IKASTETXEAREN URTEKO PLANA 2013/2014 IKASTURTEA
IES ELEXALDE BHI
Elexalde Auzoa GALDAKAO (BIZKAIA)
Klaustroaren onarpena: 2013.12.04 Eskola Kontseiluaren Kontseiluaren onarpena: 2013.12. 2013.12.04
AURKIBIDEA: 1.- SARRERA/JUSTIFIKAZIOA. 2.- HELBURUAK. 3.- IRAKASKUNTZA-JARDUEREN PROGRAMA. 4.- ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN PROGRAMA. 5.- ESKOLAKO ZERBITZUAK: GARRAIOA ETA JANTOKIA. 6.- EKONOMIA-KUDEAKETARAKO PLANA. 7.- HEZKUNTZA-KOMUNITATEARI INFORMAZIOA HELARAZTEKOA 8.- IUP’REN GARAPENAREN ETA IKASTETXEAREN FUNTZIONAMENDUAREN JARRAIPENA. 9.- IKASLEEN GURASO-ELKARTEA (IGE) 10.- ERANSKINAK
Bº. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
1.- Sarrera/Justifikazioa. 13-14 ikasturtea “aginduaren bidez” izendatutako hirugarren urtea da, hau da, proiektua aurkeztu bakoa.
zuzendaritzarentzat
Urteko Plana egiteko aurreko planetan agertzen dana kontutan hartu da, baita egunerarte garatu diren faktore ezberdinak ere. Prozesuan ondoren agertzen diren estamentuen aportazioak hartu dira (era sistematiko batean ez bada izan ere): a.- Irakaslegoa (Klaustroa, koordinazio pedagogikorako komisioa, departamendu didaktikoak, ziklo zein maila taldeak, proiektuen, ekintza eta zerbitzuen arduradunak) b.- Ikaslegoa: Ikasleen ordezkoak eta Eskola Kontseiluko ordezkariak. c.- Gurasoak (IGEan gurasoen ordezkariak). d.- Administrazio eta zerbitzuen langileak. Hau guzti hau zuzendaritza taldeak “kudeatuta”, lehen esan dan lez, proiektu baten inguruan osatu bakoa. 1.1.- Ikastetxearen deskripzioa: Elexalde BHI Galdakaon dago, Elexalde auzoan, hain zuzen. Aurten 44 urte betetzen ditu eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak eskeintzen ditu. Ikastetxe publikoa da eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Unibertsitate Sailaren ardurapean dago. Institutuak bi eraikin ditu. a.- Eraikin nagusia (zaharra): Hemen, hurrengo elementuak daude: Sotoan : • • •
Gimnasioa Teknologia gela Kalefakzio gela
Bº. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
Beheko solairuan: • Idazkaritza • Zuzendaritza eta ikasketa burutzako bulegoak • Atezaintza • Irakasle gela • Irakasleentzako ordenagailu gela • Orientazio saila • Bisita gelak • Serbidorea • Komunak • Aldagelak Lehen solairuan : • Areto nagusia • Informatika gela • Biologia-Geologia laborategia • Kimikako laborategia eta Fisikako laborategia • Komunak • Mintegiak • Plastika gela Bigarren solairuan : • DBHko 3 mailako ikasgelak • Arbela digitala eta bideo gelak • Komunak Hirugarren solairuan : • Batxilergoko 2. mailako ikasgelak • BIkoizketa gelak • Arbela digitalaren gela • Komunak b.- Bigarren eraikina (berria) Beheko solairuan : • Jantokia • Batxilergoko 1. mailako gelak (mugikortasun arazoak). • Teknologia gela • Musika gela • Komunak
Bº. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
Lehen solairuan : • DBHko 4. mailako gelak • Banaketa gelak • PT gelak • Mintegiak • Irakasle gela • Bideo gela • Marrazketa gela • Informatika gela Bigarren solairuan : • DBHko 1 mailako gelak • DBHko 2 mailako gelak • Liburutegia • PT gela • Mintegiak 1.2.- Zentroko langileria •
Irakasleak: 58 (2/3eko 2 plaza, plaza erdi 1 eta 1/3eko beste bat)
•
Irakasleak ez direnak: Idazkaritzan: 3 Atezainak: 2 Garbiketa eraikin nagusian: 2 Garbiketa bigarren eraikinean: Delegazioak kontrataturiko enpresa esku dago. Jantokiko langileak (13) Gasca empresakoak dira,
baten
I. eta II. eranskinak (zentroko planoak)
Bº. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
1.3.- Inguruko deskripzioa: Elexalde BHI Galdakaoko Elexalde auzoan kokaturik dago, Bilboko eskualdean eta Ibaizabal beheko bailaran. Galdakaok etengabeko demografi hazkundea izan du, 50. Eta 60. hamarkadetan goreneko maila izan zuelarik. Hazkunde demografiko honen arrazoirik nagusiena Ibaizabal bailaran industria ugari ezarri izana da. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdi aldera izandako krisiak hedapenezko aldi honi amaiera eman zion. Azkeneko bi hamarkadetan hazkundeak jarraitu egiten du, batez ere etxebizitza aldaketen prozesuaren ondorioz. 2008a geroztik, krisi berri baten ondorioz, herriko enpresa askok itxi behar dute, EREak, etab. Bere eraginak izanez.
