Gipuzkoa ibaiz ibai

Page 1

Gipuzkoa

ibaiz ibai


2


Gipuzkoa

ibaiz ibai Gipuzkoar ibaiak espazio ludiko, natural eta konektatu gisa birpentsatuz Altuning 2018 Sarirako proposamena 2018ko irailak 1a

Mikel Berra SandĂ­n Arkitektura ikaslea +34 639 560 659 mikel.berrasandin@gmail.com linkedin.com/in/mikberra/en

Sarrera

4

Egitura orokorra

6

Helburuak 8 Egitasmoak

12

Onurak

28

3


Sarrera

Gipuzkoa, ibaiek egituratutako lurraldea

Lau ardatz ibaien erabilera soziala suspertzeko

Ibaiek berebiziko garrantzia izan dute Gipuzkoan, bai bere herrien kokapenean eta baita bere garapen ekonomikoan ere. Horrela, lurraldeko garraiobide nagusiak ibaiekiko paralelo garatu dira, eta industriak ura eta energia mekanikoa lortzeko baliatu ditu urte askoan zehar. Hala ere, gaur egun ibaiek jada ez dute erabilera industrial hori, baina industriak okupatzen zuen lekua ez dute bestelako egitasmoek hartu oraindik.

Gipuzkoan aukera paregabe honi erantzuna emateko, ibaiek erabilera soziala behar dute izan, gure lurraldearen beharrei erantzuna emanez. Horrela, ibaiak natura suspertzeko tresna izan daitezke, gure hiri barneetan hain urriak diren aisiarako espazio berde berriak txertatzeko modua, hiriak mugikortasun jasangarriaren bitartez azkar konektatzeko bidea, eta turismoa lurralde guztian modu homogeneoagoan banatzeko modua.

Gure ibaiek mugitzeko eta egoteko lekua behar dute izan, natura hobetuz eta turismo eta mugikortasun jasangarria sustatuz Industriaren biharamunean, nola erabili ibaiak? Hauxe da erantzun beharreko galdera, munduan zehar hainbat eta hainbat hiri eta eskualdek erantzun behar izan dutena. Industriek ibaiak erabiltzeari uzteak aukera zabalak eskaintzen ditu gizartearentzat, bertan mota askotako aktibitateak jarri baitaitezke, aisiaespazioak, aktibitate ekonomiko berriak edo espazio naturalak, besteak beste. Hala ere, arrisku handiena galdera horri ez erantzutea da, hau da, industriaren biharamunean ibaiekin zer egitea pentsatua ez izatea. Horrek, aukera paregabea galtzeaz gain, erabilera anitz ekarriko lituzke ibai ertzetara, haien arteko erlaziorik sortu gabe eta desordena eraginez. Beraz, beharrezkoa da ibaien inguruko etorkizun-sena definituta izatea. Horren adibide argia da Chicago (AEB) non eta, industriaren beherakadarekin batera, ideia argi eta asmo handikoak jarri dituzten mahai gainean. Horrela, ‘Our great rivers’ proposamenarekin, ibaiak aisiarako, turismorako eta bizitzeko leku bezala nola eraldatu pentsatu dute, hurrengo 30 urteetan zein ekimen egin zehaztuz.

4

Horiek lortzeko, lau ardatzen inguruan lan egin beharra dago: natura, espazio publikoa, mugikortasuna eta ezagutza, horietko bakoitzean helburu eta egitasmoak definituz. Horrela, erakunde desberdinek egin beharreko ekimenak argituko dira, haien arteko sinergiak profitatuz.

Esfortzuak bateratu, denok irabazteko Horrela, plan honek ibaien inguruan egiten diren lan eta proiektu guztiak era bateratuan pentsatzea du xede. Hau da, esfortzuak batera egin eta batera komunikatzea, lanak errazagoak izan daitezen eta bertako eta bisitariek hobe ezagutu ditzaten. Modu horretan, denok ibaiak presenteago izango ditugu gure eguneroko bizitzan eta ibaiek dituzten onura guztiak aprobetxatzeko gai izango gara.


