Mendi txiki baten istorioa baja

Page 1

MENDI TXIKI BATEN ISTORIOA HERNANIKO ITURMENDI EREMUAREN LUR AZPIA Zatoz Felix Ugarte Elkarteko espeleologoekin eta Ttanttur-ekin Hernaniko lur azpia ezagutzera



Apa!! Ni Ttanttur naiz. “Ur ttantta bat besteri k ez�, pentsatu ko duzue batzuek; baina ez, ez hori bakarri k... Nire fami liak botere izugarria du, eta horren erakusgarri da Iturmendi Jenti lzuloan egindako lana. Ezagutu nahi?? Goazen!!!

AURKIBIDEA 2. 4. 6. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14.

Non dago Iturmendi? Nola sortu zen? Eta sortu ondoren? Gure arbasoak Mitologia Nor zen Mari? Berreskurapena Natura zaindu Aberastasuna Zer ikasi dugu?

2. horrialdea


NON DAGO ITURMENDI? ITURMENDI HERNANIKO ANTZIOLA AUZOAN KOKATUTA DAGO Hernaniko Antziola auzotik gertu dagoen Iturmendi menditxoaren historia eta bere barnetik ibili ondoren aurkitu ditugun sekretuak kontatuko dizkizuegu.

Laiztiaga gailurra

Buxkando baserria

Iturmendiko Jentilzuloa

Antziola auzoa

Iturmendi inguratzen duten mendiak jatorri ezberdinetako hainbat harri motaz osatuta daude, baina mendi guztiak duela 50 milioi urte osatzen hasi zen paisaiaren zati dira.

3. horrialdea


ITURMENDIKO JENTILZULOA Hau kobazuloaren sarrera da, sorpresaz beteriko lurpeko mundua.

Montebideo gailurra

Iturmendi baserria

n agu z e d Ikus sortu ia!! nola mend ure g n ze

4. horrialdea


NOLA SORTU ZEN? ITURMENDI ITSASOAN SORTU ZEN Gaur egun ikus ditzakegun harriak duela 180 milioi urte sortu ziren itsas hondoan, lokatz eta itsas animalien oskol eta hondakinekin batera. Animalia hauetako batzuk lokatzean harrapatuta geratu ziren, fosil bihurtuz, eta fosil hauek garai hartako ingurunea nolakoa zen jakiten lagundu digute. Iturmendi, beste hainbat mendirekin batera, lur azpian egon zen 100 milioi urte baino gehiago. Baina duela 50 milioi urte lurrazala mugitu eta itsas hondoko lokatzak bultzatu zituen. Honi esker, Iturmendi eta beste mendi batzuk azaleratu ziren. Mendi hauetako batzuk Aralar eta Aizkorri bezalako mendikate handi bilakatu ziren. Iturmendi, ordea, ez zen asko hazi. Hala ere, bera osatzen zuten lokatz bigunak kareharri (Santa Barbaran dagoen harri grisa) bihurtu ziren eta honi esker kobazuloak eta leizeak sortu ziren.

170.000.000 Jurasikoa

Iturmendi

55.000.000 Paleozenoa eta Eozenoa

Bultzada

Bultzada

Iturmendiko Jentilzuloa 300.000 Pleistozenoa

Iturmendiko Jentilzuloa Gaur egun Holozenoa

5. horrialdea


AURKI DITZAZKEGUN FOSILAK Jurasiko garaian (duela 180 milioi urte) era askotako animaliak bizi ziren itsaspean, hauen artean Amoniteak (barraskilo-oskol itsura zeukatenak) eta Belemitea (txipiroien antzekoak) ziren ugarienetakoak. Bitartean, lurrazalean, dinosaurioak asko garatu ziren eta planeta menderatu zuten milaka urtez.

Belenmitea

Atal hau Inte oso resg arria

da

Amonitea Gaur egun

Paleozoikoa

Mesozoikoa

Zenozoikoa

Holozenoa

10.000

Pleistozenoa

1.600.000

Pliozenoa

5.300.000

Miozenoa

23.000.000

Oligozenoa

33.900.000

Eozenoa

55.800.000

Paleozenoa

65.500.000

Kretazikoa

145.500.000

Jurasikoa 199.600.000 Triasikoa

252.200.000

LUR GERUZA BAKOITZAREN ADINA Lurra duela 4500 milioi urte sortu zen, baina bizia ez zen 570 milioi urte harte garatu. Iturmendi sortu zuten lokatzek, berriz, 180 milioi urte baino gehiago dituzte, baina Iturmendi, mendi bezala, duela 55 milioi urte osatzen hasi zen, lurrazalaren mugimenduak sedimentuak altxatu zituenean.

