3 minute read
Euskararekinmaiteminduta dagoenargentinarra
Camila Renau Parga (34)argentinarrakasualitateziritsizeneuskarara 2010. urtean, Hego Amerikan barrena bidaiatzenari zeneaneta
Advertisement
Kolonbiako Cali hirian egonda euskara lehen aldiz entzun zuenean.
2020ko irailaren 24an
Gora Gora Fest 2022
Garesera etorri zen, pandemiabetean. Hizkuntzez maiteminduta, harrezkero beti sentitu du euskararekiko jakin-mina. Gaur, Lorkan bizi daetaAEK ren Garesko egoitzan A2mailaegitenarida.
Camilak bizitza osoa darama hizkuntza berriak ikasteari aurre egiten.Txikitan Buenos Airesko eskola italiar batean ikasi zuen 17 urtebetezituenarteeta italieradaberebigarren hizkuntza. lnstitutuan ingelesa ikasi zuen eta unibertsitatean zegoela
Euskaradahizkuntzaeskola oflzialetanmatrikulaziogehien dituenhizkuntzakooflziala,valentziera, katalanaetagaliziera gaindituz.
Zerk ekarrizaituGaresera?
Gizarte-langilea naiz. 2016an, Bartzelonara joan nintzen, unibertsitate Autonomoan berdintasunari eta generoari buruzko graduondoko bat egitera, eta gaur egun nire bikotekidea dena ezagutu nuen. Bera Gareskoa zen baina urte batzuk zeramatzan kanpoan. Pandemiarekin Master bate gin behar nuen Bartzelonan pandemia iritsi zenean. Presentziala izan behar zena, online bihurtu zen, eta asko pentsatu ondoren, Nafarrora, Garesera, bizitzera etortzea erabaki genuen.
Zenbathizkuntzadakizkizu?
Buenos Aireseko eskola italiar batera joan nintzen 3 eta 17 urte bitartean eta, beraz, italiera da nire bigarren hizkuntza. Gainera, ingelesa ikasi nuen institutuan eta unibertsitatean nengoela mandarín txinerako hiru maila egin nituen. Baina egia esanda ez dakit txinera askorik.
Zein izan zen euskararekin izan zenuen lehenharremana?
Euskal Herriko gatazkari buruzko albisteak iristen zitzaizkigun Buenos Airesko unibertsitatera. 201Oean izan nuen lehen harremana euskararekin, Kolonbiako Cali hirian. Azaroa zen eta apiriletik Latinoamerikan bidaiatzen zuen lagun batekin egin nuen bidaia. Nire lagunak lagun talde bat sortu zuen, denak musikariak, eta haiekin bidaiatzen zuen. Talde horretan Hodei izeneko mutil gipuzkoar bat zegoen. Hori izan zen euskara entzun nuen lehen aldia eta bere ama hizkuntza defendatzearen garrantzia kontatu zidan, urtez zapalduta egon ondoren. Orduan pentsatu nuen: egun batean euskara ikasiko dut. Orain gai naiz elkarrizketa osoak ulertzeko, baina hitz egitea asko kostatzen zait.
Zer zenekien euskarari buruz etorri aurretik?
Hiru hitz besterik ez nituen ezagutzen: kaixo, agur eta maite zaitut. Baina 2012an, Buenos Airesen urtero egiten den liburu azoka batean oinarrizko euskara-gaztelania ikastaro bat erosi nuen Gipuzkoako lagun berriari mezu eletroniko bat bidaltzeko asmoz. Uste dut 3 orduz egon nintzela parrafo bat idazteko eta gainera ez zuen zentzurik.
Zerkbultzatuzintueneuskaraikastera?
Txikitatik hizkuntzak asko interesatzen zaizkit. Euskararen historiak erakarri ninduen beti, baita bertako jendeak euskara defendatzeko egin duten borrokak. Garesera iritsi eta parranda egitera atera nintzen lehen asteburuan Kiko, Gareseko euskara ikaslea, ezagutu nuen. Berak esan zidan hurrengo astelehenean AEKn lehen maila hasiko zela eta ez nuen zalantzarik izan. Gaur egun AEK-ren Garesko egoitzan A 2 maila egiten ari naiz.
