EMOZIOAK AURKIBIDEA
1- Izenburua: EMOZIOAK (Pozik, Triste, Haserre, Beldurtuta)
2- Sarrera: JUSTIFIKAZIOA Garrantzitsua da emozioak transmititzen eta hauek kudeatzen jakitea, haurrek uler dezaten nola eta zergatik dauden horrela eta nola konpondu dezaketen. Unitate Didaktiko honen
xedea, hortaz, haurrak emozioak identifikatzeko eta azaltzeko gai izatea da; egoera, leku, zein musika ezberdinekin loturak eginez. Adimen emozionalaren inguruan informazioa bilatzen ibili ondoren, baliagarria egin zaigu Hirukide Ikastetxeko Unitate Didaktikoa. Bertan, adimen emozionalarekin erlazionaturiko esku-hartzea behar beharrezkoa duten hainbat egoera daudela aipatzen du bai familia, bai hezkuntza eta bai gizartearen alorrean. Lehenik eta behin, nerabeen konpetentzia emozional maila baxuak “analfabetismo emozionala” (Goleman, 1996) deritzona jarri du agerian eta horrek moldagabeziarekin erlazionaturiko jarrerak eragin ditu. Bestalde, emozioek erabakiak hartzeko orduan duten eraginaren inguruan (A. Damasio) egindako azken ikerketek eta, ondorioz, CI delakoak (adimen akademikoa) gizabanakoaren lorpen profesionala lortzeko berez eragin urria duela frogatzeak (Fernández Berrocal eta Extremera, 2002) agerian utzi dute garapen emozionala ezinbesteko osagaia dela garapen kognitiboan. Ikuspegi psikopedagogikoari dagokionez, esku-hartze sozioemozionala oso garrantzitsua dela frogatu da (Álvarez, 2001), eta horren adibide dira eskola porrota, ikasteko zailtasuna, ikasketak alde batera uztea, ikaskideekin harremanak izateko zailtasunak, etab. Egoera hauek heldutasun emozionalaren urritasun nabarmena eta egoera emozional negatiboak sortzen dituzte eta, ondorioz, ikasleek jarrera eta motibazio falta handia dute arlo akademikoan. Honekin batera, eta aipatu egoerak kontuan hartuz, adimen emozionalaren garapena, eta beraz, konpetentzia emozionalen garapena (Bisquerra, 2000 eta Goleman, 1995) ikasgelan izan daitezkeen arrisku-faktoreen prebentzioan zentratzen da (Ibarrola, 2004) ikasleen emaitzak hobetu eta motibazio falta eta erasoak ekiditeko (Casel, 2003); horrez gain, ikasleen arteko harremanak eta ikasleen ongizate subjektiboa hobetzea ere du helburu (Extremera eta Fernández Berrocal,2004).
Konpetentzia emozionalen garapenaren bidez, ikasleek estrategia emozional ezberdinak erabiltzen ikasten dute eskolan eta eskolatik kanpo, familian eta gizartean egoera emozional zailei aurre egiteko, esaterako: erregulazio emozionala, asertibitatea, enpatia, gatazken ebazpena...
Beraz, emozioak eta estrategia emozionalak irakatsi eta ikasi egin daitezke. Arlo ezberdinetako kontzeptuak irakastea garrantzitsua den arren, irakaskuntzak gizabanakoaren garapen integrala sustatu behar du, eta dimentsio emozionalak ezinbesteko garrantzia du zeregin horretan.
KOKAPENA Unitate Didaktiko hau aurrera eramateko Zubimusu Ikastolako 3-4 urteko 20 haur ditugu ikasgelan. Garapenaren (afektiboa, soziala, psikomotorea, kognitiboa) aldetik, haur guztiak antzekoak dira eta inork ez du arazo nabarmenik. Bestalde, aurten Senegaletik etorritako bi haur ditugu ikasgelan, eta hauek ez dute euskara guztiz menperatzen. Hortaz, hitz egiteko zailtasunak dituzte baina beste haurrekin komunikatzen dira. Aurreko Unitate Didaktikoan gizakion gorputza kanpotik nolakoa den aztertu ondoren, gure barrua osatzen duten emozioak ezagutzen hasiko gara, horrela, behin nola sentitzen diren jakinda zentzumenak landuko dituzte datorren unitate didaktikoan. Unitate Didaktiko honen iraupena hilabete batekoa izango da eta emozio bakoitza aste betez landuko da. Baina garatuz joan ahala, denboralizazioa malgua da eta aldaketak egon daitezke.
3- Konpetentziak: Hezkuntza emozionalaren jarduera-eremua bi zatitan bana dezakegu: 1. Pertsonabarruko konpetentziak (gizabanakoari dagozkionak): - Kontzientzia emozionala: Zer sentitzen dugun jakitea, sentitzen ditugun emozioei izena jartzea, besteen emozioak identifikatzea eta horiez kontziente izatea, norbere egoera emozionalaren kontzientzia hartzea eta emozio guztien esanahia ulertzea eta emozio
bakoitzaren abantailak eta desabantailak ezagutzea. Hau da, laburbilduz, emozioak identifikatzen jakitea, bai beraienak zein besteenak. - Erregulazio emozionala: Honi esker, emozionalki bortitzak diren emozioei modu egokian aurre egiten laguntzen diegu, esate baterako: estresa, frustrazioa, nekea, haserrea, ahultasuna, segurtasun eza, poza, ilusioa... ●
Erregulazio emozionalerako estrategiak: barne elkarrizketa, lasaitzea, berregituratze kognitiboa, eta abar.
●
Emozio positiboak garatzeko estrategiak.
●
Sentimendu eta bulkaden erregulazioa. Hau da, egoera ezberdinen aurrean norbere emozioak kontrolatzen jakitea. - Autonomia emozionala: Honek gure buruan konfiantza izaten, autoestimua indartzen, modu positiboan pentsatzen, gure burua motibatzen, erabaki egokiak hartzen eta erantzukizunak modu lasaiean hartzen laguntzen digu, baldin eta konpetentzia hori era egokian lantzen badugu.
●
Identitate nozioa, norbere burua ezagutzea (autokontzeptua).
●
Norbere gaitasunak eta mugak positiboki baloratzea. 2. Pertsonarteko konpetentziak (besteekin ditugun harremanei dagozkienak): - Trebetasun sozioemozionalak: Egoera sozial ezberdinen aurrean sor daitezkeen emozio positibo zein negatiboak maneiatzeko gai izatea da konpetentzia honen xedea. Konpetentzia honen garapenak honako ondorio hauek ditu:
●
Besteak modu aktibo eta dinamikoan entzutea. Horren bidez besteak garrantzitsu sentiaraziko ditugu.
●
Kritikak modu konstruktiboan egitea eta hartzea.
●
Besteak ulertzea eta, era berean, besteek uler gaitzaten lortzea.
●
Jokabide asertiboa izatea. Horretarako, egiazaleak izateko prest egongo gara eta pentsatzen, sentitzen edota besteen aurrean egiten duguna argi adieraziko dugu.
●
Unean-unean sortzen diren gatazkei zentzuz aurre egitea.
●
Etxekoekin zein lanekoekin harreman onak izatea.
●
Talde-lana egitea eta taldekideak proiektu eta helburu ezberdinetan inplikatzea. - Bizitzeko eta ongizaterako trebetasunak: Gizabanako guztion helburua zoriontsu izatea da eta horixe da, hain zuzen, burutzen ditugun ekintza guztien xedea (dimentsio emozionalean, ongizate subjektiboa delakoa). Konpetentzia honek bizitza osasuntsua eta orekatua izateko baliabideak eskaintzen ditu, bizitzan sor daitezkeen oztopoei aurre egiteko.
●
Denbora, lana edota betebeharrak antolatzeko trebetasunak eta garapen pertsonala eta soziala.
●
Familiartean, eskolan eta gizartean bizitzeko trebetasunak.
●
Bizitzan jarrera positiboa eta errealista izatea (banakako ekintza-planen bidez).
4- Helburuak:
Helburu orokorrak: -
Arian-arian, gizartean jokatzeko oinarrizko jarraibideak barneratzea eta norberaren portaera jarraibide horietara moldatzea, gero eta modu egoki eta orekatuagoan.
-
Elementu eta bildumek zer ezaugarri dituzten jakitea; multzokatzeko, sailkatzeko, ordenatzeko eta zenbatzeko erlazioak ezartzea, pentsamendu zientifikoa lantzeko.
-
Ohartzea norbera pertsona berezia dela eta nork bere buruaren gaineko irudi orekatu eta positiboa osatzea, norberaren nortasuna eraikitzeko.
