Materialak Materialen propietateak: 1. Ezaugarri fisikoak: 2. Ezaugarri kimikoak: 3. Ezaugarri ekologikoak Materialen sailkapenak: Jatorriaren arabera Propietateen arabera Zurak Metalak Plastikoak: Harrizko materialak eta beira: Material zeramikoak: Zuntzak edo ehun materialak: Gure inguruko objektuak hainbat materialez eginak dira. Edozein objektu teknologiko gauzatzerakoan erabiliko ditugun materialen aukeraketa ez da ausazkoa; material bakoitzak bere propietateak dituelako, objektuaren funtzionamenduan eragina izango dutelarik.
Materialen propietateak: Materialen propietateak asko dira, hauek direlarik nagusienak:
1. Ezaugarri fisikoak: 
Eroankortasun elektrikoa: elektrizitatea leku batetik bestera eroateko materialek duten ezaugarria da. Honela bi material mota bereizten dira: eroaleak eta isolatzaileak.

Ezaugarri optikoak: argial materialetan duen eraginaren arabera hiru material mota daude:opakuak, gardenak, zehargarriak

Ezaugarri termikoak: materialek beroak eragitean duten ernatzuna nolakoa den baldintzatzen dute:
o
Eroankortasun termikoa: eroale eta isolatzaile termikoak
o
Dilatazioa: tenperatura igotzean bere taimana handitzea da.
o
Kontrakzioa: tenperatura jeistean uzkurtu edo txikitzen diren materialak dira.
o
Galdagarritasuna: berotzean solidotik likidora pasatzeko gaitasuna. Adibidez beira eta material metalikoak galdagarriak dira

Ezaugarri mekanikoak: kanpko indarren eranginpean duten erantzuna:
o
Elastikotasuna: indarra eragiteari utzitakoan berriro haiserako formara itzuktzen direnean. Adibidez, goma.
o
Plastikotasuna: indarra eragiteari utzitakoan forma aldatu dutenean. Adibidez, plastilina.
o
Xaflakortasuna: xalfaren edo laminaren itxura hartzeko duten erraztasuna. Adibidez metal asko xaflakorrak dira.
o
Harikortasuna: kablearen edo hariaren itxura hartzeko duten erraztasuna.
o
Gogortasuna: marrazteko duten erresistentza. Diamantea igeltsuna baino askoz gogorragoa da.
o
Zailtasuna: mailu batez kolpatzean apurtu gabe matentzeko duten ezaugarria da. Erresistentzia mekanikoa ere deitzen zaio. Erresistentzia baxuko materialak hauskorrakdira: beira adibidez.

Ezaugarri akustikoak: soinuaren estimuluak materialetan sortutako erantzuna baldintzatzen dute
o
Honela baditugu eroale eta isolatzaile akustikoak.

Beste ezaugarri batzuk:
o
Porositatea: Poroak materialak dituen zuloak tarte edo zuloak dira. Oso porotsuak diren materialak ura edo beste likido bat xurgatzeko gaitasuna badu. Adibidez, papera
o
Iragazkortasuna: likidoak pasatzen uzteko gaitasuna da.
external image esponja%20vegetal.jpg
external image botellas%2Bplastico.jpg
2. Ezaugarri kimikoak:
Oxidazioa: airearen edo uraren oxigenoarekin erreakzionatzeko eta ezaugarriak galtzeko duten propietatea da. Oxidatzean materialak erdoildu direla esaten dugu.
external image rusty_winch.jpg
3. Ezaugarri ekologikoak
Birzikagarriak: berriro erabili daitezkeen materialak dira.
Toxikoak: ingurumenerako kaltegarriak direnak.
Biodegradagarriak: denboraren poderioz modu naturalean deskonposa daitezkeenak Berriztagarriak: lehengai berriztagarriak naturan mugarik gabe aurkitzen
diren
Materialen sailkapenak: Materialak beren jatorriaren arabera edo propietateen arabera sailkatu ditzakegu:
Jatorriaren arabera Materialen sailkapena, jatorriaren arabera: 
Material naturalak: naturan dauden materialak dira, hala nola, zura, aluminioa....

Material sintetikoak: naturako materialetatik abiatuta gizakiak sortutakoa dira: hormigoia, beira, papera, plastikoak....
Propietateen arabera Materialen sailkapena, propietateen arabera:
Zurak Zurak zuhaitzetatik eratorritakoak. Biguinak edo gogorrak izan daitezke. Propietate nagusia berarekin lan egiteko erraztasunan datza .
Metalak Metalak harrien mineraletatik eratorritakoak. Ezaugarri nagusiak:eroankortasun elektriko eta termikoa. Xaflakortasuna eta harikortasuna.
Plastikoak: Plastikoak petroliotik, ikatzetik, gas naturaletik, landareen zelulosatik eta animlien proteinetatik artifizialki eskuratzen dira. Ezaugarri nagusiak: arintasuna, forma emateko erraztasuna eta ez-biodegradagarriak.
Harrizko materialak eta beira: Harrietatik ateratzen direnak. Besteak beste: marmola, arbela, beira, igeltsua, hormigoia....
Material zeramikoak: Buztina modelatu ondoren, labean sartu eta gero lortzen diren materialak dira. Honelako produktu asko dago: adreiluak, teilak, konketak, lauzak eta abar.
Zuntzak edo ehun materialak:
Forma ematen zaie ehunak egiteko. bi motatakoak daude: o
Naturalak: artilea, kotoia, zeta, lihoa,....
o
Sintetikoak: nylon, likra,....