Natura

Espazio publikoa

Mugikortasuna

Ezagutza

5


Egitura Helburuak Natura

Uraren kalitatea hobetu Bioaniztasuna sustatu Ibaiertzak naturalizatu

Espazio publikoa

Mugikortasuna

Hiritarrek ibaiak erabiltzea sustatu Hirietako parke eta espazio libreak handitu ibaiertzetan

Ibaiertzetan mugikortasun jasangarria sustatu Intermodalitatea erraztu

Ezagutza

Proiektu eta ekimenak era koordinatuan sustatu eta komunikatu Ondarea ezagutarazi Gipuzkoako ibaiak goraipatu

6


Egitasmoak

Onurak

Hobetzeke: Isuriak kontrolatu eta murriztu Kolektoreak eta araztegiak berritu Oztopoak eraitsi

Uretan segurtasun osozko bainua

Egiteke: Ibaiertzak leundu Ibaiertzetan lorategi flotatzaileak ipini

Hobetzeke: Ur-kirol instalazioak eraiki Bestelako ekipamendu publikoak eraiki Kirol/kultura ekimenak sustatu ibaietan

Espezieen kopuru eta bizitza hobea Ibaiek gainezka egiteko aukera urriagoa Ibaiertzen itxura estetiko hobea

Parke iristerrazak eta hiri barneetan kokatuak Bizitza osasuntsurako aukera gehiago

Egiteke: Ibaiertzen irisgarritasuna bermatu

Hobetzeke: Ibai ertzetan Bidegorri Sarea eraiki Egiteke: Bidegorri sarea hiri erdiekin eta geltokiekin lotu

Hobetzeke: Ibaietan zehar ibilibide turistiko ala tematikoak sortu Egiteke: Komunikazio eta seinaletika bateratua ezarri

Kutsadura urriagoa Hiri arteko garraio azkarragoa bizikletaz Bizikleta eta garraio publikoaren arteko konbinazio errazak

Turismoaren garapena lurralde osoan Bide eta puntu erakargarrien sare erabilterraza Ibaien inguruko kontzientzia eta harrotasuna

7


Helburuak

Natura Uraren kalitatea hobetu Ibaietako uren kalitatea hobetzen joan da azken urteotan, industriaren murrizketa eta isurien kontrola dela eta. Hala ere, oraindik bide luzea dago egiteke uraren kailtatea guztiz ona izan dadin, eta bertan bainatzea segurua izan dadin.

Bioaniztasuna sustatu Ibaiak gure lurraldearen bioaniztasunaren parte garrantzitsua dira, animali eta landarediaren habitata baitira. Hala ere, ibaien erabilera industrialak bioaniztasuna gutxitu zuen, baina erabilera industrial hori murrizten den heinean neurriak hartu behar dira bionaiztasuna errekuperatzeko.

Ibaiertzak naturalizatu Gaur egun gure ibaietako kilometro asko kanalizatuta daude, ibaien ekosistema hondatuz, herritarren eta ibaien arteko erlazioa zailduz, eta ibaien itxura ez hain erakargarria izatea eraginez. Horrela, ibaiertzak naturalizatzea beharrezkoa da, landaredia hazi, herritarra uretara hurbildu eta ibaiak itxuraldatzeko.

8


Espazio publikoa Hiritarrek ibaiak erabiltzea sustatu Gipuzkoan herritarrek naturarekin lotura handia dute aisialdirako, baina lotura hori mendietan edota kostan gertatzen da, ez ibaietan. Bada, ibaia da gure herri eta hirietan hurbilen eta irisgarrien dagoen elementu naturala, baina horretarako herritarrek ibaia erabiltzea sustatu behar da, ibaiertzetan ekipamenduak eraikiz eta ekimenak proposatuz.

Hirietako parke eta espazio libreak handitu ibaiertzetan Gipuzkoar hirietan dugun parke kopurua eta tamaina urria da, oro har. Horrela, ibaiek parke azalera handitzeko aukera paregabea eskaintzen dute, gaur egun hirien atzekaldea diren espazio bat berrerabiliz.

9


Helburuak

Mugikortasuna Ibaiertzetan mugikortasun jasangarria sustatu Ibaien ertzak garraiorako erabili dira urte askoan zehar, errepideak eta trenbideak eraikitzeko eremu erraza direlako, eta herriak konektatzen dituztelako. Gaur egun, ordea, bestelako garraiobideak sustatzeko erabili daitezke ibaiertzak, herritarrek txirrindaz, ibiliz edo garraio publikoan mugi daitezen.

Intermodalitatea erraztu Gure lurraldean arin mugitzeko eskura ditugun baliabide guztiak erraz konbinatzea ezinbestekoa da. Horrela, ibaiertzak garraiorako erabiltzeaz gain, garraiobide hauen arteko konbinazioak ahalbidetu behar dira. Horretarako, ibaiertzak geltokiekin zuzenean konektatu behar dira, intermodalitatea erraztuz.

10


Ezagutza Proiektu eta ekimenak era koordinatuan sustatu eta komunikatu Gipuzkoako ibaietan egten diren ekimenek arazo larri bat dute: administrazio desberdinek egiten dituzte, bakoitzaz bere kabuz planifikatuz eta berri emanez. Horrela, koordinazio falta dago bai proiektuetan eta baita komunikazioan ere, proiektuen potentzial guztia lortzea ekidinez eta hiritarrari informazio nahaskorra emanez. Horrela, koordinazioak proiektu hobeak eta informazio argiagoa lortuko du.