Esan daiteke euskara ikasten hasi nintzen lana aurkitzeko erraztasun gehiago izateko, baina ere bai euskaraz hitz egiten eta arnasten den leku batean bizi naizelako. Euskara ikasteko aukera izanez-gero, nola ez aprobetxatu?
Zer da euskara zuretzat?
Euskarahizkuntza bat bainogehiago da niretzat. Kultura da, historia eta identitatepolitikoada. Argentinanjatorrizko herri batzuk beren hizkuntza eta kultura defendatzeko borrokatzen ari dira gaur egun, Mapucheak edo Tehuelcheak besteak beste, eta pertsonalki hunkitzen nau horrek. Euskararekin ere antzeko zerbait gertatzen zait.
Baduzu hitz esanguratsuren bat edo asko gustatzen zaizuna?
Bai,askogustatzenzait"lasai"hitza. Asko erabiltzen dut, baita gaztelaniaz ere eta nire lagun argentinarrek ere erabiltzen dute. "Oirudi" hitzak grazia handia egiten dit eta "itxaropena" hitza oso polita iruditzen zait. Euskara gustatzen zait oso soinu poetikoa duelako. Azken aldian, argentinar hitz tipikoak ahazten zaizkit eta euskarazkoak ateratzen zaizkit; kotxea "auto" aipatu ordez, zorua "pisd' esan ordez edo hozkailua "heladera" esateko.
Nola hartu zaitu mundu euskaltzaleak?
Jendea asko harritzen da argentinarra naizela eta euskara ikasten ari naizela esaten diedanean. Emozio eta esker oneko hitzekin hartzen dute. lkasten ari naizela dakien pertsona berri bakoitzak euskaraz hasten da nirekin harremanetan, eta hori eskertzen dut ikasten eta praktikatzen laguntzen didalako. Batzuk betidanik jakin dute euskaraz baino ez dute hitz egiteko ohiturarik, eta orain, ni nagonean, berriro euskaraz hitz egiten dute haien artean eta oso aberasgarria da denontzat.
Zer iritzi du zure familiak euskara ikasteari buruz?
Nire familia pozez zoratzen dago. lgandero bideo-dei bidez hitz egiten dugu eta klaseak nola doazen eta gauza berririk ikasi dudan galdetzen didate. Euskara ikasten hasi nintzenetik nire familia Euskal Herriaren historiaz gehiago interesatzen hasi zen. Batez ere nire aita, historia maite duena. Duela gutxi, denakegon ziren bisitan eta oinarrizko hitz batzuk ikasi zituzten.
Amak adibidez, zoratuta geratu zen Korrikaren giroarekin. Buenos Aires oso hiri jendetsua da, jendez beteta dago, baina hemen hainbeste jende ikusteak, komunitatean !anean, hizkuntza baten alde, liluratu egin zuen. Oso zoriontsu itzuli ziren Argentinara.
Zer iruditzen zaizu euskararen ezagutza maila Nafarroan?
Nabaritzen da euskararekiko interesa oso desberdina dela Nafarroako zonaldearen arabera. Badago belaunaldi bat aktiboki borrokatzen ari dena bere mihia ez galtzeko. Beren herrietan euskarazko eskolak egon daitezen eskatzeko antolatzen diren guraso taldeetan ikusten dut, edo ikastoletan ikasi eta euskaraz harremanak izaten saiatzen diren gazteetan. Hizkuntza bat kultura baten eta bertako jendearen zati nagusia dela uste dut. Euskara alde batera utziz gero, herri baten historia, nortasuna, tradizioak eta ohiturak galduko dira.
Zer iruditzen zaizu Euskaraldiaren ekintza?
Oso garrantzitsua eta beharrezkoa iruditzen zait Euskarldian egiten diren dinamikak. Heldua izanda hizkuntza bat ikastea zaila da berez eta ingurune euskaldun batean hizkuntza praktikatzeko aukerak izatea oso garrantzitsua iruditzen zait. Asko gustatzen zait hitz egitea, oso hiztuna naiz, eta batzuetan zapuztu egiten naiz ezin dudalako nahi dudan guztia adierazi. Baina !aster lortuko dut.