INGURUGIROA ZAINTZEN

Page 1

HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAREN GIDA DIDAKTIKOA

INGURUGIROA ZAINTZEN MATERIALAK http://lamiak-mmol.blogspot.com/2011/12/blog-post_19.html

Ikasgaia: IKT-ak Lehen Hezkuntzan Egileak : LAMIAK taldea Maialen Guereca

/

Oihana Balbas

Leire Montes

/

Maider Aizpurua


1. IZENBURUA: Materialak.

2. KATALOGAZIO EZAUGARRIKA: 2.1. IKT maila: Tarteko maila erabiliko dugu, honetarako “Edilim” programa itxia erabiliko dugu. Hemen zenbait ariketa barneratu ditugu, eskura ditugun hainbat irudi, soinu eta testu txertatuz. Honekin batera beste programa irekiak ere barneratuko dira, hala nola, testu prozesadoreak, edizio multimediarako tresnak… Normalean bigarren edo tartekako mailako IKT hauetan, lehenengo mailako batzuk ere erabiltzen dira eta adibidez zenbait momentutan argibideak egiteko edo klase magistralen bat emateko arbel digitala, arbel digital elkarreragilea eta programa multimediak erabiliko ditugu. 2.2. Tipologia: 2.2.1. Ikasketa objektua. 5 ikas objektu barneratuko ditugu, eta ondoren adieraziko dugu zein eduki landuko ditugun objektu hauekin, ze metodologia erabiliko dugun, ze helburu lortu nahi ditugun eta zein ebaluazio irizpide erabiliko ditugun. Estaldura 4. LH-ko Ingurunearen ezagutza ikasgairen gai batekoa izango da. Guk unitate didaktiko hau lantzeko 5 saio erabiliko ditugu. 2.2.2. Sekuentzia didaktikoa Materialak gaia lantzeko honako bost objektu didaktikoak proposatuko ditugu: ●

Materialaren jatorria: hainbat material erakutsiko zaizkie jatorri naturala edo artifiziala duten adieraz dezaten.

Materialak eguneroko bizitzan: hainbat objektuen izenak hizki zopan bilatu ditzaten eskatuko diegu.

2


Materialen

biodegradagarritasuna:

hainbat

objektu

eta

hauen

biodegradagarritasun batazbesteko denbora lotu dezaten esango diegu. ●

Birziklaketa: zenbait objektu zein kontenedoretan bota beharko liratekeen adierazi dezatela.

Kontsumo arduratsua: gai honen inguruko hainbat esaldi osatu ditzatela.

2.3. Orientabide didaktikoa 2.3.1. Ikas-objektuaren sailkapena - Esplorazio jarduerak: ikasleek EDILIM-eko ariketetan egin behar dituzten sailkapenak. Saiakerak edo esplorazioa eginez ikas dezatela nahi baitugu. - Sintesi jarduerak: guk zenbait argibide eman ondoren, ikasleek jasotako informazioa sintetizatu dezaten ariketak proposatuko dizkiegu. Azken finean, proposatu dizkiegun ariketak landutako gaia barneratu duten edo ez ikusteko bideratzen ditugu eta aldi berean sintetizazio edo laburpen moduko bat izango dira. - Ebaluazio jarduerak: ariketetan ikus dezakegu guk egindako azalpen edo kontzeptuak barneratu dituzten. Honen bidez ebaluaketa jarrai bat burutuko dugu. 2.3.2. Multzokatzea 3 modutara lan egingo dugu Materialak gaia lantzeko: - Talde handia: klase magistrala emateko orduan, bideo gelara joatean, zabortegira edo birziklatze enpresara joaten garenean talde guztiak batera lan egingo du. - 5 edo 6 pertsonatako taldeak: materialen taula bat egiteko edo lanbide bat hautatu eta erabiltzen diren materialak sailkatzeko eskatzen diegunean modu honetara taldekatuko ditugu. - Binaka: ordenagailuetan HOD-ekin lan egiteko modu honetara bilduko dira. 2.3.3. Formatu teknikoa

3


3. TESTUINGURAKETA: Guk Ingurunearen ezaguera ikasgaia aukeratu dugu, Lehen hezkuntzako laugarren mailarako. Maila honetako ikasleek 9 eta 10 urte bitarte izango dituzte. Ikasgai honen barnean “Materialak” gaia landuko dugu gure HOD-aren bidez.

4. HELBURU DIDAKTIKOAK: 1. Materialak definitzea eta hauen izenak esatea. 2. Materialak identifikatzea eta naturalak edo artifizialak diren kontutan hartuta sailkatzea. 3. Materialen propietateen berri izatea. 4. Gizakiok, materialaren propietateen arabera, materialok zertarako erabiltzen ditugun identifikatzea. 5. Birziklatzea zer den azaltzea eta birziklatu daitezkeen materialak identifikatzea. 6. Neurrizko kontsumoko ohiturak eta materialak berrerabiltzeko eta birziklatzeko estrategiak bereganatzea. 7. Informazioa irakurtzea eta informazio espezifikoa hautatzea. 8. Talde lanean gogotsu aritzea. 9. Euskaraz hitz egiteko interesa erakustea.

