1 minute read

Nork hartzen du parte?

Next Article
Hitzaurrea

Hitzaurrea

4Nork hartzen du parte?

Afaloste ekosistemak identitate-esparru zabala deitzen du, hartzen du eta elkarrekintzan jartzen du. Orain arte gauzatutako Afalosteetan, hauek hartu dute parte: sentsibilitate politiko guztietako tokiko eragile politikoek, udal agintariek (alkate eta zinegotziek), udal teknikariek, (garai bateko) ETAko kide ohiek, bakearen aldeko ekintzaileek, ikertzaileek, ETAk mehatxatutako pertsonek, polizia-torturaren biktimek, ETAren eta talde parapolizialen indarkeriaren zuzeneko biktimek, enpresariek, ETAk bahitutako pertsonen senitartekoek, polizia-abusuen eta jazarpenen biktimek, ETAko presoen senitartekoek, kale borrokaren9 ekintzaileak izandakoek, diktadura garaiko ekintzaile politikoek, euskaldunek eta ez euskaldunek10, atzerritarrek, erretirodunek, langileek, unibertsitateko irakasleek, ikasleek, profesionalek, etxekoandreek eta herritarrek oro har. Herriaren errea-

Advertisement

litatea den bezala.

Deialdia hainbat bide erabiliz egiten da: deialdi publikoa sare sozialen bitartez, zuzeneko gonbidapena pertsona jakinei, hirugarrenen bidezko gonbidapena (herriko pertsona batzuek beste batzuk eta tokiko sareak mobilizatzen dituzte), ekitaldia egiten den txoko eta elkarte gastronomikoetako bazkideak. Askotan, parte hartzen duten batzuek beste batzuk ezagutzen dituzte, baina inork ez ditu ezagu-

9. ETAk erabilitako indarkeria modua, gazte independentista erradikalen talde antolatuek sortutako kale-indarkeria. Gazte hauetako asko ETAko kide izango ziren aurrerago. 10. Euskaldun: euskaraz hitz egiten duen pertsona.

tzen guztiak. Ohikoa da elkar ezagutzen dutenek ez jakitea besteak Afalosten parte hartuko duela. Herri ingurua izanik, arrunta izaten da pertsona batzuk harritzea pertsona jakin batzuk bertan parte hartzen ikusita. Beste batzuk, berriz, senitartekoek edo adiskideren batek lagunduta joaten dira.

Afalosteren aberastasunetako bat, hain zuzen ere, sorpresa alderdia da, espazioa ezagutzen ez den aniztasunarekin betetzeko aukera, herri mailan aurretik konektatu gabea. Parte-hartzaileen zerrenda ez da ezagutarazten ekitaldiaren aurretik. Inork ez du eskatzen, nahiz eta seguruenik gehienek galdetu bere buruari nor egongo ote den. Afaloste bakoitzean elkarrizketa-ekosistema bakarra eta askotarikoa sortzen da.

Tokiko gune errealean egoteko aukera hau, babestu gabean edo erakunde publiko nahiz alderdi politikoek zuzendu gabean, asko estimatzen dute Afalosten parte hartzen dutenek. Askok aitortzen dute gunearen freskotasunak eta irekitasunak asko aberasten duela esperientzia, eta horrek elkarrizketa jatorra, itxuraldatu gabea edota erakundeek edo alderdiek baldintzatu gabea ahalbidetzen duela. Hain zuzen ere, horixe da ekimenaren helburu nagusietako bat.

This article is from: