TINETTI ESKALA Tinetti eskalarekin, pazientearen erortzeko arriskua neurtzen dugu. Bi azpieskalaz osatuta dago: batak oreka neurtzen du, eta besteak ibiltzeko ahalmena. Parametro bakoitzak erantzun anitzak ditu, eta hauetako bakoitzak balore bat; horixe apuntatuko dugu “puntuak” izeneko kutxatilan, eta dena betetakoan orriaren azpikaldean batuko dugu (pazientea eserita edo leku seguruan dagoela). Bi eskalen emaitzak gehitzen ditugunean: • • • •
Puntuazioa <15 bada, erortzeko arriskua oso altua dela esan daiteke. 15-19 artean, arrisku altua. 19-23 artean, erdi mailako arriskua. Puntuazioa >23 bada, berriz, erortzeko arrisku gutxi dago.
Kontuan har dezagun ibilkeraren azpieskalatik bi balore aterako zaizkigula (bata pausu normalerako, bestea pausu bizkorrerako); jausteko arriskua ere desberdina izan daiteke abiadura bietan. Azpieskala biak 8-10 minututan betetzeko pentsatuak daude. Ondarroa, 2014ko maiatzaren 23ª. Oier Gorosabel Larrañaga. Fisioterapeuta
Tinettiren testaren aldaerak ezin konta ahalakoak dira. Artibai Egoitzan erabiltzeko prestatu dugun bertsio honetarako, hiru aldaera hauen diseinua hartu dugu kontuan: Salpub http://tinyurl.com/om8gu9l , Marthacoronah http://tinyurl.com/ndwdv3f eta BHPS http://tinyurl.com/qcm5zgv . Artikulu hauek ere kontsultatu ditugu: • •
TINETTI, ME. WILLIAMS, TF. MAYEWSKI, R. Fall risk index for elderly patients based on number of chronic disabilities. Am J Med. 1986 Mar,80(3):429-434. http://tinyurl.com/nzyjo3a KÖPKE, S. MEYER, G. The Tinetti test. Babylon in geriatric assessment. Z Gerontol Geriat. 2006 39:288-291. http://tinyurl.com/7sx3snt
Zuen iritzia, zuzenketak edo bestelakoak gustora hartuko genituzke aixebe@euskalnet.net helbidean.
1 azpieskala: Oreka • •
Testa pazientea eserita dagoela hasiko dugu (aulki gogorra, besorik gabekoan). Gero, zutik dagoela, gu bere aurrean eta eskubian kokatuko gara aginduak emateko. PUNTUAK
1.1 Eserita oreka mantentzea 1.2 Jaikitzea
1.3 Zenbatgarrenean jaikitzen den 1.4 Zutik jartzean oreka (lehenengo 5’’) 1.5 Zutik oreka 1.6 Bultzakadara erantzuna (posizio anatomikoan, esternoi gainean esku zabalarekin, 3 bider) 1.7 Begiak itxita (posizio anatomikoan) 360º biratzea (posizio anatomikoan) 1.10 Esertzea
1.8 Pausoak 1.9 Oreka
Okertu edo irristatzen da: 0 Orekatuta mantentzen da: 1 Ezin da jaiki laguntzarik gabe: 0 Besoekin lagunduta jaiki daiteke: 1 Besoekin lagundu barik jaiki daiteke: 2 Ezin da jaiki laguntza gabe: 0 Jaiki daiteke baina ez lehenengo saiakeran: 1 Lehenengo saiakeran lortzen du: 2 Ezegonkorra (balantzaka, pausuak hara eta hona...): 0 Egonkorra laguntza teknikoarekin: 1 Egonkorra laguntzarik gabe: 2 Ezegonkorra: 0 Egonkorra laguntza teknikoarekin edo hankazabalik (>10 zm orpo artean): 1 Egonkorra laguntzarik gabe eta posizio anatomikoan: 2 Erori egiten da: 0 Balantzaka, zerbaiti helduta mantentzen da: 1 Mantentzen da: 2 Ezegonkorra: 0 Egonkorra: 1 Irregularrak : 0 Regularrak: 1 Ezegonkorra (balantzaka edo zerbait heldu):0 Egonkorra:1 Ez segurua (txarto kalkulatu, erori): 0 Besoekin helduta, zakarki: 1 Segurtasunez, leunki: 2 OREKA ESKALAKO PUNTUEN BATUKETA (gehienez 16)
2 azpieskala: Ibilera • •
Pazientea oinez, bere ohizko eran eta ohizko laguntzarekin (bastoia, deanbuladorea...). Gu bere atzetik goaz. Pausu normalean
2.1 Ibiltzen hastea (“ibili” aginduari erantzuna)
Pausuaren luzera eta garaiera
Eskubiko oina
Ezkerreko oina
2.2 Luzera 2.3 Garaiera 2.4 Luzera 2.5 Garaiera
2.6 Pausuaren simetria 2.7 Pausuaren maiztasuna 2.8 Norabidea (bi oinetako bat begiratu, 3 metrotako bidean)
2.9 Enborra
2.10 Ibiltzeko postura
Zalantzaka edo saio bat baino gehiago: 0 Zalantza barik: 1 Ez du ezkerreko oina gainditzen: 0 Ezkerreko oina gainditzen du: 1 Ez da lurretik guztiz altxatzen: 0 Lurretik guztiz altxatzen da: 1 Ez du eskubiko oina gainditzen: 0 Eskubiko oina aurreratzen du: 1 Ez da lurretik guztiz altxatzen: 0 Lurretik guztiz altxatzen da: 1 Bi oinen pausuak desberdinak dira: 0 Bi oinen pausuak berdintsuak dira: 1 Etenak egiten ditu: 0 Pausu regularrak: 1 Desbiazio nabarmena: 0 Desbiazio txikia edo laguntza teknikoak erabiltzen ditu: 1 Zuzen laguntzarik gabe: 2 Balantza egiten du edo laguntza teknikoa darabil: 0 Balantzarik ez baina belaunak flexioan edo bizkarra flexioan edo besoak zabalik: 1 Balantzarik ez, flexiorik ez, laguntzarik ez: 2 Orpoak aparte: 0 Orpoak ia elkar jotzen dute: 1 IBILERA ESKALAKO PUNTUEN BATUKETA (gehienez 12) IBILKERA + OREKA ESKALAK BATUTA (gehienez 28)
Pausu bizkorrean