LIBURUTEGIKO ZERBITZUEN ERABILERA ARAUAK
Sarrera dohainik da.
Liburutegiko fondo dokumentala denona da, horregatik erabilera arduratsu bat eskatzen dugu: ezin da liburuetan, aldizkarietan... idatzi edota inolako seinalerik egin.
Liburutegian derrigorrezkoa da isiltasuna. Mugikorrak modu isilean ego
Liburutegiko garbitasuna eta ordena mantentzeko debekatuta dago bertan jatea eta edatea.
FUNTSAREN KONTSULTA
Edonork kontsulta dezake liburutegiko fondo dokumentala.
Liburuzainak erabiltzaileek izan dezaketen edozien zalantza argitzeko prest daude.
Irakurketa eta kontsulta-postuak irakurtzeko eta liburutegiko fondoak kontsultatzeko daude, eta erabilera honek lehentasuna izango du beste edozeren gainetik
MAILEGU ZERBITZUA
Mailegu zerbitzua erabili ahal izateko, beharrezkoa da liburutegiko karneta aurkeztea.
Karnetaren jabea izango da liburutegitik maileguan daramatzan dokumentuen erantzule.
Liburuen maileguak 21 eguneko iraupena du eta dvd, cd eta cd-romen maileguak 7 egunekoa.
Maileguan eramandako materiala galdu edo hondatzekotan, ordezkatu edo bere prezioa ordaindu beharko da.
Maileguan eramandako materiala ezarritako epean itzuli behar da.
ORDUTEGIA
- Astelehenetik ostiralera 09:00 - 20:00.
Larunbatetan 10:00etatik 13:30era.
- Udan: (ekainaren 15etik irailaren 15era) astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara
Hizkuntzak eta koloreak
Etiketa Zuriak, goi eta beheko ertz
gorridunak: EUSKERAZKO monografiak
ATXAGA. (Obabakoak)
Etiketa Zuri hutsak: GAZTELANIAZKO
monografiak (FOLLET. pilares de la tierra, Los)
Zure adina, zure kolorea
Etiketa horiak INGELESEZKO
monografiak
AMES (Listening in)
Etiketa berdeak FRANTSESEZKO
monografiak
CAMUS (Peste, La)
Etiketa urdina: 8-11 urte bitartekoentzako literatura
Etiketa berdea: 12-14 urte bitartekoentzako literatura
Etiketa zuria: ezagupenezko liburuak eta literatura, 14 urtetik aurrerakoentzat
Etiketa Laranja: ezagupenezko liburuak, biografia eta komikiak, 8-14 urte bitartekoentzat
Txiki - Txokoa haur txikientzako gunea...