6. horrialdea


ETA SORTU ONDOREN? URAREN ERAGINA Iturmendi berezi egiten duena ez da, ez bere konposaketa, ezta bere tamaina ere, urarekin izandako harremana baizik. Urak, urteetan zehar, mendiaren barnea hustu zuen (honi disoluzioa esaten zaio), eta bertatik lur azpiko ibaiak ibili ziren kobazulo handi bat sortu zen arte. Baina urak duen eragina izugarria da, eta kobazuloa utziz, beste bide batzuk bilatu zituen. Gaur egun, ur horrek utzitako arrastoaren adierazle dira bertan aurki ditzakegun estalaktitak edo harri negarra (goitik behera doazenak) eta estalagmita edo harri horratzak (lurretik gora doazenak), eta noski kobazuloa bera. Lurrazalean ere nabari da uraren eragina, inguruan dagoen sakonunea dugu horren adibide.

1

Isurbidea Iturmendiko Jentilzuloa

2

Sakonunea

3 Kareharria

2

7. horrialdea

Kobazulo fosila


SORGUNEA

3

Lur azpitik doan erreka lur azalera bueltatzen denean, hau iturburu bat bezala ateratzen da. Honi sorgunea deitzen zaio.

Sorgunea

5

Sorgunea

an. lane i t Be errak a Esk a bigun i rr eha en kar d

4 5

4

Hareharria

Kobazulo aktiboa

5

Sorgunea

8. horrialdea


GURE ARBASOAK ITURMENDI ETA AIZPITARTEKO KOBAZULOAK Iturmendik oraindik gauza asko ditu guri kontatzeko; animalia, landare eta gizakiekin batera bizi izan zen. Hemengo kobazuloetan hartzak, otsoak eta baita elefanteak ere ibili ziren. Hauetako asko, ziur aski, kobazulo barruan babestu ziren eta beste askok bertako iturrietatik edango zuten. Garai hartan, gizakiak Iturmenditik gertu dauden Aizpitarteko kobazuloetan bizi ziren, eta agian Iturmenditik gertu pasa ziren ehizara joaten zirenean janari bila. Hala ere ezin izan dugu hau egiaztatzen duen aztarnarik aurkitu, pasa den mendean kobazulo hau txanpinoiak landatzeko erabili zutelako, eta bertan lan egiten zuten langileek kobazuloaren zorua kaltetu eta antzinako aztarna guztiak ezabatu zituztelako.

ANTZINAKO EHIZA TEKNIKAK Historiaurrean gizakiek hezurrez, harriz eta egurrez egindako hainbat lanabes erabiltzen zituzten. Honi esker, bilketa, arrantza eta ehiza askoz errazago bihurtu ziren. Lanabes hauetako bat propultsatzailea zen, lantzak indar handiarekin botatzen zituen eta animalia handiak ehizatzeko aukera ematen zien (adb. bisontea).

GURE ARBASOEN GARAIAN BIZI ZIREN ANIMALIAK Historiaurrean (arkeologoek paleolito deitzen duten garaian) animalia ezberdin asko bizi ziren. Kobazulo batzuetan, bisonte, aker, orein eta klima hotzeko hainbat animaliaren hezurrak aurkitu dira (elur oreina, adibidez). Hartzak oso ugariak ziren, gehienak kobazuloetan bizi eta bertan hibernatzen zuten, hau da, negua lotan pasatzen zuten.

9. horrialdea


BISONTEAK Aizpitarteko indusketetan hezurrak aurkitu ziren, eta orain dela gutxi kobazuloetako paretetan antzinako marrazkiak aurkitu dituzte. Horri esker, garai batean bisonteak bizi izan zirela jakin dugu.

OTSOAK Bazeuden ehizan gizakiei lehia egiten zieten animaliak, kobazulo batzuetan otso, hiena eta lehoi hezurrak aurkitu baititugu.

AizPitarteko kObAzuloak Errenteriako Aizpitarte kobazuloetan gizataldeak bizi izan ziren 20.000 urte baino gehiago. Bertan, harri eta hezurrez egindako milaka lanabes lurperatu egin ziren, denboraren poderioz. Gainera, badakigu hemen hainbat erritu ospatzen zirela, kobazuloko paretetan aintzinako erlijioaren aztarnak diren animalien grabatu eta marrazkiak aurkitu baitira.

AIZPITARTEKO ARTEA Eskubiko argazkian paretan marraztutako bisonte baten grabatua ikus dezakegu.

10. horrialdea


MITOLOGIA Iturmendiko Jentilzuloaren kondaira Iturmendiko kobazulo handienak Jentilzulo du izena. Gure aitona-amonek kobazulo hartan bizi ziren paganoen desagerpenari buruzko kondaira tristea kontatzen ziguten. Kondairak dioenez, Jentilak Iturmendiko kobazuloan bizi zirenean, elurte izugarri bat izan zen. Jentilek ez zuten elurra ezagutzen eta lurra zuri-zuri ikustean ikaratu egin ziren, elurra seinale txarra zela iruditu baitzitzaien. Munduan zer gertatuko zen jakin nahian, haien buru zen agurea atera zuten kobazulotik. Agureak, elurra eta hodei lodiak ikusita, hauxe esan zuen: “Gureak egin du, pilistriak datoz eta akabatu egingo gaituzte� 1, horrela deitzen zieten Iturmendiko jentilek kristauei. Diotenez, horren ondoren kristautasuna munduan zehar zabaldu egin zen eta jentilak eta haien sinesmenak desagertu egin ziren. Hala ere, antzinako erlijio paganoa ez zen guztiz desagertu eta ehunka urtez baserrietako ohitura eta elezaharretan iraun du. Gaur egun oraindik, pertsona batzuentzat, Mari jainkosak Aralar mendikatean dauden Txindoki edo Aketegiko kobazuloetan bizitzen jarraitzen du. 1

Jose Miguel Barandiaran. Obras completas tomo 1. La gran enciclopedia vasca.

11. horrialdea


JENTILAK Jentilak, kristautasuna zabalduta egon arren, antzinako erlijioa praktikatzen jarraitzen zuten pertsonak ziren. Ehunka urtez, bi erlijioak mantendu ziren Euskal Herrian, kristautasuna inposatu zen arte, baina, hala ere, erritu zaharrak ez ziren ahaztu.

NOR ZEN MARI?

M

!!!

OHM

*Barandiaran: Aita Barandiaran Euskal kultura eta folklorearen inguruan lan izugarria egin zuen apaiza izan zen.

M

Mari heriotza eta bizitzaren jainkosa handia da, Euskal Herrian historiaurretik gurtu izan dena. Beranduago, gure mitologian aztarnak utzi zituzten erlijio berriak iritsi ziren gure lurretara, baina, hala ere, Mari, Barandiaranek* zioen bezala, Lurraren adierazgarri izaten jarraitu zuen. Marirengandik sortzen dira bizia, animaliak, landareak, emankortasuna eta baita heriotza ere. Mari da Europako antzinaroko kulturetatik geratzen den mito bakarrenetakoa.

12. horrialdea


BERRESKURAPENA ITURMENDI JENTILZULOAREN GARBIKETA LANAK Horrez geroztik, gizakiaren ondorioz Iturmendiko paisaia eta inguruko guztia zeharo aldatu da. Hernani mendi honen ondoan finkatu eta hazi zen heinean, etxeek larreak eta basoak ordezkatu zituzten. Lehen esan dizuegun moduan, gizakiak Jentilzuloa kaltetu zuten kobazulo hau desatsegin bihurtuz, ondorioz, saguzarrek eta kobazuloetan bizi diren beste animaliek alde egin zuten eta kobazuloa hutsik geratu zen.

G

Horrela egon zen urteetan zehar, Felix Ugarte taldeko espeleologoek kobazuloa bisitatu zuten arte. Espeleologoak, kobazuloa oso egoera txarrean aurkitu arren, bere edertasunaz jabetu ziren, eta garbiketa eta berreskuratze lanei ekitea erabaki zuten. Egun asko eman zituzten lanean, eta hainbat tona zabor atera zituzten, kobazuloak lehen zeukan itsura berreskuratu zuen arte.

