin-minaren arabera). Bisitariei eskainitako lokala dago, baina ordu jakin batzuetan ezin da bisitarik onartu. Interesa duen eskolak gaztandegiko arduradunekin jarri beharko du harremanetan. Arduraduna: Mikel Álvarez. Tel: (948) 47 70 46

– ELÓSEGUI, J. ETA BESTE BATZUK. "Atlas de aves nidificantes" C.A.N. Iruña, 1985

– GAZTAGINTZA, "EKIA" KABILAENEA ARTISAU-GAZTA (Uztarroz). Gaztagintza ezagutzera emateko instalazioak bisitatzeko aukera ematen du. Aurrez hitzartu. Tel: (948) 89 32 36 – ERLEZAINTZA (Puerto de las Coronas - Nabaskoze). Bisita gidatua 4-5 eguneko aurrerapenez hitzartuz gero. Astelehenetik ostiralera. Gehienez ere autobus bete ikasle eta iraupena 45-60 minutukoa. 150 pta ikasle bakoitzeko. Arduraduna: Jesús Mª Rodrigo. Tel: (948) 47 00 60. – NABASKOZEKO SUHILTZAILE PARKEA. Bisita gidatua, aldez aurretik hitzartuz gero. Iraupena ordubetekoa gutxi gorabehera. Eskabidea egin behar da ikasle-kopurua eta adina, eta bisita egin nahi den eguna eta ordua adieraziz. Eskabidea hona bidali: Nafarroako Suhiltzaileen Partzuergoa. Begoña Martínezentzat. Aralar kalea, 1 - 31002 Iruña Bisiten arduradunarekin (Begoña Martínez) zuzenean hitz egiteko, telefono honetara deitu: (948) 42 30 30.

– ELÓSEGUI, J. ETA BESTE BATZUK. "El parque natural pirenaico: I. Larra-Belagoa". Nafarroako Gobernuaren Ingurugiro Departamentua. Iruña, 1986 – ELÓSEGUI, J. ETA BESTE BATZUK. "El parque natural pirenaico: II. "Irati-Ibañeta". Nafarroako Gobernuaren Ingurugiro Departamentua. Iruña. – ELÓSEGUI, J. ETA BESTE BATZUK. "Navarra desde el aire". Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña, 1988. – F. ROJERO, F. "Proyecto Huella". Hartz Arrea (Oso Pardo) Fundazioa. ICONA. Nafarroako Gobernuaren Ingurugiro Departamentua. – ZENBAIT. "El agua en Navarra". Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña, 1991. – ARMENDÁRIZ, F.; "Espacios Naturales Protegidos de Navarra". Nafarroako Gobernuaren Ingurugiro Departamentua. Iruña, 1995. – LOIDI, J.; BASCONES, J.C., "Memorias del mapa de series de vegetación de Navarra", N.G., Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Dep., 1995. – HERRI-KULTURARI BURUZKO GAIAK (ZENBAIT):

– MUSEO ETNOGRAFIKOA (Izaba) Bisita gidatua, aldez aurretik eskatuz gero Bisitetarako ordutegia: 11:30-13:30 eta 17:00-20:00 Tel: (948) 89 33 07

"Nuestras aves" (36. alea) "Almadías" (38. alea)

Ingurugiroa


Baliabideak

29

"Ochagavía" (148. alea)

Erronkari

• Geografia Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiaren mapa topografikoak 1:25.000.

"Artesanos rurales" (333. alea)

• Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren labore eta aprobetxamenduen mapa 1:50.000.

"Valle del roncal" (27. alea) "Indumentaria" (281. alea)

• Espainiako mapa geologikoa, E 1:50.000. Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutua (IGME).

"Tributo de las tres Vacas" (81. alea)

• Nafarroako mapa topografikoak, 1:200.000. Nafarroako Gobernua.

"Burguete" (157. alea) "El paisaje" (16. alea)

• Nafarroako Natur Gune Babestuen mapa 1:200.000. Nafarroako Gobernuak argitaratua.

"Valle del Roncal, paisajes y labores" (257. alea) • Nafarroako Abelbideen mapa. Abelbideen Lagunen Elkarteak eta Nafarroako Gobernuak argitaratua.

