Azken Bidaiarekin Amets [Nerea Alkorta]

Page 1


Azken bidaiarekin amets Mirentxin elkartasun-gidari boluntarioen deialdiari erantzunez, 400 furgonetek sakabanaketaren zigorra eta horren ondorioak salatu zituzten #furgomartxa ekintza ikusgarrian maiatzaren 7an. Ibilgailuek, ordea, ez ohiko ibilbidea egin zuten. Bilbotik Larrabetzura eta buelta, ehunka bidaia eta milaka kilometroren nekea daramaten gurpilek, azken kilometroak egiteko eta azken bidaia izateko aldarria lau haizetara zabaldu nahi izan zuten. Ibilbidean zehar ere, ez zen berotasunik falta izan eta oinezkoen elkartasunezko keinu xamur eta txaloen artean, hunkituta, malkoak eragin zizkionik ere ikusi zen.

Elkartasun karabanaren azken kilometroak Bilboko Autonomia kalean Nerea Alkorta. Bilbo.

Dispertsioaz hitz egiterakoan, ehunka bidaiez eta milaka kilometroz ez pentsatzea ezinezkoa da, astero-astero euskal presoen senide eta lagunek haien senitartekoa ikusi ahal izateko ezinbestean egin behar dituztenak.

1


Baina dispertsioaz hitz egitean, ezinbestean hitz egin behar da Mirentxineko elkartasunaz ere, euskal presoen senitarteko eta lagunak Euskal Herritik milaka kilometrotara dauden Frantziako eta Espainiako estatuko espetxeetako ateraino eramaten dituzten gidari boluntarioen elkartasun taldea. Egoera hori islatu nahian, zerbait desberdina, baina, era berean deigarria eta ikusgarria egin nahi izan zuen Mirentxinek eta furgomartxaren ideaiari heldu zion. Antolatzaileen helburua euskal preso bakoitzeko furgoneta bat biltzea bazen, kopurura iritsi ez ezik, gainditu ere egin zen eta Euskal Herriko lurralde guztietatik etorritako ibilgailu tropelari eta elkartasunari esker, ekimen ikusgarri, hunkigarri eta arrakastatsua izan zen. Horrela adierazi zuen Karlos Albas Mirentxineko kideak ekimen honen xedeaz eta helburuaz hitz egitean: «Euskal jendarteak argi erakutsi du sakabanaketa egoera hau amaitu behar dela, nekatuta dagoela, eta igarotzen den asteburu bakoitza, egoera hau amaitzeko aukera galdu bat dela», bildutako furgoneta kopuruari erreferentzia eginez. Ekimen honekin, azken bidaia izateko nahia irudikatzen dela argitu «Euskal jendarteak zuen hedabideen aurrean. argi erakutsi du sakabanaketa egoera Gari Urizar Mirentxin elkartasun taldearen hau amaitu behar dela, sortzaileak ere, ildo beretik egin zituen nekatuta dagoela, eta adierazpenak: “Astebururo zer gertatzen den igarotzen den asteburu ikusarazi nahi izan diogu euskal gizarteari. Asteburu guztietan 400 familia inguruk autoa edo bakoitza egoera hau amaitzeko aukera galdu bestelako garraio bat hartu beharra izaten dute, bere senitarteko edo laguna milaka kilometrotara bat dela» dauden espetxeetan 40 minutuz ikusi ahal izateko, errepideek duten istripu arriskua alde batera utzi gabe”. Izan ere, euskal presoei sakabanaketa neurria indarrean ezarri zitzaienetik, auto istripuen ondorioz 16 senitartekok bizitza galdu dute bidean. Horregatik, dispertsioaz hitz egiterakoan, senide eta lagunen kontrako bidegabeko zigor neurria dela esan behar da.

2


Atzera kontaketa askatasuneratz Azken bidaia izan dadila! leloa aldarrikapenaren ardatz hartuta, 12:30etan hartu zuen furgomartxak Bilboranzko bidea, askatasuneranzko atzera kontaketan, azken kilometroak egiteko amets eta itxaropenarekin.

10.Km. Larrabetzu. 11:00am. Sasiene industrialdea. 400 furgonetatik gora

zenbatu ditutzte antolatzaileek eta industrialdea aparkaleku erraldoi bihurtu da. Baina furgoneta martxak ez ditu soilik furgonetak bildu. Azken 16 urteetan Mirentxineko boluntarioek senideei emandako elkartasuna eta berotasuna ere, zalantzarik gabe, airean arnasten den sentipen hunkigarria da. Horixe baita Mirentxin, elkartasunaren adierazpenik xamurrena. Urizarren hitzetan, “Mirentxin ez da eragile politikoa, boluntarioek osatutako elkartasun taldea baizik”. Haien lanak, ordea, orain arte ez du izan aparteko proiekzio publikorik, nahiago izan dutelako anonimatoan jardun. Baina presoen senitartekoentzat lan hori publiko egin eta gizarteari ikustarazteak duen garrantziaz jabetuta, orain, urrats bat egitea erabaki dute eta “zerbait ikusgarria” antolatu nahi izan dute, “sakabanaketaren arazoa hor dagoela eta salatu beharra dagoela pentsatzen dugulako”, gaineratu zuen Urizarrek Berria TBari eskainitako elkarrizketaren adierazpenetan.

9.Km. Tropela Txorierriko lasterbidera sartu orduko, kolapsatu egin da

errepidea erabiltzaile batzuen haserrerako. Baina, beste hainbat erabiltzailek, ordea, ekimenarekin bat egin eta euren elkartasuna ibilgailuetako bozinak joz erakutsi dute. Bozina hotsen artean, aurrera egitea lortu du elkartasun furgomartxak A8 autobiderantz. Geltokia aste honetan hurbil dago, ez doaz ez Espainiara, ezta Frantziara ere, azken bidaia aldarrikatuz, Bilbora eta bueltan, Larrabetzura baizik. Ondo daki zer den hori Urizarrek, sarritan eraman baititu euskal presoen senideak Espainiako edota Frantziako espetxeetara. Atzera begiratuta, elkartasun talde horren hastapenaren inguruan jardun du. Manu Legarreta-Etxebarriaren senitartekoak –horien artean Mirentxin Aurrekoetxea bere emaztea, hortik elkartasun talde honen izena–, Algeciraseko kartzelara eramateko Durangon eta Bilbon sortu ziren lehen bi taldeak lagunartean, hamabosten bat gidari boluntarioekin.

3


Hasieran norbanako autoa erabiltzen bazuten ere, senide gehiago eraman behar izaten zutenean, furgonetak alokatzen hasi ziren. Eta azkenean, senitartekoen beharra eta eskaera ikusirik, furgoneta bat erostea erabaki zuten. Egun, 9 taldek osatzen dute Mirentxin eta 845 gidari boluntario inguru txandakatuz, astebururo senitartekoak milaka kilometrotara dauden Frantziako eta Espainiako espetxetara eramaten dituzte.

8.Km.

Cordoba, Granada, Fresnes, Renes, Caceres, Lyon, Marsella, Mansilla, Valentzia, Alacant, Murtzia, Alama,

Fleury,

Castell贸n,

Badajoz,

Montexorro . . .

S

A

K

A

B

A

N

A

K

E

T

Aren

aurpegi ilunaren izenak dira. Senideen kontrako zigorra. Astero-astero senideek, bideetan bizia arriskuan jarri behar izanaren espetxe politika, mendekua bilatzen duena, eta bideetan, 16 hildako eragin dituena. Giza eskubideen urraketa gordina.

4


Sufrimenduaren mapa

(iturria: Etxerat.eus)

7.Km. A8 autobidea, eta helmuga bestelakoa. Abiadura bizkortzea lortuta, zuzen

Bilborantz. Galdakaotik igarotzean, autobidearen gaineko oinezkoen pasabidean dauden lagunek, Euskal presoak Euskal Herrira leloa irakur daitekeen parkarta erraldoi bat erakutsi dutenean, ozenago entzun da furgomartxaren harrabotsa.

6.Km. Furgomartxa Basauriko espetxearen parean, furgoneten bozina hotsek

ohiko zirkulazioaren motor hotsak ixilarazten dituzte. Ez da geldiunerik egin ordea. Bilborako norabidean, zirraragarria da Malmasineko tunela zeharkatzean sortutako furgoneta ilararen irudia, suge erraldoi baten irudia. Elkartasun-herensugearen buruak tunelaren irteera hartu duenean, buztana oraindik tuneletik kanpo dago eta bere egin ditu tunelak dituen ia 3 kilometroak.

5


Elkartasun-herensugea Malmasineko tunelean sartzen

5.Km. Basurtoko Ospitalea. Bilbo. 13:00 pm. ESK eta LAB sindikatuek deituta,

Osakidetzako langileek ere euren atxekimendua nahi izan diote erakutsi furgomartxari. Kasu honetan gainera, bereziki larriki gaixorik dauden presoen egoera salatu nahi izan dute. Bertan bildutako osasun arloko profesionalek, “Osakidetzan protokoloa orain. Preso gaixoak etxera� dioen parkarta eskutan, txalo artean egin diote furgoneta tropelari harrera. Furgoneten bozina hotsek ere preso gaixoen egoera larria azalerazi nahi izan dute ospitale atarian bilduta daudenekin batera.

6


4.Km. Bilboko Autonomia Kalea. 13:15 pm. Hitzik ez! Irudi hau ikusita, ‘izugarria’, ‘izugarria’ eta ‘izugarria’ izan da sare sozialetan behin eta berriro erabiltzaileek gehien errepikatu duten hitza. Bilbo kolapsatu egin da.