Adina
Udalak dituen 2008ko datuen arabera Galdakaoko biztanleria honela dago banaturik:
(Datu hauek Galdakaoko Udaletxearen web ofizialetik atera dira)
Gizonak Emakum. Guztira
0-10 urte
1.445
1.273
2.718
11-20 urte
1.466
1.245
2.711
21-30 urte
2.075
1.929
4.004
31-40 urte
2.213
2.189
4.402
41-50 urte
2.539
2.744
5.283
51-60 urte
2.185
2.164
4.349
61-70 urte
1.281
1.339
2.620
71-80 urte
954
1.229
2.183
81-90 urte
310
537
847
91-100 urte
33
78
111
101-110 urte
0
3
3
1.445
1.273
2.718
GUZTIRA
Institutu honek dagokion adin tartean 526 ikasle matrikulatu ditu 2013/2014 ikasturtean. Zenbaki hau mantentzea izan beharko da epe ertainerako plangintzaren helburu garrantzitsuenetariko bat.
Bยบ. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
1.4.- Galdakaoko hezkuntza eskaintza publiko eta pribatua 2013/2014 ikasturtean. Ikastetxea
Haur Hezk. Publik.
Modelo
Lehen Hezk.
Pribatua
Publik.
Bigarren Hezk.
Pribatua
Publik.
DBHO
Pribatua
Publik.
Pribatua
A B D A B D A B D A B D A B D D B D A B D A B D
Gandasegi
X
X
Unkina
X
X
Urreta
X
X
Aperribai
X
X
Elexalde
X
X
Andra Mari
X
Ostalaritza
X
Eguzkibegi
X
Bengoetxe
X
X X X
1.5.- Elexalde BHI-aren hezkuntza eskaintza: 1- DBHko Lehen zikloa 1.1. 1.2.
Lehen kurtsoa Bigarren kurtsoa
4 talde 4 talde PREE talde 1
2- DBHko Bigarren zikloa 2.1. Hirugarren kurtsoa 2.2. Laugarren kurtsoa
4 talde DC talde 1 4 talde
3- Batxilergoa. Osasun Zientziak 3.1. Lehen kurtsoa 3.2 Bigarren kurtsoa
talde 1.5 talde 1.5
4- Batxilergoa. Gizarte Zientziak 4.1 Lehen kurtsoa 4.2 Bigarren kurtsoa
talde 1.5 talde 1.5
Bยบ. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
X
2.- 2013/2014 ikasturtean lortzeko helburuak •
Ikaslegoari kalitatezko hezkuntza eskeintzeko, organizazio, material eta elkarbizitzarako baldintzak hobetu: - Irakaslegoaren banaketa eta korrdinazioa hobetu (Mintegiak, Koordinaketa Pedagogikorako Komisioa, Tutoretzak…). - Aukerakoen zein hautazkoen eskeintzarik zabalena egitea. - Indartze neurriak eta bikoizketak (PREE, DC, ACI…). - Arbela digitalen dotazioa, baliabide informatikoak. - Elkarbizitzako istiluak jeistea. - Emaitza akademikoak aztertu eta beharrezkoak har daitezken ikasgaietan egokiak diren neurriak hartu.
•
Hobekuntza Plana berrikusi, 2012-2013 egindako Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzen ondoren, eta proposatutako ekintzak martxan jartzen hasi.
•
Elkarbizitza Plana eguneratu (berrikusi eta berregin) eta zabaldu: - Elkarbizitza eta disciplinaren gaietan irakaslego osoaren aktuazioa koordinatu, egoera edota arazo mota bakoitzean erantzuna egokia eta antzekoa izan dadin. - Elkarbizitzako arazoak jeistea (ikasturtean zehar erregistratzen diren falta larrietan era objetibo batean). - Elkarbizitzarako behatokiarekin jarraitu, hiluhilabetean behin deituz. - Hezkidetzarako lanari hasiera eman, OMRtik pertsona bat izendatuz, eta beste bat Zuzendaritzatik; Departamentutik antolatzen diren hainbat ekintzetan eta jardunalditan parte-hartzea erraztuz. Institutuko dokumentuetan hezkidetza txertatu. Hezkidetzaren gaineko ekintzak geletara eraman.
•
Euskararen erabilerarako Normalkuntza Plana berrikusi eta eguneratu, eta eskola-komunitateko kide guztien artean praktikara eraman. - Euskararen egoeraren diagnosia egin Institutuan (Branka). - Dokumentu guztietan euskararen erabilera bermatu.
