Hezkidetzabideoakhausnarketak doc

Page 1

BIDEOAK + HAUSNARKETAK FEMMINILE E MASCHILE Iraupena 3´15 Deskribapen Laburmetraia honetan, gizarteak emakume eta gizonei a inposatutako rolak irudikatzen ditu eta genero bakoitzari egozten zaizkion portaerak islatzen dira. Marrazki bizidun sinpleen bidez, musikaren laguntzaz eta hitzik esan gabe genero estereotipoen inguruko gaur egungo laburpen bat egiten da. Emakumea borobil baten sinboloak ordezkatzen du eta gizona berriz, karratu baten bidez irudikatzen da. Egunerokotasunean emakume eta gizonek etxean eta gizartean bete beharreko edo asignatutako paperak egoera desberdinetan nola ematen diren islatzen da. Interneten ikusteko: http://www.retestresa.it/news/news/forward/femminile_maschile. htm

Bideoaren ondoren hausnarketa jarrera bultzatzeko proposamena: Ondoren, ikaskuntza kooperatiboaren oinarriak kontutan hartuta, irakasleak lau pertsonako talde heterogeneoak egingo ditu ikasgelan. Ikasleen ezaugarri desberdinak kontutan hartuz, talde anitzak eta orekatuak osatuko ditu. Baldintza hau betetzean jarduketa honen helburuak ikasleek hobeto barneratuko dituzte. Taldeka daudela ikasleek beraien artean ikusitakoaren inguruan hitz egin, elkarri ideiak komunikatu eta eztabaidatzeko honako galdera hauek luzatuko zaizkie paper batean: 1. Zer iruditu zaizue bideoa ? Nola sentitu zarete bideoa ikusten ? 2. Zein pentsamendu pasa zaizkizue burutik? 3. Gizartean ikusten al dituzue estereotipo hauek islatuak? Gaur egungo errealitatea erakusten al dute ? Zein neurritan ? Adibideak aipatu. 4. Bideoak deskribatzen dituen emakume eta gizonen rolen zerrenda egin. 5. Identifikatuak sentitu al zarete borobila edo karratuarekin? Beti irudi berdinarekin? 6. Gaur egungo errealitatearekin konparatu: Zein rol


mantentzen dira? Zeintzuk ez? 7. Kalean edo etxean horrelako egoerak ikusi edo bizi izan dituzue? Egoera konkretuak aipatu. 8. Zer aldatuko zenukete bideoan ? Zer gehitu edo kenduko zenukete ? Ondoren, talde bakoitzeko bozeramaileak, talde bakoitzean hitz egin dutenaren laburpena klasearen aurrean azalduko du. Bitartean, irakasleak komenigarriak edo interesgarriak iruditzen zaizkion komentarioak apuntatuko ditu amaieran eztabaida sortu ezean baliabideak izateko. Talde guztiek azalpena eman eta gero, irakasleak honako ideia hau transmitituz amaitzea komenigarria litzateke: “estereotipoek pertsonen gaitasunak sexu ezaugarri baten arabera mugatzen dituzte. Genero estereotipoak modu zurrunean mantentzen jarraitzea ez da egokia ezta osasungarria ere pertsonen garapenerako. Neska edo mutilak izanik, zenbat eta gaitasun gehiago eduki pertsona moduan, aberatsagoak izango gara�. Agian ikasleren batek lehenago ere komentatuko du ariketaren helburu hau, baina taldea ondorio honetara iristen ez bada, irakaslearen zeregina izango da. Bideoan ikusi eta talde dinamika egin ondoren egokia litzateke ikasle bakoitzak hausnarketa bat egitea egunero beraien etxeetan, errealitatean gertatzen denaren kontzientzia har dezaten. Horretarako ikasle bakoitzari orri batean honako bi galdera hauek egingo zaizkie: 1. Zure etxean bizi zareten kide bakoitzak etxeko lanen banaketan betetzen duzuen rola deskribatu taula baten bidez. Zer egiten du bakoitzak ? Noiz? Aisialdirako zenbat denbora hartzen du etxeko bakoitzak? Non? 2. Orekatua al da lanen banaketa zure etxean? Edo zerbait aldatuko al zenuke etxeko lanen banaketa antolatzeko garaian?

