ORNITORRINKOA

Page 1

ORNITORRINKOA

IKER PEREZ OIHANA VERA IOAR LOPETEGI


Aurkibidea: Sarrera..................... 3 Ezaugarriak.......... ‌.. 4 Elikadura.................. 6 Ugalketa.................. 7 Bizitokia/Bizimodua..... 8 Bitxikeriak................. 9


SARRERA

•

Ornitorrinkoa (Ornithorhynchus anatinus) arrautzak erruten dituen bost ugaztuneetako bat da. Ozeanian bizi da bereziki, baina baita Tasmaniako irlan ere.


EZAUGARRIAK

• Ornitorrinkoa oso bitxia da. Itxuraz, ematen du hainbat animaliaren gorputz-zatiak elkartuta eratutako animalia dela: ahateen antzeko mokoa du, atzapar palmatuak (errazago igeri egiteko), isats zapal eta zabala (kastoreena bezalakoa). • Bizkarra, buruaren albokoak eta hankak marroizka kolorekoak dira, eta sabelaldia errubioa. • Gorputza eta buztan zabala iletsuak dira. Ileak airez osatuta daude hotzetik babesteko. • Mokoa ez da hegaztiena bezalakoa: goi aldekoa zapala da, ahatarena bezalakoa, baina behealdekoa ahoa bera da. Beraz, ez du ahoa erakusteko bi mokoak ireki behar hegaztiek egiten duten antzera. • Sudur zuloak mokoan dauzka, eta ur azpitik usaintzen ahal du. Honek laguntza handia ematen dio janaria aurkitzerakoan. • Gogaituz gero, garrasi egin ohi du. • Pisua 700 eta 2 400 gramo artekoa izaten da, harra pisutsuena izanik • Harrak 50 zentimetro inguru izaten ditu. Emeak, aldiz, 43. • Gorputzeko tenperatura beste ugaztunena baina


bajuxeagoa da: 31-32 gradukoa. • Itxura ez ezik, portaera ere zenbait animaliaren pot-pourri bat da: ugaztuna da, hau da, emeek ekoizten duten esneaz elikatzen dira kumeak, baina ernaldiaren zati bat arrautza batean ematen dute umekiek. Arrautzatik ateratakoan ez daude guztiz garatuta, eta, martsupalioen antzera, edoskitzaroan bukatzen dute garapena. • Ugaztun hau, pozoitsua da; harrek atzeko hanketan espoloi bat badute, eta, ziztatuz gero, min samina sortzen ahal digu.


ELIKADURA

• Haragijalea da: Bere ohiko elikadura ur azpiko landareak, zizareak, karamarroak, intsektuak eta ehizatzen dituen beste hainbat izakitxo dira. Gau batean bere pisua adina jan dezake. harrapatzen ditu, batik bat. • Normalean gauean edo iluntzean irteten dira janari bila. • Egunero, pisatzen duenaren %20 ehizatu behar du. Honek esan nahi du ordu asko ur azpian pasatu behar dituela.


UGALKETA

• 1884 urtean W. H. Caldweld britaniar bilogoak, arrautzak erruten zituela deskubritu zuen. • Ernalketa ekaina eta urria artean suertatzen da. Orduan, emeak habia prestatuko du; sakondu eta hosto lehorrez betetzen du kumea seguruago eta gozoago egon dadin. Arrautzak, emeak inkubatzen ditu eta harrak ez du lan honetan parte hartzen. • Arrautzaren tamaina 12-13 cm-koa izaten da. • Kumeak itsu eta ilerik gabe jaiotzen dira eta amaren esnea hartzen dute elikatzeko. • Lehen asteetan, emea ez da aldentzen habitik; soilik elikatzeko aterako da, eta ateratzerakoan, habia taponatu egiten du harrapariengandik kumeak babesteko. • Bost aste pasa ondoren, emea habitik sarri aterako da kumeak bakarrik uzten. Lau hilabete betetzerakoan, alde egiten du betirako.


BIZITOKIA

• Ornitorrinkoa erdi lehortarra erdi urtarra da. Tasmania, Australiako Alpeak eta Queendslandeko ohian tropikaleko erreka inguruan bizi ohi da. • Hamaika urte inguru bizi da gutxi gora behera. • Sugea eta Australiako arratoia badira ere etsairik sutsuenak. • Erreka inguruan eraikitzen ditu bere habiak.


BITXIKERIAK

• Koalarekin batera, Australiako maskota bat da. Hau dela eta, txanpon batean bere irudia agertu da. • XX mende arte ehizatu egiten zuten, eta desagertzeko arriskuan egon zen. • Gaur egun, oso babestua dago. Hala ere, kutsadurak kalte handiak sortu ditu animalitxo honengan. • Gatibu egonez, hamazazpi urte bizi ahal da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.