Bº. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
- Pertsonen arteko harremanetan eurkararen erabilera handitzea. - Euskaraz komunikatzeko konpetentzia handitu. - Ikaslegoaren Euskara batzordea bultzatu. •
Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera bultzatu, erabilgarri diren esparru guztietan: - Beharrezkoak diren berrikuntza-ekintza guztiak bultzatu; konkretuki hezkuntzarako ezaugarri eta erabilerakoak: Web 2.0 (moodle, blogak, wikiak, sare sozialak…). - Informazio sistema arinak garatu, eskola-komunitateko kideek beraiei dagozkien informazio berriei sarrera errazteko.
•
Ingurugunearekiko errespetua konpromesu-aktaren arabera:
bultzatu,
Eskolarteko
Agenda
21eko
- Papela biltzeko sistema hobetzen saiatu, birziklatzeko, eta eskolakomunitateko kide bakoitzak zaborrak eta hondakinak toki egokietan jartzen ahalegindu. - Energiaren erabilera kontrolatu. Institutuan energia kontsumitzeko dugun ohituren gaineko azterketa egin eta konklusioak atera. •
Galdakaoko Udalarekin zein beste Instituzioekin ekintzen antolakuntzan parte hartu, Institutuak herrian duen agerpena areagotuz.
•
Gure ibilbidea osatzen duten zentroekin koordinazioa eta laguntza bultzatu.
•
Hezkuntza-komunitatea osatzen duten sektore ezberdinen partehartzea hobetu, bai Institutuaren bizitzan baita erabaki hartzean ere (ikaslegoaren partehartzea, familiekin harremanak...): - OMRko famili zein ikaslegoaren ordezkariek ordezkatzen dutenekin komunikazioa errazteko mekanismoak ezarri. - Institutuko partaide guztiei (ikaslegoa, irakaslegoa, gurasoak, irakaslea ez den pertsonala) euren aportazioak bideratzeko ematen zaien aukeren gaineko azterketa eta ondorio-bilketa egin.
Bº. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
3.- Irakaskuntza-jardueren programa 3.1.- Ohiko irakaskuntza jarduerak a.- Eskola egutegia eta ebaluazio datak Eskola-egutegia zentroko zuzendaritza ikuskaritzak emandako jarraibideei erreparatuz.
taldeak
egiten
du,
Hezkuntza
Egutegi hau Klaustroan onartzen da eta gero Eskola-Kontseiluan ere. Zentroaren jantokia “Andra Mari” Institutuarekin batera erabiltzen da. Hori dela eta, egutegiak egiteko kontutan hartzen da. Ebaluazio bakoitzean eskatzen diren gutxiengoak irakasgai bakoitzaren programazioan agertzen dira. Programazio hauek ikastetxean ikuskaritzaren eskura daude ikasketa burutzan eta mintegietan. Era berean irakasgai bakoitzaren programazio laburrak egiten dira. Hauen kopia bat ikuskaritzara bidaltzen da eta beste bat ikasketa burutzan gordetzen da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokoen eskola egutegiak eta ebaluazio datak eransten dira. III., IV. Eta V. Eranskinak (Eskola Egutegia eta ebaluazio datak) b.- Irakasleriaren eginbeharren esleipena eta ikastetxean egonbeharreko klaseorduen zein bestelako orduen banaketa, tutoretzen banaketa… 1.- Eskola ordutegia 2013/2014 ikasturterako ikastetxeko ordutegi orokorra eta ikasleen eta irakasleen asteko ordutegiak Hezkuntza Sailburuordearen erabakiaren arabera egiten dira. Ordutegi hauek D.A.E. izeneko dokumentuan agertzen dira. Eskola ordutegia Mintegi guztien proposamenak entzun ondoren eta irizpide pedagogikoak erabiliz Institutuko Zuzendaritzak egiten du. Irakasleen eta ikasleen ordutegia egiteko prozedura hau da: a) Matrikula datuak kontuan izanda, Ikastetxeko zuzendaritza taldeak Hezkuntzako Delegaritzari 2013/2014 ikasturterako hezkuntza eskaintza proposatzen dio, eta honek onartu ondoren, Ikasketa Buruak mintegi bakoitzari dagozkion orduak banatzen dizkie.
Bº. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
b) Mintegi batzarretan eta Mintegi Buruaren zuzendaritzapean jakintzagaiak banatu egiten dira. Batxilergoko eta DBHko orduen banaketa zuzena egiten saiatzen da. c) Ikasketa Buruak mintegietako datu guztiak biltzen ditu. d) Ikastetxe honetako hautazko eta aukerazko irakasgaien eskaintza guztiz zabala denez, taldeen eta banaketen antolaketa oso zaila izaten da. Hau egin ondoren, programa informatiko baten laguntzaz egiten da ordutegia. e) Zenbait irakasgaien kasuan ikasgela bereziak (teknologia, musika, gimnasioa, etab.) esleitu behar dira eta horretarako ikastetxeko beharrak eta dauden gelen kopurua kontuan izaten dira. f) Ikastetxea bera eta Zuzendaritza, ikasleen arduradunak dira eskola-orduetan. Hori dela eta, uneoro - DBHko ikasleak jolasaldian dauden bitartean ere -, zaintzak egiteko behar besteko irakasle egongo dira zentroan. Zaintza irakasleek irakasle gelan ikasle guztien zerrendak eta argazkiak eskuragai izaten dute. g) Ikasturte honetan liburutegiko iraskaslearen orduei esker.