LAS MODELOS NO EXISTEN Iraupena Deskribapena

54 segundu Kortoaren protagonista kaleko emakume bat da, zeinek modelo lanetan ile-apaintzaile eta estetizisten esku uzten du bere burua argazki bat ateratzeko. Ondoren, emakumearen aurpegiaren irudia ordenagailu programa batekin nola eraldatzen duten ikusten da. Amaieran, spot publizitario batean, errepideetako iragarki kartel handi batean jarrita agertzen da emakumearen aurpegi perfektua, defekturik gabea, irudi zeharo distortsionatua azalduz gizarteari. Interneten ikusteko: http://www.youtube.com/watch?v=kfcslJ3_fSk


Bideoaren ondorengo hausnarketa jarrera bultzatzeko dinamika: 1. Lau pertsonako talde heterogeneoak egingo dira. 2. Eztabaidatzeko eta taldekideek elkarri ideiak elkarri komunikatzeko gidoia: ● Zer iruditu zaizue bideoa ? ● Emakume perfektua existitzen al da ? Eta gizon perfektua ? ● Garrantzi asko ematen diogu fisikoari? Garrantzi gutxiago eman beharko genioke? Zergatik axola digu hainbeste itxurak ? ● Zuen eguneroko bizitzan gai honen inguruko adibiderik topatzen al duzue ? ● Edertasuna eta itxura fisikoaren inguruan txikitatik entzun dituzuen komentario eta mezuak gogoratzen al dituzue ? ● Zer aldatuko zenukete gizarteak sortutako emakumearen inguruko irudiaz ? Eta gizonezkoen irudiaz ? ● Depilatu al zara inoiz ? Zergatik ? 3. Behin taldean galderen inguruan hitz egin eta gero, talde bakoitzeko bozeramaileak, taldean hitz egindakoaren laburpena klasearen aurrean azalduko du. 4. Taldeen bozeramaileak hitz egiten duen bitartean, irakasleak komenigarriak edo interesgarriak iruditzen zaizkion komentarioak apuntatuko ditu ondorengo eztabaida sortu ezean eztabaida pizteko baliabideak izateko. 5. Publizitate mota desberdinak eta edertasun estereotipoen inguruko arriskuak eta hauekin erlazionaturiko gaixotasun sozialak (anorexia, bulimia, bigorexia) aipatzea komenigarria litzateke. “Gure buruaren irudi distortsionatua izatera erraz iritsi gaitezke publizitate eta gizarteko mezuak sinesten baditugu”. Mezu subliminalen garrantzia azpimarratu eta adibide batzuk eskaintzen badira, hauek pertsonengan sortzen duten eragina errazago ulertuko dute ikasleek. 6. Azkenik ariketa hau burutzearen helburua zein izan den aipatuko da: “Kontuz publizitateko edertasun perfekzio ikonoak miretsi eta beraiek bezain politak izateko nahiekin. Errealitatea ez da publizitateko mezu eta irudiek transmititzen digutena bezain polita eta perfektua. ” EL MALTRATO SUTIL Iraupena Deskribapena

2´51 Emakumeok ederrak sentitzeko gizarteak sortzen dituen beharrak deskribatzen ditu: jantzi ederrak, makilatzea, takoidun zapatak erabiltzea, argala izatea, bularrak, ilea... Baina, hala ere, emakumea ez da ederra sentitzen eta gainera


gizarteak esandakoa egiteagatik emakumeek pairatzen dituzten ondorio negatiboak deskribatzen dira: azala eta oinak kaltetu, elikadura arazoak... Horrela, bere buruagan sinesteari utzi eta besteen onarpena jasotzea desio du emakumeak. Modu honetara, emakumea zatarra sentitzen da eta ez du bere burua onartzen. Mesprezatzen duen bikote batekin harremanetan hasi eta tratu txarrak jasateko arriskuan jartzen du bere burua. Benetako edertasuna jarrera bat dela esanez amaitzen da ikus-entzunekoa. Interneten ikusteko: http://www.youtube.com/watch?v=0y9zJ5J2bWA

Bideoa ikusi ondoren hausnarketa bultzatzeko: ● Zure itxura fisikoa zaintzea gustuko al duzu? Zergatik? ● Gure buruarekin ondo sentitzeko eta gure burua maitatzeko besteen onarpena behar al dugu? ● Zer suposatzen du itxura fisikoari garrantzia handia ematen dion gizarte batean bizitzeak? ● Aipa itzazu gure itxura fisikoa hobetzeko merkatuan salgai dauden produktuak. Bizitzeko beharrezkoak al dira produktu guzti hauek? Operazio estetikoak....

PAPAS Y MAMAS Iraupena Deskribapena

3´15 Ume bat bere etxean panpinekin bakarrik jolasten ari da. Bere gurasoen arteko tratu txar harremanak nolakoak diren islatzen ditu haurrak jolas sinbolikoaren bidez. Interneten ikusteko: http://www.youtube.com/watch?v=GcRY4YQNvQg

Bideoaren ondoren hausnarketa jarrera bultzatzeko proposamena ● Txikiak garenean beste pertsonekin harremanak eraikitzeko orduan nortzuk izaten dira gure eredu? Nola ikasten dugu beste pertsonekin harremanak eraikitzen? ● Eredu hauek egokiak ez direnean zein ondorio sor daitezke etorkizunean?