Ondarea ezagutarazi Ibaiak gure lurraldearen ondare historiko eta arkitektonikoa ezagutzeko baliabide bikaina izan daitezke. Ibaiak lurraldearen historiaren alderdi garrantzitsua izan dira, herrien kokapena baldintzatu eta industrializazioa ahalbidetu baitzuten. Horrela, ibaietan ibilbideak sortzea ondarea ezagutarazteko baliagarria izango da, horiek ondo seinaleztatuz gero.

Gipuzkoako ibaiak goraipatu Azken finean, ekimen guztiek eta horiek era argian komunikatzeak Gipuzkoako ibaiak goraipatu eta beren balioa ezagutarazteko tresna dira. Horrela, lortu nahi da ibaiak gipuzkoar herritarron kulturaren parte izatea eta bisitarientzako erakargarri izatea, mendien eta kostaldearen modura.

11


Egitasmoak Natura

Hobetzeke: isuriak kontrolatu eta murriztu Gure ibaiek izan duten kutsadura mailen errudun nagusia industriek edota partikularrek egindako isuriak dira. Industria-jarduerek nabarmen behera egin eta modernizatu direnez, isurien kopurua ere era esanguratsuan jaitsi da, gure ibaien ur-kalitatea hobetuz. Hala ere, gaur egun ere ematen dira isuriak, dela norbaiten borondatez edota arazteko sistemen akatsen ondorioz. Borondatezko isuriak URA agentziak kontolatzen ditu, baina azken urteotan bai isuri-baimenek baita egindako isuri kontrolatuek pixkanaka gora egin dute, dela kontrol zorrotzagoa dagoelako edota ugariagoak direlako. Beraz, horrelako kontrolak hobetzea eta zorrozki egitea ezinbestekoa da gure ibaien ur-kalitatea hobetzeko. Eskumendun eragileak: URA - Uraren euskal agentzia

Natura

Hobetzeke: kolektoreak eta araztegiak berritu Ibaien ur-kalitatearen hobekuntzan kolektore eta araztegiek berebiziko rola jokatu dute, ibaietara isurtzen diren urak garbi daudela bermatuz. Sistema horien eraginkortasuna mantentzeko, haien berriztapenean inbertitzen jarraitu behar da. Horrela egin izan da azken urteotan, hainbat hobekuntza egin baitira: Errenteriako kolektorea berritzea, Zizurkilgo depositoa berritzea, edota Arama, Altzaga, Aia eta Zubietako ur zikinak araztegietara bideratzea. Eskumendun eragileak: Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua; Ur-partzuergoak

12


Natura

Hobetzeke: oztopoak eraitsi Gipuzkoar ibaietan 700 presatik gora daude gaur egun, eta horren ondorioz espezie migratzaileek (izokinak eta angilak esaterako) zaila dute gure uretan mugitzea eta erreproduzitzea. Horregatik, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren Plan Zuzendariak proposatu moduan, beharrezkoa da ezinbestekoak ez diren presak eraistea, edota arrainek presa horiek gurutzatzeko sistemak ezartzea (arrapalak edo alboetako ubideak), gure ibaiak arrainentzako iragazkorrak izan daitezen. Dena dela, horiek tentu handiz egin beharreko lanak dira, presa bat eraistean bertan gorde diren sedimentuak ibai-isuriaren parte izatera pasatzen direlako, eta horrek ibaien ekosisteman aldaketak ekar ditzake. Eskumendun eragileak: Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua

Isuri industrialak Agurainen (Araba)