arduradun
bat
izendatu
dira,
erilijio
2.- Tutoretzak Tutoreen eginkizunak hurrengoak dira: a) Aurkezpen egunean ikasleen harrera egokia egitea. b) Irakasleak orientatzea alderdi pertsonala eta akademikoan; beharrezkoa zaionean ikastetxeko eta beste orientazio zerbitzuen laguntza jasoz. c) Ikasleei eta hauen gurasoei eskolako jarduerei buruzko informazio ematea. d) Ebaluazio bilerak koordinatzea, ikasleei notak banatzea eta Ikasketa Buruak eskatutako datuak eta bere tutoretza lanari dagozkion ikasleen dokumentazioa betetzea. e) DBHko 4. mailako tutoreek irakasle taldearen informazioa jaso ondoren, orientazio-aholkuak idatzi beharko dituzte. f) Bere ikasleen hutsegiteez arduratzea. g) Ikasturtearen hasierako gurasoen bilera zuzentzea eta honetan informazio orokorra ematea.
Bยบ. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
h) Diziplina arazoak (IGO gertaera-orriak edo berandu heltzearen parteak) daudenean, gurasoei eta Ikasketa Buruari jakinaraztea. i) Ikasleen ordezkarien hautaketa antolatzea eta zuzentzea. j) Ikasgelako altzarien kontrola eramatea. k) Tutoreek zein beste irakasleek ere, beren ordutegian gurasoekin egoteko ordu bat edukiko dute. l) DBHko maila bakoitzean orientatzailearekin koordinatzailearekin antolatzen den batzarrera joatea.
eta
DBHko
m) Zentruko orientatzailearen aholkuz eta laguntzaz Adostutako Tutoretza plana gauzatu. VI. Eranskina (Tutoreak) 3.- Mintegiko Burutza Sailaren lana kide guztien lana da, eta aurreko gainditu ez dutenentzako frogak prestatzea eta zuzentzea, edo estatistikak egitea, eta abar, saileko guztiei dagozkie. Mintegiburuaren lanak honako hauek dira: a) Mintegiaren lana zuzentzea eta koordinatzea. b) Bilerak antolatzea, prestatzea eta zuzentzea. c) Programazioaren edukiak eta gutxienezko helburuak bete daitezen arduratzea, ohiko bideetatik kurtsoa gainditu ez duten guztientzako nahikotasun-froga berdina ziurtatuz. d) Mintegiak egindako frogen kalifikapenak ikustatzea. e) Mintegikideen lanak banatzea. f) Pedagogia koordinaziorako komisioan, zuzendaritza taldearekin batera, parte hartzea. Mintegiburuak programazioak urriaren 30a baino lehen eman behar dizkio zuzendariari eta ikastetxean bertan geratuko dira. Gainera, programazio laburtuak ere emango ditu eta zuzendariak Ikuskaritzako Lurraldeburuari bidaliko dizkio. VII. Eranskina (Mintegi Buruak) Bยบ. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
c.- Komunikazioa Gurasoekin VIII. Eranskina (Guraso orduak) d.- Ikaslegoaren taldekatzea DBHko Lehen zikloa Lehen kurtsoa Bigarren kurtsoa
4 talde 4 talde + PREE talde bat
DBHko Bigarren zikloa Hirugarren kurtsoa Laugarren kurtsoa
4 talde + DC talde bat 4 talde
Batxilergoa. Osasun Zientziak Lehen kurtsoa Bigarren kurtsoa
1.5 talde 1.5 talde
Batxilergoa. Gizarte Zientziak Lehen kurtsoa Bigarren kurtsoa
1.5 talde 1.5 talde
e.- Hezkuntza laguntza eta indatzearen antolaketa: Orientazioa Tutoreen lana eta Orientazio sailak egiten duena guztiz erlazionaturik daude, batez ere berezitasun espezifikoak dituzten ikasleen kasuetan. Orientazio saila honela dago osoturik. • • •
Orientatzailea DC-ko bi irakasle Pedagogia Terapeutikoan adituak diren 2 irakasle. (PT) )(batek plaza erdia bete-tzen du).
PT irakasleek CNE (Curriculuma Norbanakoari Egokitze) izeneko ikasleekin eta beste arazo batzuk dituzten ikasleekin lan egiten dute. HBEHPn bestelako irakasleek ere egokitzen dituzte beren irakasgaietako edukiak ikasle hauen ezaugarriak eta beharrizanak kontuan hartuz, hezkuntza eskaintza egokia eskaini ahal izateko, eta horrela ikasturte honetan eta hurrengoetan zehar etapako helburu minimoetara irits daitezen.
Bº. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
Dibersifikazio Kurrikularra DBH egiteko era alternatiboa da eta honetan 15 urte baino gehiago eta 18 baino gutxiago dituzten ikasleak sar daitezke ebaluazio psikopedagogikoa izan ondoren. Jakintzagaiak ikasi beharrean Arloak lantzen dira: Zientzia arloa eta GizarteHizkuntza arloa. 2013/2014 ikasturtean talde bakarra izango dugu DBH 3.mailan. Talde honek bi urteko programa beteko du eta honen bidez talde honen ikasleek Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortzeko programa burutuko dute. Tutoretza-plana orientazio prozesuaren oinarrizko baliabidea da eta honako hauek osatzen dute. a) Hezkuntza Programa, hezkuntza premia bereziko ikasleen integraziorako aniztasunari begira. b) TP (Tutoretza plana): • •
• •
Ikasturtean harrera ikasleekin nahiz gurasoekin. Lan-plana ikasturtean zehar tutoreek materiala izan dezaten euren lana burutzeko. Material honekin garapen pertsonala, giza gaitasuna eta erabakiak hartzeko trebetasunak landuko lirateke. Ikasketei eta Lanbideari buruzko Orientazio Programa, batez ere DBH 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailan. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren jarraipena eta gaitasun intelektualen garapena. IX. Eranskina. (Tutoretza Plana)
c) Banan banako kasuen Jarraipen Plana. d) Arreta Plana familiei. e) Eskolatze Programa Osagarrien Koordinaketa. f) Beste hezkuntza guneekin (Unibertsitate, Berritzegune, Lehen Hezkuntza eskolak, LH irakastegiak......) eta gizarte inguruarekin ( Udala, Osakidetza.....) koordinatzea.
Bº. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
f.- Irakasle taldeen koordinazioa. 1.- Zuzendaritza taldeko partaideak (zuzendaria, ikasketa burua, idazkaria eta zuzendari-ondokoa) ostiralero batzartuko dira asteko balorazioa egiteko eta hurrengo asteko plangintza antolatzeko. Honez gain, beharrezko den momentu guztietan ere batzartuko dira zuzendaritza orduetan. 2.- Mintegi buruak, Ikasketa Burua eta Zuzendaria astelehenero batzartuko dira laugarren orduan. 3.- Ikasketa burua, orientatzailea eta DBHko koordinatzailea ostegunero laugarren saioan batzartuko dira. 4.- Mintegi bakoitzeko mintegikide guztiak mintegi buruaren zuzendaritzapean astero batzartuko dira horretarako ordutegian dagoen orduan. Irakasle bakoitza mintegi batera atxikituta dago. 5.- DBHko maila bakoitzeko tutoreak, orientatzailea eta DBHko koordinatzailea astean behin batzartuko dira tutoreak koordinatzeko eta tutoretzak prestatzeko. Horretarako, tutoreek ordu bat izango dute euren ordutegian. Batxilergoko tutoreak aparteko bilerak ere izango dituzte beharrezkoak direnean. 6.- Ebaluazio saioaz gain ikasgela bateko irakasle taldea beharrezkoa den bakoitzean batzar daiteke . 7.- Klaustroa da irakasleek duten mekanismorik garrantzitsuenetarikoa ikastetxeko bizitzan parte hartzeko. Klaustro arrunta hiruhilabetean behin, gutxienez, batuko da edo bestela beharrezkoa den bakoitzean. 8.- Saio guztietan zaintza irakasleak daude. Gainera DBHko atsedenaldietan hiru irakaslek zaintzen dituzte ikasleak patioan dauden bitartean. Zaintza irakaslearen lan nagusiak hurrengoak dira: -
-
Irakasle bat falta denean libre geratzen diren ikasleez arduratu. Pasabidean ordena zaindu eta orokorki, ikasleen portaera klaseetatik kanpo. Honek ez du esanahi beste irakasleek horretan lagundu behar ez dutenik. Zaintzan dagoenak, zerbait gertatu ezkero, arazoa momentuan konpondu eta Ikasketa burua lehenbailehen jakinaren gainean ipini behar du. Norbaitek sendagilearen zerbitzua behar badu, beharrezko gestioak egin beharko ditu. Klasea eman behar duten eta klasea ez den bestelako eginbeharrak dituzten irakasleak agertu diren eta garaiz iritsi diren ala ez azaldu, hutsegiteen berri-emate orria behar bezala betez. Ikastetxeko AJA-k zehazten dituenak. Funtzio hauek AJAn bertan adierazten diren moduan egingo dira. Bยบ. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