-
Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea, zentzumen-pertzepzioa lantzea eta testuinguruaren ezaugarrietara doitzea mugimenduaren tonua, oreka eta koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak deskubritzeko.
-
Ekimenak abiatzea eta norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea, egiteko errazak edo arazo-egoerak ebazteko eta nork bere buruaren gaineko konfiantza-
sentimendua
handitzeko;
frustrazio
txikiak
onartzea,
sortzen
zaizkion
zailtasunak
gainditzeko jarrera adieraztea eta gainerako pertsonengandik behar den laguntza bilatzea.
Helburu didaktikoak -
Emozioez jabetzea. Norberaren emozioak identifikatu eta erregulatzea. Emozioei izena jartzea emozioak identifikatzeko (norberarena eta besteena).
-
Norbere buruaren kontzeptu argia lortzea, autoestimua lantzeko.
-
Emozioak eta sentimenduak adierazteko gorputza erabiltzea, emozioak azaleratu eta besteekin partekatzeko.
-
Une bakoitzean sentitzen dugunaz ohartzea, bulkadak kontrolatzea eta gogoetarako joera izatea, norbere buruaren ezagutza handitzeko.
-
Emozioen alde positibo eta negatiboak aztertzea egoera ezberdinen aurrean horri aurre egin ahal izateko (bi aldeak ikusiz).
237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezertzekoa
OINARRIZKO
HAUR
(EHAA, 2016-01-15) HELBURU
HELBURU
KONPETENTZIA
HEZKUNTZAKO
ESPEZIFIKOAK
EREMUA
OROKORRAK
DIDAKTIKOAK 1-Une bakoitzean
Hizkuntza- eta
Nortasunaren
literatura-
eraikuntza eta
komunikaziorako
komunikazioa eta
Konpetentzia
adierazpena
Arian-arian, gizartean
sentitzen dugunaz
jokatzeko oinarrizko
ohartzea, bulkadak
jarraibideak barneratzea eta
kontrolatzea eta gogoetarako joera izatea,
norberaren portaera
norbere buruaren
jarraibide horietara
ezagutza handitzeko. 2-
moldatzea, gero eta
Emozioez jabetzea.
modu egoki eta
Norberaren emozioak
orekatuagoan.
identifikatu eta erregulatzeko.
Elementu eta bildumek zer ezaugarri dituzten jakitea; multzokatzeko, Konpetentzia sozial
Nortasunaren
sailkatzeko,
eta zibikoa
eraikuntza eta
ordenatzeko eta
ingurune fisikoaren eta sozialaren ezaguera
zenbatzeko erlazioak
Arterako
eraikuntza eta
konpetentzia
komunikazioa eta adierazpena
emozioei izena jartzea emozioak identifikatzeko.
ezartzea, pentsamendu zientifikoa lantzeko. Arian-arian, gizartean jokatzeko oinarrizko
Nortasunaren
Norberaren zein besteen
jarraibideak barneratzea eta norberaren portaera jarraibide horietara moldatzea, gero eta modu egoki eta
Une bakoitzean sentitzen dugunaz ohartzea, bulkadak kontrolatzea eta gogoetarako joera izatea, norbere buruaren ezagutza handitzeko.
orekatuagoan. Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea, zentzumen-pertzepzioa Nortasunaren Konpetentzia
eraikuntza eta
motorra
komunikazioa eta adierazpena
lantzea eta testuinguruaren ezaugarrietara doitzea mugimenduaren tonua, oreka eta koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak deskubritzeko.
Emozioak eta sentimenduak adierazteko gorputza erabiltzea, emozioak azaleratu eta besteekin partekatzeko.
5- Edukiak: Prozedurazkoa: - Emozioen identifikazioa. - Emozioen adierazpena, gorputzaren bidez. - Emozioen erregulazioa. Kontzeptuala: - Emozioen izenak edo emozio motak: tristura, poza, haserrea, beldurra. - Gure eta besteen emozioen ezagutza. - Emozioen ulermena. Jarrerazkoa: - Besteen emozioekiko errespetua, begirunea. - Beste pertsonen (gelakideen, gurasoen, lagunen‌) emozioekiko enpatia.
6- Metodologia: Estrategia metodologikoak Metodologia ezberdinak erabiliko ditugu gure unitate didaktikoa aurrera eramateko. Batetik, konstruktibismoaren ikuspegitik hasita, metodologia orokor eta aktiboaren bidez egingo dugu emozioen lanketa. Bestetik, txokoen metodologiarekin ere arituko gara.
Txokoen bidezko metodologia erabiltzea erabaki dugu. Gelako espazioa lau txokotan banatuko dugu (marrazketa txokoa, liburutegi txokoa, Joko sinbolikoko txokoa, mahai jolasen txokoa)
eta aste betez emozio batekin lotuta egongo dira lauak (Pozik,Triste,
Haserre, Beldurtuta), baina beste emozioak ere zeharka landuko dira. Txoko bakoitzeko jarduerak ezberdinak izango dira eta aste horretan dagokion emozioarekin lotura zuzena izango du. Hortaz gain, ez da derrigorrezkoa izango txoko guztietatik pasatzea, hau da, zirkulazio askea egongo da, baina txoko bakoitzeko kopurua mugatua izango da (7 pertsona). Jardueren bidezkoa ere izango da metodologia. Jarduera gehienak taldeka izango dira, baina askok lanketa indibiduala ere beharrezkoa dute gero taldean aritzeko. Jarduera bakoitzean aurrera eramateko prozedura zehaztuta dago. Jarduera oro, konpetentzia emozionalen ingurukoa da.
Espazioaren antolaketa Gela, jolastokia edo psikomotrizitatzeko gelaz baliatu gaitezke beti ere jarduerak eskatutako baldintzak kontuan izanik. Bestalde, txokoen bidezkoa denean jarduera, aldez aurretik esan bezala, gela 4 txoko ezberdinetan banatuko dugu.
Denboraren antolaketa Jarduera bakoitzak bere denbora zehaztuta duen arren, 3-4 urteko etapan daudenez behin baino gehiagotan errepikatu dezakegu jarduera beraien kontzeptuak barneratzeko gaitasunak kontuan izanda; modu honetan, metodologia orokorra emango da gehien. Baina, txokoen bidezkoa astean 4 orduz landuko dugu, bi egunetan bakoitzean bi ordu.
Baliabideak
Ipuinak material metodologiko garrantzitsuak dira etapa honetan. Modu erraz, bisual eta ludiko batean (ahotsaren tonu aldaketak, hitz gabeko mintzaira, marrazkiak, dramatizazioa,…) oinarritzen baitira haurren arreta erakarriz. Bestalde, emozioekin aritzeko txartel zein jolas ezberdinak ere lantzen ditugu, ondoren jardueretan aipatuko ditugun bezala.
Aniztasunari arreta Aniztasuna erreparatuz, haur bakoitzaren garapena kontuan izatea ezinbestekoa da jarduerak errepikatu edo egokitzapenak egiteko. Trebetasunak direla eta, txokoen metodologiarekin bakoitzaren gaitasunak eta interesak kontuan hartzen dira libreki mugitzen direlako eta ez dutelako derrigor leku guztietatik pasatzea. Bestalde, hasieran aipatu bezala, gure ikasgelan Senegaletik etorritako bi haur daude, oraindik hizkuntza (Euskara) menperatzen ez dutenak. Hortaz, proposatutako jarduerak hauei egokituak daude eta beste haurrek bezala egiteko pentsatuak. Izan ere, gehienak emozioak gorputzaren bidez adieraztea eta antzerakoak dira, hau da, “hitzik gabekoak” eta alde horretatik, bi haur hauek ez dute beste haurrekin eta irakasleekin harremantzeko eta komunikatzeko arazorik.
7- Jarduerak: 1. Ipuin kontaketa eta ondoren gogoeta denen artean: Sarrera: Unitate didaktikoari hasiera emateko, beraien aurre ezagutzetan zentratuko gara eta lehenengo saioan ipuin kontaketa bat egitea erabaki dugu.