II BELLO DEILA DIFFERENZA Iraupena Deskribapena

1´26 Emakume batek tradizionalki gizonezkoena izan den lan batean hastean, egokitzeko prozesuan gertatzen dena adierazten da korto honetan. Marrazki sinpleen bidez, hitzik gabe eta musikaz lagunduta. Interneten ikusteko: http://www.youtube.com/watch?v=P0_0wx2HOGE

Talde txikietan proposatzen da:

heterogeneoetan

hurrengo

galdera

hauei

erantzutea

● Zein da korto honen argumentua? ● Borobilak zer sinbolizatzen du? Eta karratuak? ● Zer gertatzen da amaieran? Nola harremantzen duzue amaiera eta azken esaldia? ¿SOMOS IGUALES? Iraupena Deskribapena

2´03 Emakume eta gizonek nahiz eta teorian eskubide berdinak eduki, praktikan, egunerokotasunean ematen diren desberdintasunen inguruan mintzo da laburmetraia honetan. Ikus-entzuneko hau, laburra izanik, ingeleseko eskolan landu daiteke. Interneten ikusteko: http://www.dailymotion.com/video/xhfv70_daniel-craigtravestido-por-los-derechos-de-la-mujer_news#hp-sc-p-5

DOBLE CHECK Iraupena

3'51


Deskribapena

Bikote harremana, kontrola eta konfiantzaz aritzen den bideoa. Interneten ikusteko: https://www.youtube.com/watch?v=XKDn2D9oSiM

Egun on printzesa Iraupena Deskribapena

16,46 Bikote harremana, kontrola eta konfiantzaz aritzen den bideoa. Interneten ikusteko: http://vimeo.com/32735173

Ikasleak talde txikitan jarri eta hauetako galdera batzuk emango dizkiegu talde txikian eztabaida ditzaten. Ondoren, talde osoko eztabaida bideratuko dugu eta beste galdera batzuk ere luzatuko ditugu eztabaidan sakontzeko. - zein da bikote honetako eztabaidaren jatorria? - Nola uste duzue sentitzen dela bat eta bestea? Zein da bat eta bestearen jokabidea? - non dago bakoitzaren intimitatea eta bikoteko konfiantzaren arteko muga? Bikoteari denaren azalpenak eman behar dizkiogu? - Maitasunaren izenean dena al da posible? - Jeloskor jartzen bada, maite duelako da? - Antzeko egoerak bizi izan dituzue? Bikotean, koadrillan...Nola sentitu izan zara paper batean eta bestean?

La mujer, cosa de hombres (Isabel Coixet) Iraupena Deskribapena

26,34 Iragarkiek erakusten duten emakumearen eta familiaren irudi estereotipatua eta indarkeria matxista lotzen dituen bideoa Interneten ikusteko: https :// www . youtube . com / watch ?


v = q 4 f 4 cCwW 26 Q Ikasleak talde txikitan jarri eta hauetako galdera batzuk emango dizkiegu talde txikian eztabaida ditzaten. Ondoren, talde osoko eztabaida bideratuko dugu eta beste galdera batzuk ere luzatuko ditugu eztabaidan sakontzeko. - Iragarkietan nolako gizonak eta nolako emakumeak azaltzen dira? Zein ezaugarri transmititzen ditu bakoitzak? Zein rol betetzen ditu bakoitzak? Nor da noren menpeko? - Iragarkietan indarkeria aztarnarik agertzen da? - Antzik badute iragarkietan ikusten diren rolek eta gure inguruan ikusten ditugunek? Publizitateak transmititzen dituen rolak gure egunerokoan badute eraginik? Recursos Humanos Iraupena Deskribapena

3,23 Lan harremanetan sexismoa eta boterea Interneten ikusteko: https://www.youtube.com/watch?v=DKmUJmgRwZY

Ikasleak talde txikitan jarri eta hauetako galdera batzuk emango dizkiegu talde txikian eztabaida ditzaten. Ondoren, talde osoko eztabaida bideratuko dugu eta beste galdera batzuk ere luzatuko ditugu eztabaidan sakontzeko. - lan harreman honetan sexismorik atzematen duzu? Zertan? Elkarrizketatua gizona balitz eta elkarrizketatzailea emakumea halako egoerarik irudikatu dezakezu? - lan elkarrizketa honetan indarkeria aztarnarik agertzen da? - gaur egun lan-esparruan eta gure inguruan halakorik gerta daitekeela uste al duzu? Zergatik? - Zein desberdintasun daude lan munduan gizon eta emakumeen aukeren inguruan?

One billion rising


Iraupena Deskribapena

3,00 Indarkeria matxistaren hainbat adibide ematen ditu eta honi aurre egiteko mundu mailako ekimen bat iragarri: billioi bat pertsona dantzan jarri indarkeriaren aurka Interneten ikusteko: https://www.youtube.com/watch?v=gl2AO-7Vlzk

- Indarkeria matxistaren zein adierazpen agertzen dira bideoan? Zer da zure ustez indarkeria matxista? Zein adierazpen ditu? - bideoaren arabera, 3 emakumetik batek noizbait indarkeria matxista jasango du. Zer iruditzen zaizu? Zergatik kopuru hauek? Zein da jatorria? - Zer egin dezakegu hau gerta ez dadin? Ekimenaren berri bazenuen?


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.