g.- Amankomuneko guneen banaketa (X. Eranskina) h.- Tutoretza bereziak (XI. Eranskina). i.- Ikastetxearen Organigrama (XII. Eranskina). 3.2.- Esperientziak, programak eta proiektuak a.- Hizkuntza normalkuntzarako “Ulibarri” programa Aurten ere, ikastetxeak euskararen erabilera normalizatzeko lanetan jarraitzen du, eta horretarako langile kolektibo osoa inplikatzen saiatzen da: irakasleak, ikasleak, garraio eta jantoki arduradunak, ikasleen gurasoak… Duela bi urte proiektu hau koordinatzen zuten arduradunek ikastetxe mailan euskararen ezagutza eta erabileraren inguruko diagnosia egin zuten. Emaitza hauek kontuan hartuta 2010-2014rako plan berria egin zen eta onartu egin zen klaustroan eta ikastetxeko Eskola Kontseiluan. Era berdinean, ikasturte honi dagokion planarekin ere. 13 irakaslez osotutako talde bat sortu da plan honen jarraipena egiteko, eta Basauri-Galdaoko’ko (Zaratamo) Berritzegunearen laguntza ere izango dugu. Galdakaoko Udalaren laguntzarekin, eta programa honen barruan, “Ahozkotasuna” ere lantzen da DBH 1. mailan, ostegunetan ordu bateko saioetan. XIII. Eranskina. (Ulibarri Programa) b.- “Eskola Agenda 21” programa Ikastetxeak proiektu honekiko konpromisoa duenez, ikasturte honetan landuko dugun gaia kontsumo jasangarria izango da. Iazko ikasturtetan landutako gaiei jarraipena emango diegu: elikadura (kontsumoaren inguruan), mugikortasuna… eta era berean, energiaren kontsumoari aurre egiteko zenbait ekintza planifikatuko dira (argiak,kalefakzioa…) halanda ze hondakin ezberdinen bilketa. Ekintza hauetan DBH osoko eta Batxilergoko lehengo mailako ikasleek hartuko dute parte. XIV. Eranskina (Agenda 21 Programa) c.- Zientzia Kezkuntzarako Proiektua. Zientzia Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako zuzendutako Hezkuntza Berriztatzeko proiektua da. Bere helburua etapa horretako ikasle guztien formakuntza zientifikoa hobetzea da. Gure ikasleen formakuntza zientifikoteknologikoa eta gaitasun zientifiko eta digitalen garapena hobetzeko, gelan gertatzen dena kontuan hartzea beharrezkoa da, hau da, erabiltzen den Bº. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
metodologia, errekurtsoak, irakasleen formakuntza eta bere egitea gelan. Hau guztia berriztatze eta ikertze lanekin lotu behar da, era horretan kalitatezko eta arrakastatsua izango den irakaste-ikaste prozesua bermatuko da. Ezaugarri hauek guztiak proiektu honetan mailakatuta eta denboran sekuentziatuta agertzen dira. 3.3.- Prestakuntza eta garapen profesionala Ikastetxeko irakasleek eginiko proposamenak kontuan harturik eta dauden beharrizanetan oinarrituta zuzendaritza taldeak prestakuntza proiektua eratu du. a.- Sar(h)ezkuntza eta TIC erabilera geletan curricilumaren ikasgai ezberdinetan Programa honen helburua Eskola 2.0 proiektua ikastetxean ezartzen denetik irakasleak prestatzea da, bereziki, programa hori aurrera eramateko oinarrizko tresnen erabileran trebatzeko. Bestalde, zeharka baina zentzu praktikoa galdu gabe, zentruko eguneroko zereginetan aplikazio batzuen erabilera bultzatu nahi da arlo guztietan (agenda digitala, barne komuni-kazioak eta formularioak zein izen emateak sarean). Ikastaro horrek 10 orduko iraupena izango du. Jesus de Blasek, ikastetxeko IKT arduradunak, kurtsoaren lehenengo hiruhilabetean zuzenduko du . Eskola 2.0 inguruako tresneria hartuta izanda (ikasle zein irakasleentzako ordenagailu era-mangarriak, arbela digitalak‌) eta erabileraren gainean formakuntza jasota, irakaslegoak arloaren barruan dauden baliabideak ezagutzea eta erabiltzea da helburua. Zentruko hobe-kuntza planaren barruan aipatzen dira ulermen eta adierazpen lanak, bai ahoz, baita idatziz ere, hobekuntzarako ekintzak bultzatuz. Bestaldetik, arazoen ebazpena bultzatu, ikasleen matematikarako konpetentziata hobetzeko. Inguru honetan kokatzen da proiektua. XV. Eranskina (Sare-hezkuntza: TIC geletan eta TIC maila ertaina) b.- Atzerriko hizkuntzan formazio kurtsoa (ingelesa) Departamenduak atzerriko hizkuntzetan (ingelesan bereziki) irakaslegoaren formakuntza errazteko (zentroan bertan) deialdia egin du aurten ere. Oinarrizko mailatik eta B2 mailara arteko kurtso bat onartu du. Bertan, institutuko 14 irakaslek parte hartuko dute. XVI. Eranskina (Atzerriko hizkuntzan formazioa: ingelesa)
BÂş. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
c.- Disziplina positiboa eta eskola-elkarbizitza. Ekintza honekin lortu nahi diren helburuak honako hauek dira: ikastetxeko elkarbizitzako eredu orokorra eta esku hartze programak ezagutzea, diziplina positiboa edo demokratikoaren ereduaren ezaugarriak ezagutzea, eta bere ezarketarako aldiak eta lanak identifikatzea. 10 orduko iraupena izango du, bigarren eta hirugarren hiruhilabetetan. Tailer itxura hartuko dute, eta bertan, bakarka zein taldeka, errealitatean oinarritutako eta bertan sortutako bizipenak landuko dira. e.- Arriskuen prebentzioa. Arriskuen prebentzio eta emergentzi kasuei buruzko saio bat izango da. Saio honetan erabakiak hartu behar izango ditugu eta parte hartzea derrigorrezkoa izango da. Saio honek bi ordu iraungo ditu eta bigarren hiruhilabeteko arratsalde batean egingo da. Irakasleen prestakuntzarako bestelako bideak ere egon daitezke: - Garatu planaren barruan edo Laguntza Zerbitzuen bidez antolaturiko ikastaroak.
