
1 minute read
Haurrentzako albumak sortzeko Etxepare sarien edizio berri bat hasi da
Lanakurtarrilaren11tikmaiatzarenSerabidaliahalizangodira www.etxeparesaria.euswebgunearenbitartez
Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne). Ez dira album mutuak onartuko, hitzik gabekoak alegia. Epaimahaia haur literaturan eta ilustrazioan adituak diren pert· sonek osatuko dute, eta udal eta mankomunitateko antolatzaileek izendatuko dute.
Advertisement
Erakusketa Garesen
ETXEPARE SARIEN AURTENGO EDIZIOAREN IRUDIA.
Saribakarra emango da, 5.000 eurokoa eta saritutako lana Pamiela argitaletxeakargitaratuko du.
Haurrentzako euskarazko albumak sortzeko Etxepa· re sarien edizio berri bati hasiera eman zaio. Lehiaketa hau Nafarroako Euskara Zerbitzuek antolatu dute, besteak beste, Lizarrako Udala, Garesko Udala eta lrantzu Mankomunitatea, Haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira sari honetara, testua etairudia elkarren osagarri dituzten lanak. Lanak euskaraz idatziak, jatorri· zkoaketa argitaratugabeak izanen dira. Ez da onartuko beste inondik moldatutako lanik, ezta aurretik saririk jaso duenik ere eta bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taIdean parte hartu daiteke.

Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm x 21cm baino txikiagoak izanen, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen dituzte.
Saritutako albumekin erakusketa bat antolatu du Garesko udal euskara zerbitzuak, 2022ko Euskara Kultur Ziklo barruan, eta Garesko liburutegian egonen da ikusgai, urriaren 3tik 21ra. Astelehenetik ostiralera, 14:00 eta 20:00 bitartean Etxepare sarietan saritutako guztiak Garesko liburutegian egonen dira maileguan hartzeko. Obrak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren Sean, itxiko da.