5. OINARRIZKO KONPETENTZIAK: - Zientzia-teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna. - Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. - Norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna. 4


- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. - Ikasten ikasteko gaitasuna. - IKT-ak eta teknologi digitala erabiltzeko gaitasuna. 5.1. Oinarrizko eta espezifikoak diren IKT konpetentziak Ikasleek eskuratu behar dituzten IKT konpetentziak: 1. Jariakortasun teknologikoa: teknologiaren ulermen eta erabilpena, modu eraginkor batean IKT egokienak hautatuz, egoera eta arazo ezberdinei moldatuz eta gaur egungo ezagutzak teknologia berrien erabilpenerako erabiliz. 2. Bizitza osorako ikasketa: jarrera ireki eta ikertzailea, beren ahalmenetan konfidantza, bakoitzaren puntu ahul eta sendoak ezagutu; testuingurua eta adina kontutan izan gabe ikasteko gaitasuna pertsona guztiek dutela onartzea. 3. Hiritartasun digitala: jarrera kritiko eta erreflesiboa eskura dugun informazioari buruz, beharrezkoa denean kontrastatuz, eta gizartean onartuta dauden arauak errespetatu informazio eta iturri ezberdinetan erabiltzeko.

6. EDUKIAK: Hauek hiru azpitaldetan banatuko ditugu: KONTZEPTUZKOAK: -Material kontzeptua. - Material naturalak eta horien jatorria. - Material artifizialak. - Materialen propietateak. - Jantziak eta oinetakoak egiteko erabiltzen diren materialak. - Ontziak eta bilgarriak fabrikatzeko erabiltzen diren materialak. - Eraikuntzan erabiltzen diren materialak. 5


- Materialak birziklatzea. - Beirazko ontziak. PROZEDURAZKOAK: - Materialak jatorriaren arabera sailkatzea. - Gauzak aztertzea eta gauza horiek fabrikatzeko erabilitako materialak identifikatzea. - Materialak eta horien propietateak esploratzea. - Materialen propietaterik garrantzitsuenei erreparatuta, eraikitzeko, fabrikatzeko eta jantziak eta oinetakoak egiteko aproposak direnak aukeratzea. - Gauzen fabrikazioan erabiltzen diren materialak lantzeko eta eraldatzeko prozesuak deskribatzea. JARRERAZKOAK: ●

Materialen eta horien propietateen berri izateko jakin-mina sentitzea.

Materialen eraldaketen deskripzio zehatz eta ordenatuak atsegin izatea.

Gauzak zerez eta nola egin diren jakiteko interesa agertzea.

Materialak lortzeko eta eraldatzeko erabiltzen diren teknika ugariak aintzat hartzea.

Material

naturalak

lortzean

eta

material

artifizialak

fabrikatzean

ingurumenari jasanarazten zaion inpaktu handia kontutan hartzea. ●

Materialak aurrezteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestasuna erakustea.

6


7. ORIENTAZIO METODOLOGIKOAK: 7.1. Jarduera sekuentzia Jarduerak orden honetan egingo ditugu: 1. Materialen jatorria 2. Materialen erabilgarritasuna 3. Biodegradararritasuna 4. Birziklatzea 5. Kontsumo arduratsua 7.2. Azalpena 1)

MATERIALEN JATORRIA

Klase magistrala: arbel-digitalaren laguntzaz talde guztiari sarrera moduan

materialen inguruan azalpen-klase bat emango zaie, ondorengo alderdiak landuz: a)

Zer dira materialak?

b)

Material motak

c)

Sailkapena

Zentzumen tailerra: ikasleak 5-6ko taldeetan jarriko dira eta material mota

desberdinak pasatzen joango dira taldeetan zehar: egurra, artilea, kobrea, larrua, kautxua, beira, plastikoa, zeramika.... Materialak zentzumenak garatuz eta landuz aztertuko dituzte; horrela, usaimena, ukimena, ikusmena eta entzumenaren bitartez, materialak manipulatu eta aztertuko dituzte, hauen ezaugarriak beraien artean aipatuz. •

Materialen jatorria: bideo gelan, bideo bat ikusiko dute ikasleak. Materialen

jatorri naturala edo artifizialaren inguruan hitz-egiten duen bideoa hain zuzen ere. •

Materialen taula:

ikasleak talde berdinetan lan egiten jarraituko dute eta

zentzumenen tailerrean aztertutako materialen ezaugarri-taula bat osatuko dute. Taulan 7


ondorengo ezaugarriak agertuko direlarik besteak beste: material bakoitzaren argazkiamarrazkia, ezaugarri fisikoak (gogortasuna, bolumena, pisua...) eta materialen jatorria. •

“Materialen Jatorria HODa”: bideo gelan, binaka jarriko dira ikasleak eta irudiak

sailkatuz HOD egingo dute. 2)

MATERIALEN ERABILGARRITASUNA

Zertarako eta nola erabiltzen dira materialak? Bideo baten laguntzarekin

materialen erabilgarritasuna azalduko diegu ikasleei. •

Material erlazio-zentzugabea: inolako fundamentua eta zentzurik gabeko

material-funtzio erlazioak egin behar dituzte ikasleak, objektu asmatu hauek marraztuz. Adibidez: burdinezko zapatak, egurrezko ohialak, artilezko etxeak... •

Lanbideak eta materialak: ikasleak 6ko taldeetan jarriko ditugu eta talde

bakoitzak lanbide bat aztertuko du. Bertan erabiltzen materialak eta hauen erabilgarritasuna taula batean azalduz. •

Erabilgarritasun HODa:bideo gelan binaka, HODa egingo dute

3)

BIODEGRADAGARRITASUNA

Zer

da

biodegradagarritasuna?