– ZENBAIT. "Revista Panorama: Los hórreos" – ZENBAIT. Unitate Didaktikoa. "Nafarroako Natur Gune Babestuak". Nafarroako Gobernua. Ingurugiro Dep. Iruña 1998. (Laster argitaratuko da). – ZENBAIT. Unitate Didaktikoa. "Nafarroako Espezie Babestuak". Nafarroako Gobernua. Ingurugiro Dep. Iruña 1998. (Laster argitaratuko da). – ZENBAIT. Unitate Didaktikoa. "Nafarroako Hezeguneak". Nafarroako Gobernua. Ingurugiro Dep. Iruña 1998. (Laster argitaratuko da). – ZENBAIT. Unitate Didaktikoa. "Nafarroako Arroilak". Nafarroako Gobernua. Ingurugiro Dep. Iruña 1998. (Laster argitaratuko da). – ZENBAIT. Unitate Didaktikoa. "Nafarroako Basoak". Nafarroako Gobernua. Ingurugiro Dep. Iruña 1998. (Laster argitaratuko da). – ZENBAIT. Unitate Didaktikoa. "Nafarroako Ibaiak". Nafarroako Gobernua. Ingurugiro Dep. Iruña 1998. (Laster argitaratuko da).

– PIRINIOKO TURISMO PARTZUERGOAK ARGITARATUTAKO MATERIALA: • Nafarroako Pirinioko Turismo Partzuergoaren mapa (1997). Errepideak, horiei loturiko zerbitzuak, ondarea eta natura, etab. • Pirineo Navarro. Guía Turística y de Servicios (1996). • Nafarroako Pirinioan Barna (1998). (Goikoaren euskarazko bertsioa). • Senderos del Pirineo Navarro (1998) Bi ale. • Guía de esquí de fondo. Abodi-Salazar y Larra-Belagua (1998) Material horiei buruzko argibide gehiagotarako, helbide honetara jo:

–KARTOGRAFIA: • Ejerzitoaren Geografia Zerbitzuaren mapa topografikoak 1:50.000.

Ingurugiroa

PIRINIOKO TURISMO PARTZUERGOA Ibarreko etxea (AEZKOA) Tel. (948) 76 43 28/ Faxa: (948) 76 43 20


Erronkari

Baliabideak

30

GALDERA-SORTA Taulako galderak arretaz irakurri eta gurutze bat ipini dagokion laukian. Ondoko oharrak kontuan hartu:

X ipintzeko oharrak: 1.- Gaiari buruz inoiz ezer entzun ez baduzu, edo galdetzen ari zaizunaz ezer ez badakizu 2.- Noiz edo noiz zerbait irakurri, ikasi edo entzun baduzu 3.- Oso ongi baldin dakizu, ikaskideei azaltzeko moduan

1

2

3

Ez dakit

Ezaguna egiten zait

Ongi dakit eta azaldu egin dezaket

Badakizu Erronkari ibarra non dagoen? Ba al dakizu ibar horretako berezko landareren izenik? Badakizu inguru horretan soilik bizi den animaliarik dagoen? Badakizu Erronkariko herriak nolakoak diren? Ba al dakizu hango etxeek zeurearen antzik ote duten? Badakizu ibar horretako jendeak zertan egiten duen lan? Badakizu gizakiaren jarduerak inguruari nola eragiten dion? Badakizu zer egin dezakezun zuk edozein leku ongi kontserba dadin? Eta orain ondoko esaldiak osatu: * Erronkari ibarra aztertzea gustatu egin zait, zeren eta...

* Gauza hauek ikasi ditut nire ikaskideei azaltzeko moduan: ...

* Nire ingurunea ondo kontserba dadin nahi dut, zeren eta...