Metodologia: Irakasleak aurreko unitate didaktikoari erreferentzia eginez, sarreratxo bat egin eta ipuina (“koloretako munstroa”) kontatuko du haurrekin korroan eserita dagoelarik. Jarraian, denon artean ipuinari loturiko emozioak hausnartu eta horri buruzko gogoeta
egingo dute (zein dira ipuinean azaldutako emozioak? zer pasatzen zaigu horrela gaudenean? horiez gain, zein emozio gehiago ezagutzen dituzue?). Baliabideak: Ipuina. Iraupena: Saio osoa (ordu 1). 2. Nola nago gaur? Sarrera: Garrantzitsua iruditzen zaigu haur bakoitzak nola sentitzen den jakitea eta horri izena jartzea. Horretarako egokia iruditu zaigu aurreko saioaren (ipuinarena) ondorengoetan jarduera hau egitea. Helburuak:
Emozioak
identifikatzea,
izena
jartzea
eta
norbere
buruarengan
esperimentatzea. Beste pertsonak adierazten duen emozioaren arabera jokatzen ikastea (triste baldin badago, agian besarkada batek lagunduko dio). Metodologia: Gelako pareta batean, aurrez kontatutako ipuineko pertsonaia agertzen da kolore ezberdinetan, emozio ezberdinak adieraziz. Haurrak goizean gelara iristean norberak bere izena duen txarteltxoa dagokion kolorearen ondoan ipiniko du, egun horretan sentitzen duenaren arabera (Nola iritsi naiz gaur eskolara? Pozik, triste, haserre‌). Baina egunean zehar hasierako emozio hori aldatuz gero, haur horrek emozio berria azaltzen duen txarteltxoa eramango du soinean (Emozio hori aldatu da? Zergaitik?). Hori gertatzean, haurrak aldaketa horren zergaitia azalduko die gelakideei, besteek ere hori esperimentatu dezaten. Baliabideak: Kolore ezberdinetako kartulinak, horiek egiteko margoak, emozio ezberdinak azaltzen dituen eta norberaren izena jartzen duen txarteltxoak egiteko orri plastifikatuak eta lepotik zintzilika jartzeko sokak. Iraupena: Egunero, goizeko saio hasieran 5 minutu. Egunean zehar haurren emozio aldaketen arabera.
3. Txangoa (naturak eskaintzen dituen egoeretan emozioak esperimentatuz):
Sarrera: Herrian zehar bueltaxka bat emango dugu lantzen ari garen emozioen gaiarekin jarraitzeko, naturak eta herriko leku ezberdinek transmititzen dizkiguten sentipen eta emozioez baliatuz. Helburuak: Haurrek emoziak lekuekin ere erlazionatzea eta egoera ezberdinen aurrean agertu daitezken sentipenak sentitzea. Metodologia: Kalera joan baino lehen, haur bakoitzak ipuineko munstroaren 4 txantiloi margotuko ditu kolore ezberdinetan, bakoitzak emozio bat azalduko duelarik. Jarraian, irakaslearekin herrira irtengo dira eta leku ezberdinak bisitatuko dituzte. Bakoitzean, irakasleak bideratutako gogoeta baten bidez, haur bakoitzak kartulina horietako batekin nola sentitzen den azalduko du (Parkean, herriko plazan‌ nola sentitzen zara?). Baliabideak: Margoak, kartulinak, munstroaren txantiloiak. Iraupena: Goiz osoa, bazkaltzera joan arte.
4. Antzerkia/mimika: Sarrera: Emozioen identifikazioa jada landuta, adierazteko garaia heldu da eta horretarako antzerki txiki edo mimika ariketez baliatuko gara. Helburuak: Emozioak identifikatu ondoren, adierazteko gorputza erabiltzea. Metodologia: Lehenengo ariketa: Haurrak binaka jarriko dira eta emozio bakoitza nola adierazten duten adostuko dute. Hori praktikan jartzeko, bata bestearen aurrean jarriko dira. Bikoteko kide batek emozio bat adieraziko du, berriz ere hitz egin gabe. Besteak asmatu egin beharko du eta gero bere txanda iritsiko da. Bigarren ariketa: Haurrak bi taldetan banatuko ditugu eta aurrez aurre ipiniko dira gelako alde bakoitzean. Irakasleak talde bati sentimendu bat esango dio (besteak entzun gabe) eta talde horretako haurrek, hitz egin gabe, beste taldeak asmatzeko moduan adierazi beharko dute. Eta ondoren, alderantziz. Baliabideak: Emozioen izenak.
Iraupena: 45 minutu. 5.
