Memoria- eta turismo-lekuen nazioarteko 2. mintegia. Data: 2024ko urriak 9 eta 10.
Non: Gernika-Lumo, Bizkaia. Antolatzaileak: Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa eta Observatorio de las memorias Europeas EUROM-UB
Laguntzaileak: Gernika-Lumoko Udala, Bizkaiko Batzar Nagusiak, Gernikaldea Pastoral Barrutia
Memoria-lekuetan turismoa egitea lekuen inpaktua indartzeko dinamika bat da. Bisitari gehiago izateak eta horien tipologian aniztasun handiagoa izateak gunearen konplexutasunak areagotzen ditu eta, aldi berean, bere izaera sinboliko berezitik kanpo dauden gaiak planteatzera behartuta dagoen kudeaketa zailtzen du. Nola aurkezten dira leku horiek? Zer bitartekaritza- eta interpretazio-mekanismo behar dira? Nori zuzendu behar zaio? Zein hizkuntzatan? Zein helbururekin?