Inturiako presaren eraisketa, Leitzaran ibaian, 2014ean

Errenteriako kolektorearen bokalea

Izokinek ibaian gora egiteko ubidea

13


Egitasmoak Natura

Egiteke: ibaiertzak leundu Gipuzkoar hiri eta herrietan ohikoa da ibaiak kanalizatuta egotea. Kanalizazio lanak pasa den mende hasieran egin ziren herri askotan, fadurak eta hezeguneak lehortu eta eraikuntzarako baliogarri diren lurretan bihurtuz. Ibaien kanalizazioek segurtasun sentsazioa ematen dute: ura pareten artean jarri eta uholdeak ekiditen direla dirudi. Bada, hori ez da guztiz zuzena. Kanalizazioek urak azkarrago eta altuago mugitzea dakarte, eta horrek botila-lepo efektua sortzen du ibaietan gora, leku horietan errazago gainezka eginez. Horregatik, ibaia kanalizatuta dagoen eremua uholdeetatik hobe babestuta dago, baina arazo horiek larrituz ibaian gora dauden beste eremuetan. Horren adibide dira gure ibaietan sarrien urpetzen diren eremuen kokapena. Esaterako, Urumea ibaiean uholdeak ez dira Donostiako hiri-barnean gertatzen, non eta ura kanalizatuta dagoen, baizik eta Martutenen, kanalizazioaren ondorioz Martutenetik behera ur gutxiago hartu dezakeelako ibaiak. Berdina gertatzen da Oiartzun ibaiean, Errenterian ibaiaren kanalizazioa hasi baino justu aurretik dauden auzoak dira eta uholde gehien jasaten dituztenak: Gabierrota, Fanderia eta Ugaldetxoko poligonoa. Beraz, ahal den heinean kanalizazio horiek desegiteko eta ibaiertzak leuntzeko ekimenak jarri beharko lirateke martxan. Horretarako, leku askotan ibaiertzetan dauden errepideak desbideratzea beharrezkoa izango da espazio nahikoa izateko, eta ibai eta eraikinen arteko espazioa arrapala moduan birpentsatu. Horrek hainbat ondorio izango ditu, aipatutako uholdeen arazoa errazteaz gain. Batetik, ibai uraren eta herritarren arteko oztopoak desegiten ditu, dela paretak, dela errepideak. Kasu askotan (Donostiako Bizkaia pasealekua edo Zumaiako Axular kalea, adibidez) bide hauek bide azkarrak dira hiri barnean egon arren, eta horrek herritarrak ibaira iristea ekiditen du. Bestetik, ibaietako ura ukitzera iristea errazten du, ibaiekiko konexio sentsoriala handituz. Azkenik, ibaiertzak leunduz parkeen azalera handitzen da, eta flora ibaietan haztea erraztu, bioaniztasuna hobetuz. Gipuzkoar hiriak kanalizaziorik gabeko diseinuruntz doaz pixkanaka, kanalizazio diskretuagoak egin baitira auzo berrietan azken urteotan, Donostiako Loiolako Erriberetan edota Errenteriako Fanderia auzoan kasu. Hala ere, leku horietan pareten altuera murriztu bada ere, oraindik ez dira paretak guztiz desagertu. Eskumendun eragileak: Udalak, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua, URA - Uraren euskal agentzia

14


Gaur egun: kanalizazioak

Maila anitzeko ibaiertzak

Ur gaineko pasealekuak

Lorategi flotatzaileak

15


Egitasmoak Natura

Egiteke: ibaiertzetan lorategi flotatzaileak ipini Ibaiertzak leuntzea ezinezkoa den lekuetan, bestelako estrategiak jarraitu behar dira bertan flora txertatu eta bioaniztasuna hobetzeko. Ideia baliagarri bat lorategi flotatzaileak ipintzea izan daiteke. Lorategi flotatzailetan landare hidroponikoak hazten dira, sustraiak uretan murgildurik dituztela. Horrek uraren kalitatea hobetzen laguntzen du, sustraiek fitorremediazio bitartez uraren kutsadura xurgatzen baitute. Gainera, lorategi horiek habitat erosoa sortzen dute txori, dordoka eta bestelako animalientzat. Lorategi horien abantaila handiena instalatzeko erraztasuna eta prezio merkea dira. Sistema modular baten moduan eratzen dira, eta beraz nahi bezain handi edo txikiak izan daitezke. Jartzeko prozesuari dagokionez, landareak urez kanpo ezartzen dira flotatzaileen barnean, eta gero flotatzaileak uretan sartu eta kayak edo ontzi txikiekin eramaten dira nahi den lekura. Horrela, lorategi horiek modu erraza dira hiri barneetan landaredia handitzeko, eta gure ibaien itxura hobetzeko. Horrela egin izan da Chicagon, Manilan edota Amsterdamen, esaterako, eta emaitzak ikusgarriak dira bai estetikoki baita naturari dagokionez ere. Eskumendun eragileak: Udalak, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua, URA - Uraren euskal agentzia

16


Ibaiaren ebakia, lorategi eta pasabide flotatzaileekin (iturria: SOM)

Landareak flotagailuetan jartzen

Lorategiak, uretan jartzeko prest

Lorategiek ertzari forma irregularra ematen diote

Sistema modularrak malgutasuna ematen du handitzeko

17


Egitasmoak Espazio publikoa

Hobetzeke: ur-kirol instalazioak eraiki Gure lurraldeak ur kirolekin erlazio estua du. Bada, normalean erlazio hori kostako herrietan ematen da gehien bat, arrauna eta surf-a kirol nagusiak direlarik. Hala ere, kostan ez dauden herrietan ere bada ur kirolak praktikatzeko aukera, eta herri batzuetan jada eraiki dituzte ur-kirol instalazioak. Orain arte eraikitako instalazio gehienak ibaietan baina kostatik hurbil daude, Irungo Arraun eta Piraguismo Pabilioia edota Oria ibaiean dagoen Orioko Arraun Etxearen moduan. Ur-kirolak lurralde osora hedatu daitezen, ordea, arraunarekiko lotura estua gutxitzea eta ibaietan praktika daitezkeen beste ur-kirolak sustatzea beharrezkoa da. Horrela, kayak-aren edo piraguismoaren praktikarako instalazioak eraiki daitezke lurraldeko zenbait herrietan, ur-kirolen praktika kostatik at ere hedatzeko eta jendea ibaietara erakartzeko. Eskumendun eragileak: Udalak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamendua

Espazio publikoa

Hobetzeke: bestelako ekipamendu publikoak eraiki Ibaiertzak eremu arazotsuak izan daitezkeenez gero, azken urteotan geroz eta sarriago ikusten da ibaietara hurbilen eraikitzen diren elementuak ekipamendu publikoak direla, bereziki kanpoko ekipamenduak, aparkaleku edota futbol zelaiak kasu. Horrela, udalerriek erabilera eman nahi diote ibaiertzeko eremuei, baina uholdeen ondorioak ekiditeko etxebizitzak ibaietatik urrunduz. Ibaiertzetan ekipamendu publikoak eraikitzea, oro har, estrategia egokia izan badaiteke ere, tentuz aukeratu behar da zelako ekipamenduak diren, jendea ibaira erakartzeko baliogarriak izan daitezen, eta ez hiribilduaren eta ibaiaren arteko harresi. Horregatik, aparkaleku edo futbol zelaiak bezain azalera handiko elementuak eraikitzea ez da estrategia onena, ez baitira gurutzatzen errazak. Horren ordez, kaleko eszenatokiak, jokorako zelaiak edota haurrentzako parkeak egokiagoak izan daitezke kasu horietan. Egoera horien adibide da, onerako eta txarrerako, Errenteriako Fanderia auzoa, non eta futbol zelaiaren eremuan bidegorri estu bat besterik ez dagoen ibaiaren aurrean, baina etxebizitzen aurrean haurrentzako parkeak eta jokorako zelai txikiak eraiki diren, ibaiertza irisgarriago eginez. Eskumendun eragileak: Udalak

18


Espazio publikoa

Hobetzeke: kirol eta kultura ekimenak sustatu ibaietan Ibaiak herritarrentzat espazio konpartitu eta erabiliak izan daitezen, ezinbestekoa da ibaiertzetan ekimen desberdinak ospatzea.Gaur egun, gure herrietan plazak edota kostaldeko pasealekuak dira aisialdirako gertakizunen lekua. Hala, horietako batzuk ibaietan egitea lagungarria izango da herritarrek ibaiak erabiltzeko ohitura har dezaten. Kasu ugari ez diren arren, gaur egun badira mota honetako ospakizunak gure lurraldean. Batetik, ibaiarekin zuzenean lotutako gertaerak daude, adibidez, arrantza txapelketak edota kukaña txapelketak. Hala ere, eragin askoz handiagoa dute ibaiaren inguruan egiten diren ospakizun kulturalek, Errenteriako Atlantikaldia edo Donostia 2016ko inaugurazioa (‘Elkartasun zubia’ ikuskizuna) kasu. Izan ere, horiek ibaietara normalki hurbiltzen ez diren hiritarrak erakartzeko bertutea dute. Eskumendun eragileak: Udalak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamendua

Arraunetxe, Orio

Atlantikaldia, Errenteria

Fanderiako parkea, Errenteria

‘Elkartasun zubia’, Donostia 2016ko lehen ekitaldia

19


Egitasmoak Espazio publikoa

Egiteke: ibaiertzen irisgarritasuna bermatu Herritarren eta ibaien arteko erlazioa hobetzeko, ezinbestekoa da ibaien ertzak uneoro irisgarriak izatea. Hori lortzeko, jada aipatutako konponbide batzuek nolabaiteko rola jokatzen dute, esaterako ibaiertzak leuntzeak edota kirol instalazioak eraikitzeak. Halaber, irisgarritasuna bermatzeak bere horretan esfortzu handiagoak behar ditu, ibaia leku ahalik eta gehienetan erabilgarria izan dadin espazio ludiko moduan. Horretarako, irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoa da hiri eta ibaien arteko oztopoak kentzea, ibaien inguruan parke eta ibilbideak eraikiz. Ibaien eta herritarren arteko oztopoak era anitzetakoak dira: askotan garraiobideek harresi moduan jokatzen dute, direla trenbideak edota gurutzatzen zailak diren errepideak. Besteetan, ordea, ibaiertzetan kokatzen diren erabilerek sortzen dute arazoa, eraikin industrial asko baitaude oraindik ere ibaiertzetan kokaturik, ibaia erabiltzen ez duten arren. Horrela, garraiobideen kasuan pasabideak egitea beharrezkoa litzake, edota errepideen kasuan bide horietako trafikoa nolabait desbideratu edo moteltzea, gurutzatzea errazagoa izan dadin. Erabileren kasuan, ordea, epe luzerako plangintza eskatzen du horrek, eta industriei kokapen hobeak eskaintzea, dela hobe konektatuta egoteko, espazio handiagoak izateko edota mugitzeko laguntza ekonomikoak eskaintzen direlako. Behin oztopoak gaindituta, ibaien ertzak erakargarri egitea da hurrengo lana. Horretarako, ibai ertzetan parke eta ibilbideak sortzea berebizikoa da, baina horiek nolakoak diren birpentsatzea beharrezkoa da. Gaur egun Gipuzkoan dauden ibai-ibilbide ia guztiak honelakoak dira: ibai kanalizatuen aldeetan kokatuak, pareten gainean, ibaiaren eta hiriaren arteko altuera aldaketarekin jokatu gabe edota ura ukitu edota hurbil sentitzeko aukerarik gabe. Horregatik, ibaiertzak leuntzea eta leuntze horrekin jokatzen duten espazio publikoak sortzea beharrezkoa da, herritarrek benetazko erlazioa izan dezaten ibaiarekin. Adibide anitz aurki ditzakegu atzerrian, Chicago edo San Antonio (AEB) kasu, baina hurbil behatuta ere, gure lurraldearen mugan aurki dezakegu adibide bat: Hendaian, non eta Bidasoa ibaiaren ertzean pasealeku bat sortu duten ur gainean. Azkenik, goraipatzekoa da irisgarritasuna bermatzeko diseinu egoki eta erakargarriak egin dezakeen lana, jendeak arkitektura interesgarriak erakarrita ibaietara jo dezan. Eskumendun eragileak: URA - Uraren euskal agentzia, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua, Bie Azpiegituren Departamentua, Udalak

20


Gernikako Arbola pasealekua, Donostia Bertan, errepide zabalak ibaira iristea oztopatzen du

Oria pasealekua, Lasarte-Oria Industriek pasealekura iristea zailtzen dute

San Antonio Riverwalk, AEB

Chicago Riverwalk, AEB

Badiako pasealekua, Hendaia

21


Egitasmoak Mugikortasuna

Hobetzeke: ibai ertzetan Bidegorri Sarea eraiki Gipuzkoako Bidegorri Sarea berebiziko proiektua da herrialdearentzat, gure hiri eta herriak lotzen baititu mugikortasun jasangarria sustatuz. Gaur egun martxan dagoen bidegorri sarea ibaiertzetan eraiki da gehienbat, ibilbideek haranak jarraitzen baitituzte. Horrela, Bidegorri Sareari esker ibaiertzek erabilera soziala izan dute azken urteotan, eta Sareak jendea ibaietara hurbiltzeko balio izan du. Hala ere, bada lana egiteke. Batetik, bidegorri sarearen %60 dago osatuta gaur egun, eta beraz hurrengo zatiak osatzen joan behar da. Bestetik, bidegorrien funtzioa edo diseinua hobetu daiteke, gaur egun bakarrik mugitzeko pentsatuta baitaude, leku gehienetan, eta ez geratzeko edota ibaiez gozatzeko. Beraz, bidegorri sarea eta aurretik komentatu bezala ibaiertzetan egin daitezkeen parkeak batuta, bai mugitzeko eta baita egonean egoteko balio duten ibilbideak lor daitezke. Eskumendun eragileak: Bide Azpiegituren Departamendua, Udalak

Mugikortasuna

Egiteke: bidegorriak hiri erdi eta geltokiekin lotu Bidegorri Sarearen arazo nagusia, ordea, honek daukan erabilera gehienbat aisialdirako izatea da. Oraindik ere txirrinda eguneroko garraiobide bezala erabiltzea ez dago oso errotuta gure lurraldean, nahiz eta apurka hori aldatzen ari den. Bidegorrien plangintzak, halere, bizikletaren eguneroko erabilera sustatu dezake. Horretarako, ibaiertzetan dauden bidegorriak hiribilduekin, industrialdeekin eta garraio geltokiekin era erraz eta seguruan konektatzea beharrezkoa da. Horrela, etxebizitzak, gune komertizalak eta lanpostuak konektatzea ahalbidetuko da, eta txirrindaren eta beste garraiobideen arteko intermodalitatea sustatuko da, txirrinda lanera, ikastera, erostera edo egunerokoak egitera joateko erabiltzea erraztuz. Eskumendun eragileak: Bide Azpiegituren Departamendua, Udalak