Delegazioak
- Interesaturiko mintegiek zuzendaritzari aurkeztutako hezkuntza-proiektuak. 3.4.- Irakaskuntza-jarduera osagarrien programa a.- Eskolaz kanpoko jarduera osagarriak Ikastetxetik kanpo egiten den edozein ekintzatan bi irakaslek, gutxienez, lagunduko dituzte ikasleak. Ikasleak laguntzeko gehienezko irakasle kopurua hau izango da: irakasle bat 20na ikasleko. Gurasoen baimena behar da ekintzak Galdakaotik kanpo direnean. b.- Eskolako jarduera osagarriak b.1.- Alkohola, cannabisa eta droga sintetikoen kontsumoaren gutxitxe eta prebentzio programa DBH eta Batxilergo geletan. Programa honen helburua, arestian aipatutako substantzien kontsumoak eragindako arazoak eta arriskuak txikitzea izango litzateke; horretarako bakoitzak bere kargu hartu behar duela azpimarratuz. Programa ikastorduko lau saioetakoa izango da, DBH 2., 3. eta 4.mailan, eta Batxilergoko 1.mailan, otsailan. Honez gain, aurre-saioa eta ebaluazio-saioa ere egingo da ikasgela bakoitzeko tutoreekin. Bยบ. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
Programa hau burutzeko Galdakaoko Udalaren laguntza izango dugu eta “Sasoia” kolektiboaren monitoreek emango dute. b.2.- Hezkuntza afektibo - sexuala programa Iazko ikasturtean bezala, ”hezkuntza afektibo – sexuala” programa hau DBH 3. mailako ikasleekin egingo da ordu bateko zortzi saioetan, lau eduki-multzotan banatuta (“Gorputza-plazerra”, ”Desioa”, ”Sexualitatea” eta “Afektibitatea eta Komunikazioa”). Galdakaoko Udalak programa burutzen laguntzen du eta “Xarlingo” kolektiboaren monitoreek emango dute abenduan. b.3.- Sexu-bortzakeria aurreikusteko programa. Proiektua genero-indarkeriaren prebentzioa DBHko ikasleekin lantzean datza. Programa Galdakaoko Udalaren laguntzari esker eta “Beldur Barik” ekimenaren inguruan ordu bateko bost saioetan DBH 4. mailako ikasleekin, martxoa aldera burutuko da. “Sortzen” elkartearen bidez gauzatuko da. b.4.- “Egin eta Ekin” programa. Bizkaiako Foru Aldundiko programa bat da, non ekimena bultzatu nahi duen. DBHko ikasleen artean gauzatuko da lehenengo eta bigarren hiruhilabetetan, eta ideia/asmakizun lehiaketa batekin bukatuko da. Ikasturte hasieran, Ikasketa Buruak Mintegietako Mintegi Buruei, Mintegiek burutuko dituzten ekintzen zerrenda eskatuko die. Zuzendaritzak berrikusi ondoren Ordezkaritza Organo Gorenak (edo komisio iraunkorrak) onetsi beharko ditu. Ondoko eranskinean proposatutako ekintzak agertzen dira. (XVII. Eranskina: Jarduera Osagarriak) 4.- Eskolaz kanpoko ekintzen programa Programa oso laburra, IGEren eskuetan (Bolei talde bat eta basket’eko beste bat) 5.- Eskola zerbitzuak (jantokia, garraioa...) 5.1.- Jantokia: Jantokia hezkuntzarako lekutzat hartzen dugu; beraz, helburua ez da bakarrik ikasleak ondo elikatzea, baizik eta elikadura osasuntsurako ohiturak finkatzea eta ikasleen arteko harremanak eta ikasle eta jantokiko langileen arteko harreman egokiak sustatzea. Institutuak gestio zuzeneko jantoki zerbitzua dauka ikastetxearekin konpartitua. Bº. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
IES Andra Mari
* Arduraduna: Marian Martínez * Pertsonala: 9 monitore eta 4 sukalde arduradunak. * Ikasle Kopurua: Elexalde: 333 (Astelehen – Astearte - Ostegunetan), 166 (Asteazken eta Ostiraletan), Andra Mari (SAT): 15. Prezioak:
Garraiatuak direnek: 3,30 €/eguneko 3 edo 5 egunetakoek: 4,60 €/ eguneko