Ingurugiroa


Baliabideak

Erronkari

31

URZAINKIKO BEHATOKIA

Batez besteko tenperatura (ºC)

Batez besteko prezipitazioa (mm)

25

200

20

150

15

Azaroa

Abendua

Urria

Iraila

Abuztua

Uztaila

Ekaina

Maiatza

Apirila

Otsaila

Urtarrila

Azaroa

Abendua

Urria

Iraila

Abuztua

Uztaila

Ekaina

Maiatza

Apirila

0 Otsaila

0 Martxoa

50

Urtarrila

5

Martxoa

100

10

Batez besteko tenperatura (ºC)

Urzainki

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

3

4

6,3

9

11,8

17

20,7

18,8

Apirila

Maiatza

Ekaina

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua

Urtea

17

13

8,1

5,1

11,2

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua

Urtea

Batez besteko prezipitazioa (mm) Urtarrila

Urzainki

Otsaila

Martxoa

171,6 144,5 124,1 146,7 150,5 67,3

Uztaila

59,4

Abuztua

69,6

(Grafiko hauek egiteko datuen iturria: PEJENAUTE, J.M. “Tipos de tiempo y clima de las comarcas Navarras”)

Ingurugiroa

77,8 101,6 191,7 127,9 1.433


Erronkari

32

Ingurugiroa

Baliabideak


Baliabideak

33

Ingurugiroa

Erronkari



A3T

30/4/01 13:27

Pรกgina 4


37

Zatoz Erronkai ibarra bisitatzera Ariketen koadernoa



Ariketen koadernoa

39

Erronkari

Kaixo lagun hori! Erronkariko Naturaren Interpretaziorako Zentrotik ari gara. Hau irakurtzen ari bazara, seguru geu bisitatzera etortzeko asmotan zaudena. Horretarako koaderno hau prestatu dizugu etorri aurretik gure ibarra nolakoa den ezagutzen has zaitezen, nolako paisaiak, jendea, herriak, natura eta abar dituen. Eta badakizu zer? Gehien poztuko gintuena zeu eta zeure lagunak hemen proposatuko dizkizuegun ariketekin gozatzea da. Beraz, eman buelta orriari eta has zaitez Nafarroako lurretan bidaiatzen. A! Eta ez ahaztu. Interpretazio Zentroan zain gauzkazu. Laster arte

Ingurugiroa


Erronkari

40

Ariketen koadernoa

Hasi aurretik eta koadernoa ez galtzeko, idatzi hemen zeure datu pertsonalak.

Izena: Eskola: Maila:

Herria:

Ingurugiroa


Ariketen koadernoa

Erronkari

41

USTE DUGUNA BAINO GEHIAGO DAKIGU Taulako galderak arretaz irakurri eta gurutze bat ipini dagokion laukian. Ondoko oharrak kontuan hartu:

X ipintzeko oharrak: 1.- Gaiari buruz inoiz ezer entzun ez baduzu, edo galdetzen ari zaizunaz ezer ez badakizu 2.- Noiz edo noiz zerbait irakurri, ikasi edo entzun baduzu 3.- Oso ongi baldin dakizu, ikaskideei azaltzeko moduan

Badakizu Erronkari ibarra non dagoen? Ba al dakizu ibar horretako berezko landareren izenik? Badakizu inguru horretan soilik bizi den animaliarik dagoen? Badakizu Erronkariko herriak nolakoak diren? Ba al dakizu hango etxeek zeurearen antzik ote duten? Badakizu ibar horretako jendeak zertan egiten duen lan? Badakizu gizakiaren jarduerak inguruari nola eragiten dion? Badakizu zer egin dezakezun zuk edozein leku ongi kontserba dadin?

Ingurugiroa

1

2

3

Ez dakit

Ezaguna egiten zait

Ongi dakit eta azaldu egin dezaket


Erronkari

42

Ariketen koadernoa

NAFARROAKO PAISAIAK ETA TXOKOAK Ezagutzen al duzu Erronkari ibarra? Hemen dituzun marrazkiek ideiatxo bat egiten lagunduko dizute. Bai, ezta? Ari zara nolakoa izango den imajinatzen? Zu bizi zaren ingurunea bezalakoa da?

Ingurugiroa


Ariketen koadernoa

43

Erronkari

NAFARROAKO PAISAIAK ETA TXOKOAK Bizi zaren inguruneko argazkiak, irudiak, marrazkiak... lortu eta Erronkari ibarreko marrazkiek irudikatzen duten gauza bera dutenak aukeratu. Hemen itsatsi eta alderatu. Orrialde honetan elkarren arteko desberdintasunak idatzi, eta aurreko orrialdean, elkarren arteko antzekotasunak.