22


Gipuzkoako bidegorri sarea 2016an Iturria: Berria

Tolosa eta Alegia arteko bidegorria

Bizikleta Renfeko Aldiriko trenean

23


Egitasmoak Ezagutza

Hobetzeke: ibilibide turistiko ala tematikoak sortu Ibaiek paper garrantzitsua joka dezakete lurralde osoan zehar turismoa sustatzeko, gaur egun ematen ari den kostaldearen masifikazioa ekidite aldera. Horretarako, beharrezkoa da ibaietan sor daitezkeen ibilbideak turistentzako deigarriak izatea. Hori horrela izan dadin, ibaiak gure lurraldearen ondare moduan azaldu, eta haien ertzetan dauden eraikin eta leku esanguratsuak dokumentatu eta azaldu behar dira. Horrela, ibilbide desberdinak proposatu behar dira ibaietan zehar, puntu interesgarri horiek lotzen dituztenak. Ibilbide horiek tematikoak ere izan daitezke, hala nola, industrializazioaren, arkitekturaren edota nekazaritzaren ingurukoak. Horrelako ibilbideren bat badugu jada lurraldean: Hondarribia, Irun eta Hendaia lotzen dituen Badiako Bidea, Txingudi badian zehar. 14 kilometroko ibilbidea proposatzen du, eta horietan 47 interes puntu zehazten ditu. Puntu horietan interpretazio panelak daude, lekuan lekuko elementu interesgarria azaltzen, dela historiaren pasarte bat, dela eraikin edo zubi bat. Horiez gain, ibilbidean zehar noranzkoa markatzen duten seinaleak daude, bisitaria galdu ez dadin. Beraz, mota horretako ibilbideak sortzea interesgarria izan daiteke. Hala ere, ibilbide bakanak baino, ibilbide sare bat sortzea izango litzateke egokiena, bisitariei aukera zabala emanez eta lurraldearen balioa erakutsiz. Horretarako, ibilbideak era bateratuan sortu eta azaltzea beharrezkoa da. Eskumendun eragileak: Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamendua; eskualdeetako garapen agentziak; Udalak

24


Goian, Badiako bideko panel informatiboak. Behean, bidearen planoa, ibilbidea eta interes-puntuak markatuta

25


Egitasmoak Ezagutza

Egiteke: komunikazio eta seinaletika bateratua ezarri Aurretik aipatutako egitasmo guztien balioa goresteko, ezinbestekoa da herritar eta bisitariei era bateratuan komunikatzea, bai naturarekin edota azpiegiturekin lotuta dauden ekintzak baita kutlura eta turismoaren ingurukoak ere. Komunikazio bateratu horrek ibaietan lan egitearen inguruko arazo nagusia konpondu nahi du: ibaietan eskumena duten eragile anitzek egiten duten lana ulertaraztea. Gaur egun sei dira ibaiengan eskumenen bat duten administrazio mailak: Konfederazio Hidrografikoa, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Ur Partzuergoak, Lurraldeen garapen agentziak eta Udalerriak. Ondorioz, zaila da ulertzen zelako lanak egiten ari diren ibaietan, era bateratuan azaltzen ez bada. Komunikazio mailan bateragarritasuna garrantzizkoa bada, are gehiago da bisitariei gure ibaiak eskaintzean. Ibaietan dauden interes puntu eta ibilbide guztiak era bateratuan eskaini behar dira, identitate grafiko bakarraren aterkipean. Hori jarraituz egin beharko lirake mapak, seinaletika, liburuskak edota iragarkiak. Horrela, bertakoek ibaietan martxan dagoen lan handiaren ulermen hobea izango dute, eta bisitariek lurraldeak eskaini ditzakeen puntu interesgarriak errazago ezagutuko dituzte. Eskumendun eragileak: Konfederazio Hidrografikoa, URA - Uraren euskal agentzia, Foru Aldundia (Turismo eta Ingurumen sailak), Ur Partzuergoak, Lurraldeen garapen agentziak eta Udalerriak

26


Marka formatu desberdinetan nola aplikatzeko adibideak

27


Onurak

Natura

Uretan segurtasun osozko bainua

Espezieen kopuru eta bizitza hobea

Ibaiek gainezka egiteko aukera urriagoa

Ur kalitatea hobetzeko eta isuriak kontrolatzeko ekimenek ahalbidetuko dute etorkizunean gure ibaietako uretan bainatu ahal izatea. Horrek ekar ditzakeen onura gehigarriak anitzak dira, interes puntu turistiko berriak sortzea eta ur-aisialdirako egin beharreko bidaiak murriztea kasu.