Musika: Sarrera: Txangoaren bidez, lekuek ere emozioak sortzen dituztela ikusi dugu. Doinu ezberdinek edo musikak ere emozioak sortzen dituztela ikusteko ondorengo jarduera proposatzen dugu. Helburuak: Emozioak identifikatzen jarraitzea, musika ere emozio ezberdinekin lotzea eta hori marrazki baten bidez adieraztea. Metodologia: Irakasleak kanta bat jarriko du eta honek irauten duen bitartean, haurrek kantu horrek sentiarazten diena marrazki baten bidez azaldu beharko dute (Zer sentitzen dut edo zein emozio dut kantu hau entzutean?). Kantu bat baino gehiago jarriko ditugunez, bakoitzaren amaieran, ikasle batzuei soilik esango zaie marrazkia azaltzeko eta modu honetan, haur guztiek kanturen batean sentitu dutena azaltzeko aukera izango dute. Baliabideak: Musika tresna, abestiak, margoak, folioak. Iraupena: 30 minutu.
6. Txoko buelta: Sarrera: Gelako espazioan ditugun 4 txokoak sentimentu batekin lotuko ditugu astero. Eta emozio horren inguruko lanketa egingo dugu txoko ezberdinak erabiliz. Helburuak: Emozioak identifikatzen jarraitzea, bulkadak kontrolatzea, emozioen alderdi positibo eta negatiboak aztertzea, emozio horiek azaltzea, emozio horrek sor ditzaken egoerei aurre egiteko baliabideak aurkitzea, etab. Metodologia: Gelan 4 txoko izango ditugu (Plastikako txokoa, liburutegi txokoa, joku sinbolikoaren txokoa eta mahai-jolasen txokoa) eta aste horretan dagokion emozioarekin lotuta egongo dira. Honekin hasi baino lehen, irakasleak aste horretan tokatzen den emozioaren inguruan galderak egingo ditu, ikusitako zein lekuk eta entzundako zein kantuk eragin zien emozio hori‌ emozio horrekin ikasgela girotzeko. Jarrain, haurrak libreki ibiliko dira eta ez zaie derrigortuko txoko guztietatik pasatzea, nahiz eta gonbidapena zabaldu.
Plastikako txokoan, edozein motatako marrazki eta eskulanak egiteko aukera izango dute, beti ere dagokion emozioarekin lotuz. Liburutegi txokoan, berriz, ipuinak nagusituko dira baina nahi izanez gero ordenagailu bat izango dute musika entzuteko edota bideoak ikusteko. Joku sinbolikoaren txokoan, emozio hori agertzen den edozein egoera antzeztera bultzatuko duen materiala egongo da (oihalak, koltxoneta batzuk, kartoiak‌), baina haurrek aukeratuko dute zer egin. Eta azkenik, mahai-jolasen txokoan, jolasteko aukera zabala izango dute (zenbakiak, letrak, puzzleak‌). Baliabideak: ipuinak, margoak, folioak, musika tresna, abestiak, ordenagailuak, bideoak, mahai-jolasak,
jolasteko balio duten edozein objektu edo material (oihalak, koltxoneta
batzuk, kartoiak‌). Iraupena: Emozio bakoitzarekin aste bat.
8- Ebaluaketa: Ebaluazio mota BEHAKETA zuzena eta sistematikoa da gure ustez ebaluazio-tresna egokiena. Behaketarako gidoi bat diseinatuko dugu, nahiz eta hau ekintzen garapenen arabera egokitu daiteken. Denbora sekuentzia bati jarraitzen diote une bakoitzean zer behatu behar den jakinarazteko.
Ebaluazio baliabideak Jardueren garapen prozesua eta azken emaitza ebaluatu beharko ditugu. Emozioak sujetiboak direnez, ez da erraza hauen ebaluaketa egitea baina tresna gutxi egon arren horietako batean oinarrituko gara: GROP (2000) CEE (Hezkuntza Emozionalaren Galdeketa).
Nahiz eta behaketaren bidez helburuak bete diren ala ez jakiteko aukera izan, helburu horiek zein mailatan bete diren ala ez diren bete ebaluatzeko estimazio eskala bat erabiliko dugu.
Ebaluazio irizpideak: ●
Txangoko espazio ezberdin bakoitzean transmititu eta izaten duen emozioari izena jartzen dio, hau da, emozioak identifikatzen ditu.
●
Talde lanean nola sentitu den esaten du, hau da, emozioak azaleratu eta adierazten ditu.
●
Taldean lan egitean parte hartzen du.
●
Nahi duen txokoa beteta badago (7 haur), bere txanda itxaroten du, hau da, bere bulkadak kontrolatzen ditu.
●
Gorputzaz baliatzen da emozioak adierazteko.
●
Komunikazioa edo arreta: irakasleen argibideak entzun eta kontuan hartzen ditu.