Eta horretaz ari garelarik, non dago Erronkari ibarra? Aurki ezazu Nafarroako mapa batean.

Ingurugiroa


Erronkari

Ariketen koadernoa

44

NOR DA NOR? Erronkari ibarrean bizi diren zuhaitzei buruzko hainbat gauza kontatu nahi nizkizun; baina erabat nahastu zait dena eta orain ez dakit zein diren zuhaitz bakoitzaren pistak, ez eta zein izen duten ere. Lagunduko didazu? • Argia ikaragarri gustatzen zait, horregatik oso landare gutxi haz daitezke nire itzalpean. • Nire fruituak pagatxak dira eta basoko animalia askoren elikagai dira. • Neguan hosto denak erortzen zaizkit.

Ni….................... naiz

Ni….................... naiz Liburuetan, aldizkarietan... begiratu dezakezu • 45 metrora arteko altuera izan dezaket. • Hostoen atzeko aldean bi marra zuri ditut. • Zure koadernoko irudian beste zuhaitz batekin nahastuta aurkituko nauzu. • Zapin ere esaten didate. A! Eta koadernoan duzun irudiari begiratzen badiozu, asko lagunduko dizu...

• Ibar honetan milioika urte daramat bizi izaten. • Haitz artean dagoen lur apurra aprobetxatu egiten dut nire sustraiak sartzeko. • Mendien goialdean aurkituko nauzu, beste zuhaitz batzuk bizi ezin diren inguruetan. • Nire hostoak berde ilunak dira eta bi pinaburu ematen ditut.

Ni….................... naiz • Erronkari ibarrean ni naiz ugariena. • Nire enborrek ibaietan bidaiatzen zuten almadia moduan. • "Inbaditzailea" naizela esaten didate. • Nire izena nire enborrak duen kolore gorriztatik dator.

Ni….................... naiz Badakizu nor den nor? Ez badakizu, ez arduratu. Naturaren Interpretaziorako Zentrora joaten zarenean falta zaizun guztia osatu ahal izango duzu.

Ingurugiroa


Ariketen koadernoa

45

Erronkari

ANIMALIEN ENTSALADA Erronkari ibarreko hainbat animalia dituzu hemen. Eta badakizu zer?, animalia hauek "bereziak" dira, ale bakan batzuk baino ez direlako geratzen edo Nafarroako eremu honetan baino bizi ez direlako. Ezagutzen al dituzu? Badakizkizu haien izenak? ... zer iruditzen animalia horiez zertxobait ikertzen badugu? Moztu ondoko zatiak eta osatu animaliak. Animaliak osatuta dituzunean, hurrengo orrialdeetan itsatsi eta haietaz deskubritzen duzuna idatzi.

✄

Ingurugiroa


Erronkari

46

Ingurugiroa

Ariketen koadernoa


Ariketen koadernoa

47

Erronkari

ANIMALIEN ENTSALADA

Izena: Bizilekua: Janaria… (animalia hemen itsatsi)

Etxea nola egiten du… Ohiturak…

Beste gauza hauek jakin ditut…

Izena: Bizilekua: Janaria… (animalia hemen itsatsi)

Etxea nola egiten du… Ohiturak…

Beste gauza hauek jakin ditut…

Ingurugiroa


Erronkari

48

Ariketen koadernoa

ANIMALIEN ENTSALADA

Izena: Bizilekua: Janaria… (animalia hemen itsatsi)

Etxea nola egiten du… Ohiturak…

Beste gauza hauek jakin ditut…

Izena:

Bizilekua: Janaria… (animalia hemen itsatsi)

Etxea nola egiten du… Ohiturak…

Beste gauza hauek jakin ditut…

Ibarrean zein beste animalia bizi dira? Interpretazio Zentrora zatozenean askoz gehiago ezagutuko dituzu.

Ingurugiroa


Ariketen koadernoa

49

Erronkari

EZ DA EDOZEIN ETXE Orrialde honetan hainbat etxeren marrazkiak ditugu. Jakingo zenuke Erronkari ibarrari dagokiona zein den esaten? Hona hemen pista batzuk.