Materialen

deskonposaketa

eta

biodegradagarritasunaren inguruko klase magistrala. Mapa kontzeptualak eta power pointen laguntzaz. •

“Hondakinen zikloa” tailerra: panel batean zakarrean egon daitezkeen hondakin

desberdinen argazkiak izango ditugu. Enkante edo subasta batean egongo bagina bezala, kantitate batean hasita ikasleak material bakoitzaren inguruan deskonposaketa denboran gora-behera “puja” egingo dute: 10 urte-100 urte-1000 urte-4000 urte.... •

Biodegadragarritasun HODa: bideo gelan binaka, HODa egingo dute

4)

BIRZIKLATZEA

3R edo “birziklatu-murriztu-berrerabili” inguruan klase magistrala. Gain honen

inguruan azalpen sakonak emango dizkiegu ikasleei. Gaiaren inguruan kontzienziazioa hartu dezaten. 8


Birziklatu teknografia. Teknografia ikusiko dugu.

Irteera: garbigune, bereizte-birziklatze enpresa eta zabortegietara bisitaldi bat

egingo dugu. •

Birziklatze HOD: bideo gelan binaka, HODa egingo dute

5)

KONTSUMO ARDURATSUA

Kontzienziazio hitzaldia: Herrialdeko hondakinak kudeatzen dituen erakundeko

ordezkari batek hizketaldi bat emango die ikasleei. •

Gela ekologikoa tailerra: gelako hondakinen kudeaketa landuko dugu. Zabor-

ontzi desberdinak antolatuz, energia kontsumoa kontrolatuz, etabar.... •

Etxebizitza ekologikoak: ikasitako guztia, bakoitza bere etxean igortzen saiatu

behar da, eta idazlan batean hilabete batean zehar egindako aldaketak islatuko ditu. •

Eztabaida ekologikoa: ikasleak bi talde handietan banatuko dituko, kontsumo

arduratsuaren alde eta kontra egongo direlarik. Moderatzailea irakaslea izanik, talde bakoitzak bere iritziak argudiatu eta arrazoitu beharko dituelarik. •

Kontsumo arduratsua HODa: bideo gelan binaka, HODa egingo dute

7.3. Baliabideak Guk landuko dugun gaia kontutan hartuta behar ditugun baliabideak landuko ditugun materialak izango dira. Beraz, zenbait saiotan egurra, plastikoa, beira, papera, kartoia… eramango ditugu. Behar bada panel bat egiteko orduan etxetik hainbat material ekar ditzatela eskatuko diegu. Hauetako batzuk gelara eramango ditugu, baina zabortegira eta birziklatze enpresara joatean gehiago ikusteko aukera izango dute. Bestela erabiliko ditugun baliabideak ohikoak izango dira: arbel digitala, ordenagailuak, bideoa, proiektorea…

9


8. EBALUAZIO IRIZPIDEAK: 8.1. Arloarekiko Ebaluatu beharko ditugun alderdiak honako hauek izango dira: ●

Material kontzeptua definitzen badaki eta material ezberdinen izenak dakizki.

Badaki material naturalak definitzen eta landare, animalia eta mineral jatorriaren arabera sailkatzen.

Badaki material artifizialak definitzen eta horietako askoren izenak esaten.

Material naturalak material artifizial bihurtzeko prozesuak deskribatzeko gai da.

Aipatu egiten ditu materialen propietateak.

Propietate jakin bat duten materialen adibideak aipatzen ditu.

Hainbat material aprobetxatzen dituzten giza jarduera asko aipatzen ditu.

Jantziak eta oinetakoak egiteko, eraikinak altxatzeko eta ontziak, bilgarriak, makinak eta erremintak fabrikatzeko erabiltzen diren materialak eta egiten diren eraldaketak deskribatzeko gai da.

Badaki birziklatzea zer den azaltzen.

Identifikatu egiten ditu birziklatu daitezkeen materialak.

Kontuan hartzen ditu gizakiok material asko eta asko erabiltzen ditugula.

Neurrizko

kontsumoko

ohiturak

eta

materialak

berrerabiltzeko

eta

birziklatzeko estrategiak agertzen ditu. 8.2. IKT-ekiko - Oinarrizko elementuak erabiltzen badaki: ordenagailua, sagua… - Ordegailuaren erabilera jolaserako bakarrik ez dela ulertzen du. - Informatika gelako materialen erabilera eta zainketa modu egokian egiten du.

10


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.