Aurkibidea
ERREMINTAK
AURKIBIDEA NEURRIA MUNTAIA ETA DESMUNTAIA EBAKETA AKABERA LOTZEKO ETA ITSASTEKO ZULAKETA DEFORMAZIOA ETA MOLDURA EUSTEKOAK BIBLIOGRAFIA
Aurkibidea Aurkibidea
NEURRIA
Aurkibidea
ANGELUGARRAIAGAILU
T
180째-tan zatituriko zirkuluerdia da, eta honen zentroa ardatz hartuta, bira daitekeen erregela bat du neurgailuak. Erregela hori, posizio jakin batean finka daiteke (T) torlojuaren bidez. Bere apreziazioa gradu-erdiraino hel daiteke.
BURBUILAZKO NIBELA Aurkibidea Tutu itxi bat da nibel hau.Hodia, kurbatu xamarra eta urez betea dago. Baina tutua ez dago erabat betea, burbuila bat baitu. Tutuak marra batzuk ditu, eta burbuila marra horien erdian dagoenean nibela horizontal dagoela jakiten da.
Aurkibidea
ERREGELA Zurez, metalez edo beste materia zurrun batez egindako tresna. Gehienetan lodiera txikiko neurgailua da, luzea eta forma angeluzuzenekoa, marra zuzenak marrazteko ere balio duena.
Aurkibidea
ESKUAIRA
Angelu zuzena eratzen duten bi beso dituen metalezko profila.
Aurkibidea
FLEXOMETROA Sin.: metro bilgarria. Kaxa baten barruan biltzen den zinta metalikoz eratua dago.
KALIBREA
Aurkibidea
N
Sin.: errege oina. Milimetrotan graduatutako erregela mota bat da. Noniusa (N) izan ohi du neurgailu honek, eta luzerak, diametroak, etab. neurtzea da bere helburua. Milimetroaren hamarrena izan ohi da tresna honen apreziazioa.
POLIMETRO DIGITALA Aurkibidea Sin.: Tester, Multimetro. Elektrizitatean zein elektronikan intentsitatea, potentzial diferentzia eta erresistentzia neurtzeko erabiltzen den aparailua.
Aurkibidea
MUNTAIA ETA DESMUNTAIA
Aurkibidea
ALLEN GILTZA Sekzio hexagonaleko giltza arra, zulo hexagonaleko torlojuak, Allen torlojuak, lotzeko eta askatzeko erabiltzen dena.
Aurkibidea
BIHURKINAK Tirafondoak eta torlojuak lotzeko erreminta, zurezko edo plastikozko kirtena izaten duena, eta altzairuzko barra estu eta luze bat. Lotu edo askatu beharreko torlojuaren buruko artekan sartzeko moduko puntaz hornitua dago destorlojutzailea.
PUNTALAU BIHURKINA Aurkibidea
Destorlojutzaile honen muturra laua da. Ikus.: bihurkinak.
Aurkibidea
IZAR BIHURKINA Izar formako muturra lau ildaskatan amaitzen da. Ikus.: bihurkinak.
Aurkibidea
GILTZA FINKOA Sin.: giltza laua. Aurpegi lauak dituzten elementu hariztatuak (torlojuak, azkoinak etab.) askatzeko eta lotzeko erabiltzen den aho-zabalera jakineko giltza. Aho bakarrekoak ere izaten diren arren, ohikoenak aho bikoak izaten dira. Giltza-sortak 6-7 mm-tik hasi eta 36-41 mm-rakoak daude.
Aurkibidea
GILTZA INGELESA Sin.: giltza zabalgarria. Barailatako bat higigarria duen giltza. Barnean duen torloju bat dela medio eta honen buruari eraginez aldatzen da ahoaren zabalera.
GILTZA KONBINATUA Aurkibidea Alde batetik giltza finkoak bezalako ahoa eta bestetik izar giltzak bezalakoa duen giltza. Bi ahoak neurri berdinekoak ditu.
TUTU-ERAKO GILTZA Aurkibidea Sin.: giltza tubular, hodi-formako giltza. Bi muturretan barne sekzio hexagonaldun aho bana du, neurri desberdinak dituztenak.
Aurkibidea
TUTU-ERAKO GILTZA UKONDOTUA Buru bietan zulo bana du sei edo hamabi kanalez ildokatua; burua azkoinaren edo torlojuaren periferian egoki jarri ahal izateko erreminta.
Aurkibidea
EBAKETA
Aurkibidea
ARKUZKO ZERRA
Sin: metalentzako zerra, burdin zerra. Arku formako armazoi metalikoa duen zerra.
Aurkibidea
ARTAZIAK Sin.: guraizeak. Aho bakarreko bi orri zorrotz erditik giltzatu eta X modura ireki daitekeen ebakitzeko tresna.
Aurkibidea
ELEKTRIKARI ARTAZIAK Sin.: Elektrikari guraizeak. Kable elektrikoak ebakitzeko eta zuritzeko erabiltzen da. Ikus.: Artaziak.
INGURATZEKO ZERRA
Aurkibidea
Zurginek erabiltzen duten esku-zerra txikia. Hortz fineko zerra estua da eta normalean diametro handiko profil zirkuklarrak ebakitzeko erabiltzen da.
INGURATZEKO ZERRA Aurkibidea ELEKTRIKOA Material gogorrak ebakitzeko makina elektrikoa. Ertzean altzairu tenplatuzko orri bat dauka hortz sail batez osatua.
Aurkibidea
KUTERRA
Sin.: aihotz. Eskura egokitutako plastikozko edo metalezko kirtena duen ebaketa erreminta da.
MARKETERIA ZERRA Aurkibidea Ebaketa erreminta da, zur meheak eta kontraxaflatuak ebakitzeko erabiltzen dena.
Aurkibidea
METALA MOZTEKO ARTAZIAK Sin.: xaflentzako zizaila. Lodiera txikiko xaflak ebakitzeko erabiltzen den erreminta.
ZERRA ELEKTRIKOA Aurkibidea Zura, burdina, letoia eta abar, ebaki ditzake. Zerra orria bertikalki higitzen da, gora eta behera motore elektriko batek eraginda.
Aurkibidea
ZERROTEA
Zurginen esku zerra, helduleku bakar eta orri zabalekoa. Egur lodia ebakitzeko erabiltzen da.
Aurkibidea
UZTAIDUN ZERRA
Zerroteak baino hortz finagoa ditu, eta horregatik ebaketa zehatz eta txukunagoak gauzatzen ditu.
Aurkibidea
INGLETADORA Zurezko edo metalezko U itxurako profila da.
G
Uztaidun zerra gidetan (G) zehar satuz, 90ยบ-ko (angelu zuzena) eta 45ยบ-ko ebaketa angeluak egiteko erabiltzen da.
Aurkibidea
ZULAKETA
Aurkibidea
Metalarentzako barautsa
Harriarentzako barautsa
Zurarentzako barautsa
BARAUTSA Zulatzeko ebaketaerreminta. Barauts mota asko dago. Denetan ezagunena eta erabiliena barauts helikoidala da (irudietan ikus ditzakezuenak). Ikus.: Koroa barautsa. Ikus.: Zurarentzako barauts laua .
Aurkibidea
BIRABARKIA Zuloak egiteko erreminta, U formako gider batez eskuz birarazten den ginbaleta batek osatua. Ikus.: barautsa. Ikus.: esku zulagailua.
Aurkibidea
ESKU ZULAGAILUA Sin.: esku daratulua. Zuloak egiteko balio du barautsari biraketa higidura emanez. Eskuz eraginez funtzionatzen duen engranaje batzuez eratua dago. Ikus.: barautsa.