Erronkari ibarrean euri dezente egiten du. Urteak dituen 365 egunetatik 150etan prezipitazioren bat dago. Prezipitazio horietako asko goi-inguruetan elur-moduan izaten dira.

Pista horretan tarte batez pentsatu eta bi teilatu hauei begiratu. Zein erabiliko zenuke Erronkariko etxeetan?

Erronkari ibarrean neguak hotzak izaten dira. Askotan izotza egiten du eta batez besteko tenperatura 4ยบC ingurukoa izaten da. Udak leunak izaten dira, eta batez besteko tenperatura 17ยบC ingurukoa.

Orain bi pista dituzu. Eragiozu buruari eta pentsatu nolako leiho eta/edo balkoiak izango dituzten Erronkariko etxeek.

Gizakiak betidanik erabili izan du etxeak egiteko naturak emandakoa eta eskuragarrien duena.

Pista horren arabera, zerez eginda egongo ote dira Erronkariko etxeak?

Ingurugiroa


Erronkari

Ariketen koadernoa

50

EZ DA EDOZEIN ETXE Zein da zure ustez Erronkari ibarreko etxea? Gurutze batez aukeratu eta azaldu zergatik:

Etxe hori aukeratu dut, zeren:

3 ikasleko taldeak osatu eta saiatu etxerik egokiena zein den erabakitzen. Zalantza guztiak idatzi, gero Interpretazio Zentroan aztertu ahal izateko. Juan Carlos Etxegoien-ek egindako irudiak ("Orhipean", Pamiela 1996) oinarri hartuz moldatutako etxeak dira

Ingurugiroa


Ariketen koadernoa

Erronkari

51

SILUETEN JOLASA Interpretazio Zentroan egin beharreko ariketa Idatzi Erronkari ibarreko herrien izenak dagokien lekuan. Zein arrazoi egon daiteke ibarreko herriak dauden lekuan egoteko?

Sai zuriak non jartzen ditu habiak? Saiak zein beste izen ditu?

Panelean zein zuhaitz agertzen da? Zenbat kume izaten ditu erditze bakoitzean?

Ingurugiroa


Erronkari

Ariketen koadernoa

52

SILUETEN JOLASA

Zer behar du bizitzeko?

Lumak beti ditu zuri?

Zenbat kume ditu habian?

Zein zuhaitz daude inguru honetan? Leku honek ba al du ezaugarri berezirik?

Ingurugiroa


Ariketen koadernoa

Erronkari

53

SILUETEN JOLASA Kopia ezazu argazki azpian dagoen esaldia:

Eskuinean dagoena, zertan desberdintzen da?

Zergatik esaten da ".......... baino lotiago zara"?

Beste txori baten habiak aprobetxatzen ditu. Norenak?

Zein herri da?

Mausoleo ospetsua

Ingurugiroa


Erronkari

54

HERRI MAGIKOA

Ingurugiroa

Ariketen koadernoa


Ariketen koadernoa

55

OA SE MU Ingurugiroa

Erronkari


Erronkari

Ariketen koadernoa

56

MENDIKO JATETXEA Interpretazio Zentrorako bisitan zehar egin beharreko ariketa Ongi etorri "Mendiko jatetxera"! Gure lurraldeko plater tipiko bikainengatik ospetsua. Gaurko menua bariatua eta benetan goxoa da. Gaur bezero hauek izango ditugu: eper zuria, ugatza, orkatza, okil gibelnabarra, urtxintxa eta erbi単ude zuria. Zerbitzariak idatzita du dagoeneko bezero bakoitzak eskatu duena eta paper bakoitzari zenbaki bat ipini dio. Jakingo zenuke bezero bakoitza non dagoen eserita asmatzen?

1

5

3

2

6

4

1.- Intsektu-purea hazi desberdinekin gainerreta

2.- Pago-kimuak haritz-hosto samurrekin salteatuta

3.- Habiaratutako intsektuz betetako enborrak

4.- Pagatxa eta urrazko entsalada, pinaziz betetako krepeekin.

5.- Hezur-errazio "menditarra" bere zukutan

6.- Basasaguaren iztertxoak eta lursaguaren "soufflea"

Ingurugiroa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.