5.2.- Garraioa: Bi eratako garraioa dago: alde batetik, Gurasoen Elkarteak antolatutakoa, eta beste aldetik, Hezkuntza Delegazioak bidalitakoa. Azken zerbitzu honetan 3 linea daude: 1- Usansolo, Uraska, Bekea. 2- Askarri, Gorosibai, Usansolo, Olabarri, Zuazo, Plazakoetxe. 3- Aperribai, Bengoetxe, Urreta. Kurtso honetan 6 autobus daude zerbitzua emateko. 6.- Ekonomia-kudeaketarako plana Aurtengoa, ingurua ikusita, kontentzio aurrekontua da. Murrizketa handia jaso izan dugu Departamentuaren Ekonomia Sailetik. Aurrekontuaren orria eransten da. Berton atal ezberdinak agertzen dira eta momentura arte egin dena (izandako gastuak). Aurrekonturako gastuen irizpide eta aurreikuspenetan, funtzionamendu gastuak agertuko dira batez ere; hauetatik aparte, dirua ekipamenduetara, formakuntzara eta lan txikietara bideratuko delarik. (XVIII. Eranskina: Ekonomia-kudeaketarako plana) 7.- Hezkuntza-komunitateari informazio helarazteko plana Puntu honetan Hezkuntza-komunitatearen partehartzea bultzatu nahi da, informazio prozesuak eraginkorrak izan daitezen baliabideak eta tresnak ezarriz (hezkuntza-komunitatearen atal ezberdinetan erabiltzen diren momentuak, bideak, arduradunak…) Urteko Planaren gainean dagoana partekatzeko. a.- Irakaslegoa (Klaustroa, pedagogia-koordinaketarako komisioa, departamentu didaktikoak, ziklo zein maila taldeak eta proiektu ekintza eta zerbitzuen aduradunak). b.- Ikaslegoa: Ikasleen ordezkariak eta Eskola Kontseiluaren ordezkariak. Bº. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
c.- Gurasoak (IGEko gurasoen ordezkariak). d.- Administrazio eta zerbitzuko pertsonala. Hori guzti hori zuzendaritza taldeak “kudeatuta�. - Institutuko web orria. - IGEren Bloga 8.- IUPren garapenaren eta ikastetxearen funtzionamenduaren jarraipena. Orokorrean, ez da jasotzen Urteko Planaren garapenaren hausnarketarik edo azterketarik egiteko parte hartzeko interesik. Hala ere zuzendaritza taldeak beti uzten dizkie estamentu ezberdinetako kideei aportazioetarako atea zabalik.
BÂş. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com
9.- Ikasleen Guraso-elkartea (IGE) 9.1.-Helburuak: - Gurasoei aholkatu, estimulatu eta laguntzea seme-alaben edo tutoretzapekoen hezkuntzarekin lotuta dagoen guztian. - Ikastetxeko hezkuntzazko jardueretan kolaboratzea. - Ikasleen gurasoek ikastetxeko kudeaketan parte har dezaten sustatzea. - Guraso eta ikasleen onerako diren prestakuntzazko jarduera osagarriak antolatzea, horien artean euskara eta euskal kultura sustatzeko helburua dutenak, eta indarrean dagoen araudia errespetatuz, bereganatu nahi dituztenak, Estatutuetan horrela ezartzen dutenean. - Ikastetxeko hezkuntzako prozesuei laguntzeko den beste edozein. 9.1.- Jauduerak: -
-
Bekarioak ez diren eskola-garraioa. Jantokiko batzordea. Partizipazioa eta hobekuntza. Kalitateko galderasorta eta emaitzak dagokien erakundeei bidaltzea akatsak zuzentzeko. Ikastetxeko azpiegiturak hobetzea. Bilerak eta harremanak Ikastetxeko Zuzendaritzarekin, Udaleko estamentu publikoekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Ordezkaritzarekin. Eskolaz kanpoko hastapen, parte-hartzeko eta lehiaketetako kirol jarduerak (Saskibaloia, Boleibola…). 2013 – 2014 ikasturteko urtekariaren prestakuntza. Udalari, Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari dirulaguntzak eskatzea jarduera guztiak prestatzeko. Ikastetxean egindako jarduerak sustatu eta subentzionatzea: Selektibitateko autobusa, txangoak, “Gure Berba” aldizkaria, eskolajaia, musika emanaldiak, hitzaldiak (idazleak), euskeraren astea, bertsolaritza… Ikastetxeko Zuzendaritzarekin batera, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko ekintzetan parte hartzea, hori lortzeko jarduketa desberdinak proposatuz.
Galdakaon 2013ko urriaren 29an
Izpta: Javi Mentxaka Zuzendaria
Bº. Elexalde Auzoa - 48960 Galdakao (Bizkaia) Tel. 944 561 365 - Fax 944 571 757 - email: 014278aa@hezkuntza.net web-orria: institutoelexalde.com