I ZIRRARA ELKARTASUNA NEGARRA INDARRA BORROKA IRRIA ITXAROPENA ASKTASUNA MA TASUNA

‘Izugarria’ ‘izugarria’ ‘izugarria’

7


3.Km. Plaza Biribila. 13:30 pm. Nazio manifestazioko ohiko bideari jarraitu dio furgomartxak eta Zabalburutik Plaza Biribileraino, Hurtado de Amezaga kalea txiki gelditu da elkartasun-herensugearentzat. Arretagune izan da Plaza Biribila. Batzuen harridurarako eta besteen txalo zaparraden artean, bi auto irauli eta istripu baten antzezpena irudikatu da, senitartekoek bidaietan duten errealitaea agertarazteko. Anbulantzia batek, mediku batek eta erizain batek zaurituak artatzen zituen bitartean, furgomartxa ondotik igarotzean, beste behin ere bozina harrabotsek, jendartearen zirrara eta malkoak eragin ditu.

Furgomartxako partaideek oinezkoenganako keinurik izan zuten.

8


2.Km. Udaletxeko zubia zeharkatu eta udalaren aldamenetik gora Begoñarako

bidea hartuta, Zumalakarregi etorbidean ere elkartasun berotasunik ez da falta izan. Begoñako tunelaren gainean lagun talde batek preso eta iheslarien irudiz osatutako pankarta agertarazi du, ‘preso eta iheslariak etxera’ ohiuekin batera.

1.Km. Kolapsoa. Bilbo erdialdean furgomartxak trafikoan eragindako kolapsoa

bideratzeko, nahikotxo lan izan dute udaltzainek eta ertzainek. Aztoramendua eta oztopo ugari sortu ditu ohiko trafikoarentzat. Baina azken hamasei urte hauetan milaka kilometro egin dituzten Mirentxineko gidariek ere mota guztietako oztopoei aurre egin behar izan diete: matxura mekanikoak izan dituzte, eguraldi makurra, poliziak jarritako hainbat eta hainbat oztopo... Istripuren bat edo beste ere izan dute eta gogoan du Urizarrek Clairbauxeko (Frantzia) kartzelarako bidean gertatutakoa: “Furgonetari kamioi bat gurutzatu eta kolpearen ondorioz gidariak hatzamar bat galdu zuen. Beste istripu pare bat ere izan dugu, baina, zorionez, ezer larririk ez”.

9


0.Km. “Hurrengo geltokia, askatasuna!”

Azken geltokia: Larrabetzu. 17:00 pm. Prest dago herria elkartasun karabanari harrera egin eta arratsalderako prestatutako ekitaldirako. Bitartean, lehen furgonetak herriaren inguruan ikusten hasten direnean, motorrak berotzen ari dira bertaratutako mota guztietako musika taldeak. Joaldunak, trikitixa, elektrotxarangak... denak prest Mirentxineko gidariei merezitako harrera egiteko. Iluntze aldera espero den giroa usaintzen da dagoeneko Larrabetzuko kaleetan. Joaldunek bidea zabalduz zeharkatu dute herria Mirentxineko furgonetek, bertaratutako jende andanaren txalo eta berotasun oihuen artean. Herria hartu dute furgonetek. Sasiene industrialdean aparkatu eta indarrak hartu ondoren, 19:00etan eman zaio hasiera ekitaldi nagusiari. Musika eta bertsoz lagundutako ekitaldiko unerik zirraragarriena, euskal presoen senideek Mirentxinen lanari euren esker ona agertu diotenean izan da. Senide eta lagunak bisitatzeko aukerak areagotu egiten ditu Mirentxinek. Esate baterako, Toñik, 86 urteko emakumeak, Mirentxineri esker asteoro ikusi ahal du Algecirasen duen semea, beste modu batera ezingo lukeena. Edo Garbiñe Etxebarria, Josu Ginea larrabetzuar presoaren laguna, Mirentxinek eskaintzen duen garraioari esker joan ahal dira astero Almeriara. “Mirentxinengatik ez balitz, senide askok ezin izango luke astebururo bere senitartekoa ikustera joan, bisitara garaiz iristeko espetxerainoko garraiobiderik ez dagoelako eta ekonomikoki jasangaitza litzatekeelako”, argitzen du Etxebarriak Toñi, 86 urte. Mirentxin erabiltzailea. ekitaldian.

10


Mirentxineko boluntarioek ere argi agertu dute euren xedea: “Lan honetan urte mordoa eraman arren, sedideei elkartasun eta babes hau ematen jarraituko dugu”, sakabanaketa politika lau egunean amaituko denik uste ez dutela azpimarratuz. Hala ere, Urizarrek azken bidaia izan dadin sare sozialetan hain arrakastatsua bihurtu den #azkenbidaiaizandadila leloarekin bat eginez, “hurrengo geltokia, askatasuna!” izango dela indartsu gaineratu zuen ekitaldian, ikus-entzuleen txalo zaparradaren eta ‘euskal preso eta iheslariak etxera’ oihuen artean. Elkartasunak gailurra jo zuen sare sozialetan Ekitaldiaren ostean, musikak hartu zuen lekukoa eta jai giroa nagusitu zen Larrabetzun. Azken bidaiarekin eta askatasunaren geltokiarekin amets eginez, gaueko ordu txikietaraino jarraitu zuen festa giroak.

11



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.