Aurkibidea
GINBALETA Daratulu txiki baten antzeko erreminta da. Gabilaren antzeko mutur zorrotza, zurtoinean arteka kiribila eta gurutze-itxurako heldulekua duena.
Aurkibidea
KOROA BARAUTSA
Diametro jakin bateko zirkunferentzia ez sakonak egiten ditu. Ikus.: barautsa.
Aurkibidea
ZURARENTZEKO BARAUTS LAUA
Zulo handi biribilak eta sakonak egiten ditu. Ikus.: barautsa.
Aurkibidea
ZULAGAILU ELEKTRIKOA Sin.: zulatzeko makina elektrikoa, daratulu elektrikoa. Zulo biribilak edo konikoak, itsuak nahiz irekiak, egiteko erabiltzen den makina. Ikus.: barautsa.
ZUTABEDUN Aurkibidea ZULATZEKO MAKINA Zulatzeko makina-mota bat da. Ardatz nagusiaren eragingailuarekin eta aitzinamenduaren mekanismoarekin zutabe baten gainean du burua, eta mahai pieza-etxea zutabe honetan gora eta behera higi daiteke, pieza goratasun egokian ipini ahal izateko. Ikus.: barautsa.
Aurkibidea
AKABERA
ARRABOTA
Aurkibidea
S
Arotziako erreminta burdinazko sorbatza (S) zeiharka kokatua du oinarrian. Egurra leuntzeko, errebajatzeko eta jateko balio du egur txirbilak ateraz.
Aurkibidea
DISKO MAKINA Biraketa erreminta, bere ardatzaren inguruan disko urragarri bat biraraziz funtzionatzen duena. Zorrozteko, leuntzeko, bizarrak kentzeko, eta abarrerako erabiltzen da.
Aurkibidea
LIMA Sin: karraka. Altzairu tenplatuzko barra ildokatuaren forma duen erreminta. Piezak gastatzeko eta leuntzeko erabiltzen da.
LIXATZEKO MAKINA Aurkibidea
Bibrazio-mugimenduz edo errotazioz harria, zura eta antzeko materialak leuntzeko aparatua.
Aurkibidea
LIZPAPERA Sin: esmeril paper, hondar paper, lixa. Alderdi batetik harea edo beste hauts urratzaileren bat lekedaz irmoki itsatsia duen papera eta leunketa lanetan erabiltzen dena.
Aurkibidea
TRINTXA Zurginek erabiltzen duten txirbilharroketazko eskuerreminta. Zizelaren antzekoa da eta honen antzera erabiltzen da, baina zabalagoa eta zapalagoa izaten da.
Aurkibidea
DEFORMAZIOA ETA MOLDURA
Aurkibidea
MAZOA Burua zur gogorrezkoa, kautxuzkoa edo plastikozkoa du eta kirtena zurezkoa.
NYLONEZKO BURUDUN Aurkibidea MAILUA Burua nylon gogorrezkoa du eta kirtena zurezkoa. Material bigunak kolpatzean gainazalean markarik ez uzteko erabili ohi da.
MAILU BURUBIRIBILA Aurkibidea
Burua altzairuzkoa du eta horrek alde bat erdiesferikoa du eta bestea zilindrikoa. Piezei forma biribilak eta kurbatuak emateko erabili ohi da.
Aurkibidea
MAILUA Talkaz edo kolpez iltzeak eta errematxeak sartzeko, forjatzeko edo beste erreminta bati lanerako behar duen energia emateko eskuerreminta, edo makina da.
ALIKETA OROKORRAK Aurkibidea Altzairuzko eskuerreminta, bi punta lauangeluar edo koniko dituena eta pieza txikiei gogor eusteko eta metalezko haria edo antzeko materialak okertzeko edo ebakitzeko erabiltzen dena.
ALIKETA PUNTAERDIBIRIBILAK Aurkibidea Punta erdibiribileko aliketak dira. Kontu handiz egin beharreko lanak gauzatzeko aukera eskaintzen dute, pieza hondatu gabe.