Hainbat ekimenek lortuko dute espezieak ugaritzea ibaietan: ur kalitatea hobetzeak, oztopoak kentzeak eta ertzetan landaredia haztea errazteak. Horrela, bioaniztasuna errekuperatuko da, ibaiak bizitzaz betez.

Ibaiertzak leuntzeak eta kanalizazioak desegiteak hauxe du ondorio bezala. Ibaiek ur gehiago eraman ahalko dute, eta ura geldoago jaitsiko da. Gainera, ibaiertzetan errepideen edota eraikinen ordez parkeak eta aisialdi-ekipamenduak jarriz gero, horiek pairatuko dituzte uholdeak eta ez herritarrentzat ezinbestekoak diren azpiegiturek.

28


Natura

Espazio publikoa

Ibaiertzen itxura estetiko hobea

Parke iristerrazak eta hiri barneetan kokatuak

Bizitza osasuntsurako aukera gehiago

Ibaiertzak leuntzeak eta haietan parkeak edota landaredia txertatzeak horien itxura guztiz eraldatuko du, ibaiak gure hirien bizkarra izan beharrean hirietan integratutako oasi txikiak izatera pasa baitaitezke.

Ibaien ertzetan parkeak eginez gero, horiek gure hiri barneetan izango dira, biztanleen gehiengoarekiko oso gertu. Horrela, naturaz gozatzeko aukera izango da autorik hartu gabe edota mendian gora bidai luzerik egin gabe.

Parkeak sortzeak, ibilbideak proposatzeak, kirol instalazioak eraikitzeak... kanpo jarduerak egitea erraztuko du hiritarrentzat, autorik hartu edota kiroldegirik ordaindu gabe. Horrela, aktibitate fisikoa egiteko aukera zabalagoa izango da herritar guztientzat.

29


Onurak

Mugikortasuna

Hiri arteko garraio azkarragoa bizikletaz

Bizikleta eta garraio publikoaren arteko konbinazio errazak

Kutsadura urriagoa

Gure hiriak ibaien inguruan hazi direnez gero, ibaien bidea jarraitzea gehienetan bide azkarrena da herriartean mugitzeko. Horregatik, bidegorri sarea ibaiertzetan eraikita, bizikletazko garraioa azkarra izatea lortuko da, autoaren eta garraio publikoare aurrean baliozko alternatiba izanez.

Kasu askotan, egunero bidaiatu beharreko beharreko distantziak luzeegiak dira bizikletaz egiteko, batez ere txirrindulari ez hain trebeentzat. Horregatik, horrelakoetan txirrindaren eta garraio publikoaren arteko loturak errazteak biak gehiago erabiltzea ahalbidetuko du, distantzia luzeak era azkarrean bidaiatuz.

Txirrindaren erabilera sustatuz, herriartean ibiltzea errazago eginez eta ibaiertzetan dauden errepideetako trafikoa desbideratuz edo motelduz, gure lurraldean kutsadura emisioak gutxitzea lortuko da. Gainera, ibaiertzetako landaredia haziz gero, horiek kutsadura xurgatzeko balioko dute, eta aire kalitatea hobea izango da oro har.

30


Ezagutza

Turismoaren garapena lurralde osoan

Bide eta puntu erakargarrien sare erabilterraza

Ibaien inguruko kontzientzia eta harrotasuna

Ibaiek gure lurraldea egituratzen dute, eta beraz ibaiak erakargarri turistikoan bihurtuta, bisitariak lurralde osoan sakabanatzea lortuko da. Horrela, kostaldean dagoen gehiegizko presio turistikoa gutxitu eta lurraldean zehar estimulu turistikoa behar duten guneak sustatuko dira.

Seinaletika eta komunikazio bateratuari esker, Gipuzkoako herriak, ibaiak eta puntu interesgarriak ezagutzea inoiz baino errazagoa izango da.

Komunikazio esfortzuek herritarrei ibaien inguruko egitasmo guztiak ezagutzera ematea dute helburu. Horri esker, herritarrek ibaien inguruko kontzientza izatea lortu nahi da, ibaiak erabili eta gozatzea. Azken finean, ibaiak gure hirien bizkarra izan ordez, harro egoteko moduko zerbait izatea.

31


A LT UN IN G 2018 S ARI A GI P U Z KOA IBAI Z I BAI : G I P UZKOAR IBA IAK ESPAZIO L UDIKO, NAT UR AL ETA KO NE K TAT U G ISA B IR PE NT SAT U Z

MIK E L B E R R A S A N D Í N 2018KO IRA I L A K 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.