2012ko ekainaren 28a, osteguna irutxuloko hitza VII
agerian › Olaia Gil Sanchez Goi Kaliforniaren kolonizazioan euskaldunek izandako eraginean aditua da Idoia Arrieta (Gros, 1962). Bere bizitokia den Getariaren sustraien inguruko ikerketa egiten ari zela, ordea, 1200. urtean Donostia Gaztelarengatik konkistatua izan zela agerian uzten duen dokumentua aurkitu zuen. Berebiziko garrantzia duen eskuizkribua da, historiografia tradizionalak zilegitutako teoria iraultzen baitu, zeinak Gipuzkoa eta Gaztela itun baten ondorioz batu zirela dioen. 1512 Euskal lurraldeak eta Nafarroa liburuan bere ikerketa eta ekarpen historiko-kritikoa jaso dute. Zertan datza argitara atera duzun ‘1202-1332 Guetaria San Sebastian’ agiriaren garrantzia? 800 urtean eztabaida ikaragarria egon da, batzuek Donostia konkistatua izan zela esaten zutelako eta besteek, Gaztelara itun baten ondorioz atxiki zela ziotelako. XIII. mendeko dokumentuetan, gertatukoa azaltzeko obtinuit eta adquisivitlatinezko hitzak erabili zituzten, eskuratu esan nahi dutenak. Aditz hauek ez dute gehiegi argitzen, ez baitute zehazten Donostia armen bidez hartua izan zen ala ez. Era berean, garaiko kronistek ere ez zuten informazio gehiagorik eman. XVI. mendean ituna izan zelako ideia zabaldu zen eta, ondoren, XVII. mendean, aldundiak dirua eskaini zuen hori frogatzen zuen dokumentazioa aurkezten zuenarentzat –faltsutzeak izan ziren, tarteko–. Horrenbestez, teoria hori da gaur egun arte iritsi dena, eta horregatik, orain 1332. urteko dokumentu ofizial batean konkista hitza topatzeak berebiziko garrantzia dauka; hitz hori agertzen den lehen dokumentua da. Garai hartako eskribauak idatzi zuen, Fernando Martinezek, eta besteak beste, albo batean hurrengo ohar esanguratsua jasotzen du: «Ojo, conquista de San Sebastian». Vianako printzeak ere Alfonso VIII.ak eskuratutako lurraldeetan erresistentzia egon zela berretsi zuen. Bai, oso garbi utzi zuen. Hala eta guztiz ere, Vianako printzea ez da konkista gertatu zela babestu duen bakarra; hainbat historialarik ere baieztatu dute. Kontua da garaian garaitik urrutiratu direla eta ez dituztela dokumentuak azaldu, eta Historian dokumentuen babesean lan egitea oso garrantzitsua da. Errege gaztelauak bere testamenduan zuzengabekeriaz hartutako lurralde batzuk itzuli behar zituztela jaso zuen, haien artean, Gipuzkoa. Hain zuzen ere, 1204an Alfonso VIII.na hilzorian zegoenean, damututa, lurralde jakin batzuk Nafarroako erregeari itzuli behar zitzaizkiola esan zuen, berari zegozkiolako; baina ondoren, sendatu egin zen eta dirudienez ahaztu egin zitzaion. Historialari ba-
katu baitzen bere kai nagusia. Nafarroak bere politika ekonomikoa aldatu behar izan zuen eta erregea bere lurraldeak berreskuratzen ahalegindu zen. Era berean, interes politiko, ekonomiko etabarrek bultzatuta, herritar askok Nafarroako erresumara itzultzeko borrokatu zuten... Euskal Herriaren historia erresistentzia baten historia da; bestela, egun, hasteko, ez ginateke euskaraz hitz egiten arituko.
«Agiri batzuk baztertu eta besteak hautatzean nahi duzun historia fabrikatzen duzu» «XVIII. mende aldera Foruekin bukatzeko eraso historiografiko larria egin zuten» «Historiak keinuak baditu eta agiri honek keinu horiei indarra ematea espero dut»
O. G. S.
Idoia Arrieta q Historialaria Historiografia tradizionalak 1200. urtean Gipuzkoa Gaztelara modu baketsu batean batu zela badio ere, Alfonso VIII.ak Donostia konkistatu zuela azaltzen duen agiria argitara atera du Grosekoak.
«Euskal Herriaren historia erresistentzia baten historia da» tzuek testamentua erabili dute konkista izan zela argudiatzeko, baina akademikoek oraindik gehiago eskatzen dute. Kontraesanak agerikoak izanik, zergatik egin du aurrera itunaren teoriak? XVI. mendeko Euskal Herriak bere berezitasunak zituen: hizkuntza, legedia, erakunde propioak... eta Espainia eta Frantziaren
aurrean horiek guztiak errespetatuak izan behar zirela aldarrikatzen zuen. Gaztelako erregeak maiz pribilegioak eskaini zizkien euskal herritarrei, eta batzuek hori itunaren ondorioa zela pentsatu zuten; ezin zela konkistaren ondorengoa izan. Nik, aldiz, irakurketa ezberdina egiten dut: konkistatu ondoren, erregeari lurralde horiek guztiek beretzat lan
egitea komeni zitzaion, gurean merkataritza sare indartsua eskaintzen baitzen, eta gizon-emakume ondo prestatuak (burdingintzan, ontzigintzan, etabar). Konkistak zer-nolako eragina izan zuen Nafarroako erreinuan? Nafarroako erreinua itsasorako irteerarik gabe geratu zen, baina, dena den, guztia ez zen txarra izan, hortik aurrera Baiona bila-
Zergatik daude gertatutakoaren inguruko bi ikuskera? Historia errealitatean bizi da; ez dago errealitatetik kanpo. Euskal Herrian oso aspalditik egon dira bi ikuspegi eta arazoa da batak besteari ateak itxi dizkiola (honek guztiak dimentsio politikoa dauka). Teoria historikoak fabrikatzea oso erraza da, zeren eta agiri batzuk baztertu eta beste batzuk hautatzean zuk zeuk fabrikatzen duzu nahi duzun historia. Hori beti gertatu izan den gauza bat da, eta topikoa badirudi ere, irabazleek idazten dute historia. Eraso historiografikoak aspalditik izan dira, hortaz. Bai, eta horien artean, aipagarria da, beranduago, XVIII. eta XIX. mendeetan, Foruekin bukatzeko egin zuten eraso historiografiko larria. Eraso horren baitan, Erret Akademiatik bideratutako amarruak gogorrenetakoak izan ziren. Euren historia idatzi nahi zuten eta historia horretan Foruak kendu behar zirela aipatu. Horretarako, Vargas Ponce izeneko akademikoa gure lurraldeetara bidali zuten artxiboak miatzera. Gerora, bi gerra karlista izan ziren Foruen arazoaren harira. Argitara atera berri duzun agiria oso adierazgarria da; haatik, badira hura ezagutu eta ezkutatu dutenak. Ez naiz dokumentua irakurtzen duen lehen laguna. Batzuetan historialariek datu bat ezkutatzen dute eta horren gainean nolabaiteko engranaje faltsua eraikitzen da. Dokumentu hau irakurri ondoren gertatukoa ezkutatzen saiatu direnak daude; negoziazio baketsua izan zela esaten jarraitu dutenak. Dena den, historiak keinuak baditu eta agiri honek keinu horiei guztiei indarra ematea espero dut. 1ogil@hitza.info