ALIKETA PUNTALAUAK Aurkibidea Punten alderdi eusleak lauak dituzten aliketak dira. Piezei sendo eusteko ahalmena eskaintzen dute.
Aurkibidea
ALIKETA PUNTABIRIBILAK Aliketok hariarekin edo kablearekin zirrindola edo uztaiak egiteko erabiltzen dira.
ALIKETA ANGULATUKO PUNTAERDIBIRIBILAK Aurkibidea Aliketok oso erabiliak dira osagai txikiak maneiatu behar diren lanetan eta zirkuitu elektrikoen zenbait puntutara erraz iristeko.
Aurkibidea
ATXIKITZEKO KURRIKAK Bi pieza edo gehiago soldatu, zulatu etab. behar direnean oratzeko esku erreminta egokiak dira.
Aurkibidea
KURRIKAK Muturrean giltzatzen diren bi piezez osatua. Beste muturra kirten gisa erabiltzen da, eta delako bi piezek beste muturrean baraila moduko bat eratzen dute.
Aurkibidea
TERMIKOAK
Aurkibidea
SOLDAGAILU ELEKTRIKOA Soldatzeko erabiltzen den tresna. Erresistentzia elektriko batek punta berotzen du eztainua urtzeko. Ikus.: eztainua.
Aurkibidea
EZTAINUA Elementu metaliko bigun, grisaxka, hari forman erabiltzen da eta urtze puntu apalekoa da. Horregatik, metal hau soldadura bigunetan erabiltzen da. Ikus.: soldagailu elektrikoa.
Aurkibidea
PISTOLA TERMOFUSIBLEA Itsasteko erreminta termikoa da. Sare elektrikoari konektatuta, barruko erresistentzia elektrikoaren berotasunak barrako kola urtu egiten du. Ikus.: barrako kola.
Aurkibidea
EUSTEKOAK
Aurkibidea
BARAILA
Kurrika moduan eta nahierara itxiz objektu bati heltzeko eta eusteko erabiltzen diren bi piezetako tresna.
MAHAIKO TORLOJUA Aurkibidea Sin.: tornuzil, estoka. Altzairu forjatu edo urtuzko oratzeko erreminta mota bat da. Mahaiari lotuta ipintzen da eta landu behar den piezari oratzeko erabiltzen du doitzaileak.
Aurkibidea
SARJENTOA Sin.: arotz katua. Grapa formako pieza bat da eta neurri desberdinetara egokitzen den torlojua dauka. Normalean, piezak laneko mahaian finkatzeko erabiltzen da.
Aurkibidea
LOTZEKO ETA ITSASTEKO
Aurkibidea
BARRAKO KOLA Egoera solidoan saltzen da, pistola termofusiblearen erresistentziak sortzen duen beroak kola likido bihurtzen du. Ikus.: pistola termofusiblea .
Aurkibidea
ERREMATXAGAILU Errematxeak muntatzeko erabiltzen den erreminta. Ikus.: errematxeak.
Aurkibidea
ERREMATXEAK Lotura elementu finkoa, ziri formakoa eta muntatu ondoren bi buru dituena, bata lehendik prestatua eta bestea muntatzerakoan egina. Ikus.: errematxagailua.
Aurkibidea
KOLA ZURIA
Egurra eta papera itsasteko erabiltzen den kola berezia.
Aurkibidea
PISTOLA GRAPAGAILUA Grapatzeko erreminta.
Aurkibidea
BIBLIOGRAFIA
IRUDIAK www.lorenzotools.com www.leroymerlin.es www.rodelag.com www.bricotodo.com www.viarural.com www.bricovalle.es
HIZTEGIAK www.geocities.com/Paris/Caf e/5812/tailerhiztegi1.html http://www1.euskadi.net/hizt_ el/hiztcv.asp http://www1.euskadi.net/eusk alterm/indice_e.htm http://www.zientzia.net/hizteg ia/index.asp?offset=20