R

R RR

!!!

i so z o k kia ira. d Giza

13. horrialdea

a!!!!

pi l eri

k

i kin

z Hau

k

kina


MENDIETAKO ZABORRAK Maiz, kobazulo, sima, sorgune eta edozein zulotan zabor ugari aurki dezakegu, gure lur azpitik dijoan ur garbiak kutsatzeko arriskuarekin. Horregatik gure zaborrak sailkatu behar ditugu, bakoitza bere lekura botaz.

INGURUMENA ZAINDU DEZAGUN Jendartearen arduragabekeria argi eta garbi ikus dezakegu Iturmendiko Jentilzulo kobazuloak izan zuen erabileran. Horregatik, kontutan eduki beharrekoa: Hondakinak murriztu (behar duguna bakarrik erosi). Berrerabili (erabiltzeko ondo badaude, nahiz eta guri baliogabeak iruditu). Birziklatu (hondakin bakoitza dagokion lekuan utzi). Gure etxeetan hondakinak ondo sailkatzen baditugu, ia ez dugu errefusik sortuko eta natura eta gizartearekiko arduratsuak izango gara.

14. horrialdea


ABERASTASUNA ITURMENDIKO EREMUEN ABERASTASUNA

U

Ikusten duzuen bezala, Iturmendik aukera paregabea eskeintzen digu beste mendiek barruan zer duten ezagutu eta ulertzen laguntzeko. Nahikoa da bertatik paseotxo bat ematea kobazuloek, lurpeko ibaiek, hobiek eta iturriek osatzen duten paisaia karstikoaz (Santa Barbara mendia) jabetzeko, baina ez hori bakarrik, baita bertan bizi ziren jentilekin amesteko ere.

FF

... F F

15. horrialdea


URA ARTISTA BAT BEZALAKOA DA Aurreko atalean ikusi dugun bezala, urak kobazuloak sortzen ditu kareharria disolbatuz. Disolbatutako harri hori, aldi berean, gauza ikaragarriak sortzeko gai da milaka urtetan zehar, harri negarrak eta harri orratzak adibidez.

ZeR IKASI DUGU? 1.- ITURMENDI MENDITXOA NOLA SORTU ZEN. 2.- KOBAZULOAK NOLA SORTZEN DIREN. 3.- GURE ARBASOAK NOLA BIZI ZIREN. 4.- KOBAZULOEN GARRANTZIA EUSKAL KULTURAN. 5.- URAK KAREHARRIAN NOLA EGITEN DUEN LAN. 6.- INGURUMENA ZAINTZEAREN GARRANTZIA. 16. horrialdea


Eskerrak Eskerrak eman nahi dizkiogu Hernaniko Udalari, Hernaniko lur azpiko ondarea herritarrei helarazten laguntzegatik liburu honen bitartez. Hernaniko Ilbetea Tattoo-ri ilustrazioengatik, Nahikari Lopez de Zubiria-ri bere pazientziagatik, Lino-ri bere adeitasunarengatik eta proiektuan parte hartu duten Felix Ugarte Elkarte-ko kide guztioi bere lan desinteresatuarengatik. Bide batez, liburua sortzen parte hartu duten gaztetxoei ere eskertu nahi genieke, ederki pasa dugu eta! Eskerrik asko danoi.

17. horrialdea


Felix Ugarte Elkarteak egin duen liburu honen helburua Hernaniko lur azpiko altxorra ezagutaraztea da. Titulua: Mendi txiki baten istorioa Poiektuaren zuzendariak: Mikel Uzkudun Carrizo Jon Ziganda Larrarte Testua: Txomin Ugalde, Jon Estonba, Begoùa Urteaga Ilustrazioak: Sabino Orbegozo (Ilbetea Tatto), Enara Orbegozo, Mikel Uzkudun Carrizo Argazkiak: Mikel Uzkudun Carrizo, Sergio Laburu Figuranteak: Kimetz Ziganda, Irati Ziganda Diseinua eta zuzendaritza artistikoa: Mikel Uzkudun Carrizo Maketazioa: Mikel Uzkudun Carrizo Š Felix Ugarte Elkartea

Argitaratzailea: Felix Ugarte Elkartea www.felixugarte.org info@felixugarte.org ISBN: 978-84-617-8301-4 Lege gordailua: SS-124/2017


Laguntzaileak

Kimetz

Irati

BegoĂąa

8 urte LH2. maila

11 urte LH5. maila

17 urte BH1. maila

Felix Ugarte Elkartea - info@felixugarte.org - www.felixugarte.org - 943 90 04 89


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.